1 00:01:13,365 --> 00:01:15,242 -Bat topatu dut. -Zer da? 2 00:01:17,161 --> 00:01:18,788 -Oreina. -Nola dakizu? 3 00:01:21,832 --> 00:01:22,792 Aztarnak. 4 00:01:23,667 --> 00:01:27,046 Oso ondo. Orduan, badakigu non edaten duten. 5 00:01:29,006 --> 00:01:30,633 Bidea ikusten duzu? 6 00:01:30,716 --> 00:01:34,136 Jarrai dezagun. Orain patroi bat daukagu. 7 00:01:35,513 --> 00:01:38,891 Non edaten duten, non jaten duten eta non lo egiten duten badakizu, 8 00:01:41,936 --> 00:01:45,189 zein bide hartuko duten ere badakizu. 9 00:01:45,272 --> 00:01:49,151 Beraz, gorantz joango gara eta hortxe itxarongo ditugu. 10 00:01:49,401 --> 00:01:50,903 Tira, jarraitu gora. 11 00:01:57,743 --> 00:02:01,372 Hori da. Bila ezazu bidea. Nire gazela txikia. 12 00:02:17,012 --> 00:02:19,640 Goian hartuko dugu atsedena, txiki. 13 00:02:34,864 --> 00:02:36,156 Aita. 14 00:02:36,991 --> 00:02:38,200 Maite zaitut. 15 00:02:38,826 --> 00:02:40,202 Nirekin etorri nahi? 16 00:03:04,977 --> 00:03:06,270 ERREGAIAREN PREZIOAK 17 00:03:40,638 --> 00:03:43,766 Goiz esnatzen denari Jainkoak $$$... Kafe bila. 18 00:06:01,779 --> 00:06:03,405 Telefono enkriptatua. 19 00:06:06,700 --> 00:06:08,577 Zer ezkutatzen duzu, Marcus? 20 00:06:28,305 --> 00:06:30,015 Nirekin etorri nahi? 21 00:06:30,557 --> 00:06:32,351 -Badakigu non jaten duten. -Bai. 22 00:06:32,434 --> 00:06:34,228 Badakigu non lo egiten duten. 23 00:06:34,770 --> 00:06:37,314 Orain badakigu zein bide hartuko duten. 24 00:06:37,397 --> 00:06:40,109 Beraz, gorantz joan eta itxarongo ditugu. 25 00:06:41,735 --> 00:06:45,948 Bilaketan doia bazara eta zeren bila zabiltzan baldin badakizu, 26 00:06:47,032 --> 00:06:49,409 oreinak ezin izango dira ezkutatu. 27 00:07:03,257 --> 00:07:04,842 Tira, kabroiak. 28 00:07:05,425 --> 00:07:07,761 Tanto bat behar dugu. Tanto bat. 29 00:07:09,930 --> 00:07:12,975 Bai! Bai! Jainko maitea! 30 00:07:13,350 --> 00:07:15,269 Jainko maitea! Bai, tira! 31 00:07:16,770 --> 00:07:21,650 Bai! Ene! Ostia! Bai! 32 00:07:22,776 --> 00:07:23,861 Txapeldun. 33 00:07:23,944 --> 00:07:27,239 Benetan! Partida ona galdu duzu. 34 00:07:30,033 --> 00:07:31,368 -Aupa. -Aupa. 35 00:07:34,204 --> 00:07:36,874 -Mexikorako prest? -Bai. 36 00:07:36,957 --> 00:07:41,670 Entzun, gertatuko dena benetan gogorra izango da. 37 00:07:42,212 --> 00:07:44,089 Eraman nazazu eta gero itzuli. 38 00:07:44,173 --> 00:07:48,051 Marcoren mezkala zuk bakarrik edateko? Ezta pentsatu ere. 39 00:07:48,677 --> 00:07:50,596 Benetan diot. Itsusia izango da. 40 00:07:53,307 --> 00:07:55,559 Lucy nire alababitxia zen, Reece. 41 00:07:57,102 --> 00:08:00,564 Edozein arriskuri, edozeini, 42 00:08:01,398 --> 00:08:04,776 aurre egiteko prest nago, putakume horiek izorratzeko. 43 00:08:08,739 --> 00:08:10,407 Ongi etorri Riley Air-era. 44 00:08:38,018 --> 00:08:40,145 Harrapatu zenuen oreina Wyomingen? 45 00:08:40,229 --> 00:08:42,940 Bai. Tipoak dena argitaratzen zuen Interneten. 46 00:08:43,315 --> 00:08:45,067 Zerbait aurkitu duzu? 47 00:08:45,400 --> 00:08:47,444 Olentzeroren oparia bidali dizut. 48 00:08:47,653 --> 00:08:48,737 Ikatz poltsa? 49 00:08:49,029 --> 00:08:51,615 Esango didazu. Airean egongo naiz. 50 00:08:52,741 --> 00:08:56,453 Zerbait izango dut lurreratzen zarenerako. Bidaia ona izan! 51 00:09:06,338 --> 00:09:07,381 Prest zaude? 52 00:10:07,107 --> 00:10:10,235 -Zer uste duzu? -Tipoak kargagailua hustu zuen. 53 00:10:10,319 --> 00:10:11,945 Hori gehiegizkoa da. 54 00:10:12,070 --> 00:10:15,407 Medikuek buruan tumorea duela diote. Ezegonkorra da. 55 00:10:15,490 --> 00:10:18,869 Bala guztiak bota zituen, tipoa akabatu zuela ziurtatzeko. 56 00:10:19,036 --> 00:10:20,912 Ezegonkorra ez, eskarmentatua. 57 00:10:20,996 --> 00:10:22,372 Eskarmentatua, bai. 58 00:10:22,831 --> 00:10:24,416 8 aldiz joan da konbatera. 59 00:10:24,916 --> 00:10:26,960 Irak, Afganistan, Libia. 60 00:10:27,336 --> 00:10:29,963 Zilarrezko izarra, Brontze izar batzuk. 61 00:10:30,505 --> 00:10:33,592 Armadako Aipamen domina ere bai ausardiagatik. 62 00:10:37,387 --> 00:10:41,058 Ez ezazu maitasunik hartu. Putreak bueltaka dabiltza jada. 63 00:10:41,558 --> 00:10:44,102 -Kasu handiak Los Angelesera doaz. -Bai. 64 00:10:44,853 --> 00:10:46,980 Agian Ramsayek eutsiko dio. 65 00:10:47,481 --> 00:10:49,483 Esadazu noiz eutsi dion. 66 00:10:57,199 --> 00:10:59,284 Nagusi, alferrik ari zara. 67 00:10:59,368 --> 00:11:01,578 Eutsi gogor behar da, Mac. 68 00:11:01,703 --> 00:11:03,163 Ulertzen dut, Terry, 69 00:11:03,413 --> 00:11:06,416 gehiago behar dut, gutxienez toki bat prentsan. 70 00:11:06,500 --> 00:11:07,667 Jarri bozgorailuan. 71 00:11:08,043 --> 00:11:11,129 Ez, pozik egingo dut... Aizu! 72 00:11:11,755 --> 00:11:13,799 Anthony Layun daukat hemen, 73 00:11:13,882 --> 00:11:17,260 Iheslari komandoaren buru berria da. 74 00:11:17,511 --> 00:11:19,221 Ezagutzen dut. Zer moduz? 75 00:11:19,304 --> 00:11:22,391 Txarto, jauna. Gure kasua lapurtu nahi duzula diote. 76 00:11:22,474 --> 00:11:26,603 Ez da inor ezer lapurtzen ari. Talde bat daukagu, ekipamendu gehiago. 77 00:11:26,686 --> 00:11:30,482 Chicagon zeundenean, Milwaukeeri kasu handirik eman zenioten? 78 00:11:30,565 --> 00:11:32,943 Milwaukeek ez zekien zertan zebilen. 79 00:11:33,026 --> 00:11:35,320 -Tira, Tony. -Bost gorputz dauzkagu. 80 00:11:35,445 --> 00:11:37,114 Gurea beharko luke. 81 00:11:37,864 --> 00:11:41,410 Zentralera deitu dezaket, ea Washingtonek zer dioen. 82 00:11:45,914 --> 00:11:49,126 Deptula, hildakoen senideen helbideak nahi ditut, 83 00:11:49,376 --> 00:11:52,462 eta sozioenak. 20 urte zerbitzuan. Asko izango dira. 84 00:11:52,546 --> 00:11:55,257 -Ondo da. -Junior, segurtasun bideoak lortu, 85 00:11:55,549 --> 00:11:59,594 -aurpegi-ezagutza erabiltzeko. -Baina identifikatu dugu jada. 86 00:11:59,678 --> 00:12:01,972 Bost axola dit James Reecek. 87 00:12:02,055 --> 00:12:05,058 Berarekin autoan nor ostia zegoen jakin nahi dut. 88 00:12:07,644 --> 00:12:11,982 Capstone sareak RD-4895 izeneko proiektua dauka. 89 00:12:12,065 --> 00:12:15,277 Sarea erraldoia da. 100 inbertsio baino gehiago dira. 90 00:12:15,652 --> 00:12:19,656 Horietako 27k zerikusia daukate Pentagonoko bitartekoekin 91 00:12:19,781 --> 00:12:21,992 edo eremu gatazkatsuekin. 92 00:12:22,075 --> 00:12:25,370 Pelotoikoen historia-klinikoak ditut. Gehiago behar dut. 93 00:12:25,579 --> 00:12:27,247 Ikerketa beharko dut. 94 00:12:27,414 --> 00:12:28,582 Zergatik guk? 95 00:12:28,832 --> 00:12:30,876 Hau belaunaldi baten istorioa da. 96 00:12:31,376 --> 00:12:35,255 Zerrenda eta bideojoko iritzien webgunea baino gehiago merezi du. 97 00:12:35,589 --> 00:12:38,884 -Bidali daukazuna. Begiratuko dut. -Listo. Begiratu. 98 00:12:39,342 --> 00:12:41,136 Harroa zara benetan, badakizu? 99 00:12:42,596 --> 00:12:45,515 Kaka. Joan beharra dut. Nathani esan hori lortzeko. 100 00:12:45,599 --> 00:12:46,683 Katie. 101 00:13:01,531 --> 00:13:02,532 Kaixo? 102 00:13:06,077 --> 00:13:07,829 -Brian? -Katie. 103 00:13:08,163 --> 00:13:11,875 Aupa, lagunak! Aupa, Deb! 104 00:13:11,958 --> 00:13:14,794 -Katie! -Barkatu, ezin nuen kisketa itxi. 105 00:13:14,878 --> 00:13:16,755 Zer zabiltza hemen? 106 00:13:16,880 --> 00:13:18,840 Ez zenuen nire mezua jaso? 107 00:13:18,924 --> 00:13:23,678 Siriatik bueltatu naiz. Hau egokitzeko leku ona izango zela pentsatu nuen. 108 00:13:25,514 --> 00:13:27,140 Egia, bai... 109 00:13:28,391 --> 00:13:30,352 Hurrengo asteburua ulertu nuen. 110 00:13:30,519 --> 00:13:32,979 Zelako ustekabea. Aspaldiko partez. 111 00:13:33,063 --> 00:13:36,191 Teddyrekin jolas genezake. Esnatzen denean. 112 00:13:36,525 --> 00:13:39,027 Ene, ez, oso zikin nago. Ez naiz dutxatu. 113 00:13:39,110 --> 00:13:42,155 Txandala daramat. Eman segundo bat. Oraintxe nator. 114 00:13:43,156 --> 00:13:44,074 Bale. 115 00:13:58,046 --> 00:14:01,758 Begira, ez dut gezurrik esango, egoera ez da ideala. 116 00:14:02,300 --> 00:14:05,595 Paradigma aldaketa dakar Pentagonoaren aurrekontuak, 117 00:14:05,720 --> 00:14:08,682 horrek gure birbanatzea murrizten du. 118 00:14:09,349 --> 00:14:14,062 Aurrera badoa, gure kontratua 18 hilabete barru bukatuko da. 119 00:14:15,522 --> 00:14:19,192 Elias Rybergek bisita atzeratu du, inbertsio arriskutsua garela 120 00:14:19,276 --> 00:14:21,611 uste duela argi dago. 121 00:14:22,946 --> 00:14:27,409 Carpstonen iritziz, Nubellumeko batzordeak pazientzia izan beharko luke 122 00:14:27,993 --> 00:14:29,536 eta erosketarekin jarraitu. 123 00:14:30,620 --> 00:14:32,789 Neure balioak ezagutzen dituzue. 124 00:14:33,123 --> 00:14:35,834 Zerbait kontrolatuta daukadala badiot, egia da. 125 00:14:35,917 --> 00:14:39,462 Ba al dakizu zein lotsagarria izan zen Santa Barbarakoa? 126 00:14:40,046 --> 00:14:41,673 Zure zuzendariordearen gorpua 127 00:14:41,756 --> 00:14:44,426 xiringa besoan zuela atera zuen poliziak. 128 00:14:44,509 --> 00:14:46,970 Ryberg hor zegoen, Steve. Ikusi zuen. 129 00:14:47,512 --> 00:14:52,392 Beraz, barkatu zure iritzian fede handirik ez badugu. 130 00:14:52,475 --> 00:14:55,020 Eliasek ezetz esango luke. Itxaroten ari da. 131 00:14:55,103 --> 00:14:59,107 Washingtoni dagokionez, makina dinamikoa eta aurreikusgarria da. 132 00:14:59,316 --> 00:15:01,359 Nola erabili jakin behar da. 133 00:15:01,443 --> 00:15:03,778 Gerra ez zen Nubellumen lana. 134 00:15:03,862 --> 00:15:06,573 Zure atzetik joan nintzen lagundu zenidalako, 135 00:15:06,656 --> 00:15:11,494 behar nuenean, eta saldu nahi zenuenean ez nuen ezer esan, zeren... 136 00:15:12,662 --> 00:15:16,541 Diru asko zelako, baina ez dut nire enpresa 137 00:15:16,916 --> 00:15:18,293 musu-truk salduko. 138 00:15:18,376 --> 00:15:22,797 Eta ez dut zure proiektuekin jarraituko merkaturik ez badago. 139 00:15:23,173 --> 00:15:25,300 Beti dago merkatua horretarako. 140 00:15:27,260 --> 00:15:28,470 Ikusiko dugu. 141 00:15:28,553 --> 00:15:31,431 Hartleyren aurrekontua komitera doa laster. 142 00:15:31,556 --> 00:15:34,601 Ordura arte, zorte on zuzendariorde berria bilatzen. 143 00:16:18,770 --> 00:16:22,148 Prest al zaude? Lurreratzera goaz. 144 00:17:12,949 --> 00:17:14,492 Iritsi gara. 145 00:17:18,538 --> 00:17:22,584 Carlos! Alex. Zer moduz, mutilak? 146 00:17:24,961 --> 00:17:26,838 Poltsa hau hartuko dut. 147 00:17:30,800 --> 00:17:31,843 Eskerrik asko. 148 00:17:34,012 --> 00:17:37,474 -Pozten nau zu ikusteak, mijo. -Berdin. Paola! 149 00:17:37,557 --> 00:17:39,601 -Pozten nau zu ikusteak. -Berdin. 150 00:17:42,729 --> 00:17:44,022 Zer moduz bidaia? 151 00:17:44,230 --> 00:17:47,233 Loriatsua. Zeru argiak eta martiniak. 152 00:17:47,442 --> 00:17:51,196 Txantxetan dabil. Oraindik Najafen balego bezala dabil. 153 00:17:51,696 --> 00:17:54,824 Has dadila festa. Aizu, igerilekuko etxea nirea da. 154 00:17:54,908 --> 00:17:56,826 -Goazen. -Goazen. 155 00:18:04,959 --> 00:18:08,087 Zure aita Bajara etortzen zen gogoetatsu zegoenean. 156 00:18:09,214 --> 00:18:11,257 Zure begirada bera izaten zuen. 157 00:18:12,634 --> 00:18:13,676 Eta? 158 00:18:16,346 --> 00:18:19,015 Xede berri bat topatu zuen. 159 00:18:19,974 --> 00:18:21,142 Topatuko duzu. 160 00:18:23,561 --> 00:18:25,063 Eskerrik asko. Goazen. 161 00:18:27,065 --> 00:18:29,984 Los Angeleseko gertaera trafiko kameretan dago. 162 00:18:30,068 --> 00:18:31,945 Eta hildako NCISko agentea? 163 00:18:32,111 --> 00:18:33,947 Reece ikusi zuen saltzaileak. 164 00:18:34,072 --> 00:18:36,366 Izen faltsua erabili zuen. 165 00:18:37,742 --> 00:18:40,912 Zalantzarik baldin bazegoen bere familiari buruz, 166 00:18:41,246 --> 00:18:42,539 argi dago orain. 167 00:18:42,747 --> 00:18:44,290 Berandu ibili ginen, Rich. 168 00:18:46,876 --> 00:18:48,461 -Pryor senatorea. -Bai. 169 00:18:48,920 --> 00:18:50,922 Desertoreak dauzkagu batzordean. 170 00:18:51,089 --> 00:18:55,134 -Nor? -Holbrooke. Conviser ere bai. 171 00:18:55,593 --> 00:18:57,095 Norekin hitz egin dute? 172 00:18:57,345 --> 00:19:00,098 Ez dakit, baina ez dute ezer esan. 173 00:19:00,181 --> 00:19:03,768 Zure aurrekontuak iturri asko itxiko ditu. 174 00:19:05,019 --> 00:19:07,021 Orduan, nola gabiltza? 175 00:19:07,772 --> 00:19:09,399 Ez daukagu tarterik. 176 00:19:09,941 --> 00:19:13,027 Boto bakar batekin murrizketak akabatuko dituzte. 177 00:19:13,486 --> 00:19:15,196 Gainprezioak gutxienez. 178 00:19:15,655 --> 00:19:18,491 Zergatik ezartzen dugu kreditu-txosten bat 179 00:19:18,575 --> 00:19:21,160 goitik datorrenean hankaz gora jartzeko? 180 00:19:21,244 --> 00:19:23,037 James Reece gizon ona zen. 181 00:19:23,162 --> 00:19:27,333 Bere bizitzaren zati handia eman zigun eta ez zen sano itzuli. 182 00:19:27,917 --> 00:19:31,004 Ez dugu konponbiderik topatuko marjinetan. 183 00:19:31,212 --> 00:19:35,300 Aldaketa bat behar dugu, ez adiskidetze tratu bat, baizik eta... 184 00:19:43,641 --> 00:19:45,226 Saioa telebistan nahi dut. 185 00:19:45,393 --> 00:19:48,104 Andere, ateak itxitako komitea da. 186 00:19:48,187 --> 00:19:50,773 Azkeneko botorako irekiko ditugu orduan. 187 00:19:51,399 --> 00:19:53,902 Senadoreak grabatuko ditugu, esanez 188 00:19:53,985 --> 00:19:57,488 interesak operadore bereziak baino garrantzitsuagoak direla. 189 00:20:00,491 --> 00:20:02,994 Argudio hori ikusi nahiko nuke. 190 00:20:11,669 --> 00:20:16,090 Bedeinkatu gaitzazu, Jauna, Kristo gure Jaunaren bidez 191 00:20:16,215 --> 00:20:19,928 zure dohainetik jasoko ditugun dohain hauengatik. Amen. 192 00:20:20,845 --> 00:20:23,306 -Amen. -Amen. 193 00:20:24,349 --> 00:20:28,770 Marco, Paola, eskerrik asko. Itxura ederra dauka benetan. 194 00:20:28,853 --> 00:20:30,939 Eta bihar barbakoa izango dugu. 195 00:20:31,564 --> 00:20:35,151 Arrantxoan Reece bezalako tiratzaileak lanean jartzen ditugu. 196 00:20:35,234 --> 00:20:37,695 Ez. Ez nauzu behar ahari bat tirokatzeko. 197 00:20:37,779 --> 00:20:41,491 Nire aitak Marcorekin frankotiratzaile eskolan baino gehiago 198 00:20:41,574 --> 00:20:42,742 ikasi zuela zioen. 199 00:20:42,825 --> 00:20:45,453 Thomas oso eskuzabala zen bere laudorioekin. 200 00:20:45,536 --> 00:20:48,373 Tom Reece berari buruz ari gara? 201 00:20:50,041 --> 00:20:52,543 Berdin dio zenbatetan natorren hona, 202 00:20:52,627 --> 00:20:54,796 ahaztu egiten dut zein polita den. 203 00:20:55,004 --> 00:20:59,884 Jainkoa. Etorri nintzen azkeneko aldian nire urteurrena zela uste dut. 204 00:21:05,473 --> 00:21:09,811 Neskek ipurtargi ontzi handia hartu zuten, zuhaitzen artean. 205 00:21:12,146 --> 00:21:16,109 Hacienda sakratua da guretzat. 206 00:21:17,110 --> 00:21:20,405 Kaosetik urruntzeko santuarioa. 207 00:21:22,615 --> 00:21:26,619 Aguatxilea pasatuko? Mila esker. 208 00:21:29,038 --> 00:21:33,001 Reece jauna, nik esan nion amari hiletara joan nahi nuela. 209 00:21:33,126 --> 00:21:34,168 Antonia. 210 00:21:35,128 --> 00:21:38,589 Lucy gaixo zegoela jakin izan banu, gutuna bidaliko nioke. 211 00:21:40,717 --> 00:21:44,595 Asko poztuko luke horrek, laztana. Asko poztuko luke. 212 00:21:49,434 --> 00:21:51,853 James, sentitzen dut. 213 00:21:52,812 --> 00:21:53,855 Bai. 214 00:21:55,231 --> 00:22:00,194 Edaria eman digun anfitrioiagatik, eta janaria eman digun lurragatik. 215 00:22:01,863 --> 00:22:02,989 Familiagatik. 216 00:22:04,657 --> 00:22:05,783 Familiagatik. 217 00:22:10,496 --> 00:22:11,748 Topa, maitea. 218 00:22:20,840 --> 00:22:22,675 Hemen doa galdera. 219 00:22:23,134 --> 00:22:27,013 Zer egin behar dut zu Paulen arrantxotik lapurtzeko? 220 00:22:29,640 --> 00:22:32,018 Ez dakit. Nagusiei dagokienez, 221 00:22:32,101 --> 00:22:34,604 gehien baloratzen dudana absentismoa da. 222 00:22:38,024 --> 00:22:40,943 Ene! Ederrak dira, ezta? 223 00:22:41,027 --> 00:22:42,987 Ama, erakutsi aitari. 224 00:22:43,529 --> 00:22:45,615 ...gehiegi eskatzen dut. 225 00:22:45,698 --> 00:22:48,117 Hortaz aparte, gogorra izan behar zara. 226 00:22:48,618 --> 00:22:50,203 Pozten nau entzuteak. 227 00:23:06,302 --> 00:23:07,303 REECE - MEZUA 228 00:23:08,221 --> 00:23:13,768 MUGIMENDURIK RD4895 INGURUAN? 229 00:23:21,359 --> 00:23:24,487 PELOTOIKO BESTEAK TUMOREAK ZEUZKATEN. IKERTZEN. 230 00:23:39,669 --> 00:23:40,545 Aupa. 231 00:23:41,170 --> 00:23:45,341 Aupa, garbitzen lagundu dezaket. Ilunabarra ikusi nahi nuen. 232 00:23:48,219 --> 00:23:49,637 Zertan sartu zara? 233 00:23:49,720 --> 00:23:51,430 Ondo nago, Brian, tira. 234 00:23:51,681 --> 00:23:53,266 Zure ikerketa ikusi dut. 235 00:23:54,851 --> 00:23:59,480 Istorio bat da, besterik ez. Egun pare bat behar ditut. 236 00:24:15,037 --> 00:24:21,043 NON ZAUDE? 237 00:24:27,633 --> 00:24:29,468 Trago bat ekarri dizut. 238 00:24:32,346 --> 00:24:33,931 Zuk bai jakin. 239 00:24:38,019 --> 00:24:39,103 -Topa. -Topa. 240 00:24:46,694 --> 00:24:47,820 Benek deitu du. 241 00:24:50,239 --> 00:24:53,910 Zure gizonaren ordainketa Ensenadako banku batetik egin zen. 242 00:24:53,993 --> 00:24:55,661 Nire gizonek ikertuko dute. 243 00:25:04,086 --> 00:25:05,922 Neure buruari galdetzen diot... 244 00:25:09,091 --> 00:25:13,012 "Zein da Jaunaren asmoa? Zein da bere plana? 245 00:25:13,304 --> 00:25:18,976 Zergatik egin behar duzu horrelako zerbait?" 246 00:25:21,854 --> 00:25:26,776 Joben istorioaz oroitzen naiz eta pentsatzen dut, agian, 247 00:25:28,277 --> 00:25:31,572 deabruarekin egindako apustua izan daitekeela hau, 248 00:25:33,241 --> 00:25:35,076 zu akabatzen saiatzeko. 249 00:25:43,876 --> 00:25:45,336 Job ez zuten akabatu. 250 00:25:50,091 --> 00:25:52,635 Nirekin lortuko dute agian. 251 00:26:37,847 --> 00:26:42,101 Lucy, itxaron! Lucy, itzuli hona! 252 00:26:48,274 --> 00:26:50,609 Banekien Ensenadan topatuko genuela. 253 00:26:50,693 --> 00:26:54,363 Kontua lortu eta gero eginda zegoen jada. 254 00:26:54,447 --> 00:26:55,614 James. 255 00:26:56,532 --> 00:26:58,617 Hola, maitea. Ene. 256 00:26:59,160 --> 00:27:03,164 Atzo lur jota bukatu zenuen, zalantzarik gabe. 257 00:27:03,414 --> 00:27:04,790 Aizu, noiz heldu zara? 258 00:27:05,374 --> 00:27:07,710 Duela 30 minutu. Bi egun libre ditut. 259 00:27:08,210 --> 00:27:12,340 Zer uste zenuen, tipo hau bakarrik akabatzen utziko nizula? 260 00:27:12,506 --> 00:27:13,507 Akabatzen? 261 00:27:13,758 --> 00:27:15,384 Marcok esan berri digu. 262 00:27:16,052 --> 00:27:16,969 Egia da. 263 00:27:17,053 --> 00:27:21,390 Nire segurtasun taldekoak uste du Lauren eta Lucyren hiltzailea daukala. 264 00:27:27,396 --> 00:27:29,565 -Egun on. -Egun on. 265 00:27:32,026 --> 00:27:34,862 Zure autoa hartu dezaket? Kafe bila joateko. 266 00:27:35,154 --> 00:27:37,865 Ni joango naiz. Brian eta Teddy hondartzan dira. 267 00:27:38,157 --> 00:27:40,117 -Joan. -Ez, oporretan zaude. 268 00:27:40,201 --> 00:27:42,370 Nahi duzuna ekarriko dizut. 269 00:27:42,453 --> 00:27:45,289 Bi kafesne. Giltzak sarreran daude. 270 00:27:45,373 --> 00:27:46,415 Eskerrik asko. 271 00:28:04,183 --> 00:28:05,434 Katie Buranek? 272 00:28:17,696 --> 00:28:19,490 Zuri buruz irakurri dut. 273 00:28:20,616 --> 00:28:23,744 Portland, Kenosha, Hubei probintzia... 274 00:28:24,745 --> 00:28:27,123 Muturra sartzen duzu behar ez den lekuan. 275 00:28:27,206 --> 00:28:30,042 Gauzak argitara emateko modurik onena da. 276 00:28:31,627 --> 00:28:32,628 Zer polita. 277 00:28:34,713 --> 00:28:36,006 Non dago Reece? 278 00:28:36,799 --> 00:28:38,509 -Ez dakit. -Ez dut sinesten. 279 00:28:38,592 --> 00:28:39,593 Ondo. 280 00:28:40,928 --> 00:28:44,265 Goian daukazun lana ikusita, azkarra zarela esango nuke. 281 00:28:44,432 --> 00:28:46,684 Zergatik zara bere hilketaren konplize? 282 00:28:46,767 --> 00:28:48,727 Autodefentsa izan zen, ez hilketa. 283 00:28:48,811 --> 00:28:50,396 Los Angelesekoa ez. 284 00:28:50,479 --> 00:28:52,690 James Reecek ez zuen bere familia hil. 285 00:28:53,691 --> 00:28:55,526 Hitz egin ezazu Saul Agnonekin. 286 00:28:55,609 --> 00:29:00,030 Galdetu Capstone-i zergatik dauzkan Armadako SEAL pelotoiak tumoreak. 287 00:29:00,156 --> 00:29:01,490 Hori da istorioa. 288 00:29:02,032 --> 00:29:05,286 Saul Agnonekin hitz egingo nuke. Baina hilda dago. 289 00:29:06,829 --> 00:29:08,038 Galdetu egin dut. 290 00:29:08,456 --> 00:29:11,000 Agnonek gaindosia izan zuen Santa Barbaran, 291 00:29:11,292 --> 00:29:13,294 zu eta Reece L.A-n egon ondoren. 292 00:29:13,711 --> 00:29:15,588 Xiringa zeukan besoan. 293 00:29:15,671 --> 00:29:19,091 Ez zuen drogarik hartzen. Bitxia da, ezta? 294 00:29:20,509 --> 00:29:22,511 Eta NCISko Holder agenteak 295 00:29:23,179 --> 00:29:25,598 beste norbaiten pistolako bala sartu zioten 296 00:29:25,681 --> 00:29:29,894 Reece desagertu aurreko gauean, hori ere bitxia da. 297 00:29:40,696 --> 00:29:42,865 Esklusiba daukazu, ulertzen dut. 298 00:29:46,118 --> 00:29:49,205 Baina ez dut uste hildako gehiago ikusi nahi duzunik. 299 00:29:50,539 --> 00:29:54,335 Eta badakit ez duzula delitu astun bat nahi. 300 00:30:03,344 --> 00:30:05,804 Ez dakit non dagoen. Ez dakit. 301 00:30:08,766 --> 00:30:13,020 Baina... jakiten badut, esango dizut. 302 00:30:14,480 --> 00:30:16,023 Oso ondo, Buranek anderea. 303 00:30:25,658 --> 00:30:27,117 Ondo pasa familiarekin. 304 00:31:17,084 --> 00:31:18,460 Laguntzarik nahi? 305 00:31:26,510 --> 00:31:27,845 Zer da hau? 306 00:31:29,430 --> 00:31:30,347 Hitz egin dezagun. 307 00:31:31,307 --> 00:31:33,767 Messineseko Borroka ezaguntzen duzu? 308 00:31:34,226 --> 00:31:35,394 Ez. 309 00:31:35,811 --> 00:31:39,732 Lehen Mundu Gerra. Britaniarrak eta Alemanak Flandesen itopuntuan. 310 00:31:40,858 --> 00:31:45,029 Plumer jeneral ingelesa zegoen hor, oso tipo pazientea. 311 00:31:45,362 --> 00:31:49,783 Bost hilabete eman zituen 8.000 metro tunel eraikitzen etsaiaren azpitik. 312 00:31:49,867 --> 00:31:54,997 330 kilo leherkarirekin bete zituen, eta egun batean... 313 00:31:56,915 --> 00:32:00,127 10.000 alemaniar hil ziren leherketan. Akabo itopuntua. 314 00:32:02,838 --> 00:32:04,798 Ez zekiten zer izan zen. 315 00:32:04,882 --> 00:32:08,052 Miresgarria, benetan. Zer ostia da hau, Steve? 316 00:32:09,011 --> 00:32:11,764 Gogor lan egin dut etsaien azpian egoteko. 317 00:32:12,806 --> 00:32:13,807 Badakit. 318 00:32:14,391 --> 00:32:17,603 Biok dakigu urte baten buruan Hartley desagertuko dela. 319 00:32:17,686 --> 00:32:19,104 Ez dugu faltan botako. 320 00:32:19,271 --> 00:32:23,942 Orain, erabaki beharra daukazu Wikipedian esteka bat izan nahi duzun 321 00:32:24,568 --> 00:32:25,903 edo bere oinordekoa. 322 00:32:26,362 --> 00:32:28,864 Gure akordioa informazioa zen. 323 00:32:28,947 --> 00:32:30,074 Egia da. 324 00:32:30,949 --> 00:32:34,203 Akordioa aldatuko dut nire inbertsioa babesteko, ulertzen? 325 00:32:34,286 --> 00:32:36,997 -Aurrekontua txarra da. -Botoak argi daude. 326 00:32:37,164 --> 00:32:38,207 Pryor ez. 327 00:32:41,377 --> 00:32:45,589 Pryor. Pryor da horrelako erreforma dualaren alde dagoena. 328 00:32:45,881 --> 00:32:47,633 Ez duzu zuk egin beharrik. 329 00:32:49,718 --> 00:32:51,261 Ekarri niregana. 330 00:32:59,395 --> 00:33:04,817 Hau ona izango da zuretzat, Richard. Oraindik ez dakizun arren. 331 00:33:23,711 --> 00:33:26,714 Navajas eta bere gizonak kartelekin aritzen dira. 332 00:33:26,797 --> 00:33:30,676 Bortitza da, handizalea. Edonor hilko luke diru truke. 333 00:33:30,926 --> 00:33:32,428 Ziur gaude bera dela? 334 00:33:32,511 --> 00:33:34,680 Iturrien arabera, duela hiru aste, 335 00:33:34,763 --> 00:33:38,475 Navajas eta teniente bat joan ziren. Bera baino ez zen itzuli. 336 00:33:38,934 --> 00:33:41,270 Zauria zuen ezkerreko besaurrean. 337 00:33:48,569 --> 00:33:49,570 Bera da. 338 00:33:51,155 --> 00:33:56,910 Navajasek sikario gazteak entrenatzen ditu Ensenadatik kanpo dagoen fabrika batean. 339 00:33:56,994 --> 00:34:00,122 -Zenbat gizon? -Batzuetan 12, batzuetan gehiago. 340 00:34:00,831 --> 00:34:02,875 Gehi entrenatzen dituen gazteak. 341 00:34:02,958 --> 00:34:06,503 Datorren ekaitzak ezkutatzen lagunduko digu. 342 00:34:06,587 --> 00:34:10,132 Mendixka hauek 200 metroko ikuspegia eskaintzen dute. 343 00:34:10,549 --> 00:34:14,052 Zelatan egon, itxaron. Oso tiro erreza izango da. 344 00:34:14,136 --> 00:34:15,262 Ez. 345 00:34:15,679 --> 00:34:18,348 -James? -Ez, tiroa ez da ona. 346 00:34:18,474 --> 00:34:20,058 Ikuspegi lerro argia da. 347 00:34:20,142 --> 00:34:22,227 Aarón Fuerzas Especiales-ekoa zen. 348 00:34:23,437 --> 00:34:24,813 Bere taktika ona da. 349 00:34:24,897 --> 00:34:28,150 Ez ditut zalantzan jartzen. Ez da taktika kontua. 350 00:34:28,233 --> 00:34:30,360 Sartu egin behar gara. Aurka egin. 351 00:34:30,694 --> 00:34:33,405 Aurrez aurre jo. Hau egiteko era bakarra da. 352 00:34:36,492 --> 00:34:38,494 Aizu, hitz egin dezakegu? 353 00:34:46,543 --> 00:34:48,045 Entzun, ulertzen dut. 354 00:34:48,504 --> 00:34:51,715 Nik ere putakume hau odolustu nahi dut. 355 00:34:52,591 --> 00:34:53,842 Baina tipo honek? 356 00:34:54,635 --> 00:34:57,221 Ez gaitu amaierara eramango, lagun. 357 00:34:57,638 --> 00:34:59,014 Steve Horn behar dugu. 358 00:34:59,556 --> 00:35:01,892 Aukera daukazu. Joan bila. 359 00:35:04,311 --> 00:35:08,482 Gertatu zenean, Laurenek Lucy bere gorputzarekin babestu zuen. 360 00:35:09,441 --> 00:35:10,901 Kontatu nizun hori? 361 00:35:11,026 --> 00:35:15,531 Hori izan zen Lucyren azken momentua, ama oihuka bera babesten 362 00:35:15,697 --> 00:35:17,574 tipoak gutxiesten zituelarik. 363 00:35:21,411 --> 00:35:25,249 Nork hilko duen jakin dezan nahi dut. Horrela izan behar du. 364 00:35:35,217 --> 00:35:36,385 Bale. 365 00:35:39,680 --> 00:35:41,014 Bale. Goazen. 366 00:35:51,650 --> 00:35:54,570 Ezin ditut zure gizonak arriskuan jarri. 367 00:35:54,653 --> 00:35:56,572 Guk egingo dugu. Benek eta biok. 368 00:35:56,780 --> 00:35:57,781 Ez. 369 00:35:58,824 --> 00:36:01,952 Maltzurkeria hau desagerrarazteko aukera da. 370 00:36:03,370 --> 00:36:07,249 Egin behar duguna da. Munduari mesede bat egingo diogu. 371 00:36:11,628 --> 00:36:12,629 Ondo da. 372 00:36:14,548 --> 00:36:18,135 Gorantz joango gara zaintza egiteko. Ipar eta hegoaldera. 373 00:36:20,178 --> 00:36:21,305 Reece. 374 00:36:22,097 --> 00:36:23,348 Ez, ondo nago. 375 00:36:26,101 --> 00:36:29,313 Gainerakoak oinez hurbilduko dira. 376 00:36:30,230 --> 00:36:31,481 Reece? 377 00:36:31,607 --> 00:36:33,275 Ez da ezer, ondo nago. 378 00:36:39,239 --> 00:36:43,493 Kalkuluen arabera, tumorea azkar hazten ari dela dirudi. 379 00:36:43,577 --> 00:36:47,456 Glioblastoma bada, berri txarrak dira. Arraroa ere bada. 380 00:36:48,206 --> 00:36:51,501 -Ez dut jakingo... -Biopsiarik gabe. Badakit. 381 00:36:52,336 --> 00:36:54,922 Mexiko Hirian zirujano bikainak daude. 382 00:36:55,547 --> 00:37:00,344 Plan egokiarekin, 6-9 hilabete. Ohiko bizitza egin ahal izango duzu. 383 00:37:02,888 --> 00:37:04,473 Badago beste aukerarik? 384 00:37:07,768 --> 00:37:10,228 Sufrimendua. Heriotza, seguruenik. 385 00:37:22,824 --> 00:37:25,494 Ba al dago sintomak apaltzeko zerbait? 386 00:37:26,536 --> 00:37:29,414 Kortikoesteroideek hantura murriztuko dute. 387 00:37:29,498 --> 00:37:34,419 Propranolola, topiramatoa. Dardarrak eta buruko mina arintzeko. 388 00:37:36,630 --> 00:37:38,173 Baina ez zaituzte osatuko. 389 00:37:45,681 --> 00:37:48,266 -Zergatik ez diguzu esan? -Ez zekielako. 390 00:37:48,350 --> 00:37:50,852 Bai zera. Galdetu berari. 391 00:37:59,361 --> 00:38:03,991 Entzun, lagun. Zure gorputzarekin nahi duzuna egin dezakezu. 392 00:38:06,952 --> 00:38:09,329 Ezin dizut kontrakoa eskatu. 393 00:38:09,871 --> 00:38:12,082 Nor ostia naiz ni beste ezer esateko? 394 00:38:13,542 --> 00:38:15,210 Galdera bakarra daukat... 395 00:38:17,004 --> 00:38:18,547 Lana egin dezakezu? 396 00:38:20,007 --> 00:38:22,217 Aarón eta bere gizonek egin dezakete. 397 00:38:24,177 --> 00:38:27,305 Navajas txikiturik ekarriko dizute nahi baduzu. 398 00:38:31,268 --> 00:38:35,147 Zer egingo zenuke zuk? Paola eta Antoniaga izan balira. 399 00:38:36,189 --> 00:38:38,400 Begietara begiratu nahiko zenuke? 400 00:38:44,573 --> 00:38:46,158 Ez daukat ezer. 401 00:38:49,202 --> 00:38:51,580 Ezin dut beste ezer galdu. 402 00:38:55,625 --> 00:38:57,544 Nuen guztia kendu zidan. 403 00:38:59,296 --> 00:39:03,091 Ondo da. Aaróni esango diot. 404 00:39:59,481 --> 00:40:01,817 Ez dakit nolatan zauden zutik. 405 00:40:02,651 --> 00:40:05,153 Neu iluntasunean murgilduko nintzateke. 406 00:40:07,906 --> 00:40:11,034 Iluntasun hori nik baino gehiago merezi dute batzuk. 407 00:40:20,293 --> 00:40:24,339 Badakizu Lauren, Lucy eta zu 408 00:40:25,465 --> 00:40:26,967 gure familia zaretela. 409 00:40:29,594 --> 00:40:32,264 Biharkoa eta gero, bizirik bazaude, 410 00:40:33,598 --> 00:40:34,975 ez zaitez itzuli. 411 00:40:35,851 --> 00:40:38,103 Mendekuagatik hiltzeko prest zaude. 412 00:40:38,979 --> 00:40:42,232 Baina ez zenituzkeen zure lagunak honetan sartu behar. 413 00:42:24,584 --> 00:42:26,920 Alejandro, non zaude, lagun? 414 00:42:29,547 --> 00:42:30,674 Alejandro. 415 00:42:31,716 --> 00:42:35,345 Manuel, Gerardo. Alejandrok ez du erantzuten. Begira dezagun. 416 00:42:40,016 --> 00:42:42,769 Lau sikario doaz harantz. 417 00:42:42,852 --> 00:42:43,812 15 metro. 418 00:42:46,147 --> 00:42:47,232 10 metro. 419 00:42:48,400 --> 00:42:49,567 5 metro. 420 00:43:05,917 --> 00:43:07,502 -Prest! -Mugitu. 421 00:43:19,639 --> 00:43:20,724 Bota! 422 00:43:39,993 --> 00:43:41,077 Ostia! 423 00:43:42,370 --> 00:43:43,330 Horma! 424 00:44:06,770 --> 00:44:07,687 Ostia! 425 00:44:07,812 --> 00:44:10,482 Tiro egin bigarren eraikinera. Orain! 426 00:44:20,367 --> 00:44:24,162 -Begiratu. Gure gizona da? -Kargatzen. 427 00:44:24,245 --> 00:44:26,289 -Ez. -Zenbat denbora behar duzu? 428 00:44:26,748 --> 00:44:27,791 Hamar segundo. 429 00:44:34,381 --> 00:44:35,632 -Prest. -Goazen. 430 00:44:59,989 --> 00:45:01,366 Lasai! Lasai! 431 00:45:01,491 --> 00:45:02,617 Ben? 432 00:45:05,328 --> 00:45:06,579 Mugitu zaitez hortik! 433 00:45:17,257 --> 00:45:18,591 Non dago Navajas? 434 00:45:19,008 --> 00:45:20,135 Ez dakit. 435 00:45:22,637 --> 00:45:24,806 Haurrak ezkutatuko ditut. Zoaz! 436 00:45:26,933 --> 00:45:31,104 Goazen hemendik, txikiak. 437 00:45:41,114 --> 00:45:43,450 Navajas da! Nirea da! Harrapatu. 438 00:45:47,287 --> 00:45:48,913 Auto urdina. Tirokatu! 439 00:45:51,458 --> 00:45:52,709 -Mugitu! -Banoa. 440 00:46:08,641 --> 00:46:09,642 Goazen. 441 00:46:13,271 --> 00:46:14,272 Txo, ondo zaude? 442 00:46:14,606 --> 00:46:16,316 -Bai, ostia! -Itxaron hemen. 443 00:46:39,130 --> 00:46:40,173 Izorra hadi! 444 00:47:33,560 --> 00:47:35,645 Bota ezazu! Botatzeko, ostia! 445 00:48:20,231 --> 00:48:21,316 Ezagutzen nauzu? 446 00:48:24,527 --> 00:48:25,987 Izorra hadi, soldadu. 447 00:48:33,911 --> 00:48:35,580 Sendatuko da, aita? 448 00:48:50,428 --> 00:48:53,222 Ez! Ez! 449 00:49:48,444 --> 00:49:49,487 Ibili. 450 00:50:42,874 --> 00:50:44,167 Sentitzen dut, Brian. 451 00:50:48,045 --> 00:50:52,592 Benetan. Uste nuen ez zinetela hemen egongo. 452 00:50:52,842 --> 00:50:55,970 Ez nekien etorriko zirela. 453 00:51:00,433 --> 00:51:04,270 17 urte zenituenean, esan ohi zenidan: 454 00:51:05,480 --> 00:51:10,193 "Ez iezaiozu zure energia eman, hustu egingo zaitu". 455 00:51:12,028 --> 00:51:15,823 Neure buruari zin egin nion ez nintzela zutaz gehiago arduratuko. 456 00:51:17,408 --> 00:51:21,454 Ilehori batekin ezkonduko ez zinela zin egin zenidan. 457 00:51:21,537 --> 00:51:24,749 Beraz, elkarri huts egin diogu. 458 00:51:31,881 --> 00:51:37,261 Gaur gauean itzuliko gara, baina zu geratu zaitezke. 459 00:51:40,765 --> 00:51:42,141 Ez zaitut merezi. 460 00:51:44,560 --> 00:51:46,979 -Badakit. -Ergel galanta naiz. 461 00:51:50,107 --> 00:51:51,192 Hala da. 462 00:51:52,276 --> 00:51:53,444 Eta maite zaitut. 463 00:51:58,157 --> 00:52:01,661 Hau zoragarria da! Hara! 464 00:52:02,954 --> 00:52:03,955 Esan? 465 00:52:04,288 --> 00:52:05,873 Nubellum farmazeutika. 466 00:52:06,123 --> 00:52:09,168 Steve Hornek gehiengo zatia erosi zuen duela 6 urte, 467 00:52:09,252 --> 00:52:12,588 eta nootropiko militarrak egiten hasi ziren. 468 00:52:13,756 --> 00:52:15,383 Defentsa Saileko kontratua. 469 00:52:16,509 --> 00:52:19,011 Talde militar guztien medikamenduetarako. 470 00:52:19,303 --> 00:52:23,891 Onena? Badirudi Nubellum egun gutxi barru salduko dutela 471 00:52:23,975 --> 00:52:25,560 70 mila milioiengatik. 472 00:52:29,689 --> 00:52:32,358 -Katie? -Eskerrik asko. 473 00:52:32,859 --> 00:52:34,527 10.000 hitzekin eskertu. 474 00:52:40,616 --> 00:52:41,659 Dena ondo? 475 00:52:42,118 --> 00:52:45,246 Saltzaile bat zen. Margaritarik nahi duzue? 476 00:52:45,413 --> 00:52:46,539 Ez, eskerrik asko. 477 00:52:47,748 --> 00:52:51,002 -Nik bai. Eskerrik asko. -Ondo. Orain nator. 478 00:52:51,294 --> 00:52:52,336 Bai. 479 00:53:00,261 --> 00:53:02,513 Nubellumeko buruaren aldaketa militarra 480 00:53:52,480 --> 00:53:53,731 Zuzen zeunden. 481 00:53:55,191 --> 00:53:56,776 Beti nago, Junior. 482 00:53:59,362 --> 00:54:01,864 Aizu, Mac. Bai, mugitzen ari da. 483 00:54:04,033 --> 00:54:07,161 Reece. Hau da Steve Horni buruz aurkitu dudana. 484 00:54:09,038 --> 00:54:11,415 Zehazki zer egin zizun jakin nahi dut. 485 00:54:16,963 --> 00:54:18,214 Ezin zara etorri? 486 00:54:18,297 --> 00:54:20,967 Ezin dut, nire ordutegi irregularari buruz 487 00:54:21,050 --> 00:54:23,052 galdezka ditut ofizialak. 488 00:54:23,219 --> 00:54:25,096 Bota egin behar zintuzten. 489 00:54:25,179 --> 00:54:28,432 Baina benetan, zaindu ezazu tipo hau. 490 00:54:44,407 --> 00:54:45,533 Oraintxe nator. 491 00:54:51,414 --> 00:54:54,875 Gastuetarako dirua daukazu hegazkinean. Nire ekarpena. 492 00:54:54,959 --> 00:54:58,212 Marco, asko egin duzu jada. Eskerrik asko. 493 00:55:07,763 --> 00:55:10,558 Ehizarik onena arrantxoan egin zuen. 494 00:55:10,641 --> 00:55:12,643 Hemen geratu behar dela uste dut. 495 00:55:13,477 --> 00:55:17,690 Zure aitarena zen. Ezin dut onartu. 496 00:55:18,983 --> 00:55:21,527 Zergatik ez duzu ni itzuli arte gordetzen? 497 00:55:29,702 --> 00:55:30,745 James. 498 00:55:39,378 --> 00:55:40,796 Antonia. 499 00:55:43,299 --> 00:55:45,468 -Paola. -James. 500 00:55:46,969 --> 00:55:48,971 -Zaindu itzazu. -Noski. 501 00:55:50,806 --> 00:55:52,475 Jainkoa lagun izan dezazula. 502 00:55:54,560 --> 00:55:55,770 Zuk ere bai, osaba. 503 00:56:01,776 --> 00:56:03,194 Hemen duzu. Bat gehiago. 504 00:57:28,112 --> 00:57:32,658 ARTURO MORENOREN OROIMENEAN 1980-2022 505 00:59:14,969 --> 00:59:16,971 Azpitituluak: Leire Chertudi