1 00:00:06,000 --> 00:00:07,250 Aurreko kapituluetan: 2 00:00:07,333 --> 00:00:09,083 Dawn Gilbane gogoratzen duzu? 3 00:00:09,750 --> 00:00:11,333 Dawn. Aldatuta zaude. 4 00:00:11,416 --> 00:00:15,250 Meladze Errusiako mafian berriz txertatu nahi dute Bielorrusian. 5 00:00:15,333 --> 00:00:17,291 Ziur zaude hau egin behar dugula? 6 00:00:17,375 --> 00:00:19,708 - Guri buruz hitz egin badio? - Konponduko dugu. 7 00:00:19,791 --> 00:00:22,416 Maxek negozio-nitxo bat sortu zuen hirira heltzean. 8 00:00:22,500 --> 00:00:24,875 - Baina neurria gainditu zuen. - Nor da Ez Bob? 9 00:00:24,958 --> 00:00:28,791 - Agentziako mito bat da. - Estortsiogileak eman dit haren izena. 10 00:00:28,875 --> 00:00:30,333 - Hori gezurra da. - Ez. 11 00:00:30,416 --> 00:00:34,166 - Zuen laguntza behar dut. - Owenek kasua federal bihurtu behar du. 12 00:00:34,250 --> 00:00:37,083 Hortxe dugu aukera haren ondoan norbait jartzeko. 13 00:00:37,166 --> 00:00:39,750 Kezkatzen nau CIAk zure instinturik gaiztoenak piztea. 14 00:00:39,833 --> 00:00:43,166 24 urterekin normala da hanka sartzea eta arriskuak hartzea. 15 00:00:43,750 --> 00:00:44,625 Ez! 16 00:00:44,708 --> 00:00:47,708 Ezer ez egiteko eskatu nizun eta sikario bat kontratatu duzu. 17 00:00:47,791 --> 00:00:50,250 - Barkatu ez fidatzeagatik. - Bukatu dugu. 18 00:00:50,333 --> 00:00:52,041 Aktiboa askatuko dute gaur. 19 00:00:52,125 --> 00:00:53,750 Bi aukera prestatuko ditugu. 20 00:00:53,833 --> 00:00:56,541 Aktiboa herrialdera bidaltzea eta kaleetan txertatzea. 21 00:00:58,791 --> 00:01:02,166 NETFLIX-EN TELESAILA 22 00:01:06,458 --> 00:01:07,875 EREMU MUGATUA 23 00:01:09,333 --> 00:01:10,208 Sartu. 24 00:01:14,416 --> 00:01:16,666 ...jolas-parkearen ondoan gertatu da istripua. 25 00:01:16,750 --> 00:01:19,458 Garabia ez da heldu eta kamioia han dago oraindik. 26 00:01:19,541 --> 00:01:21,625 Auto-ilarak daude norabide orotan 27 00:01:21,708 --> 00:01:25,333 McDowell Bidean, Etorbide Nagusian and 19. Etorbidean. 28 00:01:25,416 --> 00:01:28,208 Jolas-parkera edo Beteranoen Memorialera bazoaz, 29 00:01:28,291 --> 00:01:31,833 nire proposamena da 15. Etorbidetik Encanto Bulebarra hartzea 30 00:01:31,916 --> 00:01:34,166 - edo Wickenburg High… - Eskerrik asko. 31 00:01:34,250 --> 00:01:35,916 Ez, zurekin joango gara. 32 00:01:57,875 --> 00:02:00,000 Poliziek dena hankaz gora utzi dute. 33 00:02:01,916 --> 00:02:03,000 Lo egin behar dut. 34 00:03:54,166 --> 00:03:55,000 Zer? 35 00:03:57,333 --> 00:03:58,541 Kaixo. Non…? 36 00:04:00,125 --> 00:04:00,958 Arraioa. 37 00:04:01,041 --> 00:04:02,000 Non nago? 38 00:04:02,083 --> 00:04:03,166 Washington hirian. 39 00:04:04,416 --> 00:04:07,208 - Nora doa hegazkin hau? - Phoenixera bueltan. 40 00:04:07,791 --> 00:04:10,583 Hori ez da hobea. Beste nonbaitera joan naiteke? 41 00:04:10,666 --> 00:04:12,916 Jauna, hegazkinetik irten behar duzu. 42 00:04:15,375 --> 00:04:16,208 Ados. 43 00:04:30,583 --> 00:04:31,416 Kaixo. 44 00:04:32,541 --> 00:04:33,583 Kaixo. 45 00:04:36,083 --> 00:04:37,875 Itxura tamalgarria duzu. 46 00:04:38,375 --> 00:04:39,250 Eskerrik asko. 47 00:04:39,916 --> 00:04:40,750 Ondo zaude? 48 00:04:42,208 --> 00:04:44,166 Nekatuta. Hegazkinean lo egin dut. 49 00:04:51,666 --> 00:04:53,416 Ez naiz hegaldiaz ari, Owen. 50 00:04:54,208 --> 00:04:57,791 Atzoko deiaren ondoren, dena ondo dagoela esango didazu? 51 00:04:57,875 --> 00:04:59,000 Dena ondo dago. 52 00:04:59,958 --> 00:05:02,208 Horiek ordenagailuaren pantailarako dira. 53 00:05:06,916 --> 00:05:09,625 Asko eskertzen dizut atzoko irmotasuna. 54 00:05:09,708 --> 00:05:13,750 Kontatu ahal banizu ere, ez du zentzutik, lana uzteko eskatuko didazulako. 55 00:05:13,833 --> 00:05:15,208 Ez dut hori egingo. 56 00:05:15,916 --> 00:05:16,958 Baina utzi behar duzu. 57 00:05:21,083 --> 00:05:22,875 Ez dakit zergatik kezkatzen naizen. 58 00:05:25,833 --> 00:05:29,750 Pertsona ona zarelako eta kausa galduek pena ematen dizutelako. 59 00:05:29,833 --> 00:05:32,000 Atzo lurra jo nuen, bai. 60 00:05:32,083 --> 00:05:35,916 Baina bukatu da larritasuna eragiten zidan kontua. 61 00:05:36,000 --> 00:05:38,041 Inoiz ez da bukatzen, Owen. 62 00:05:38,666 --> 00:05:41,000 Halako lanbideek txarrera egiten dute, ez hobera. 63 00:05:42,250 --> 00:05:46,458 Noski. Baina, oraingoan, zoratu nauen kasua 64 00:05:47,500 --> 00:05:48,500 atzean utzi dut. 65 00:05:51,291 --> 00:05:54,875 Etxean denbora gehiago pasatuko dut, hain galduta ez ibiltzeko. 66 00:05:55,500 --> 00:05:56,666 Ondo deritzot. 67 00:05:57,291 --> 00:06:01,416 Zeri, hain galduta ez ibiltzeari edo etxean denbora gehiago pasatzeari? 68 00:06:04,500 --> 00:06:05,333 Biei. 69 00:06:12,833 --> 00:06:16,875 - "Bidali loreak Ameliari". - Bai, egia. Ahaztu zait. 70 00:06:16,958 --> 00:06:18,875 Orain, loreak bidaltzen dituzu. 71 00:06:18,958 --> 00:06:21,833 Lehen aldia da. Helduek egiten dutena zela pentsatu dut. 72 00:06:21,916 --> 00:06:24,958 - Non erosten diren ere ez dakit. - Loradendan. 73 00:06:25,041 --> 00:06:26,250 Baten bat ezagutzen duzu? 74 00:06:26,750 --> 00:06:29,541 Neska-lagunari loreak erosten laguntzea nahi duzu? 75 00:06:29,625 --> 00:06:33,000 Ez da neska-laguna. Baina berdin dio. Lortuko dut zerbait. 76 00:06:39,500 --> 00:06:42,500 - Owen Hendricks? - Bai. Nor zara zu? 77 00:06:42,583 --> 00:06:45,125 Zerbitzu Sekretua. Gurekin etorri behar duzu. 78 00:06:45,666 --> 00:06:46,500 Amaituta, e? 79 00:06:46,583 --> 00:06:48,875 Ziur ez duela bestearekin zerikusirik. 80 00:06:48,958 --> 00:06:52,250 - Ba al du zerikusirik…? - Ezin dizut esan. Goazen. 81 00:06:53,958 --> 00:06:54,791 Ados. 82 00:06:56,250 --> 00:06:57,250 Egun ona izan. 83 00:06:58,125 --> 00:06:58,958 Egunik onena. 84 00:06:59,458 --> 00:07:00,458 Bai. Zure atzean. 85 00:07:04,875 --> 00:07:06,083 Lester? 86 00:07:06,166 --> 00:07:07,000 Hemen behean. 87 00:07:09,375 --> 00:07:10,291 Bizkarrako mina dut. 88 00:07:10,375 --> 00:07:14,541 Hainbeste urtez auto zaharrak eta ohe merkeak erabiltzeagatik izango da. 89 00:07:14,625 --> 00:07:17,583 Tira, altxatu. Krisi bat konpondu behar dugu. 90 00:07:17,666 --> 00:07:19,333 Nyland pozik dago. 91 00:07:19,416 --> 00:07:22,166 Baina ez gurekin. Ez zenuke aurpegi hori izango. 92 00:07:22,250 --> 00:07:24,375 Ez, Owen Hendricks gaztearekin. 93 00:07:24,458 --> 00:07:27,083 Estortsio-kasua baztertzea lortu du. 94 00:07:27,166 --> 00:07:29,083 Jokaldi burutsua egin omen du 95 00:07:29,166 --> 00:07:31,041 eta Nylandek jainko bat dela uste du. 96 00:07:31,125 --> 00:07:33,583 Haserreagatik ez balitz, harrituta egongo nintzateke. 97 00:07:33,666 --> 00:07:36,166 - Estrategia aldatu beharko dugu. - Ez. 98 00:07:36,250 --> 00:07:39,583 Violet, pentsatu ondo. Nylanden gaineko eragina badu, 99 00:07:39,666 --> 00:07:42,083 gu izorratzeko ahalmena ere izango du. 100 00:07:42,166 --> 00:07:43,958 Bai, baina izorratu nau jada. 101 00:07:44,041 --> 00:07:46,666 Adimen artifizialaren kontuarekin ziria sartu zidan. 102 00:07:46,750 --> 00:07:50,791 Eta ez dut ahaztu. Benetan. Une honetan zerua ukitzen ari da, 103 00:07:50,875 --> 00:07:53,916 baina lurrera eroriko da. Denbora eman behar diogu. 104 00:07:54,000 --> 00:07:57,416 Ados. Baina ordura arte, haren lagun minak izango gara. 105 00:07:58,083 --> 00:08:00,875 Egidazu presio pixka bat ukondoarekin. Agudo. 106 00:08:00,958 --> 00:08:01,791 Ados. 107 00:08:08,041 --> 00:08:10,375 Bai, "Udaberria heldu da" lore sorta, 108 00:08:10,458 --> 00:08:13,708 bidalketa-gastuekin eta txartel pertsonalizatuarekin. 109 00:08:13,791 --> 00:08:16,125 Ederto. Milesker, Denise. Asko lagundu didazu. 110 00:08:16,958 --> 00:08:19,500 Loreak nire… Tira, ez da nire neska-laguna. 111 00:08:19,583 --> 00:08:20,833 Lankide berezi bat, agian. 112 00:08:20,916 --> 00:08:24,541 Ez zait gustatzen lagun-eskubideen kontuaz hitz egitea. 113 00:08:24,625 --> 00:08:27,666 Itxaron. Nora naramazue? 114 00:08:31,916 --> 00:08:35,625 Hendricks jauna, Kevin Mills naiz, presidentearen kabineteburua. 115 00:08:37,291 --> 00:08:38,125 Ez Bob. 116 00:08:38,833 --> 00:08:41,625 - Hemen ez. - Ados. Etxe Zuria da "hemen"? 117 00:08:42,125 --> 00:08:44,208 Gobernu-bulegoen eraikin zahar batean gaude. 118 00:08:44,291 --> 00:08:46,791 Lehen aldian, ez zaitut Etxe Zurira eramango, 119 00:08:46,875 --> 00:08:48,750 batez ere, ezkutuko kontu baterako. 120 00:08:49,958 --> 00:08:51,583 Jauna, zergatik nago hemen? 121 00:08:51,666 --> 00:08:56,833 Langleyn belarriak ditut, eta aipatutako izenari buruz galdetzen ibili omen zara. 122 00:08:56,916 --> 00:08:57,750 Zer dela eta? 123 00:08:58,333 --> 00:09:02,958 Mehatxu egin digun aktibo ohi batek haren agente arduraduna zinela esan du. 124 00:09:03,041 --> 00:09:04,750 - Nork? - Maxine Meladzek. 125 00:09:05,833 --> 00:09:06,708 Gezurra. 126 00:09:09,416 --> 00:09:11,583 Badakit nor den, baina ez zen nire aktiboa. 127 00:09:11,666 --> 00:09:14,541 Aginte-katean urrunegi geunden aktibo bilakatu zenean. 128 00:09:14,625 --> 00:09:19,625 Baina haren arduraduna izan banintz ere, nire ezkutuko izena baino ez luke jakingo. 129 00:09:19,708 --> 00:09:21,250 Ez naizelako hain ergela. 130 00:09:24,875 --> 00:09:30,833 Orduan, esaten ari zara… norbait zure lekuan jarri dela 131 00:09:30,916 --> 00:09:32,875 eta ez Ez Bobenean? 132 00:09:32,958 --> 00:09:34,000 Ez dakit. 133 00:09:34,083 --> 00:09:38,125 Baina barruko norbaitek agentzian dudan ezizena eman dio. 134 00:09:38,208 --> 00:09:41,583 Hori esan badiote, baliteke beste filtrazio batzuk egotea. 135 00:09:42,125 --> 00:09:45,958 Nire izena nork eman zion aurkitu behar duzu. 136 00:09:48,541 --> 00:09:50,500 Moskuko bulegoburu izan zinen. 137 00:09:50,583 --> 00:09:53,375 Ez da errazagoa hango kontakturen bati galdetzea? 138 00:09:53,458 --> 00:09:55,166 Ezkutuko aktibo batekin, ez. 139 00:09:55,250 --> 00:09:59,458 Rita Stevens da haren arduradunetatik ezagutu nuen bakarra. Eta hilik dago. 140 00:10:00,750 --> 00:10:03,958 - Max izan…? - Ez. Ritak gehiegi edaten zuen. 141 00:10:04,041 --> 00:10:05,666 Gibeleko minbiziaz hil zen. 142 00:10:06,708 --> 00:10:09,750 Baina guztiz mozkortuta ere ez luke halako akatsik egingo. 143 00:10:11,125 --> 00:10:12,416 Jauna, kontua da… 144 00:10:13,625 --> 00:10:17,375 atzo gauean Maxen kasuarekin bukatu nuela. 145 00:10:24,916 --> 00:10:28,250 Mutiko, presidentearen bizkarra zaintzen dut. 146 00:10:29,791 --> 00:10:34,000 Inteligentziari buruzko domina bat daukat Langleyko armairu batean gordeta. 147 00:10:34,666 --> 00:10:36,916 Etsai mordoa dago izenik gabe lurperatuta, 148 00:10:37,000 --> 00:10:39,958 entzun ere ez dituzun hainbat tokitan, nire erruz. 149 00:10:41,500 --> 00:10:43,875 Ezetz esateko moduan zaudela uste duzu? 150 00:10:46,541 --> 00:10:50,666 Departamentu Juridikoan berria naiz eta kasu oso gogorra izan da. 151 00:10:50,750 --> 00:10:54,416 Beraz, ikaratzen nau Meladzerekin berriz tratatzeko aukerak. 152 00:10:54,500 --> 00:10:56,166 - Berdin dit. - Ulertzen dut. 153 00:10:57,958 --> 00:11:01,625 Saiatuko naiz zerbait aurkitzen. Hala ere, badakizu nondik hasi? 154 00:11:01,708 --> 00:11:04,125 Esan duzunez, ezkutuko aktibo bat da. 155 00:11:04,208 --> 00:11:06,958 Zaila izan da hari buruzko dokumentuak aurkitzea. 156 00:11:07,041 --> 00:11:09,083 Orduan, lan gogorra duzu egiteko. 157 00:11:09,958 --> 00:11:12,125 Deitu zerbait aurkitzen duzunean. 158 00:11:12,750 --> 00:11:13,750 Eta bizkor ibili. 159 00:11:14,583 --> 00:11:16,208 Ez dut amaitu gabeko lanik nahi. 160 00:11:17,708 --> 00:11:18,541 Bai, jauna. 161 00:11:22,625 --> 00:11:23,541 Amelia Salazar. 162 00:11:23,625 --> 00:11:26,500 Weathers agentea naiz. Zerbait iritsi zaizu. 163 00:11:26,583 --> 00:11:28,416 - Zitazio bat? - Loreak. 164 00:11:30,583 --> 00:11:32,250 Ados. Banoa. 165 00:11:35,125 --> 00:11:35,958 Bidean da. 166 00:11:44,750 --> 00:11:47,125 - Zer ekarri duzu? - Tulipak. 167 00:11:48,208 --> 00:11:50,916 Erromantikoa, baina nahiko neutrala, ezta? 168 00:11:51,416 --> 00:11:53,750 - Tira, ez dira arrosak. - Pistola! 169 00:11:54,250 --> 00:11:55,208 Zer? 170 00:11:58,666 --> 00:12:02,541 - Taser tiro baten berri iritsi zaigu. - Zer egin duzu, motel? 171 00:12:02,625 --> 00:12:05,583 Lege federalak debekatzen du instalazioetan su-armak edukitzea 172 00:12:05,666 --> 00:12:07,500 berariazko baimenik gabe. 173 00:12:08,375 --> 00:12:10,500 Ezin zenuen lehenik loreak ziurtatu? 174 00:12:10,583 --> 00:12:12,000 Barkatu, Salazar andrea. 175 00:12:17,166 --> 00:12:18,083 OWENEN PARTEZ 176 00:12:22,541 --> 00:12:24,166 Arazo bat dugu. 177 00:12:24,250 --> 00:12:25,291 Hobe duzu deitzea. 178 00:12:25,375 --> 00:12:26,791 Nik ez dut deituko. 179 00:12:31,708 --> 00:12:35,666 Behintzat, bi talde beharko ditugu Meladze Bielorrusian txertatzeko. 180 00:12:35,750 --> 00:12:37,333 Ea nor dagoen eskuragarri. 181 00:12:41,416 --> 00:12:42,250 Zer? 182 00:12:44,083 --> 00:12:46,833 Ez, ez egin ezer. Ni arduratuko naiz. 183 00:12:48,333 --> 00:12:50,958 - Arazoak? - Meladzek ihes egin du. 184 00:12:51,833 --> 00:12:55,791 Ziur asko, boterea erakutsi nahiko du, gure menpe ez dagoela. 185 00:12:55,875 --> 00:12:56,916 Eta gehiago bada? 186 00:13:05,291 --> 00:13:06,541 Ondo. 187 00:13:07,041 --> 00:13:08,166 Hori poza zurea! 188 00:13:08,666 --> 00:13:12,125 Kasua itxi dut. Gauzak hobera doaz, edo zihoazen. 189 00:13:12,208 --> 00:13:15,083 - Max desagertu da. - Arazo bat duzula dirudi. 190 00:13:15,583 --> 00:13:18,666 - Zer izan zen Maxek esandako azken gauza? - "Agur". 191 00:13:18,750 --> 00:13:20,791 - Badakizu nora joan den? - Ez. 192 00:13:20,875 --> 00:13:25,083 Kontu hau serioago hartu behar duzu. Meladze zure erantzukizuna da. 193 00:13:26,750 --> 00:13:31,458 Ez, zure kontua da. Nik nirea egin dut. Utzi errua niri botatzeari. 194 00:13:31,541 --> 00:13:34,583 Ez dakit non dagoen. Ez dut jakin nahi. Eta, badaezpada ere, 195 00:13:34,666 --> 00:13:35,500 berdin dit. 196 00:13:36,833 --> 00:13:38,083 Beraz, egun ona izan. 197 00:13:45,875 --> 00:13:48,541 Ondo da, erasoaren teoria kognitiboa. 198 00:13:49,541 --> 00:13:53,708 Zehazki, jarrera oldarkorra ikasten dela dio. Ez dela jatorrizkoa. 199 00:13:54,708 --> 00:13:57,333 Ikuspuntu psikodinamikoaren kontrakoa, ezta? 200 00:13:57,416 --> 00:14:00,458 - Bortizkeria heredatzen dela baitio. - Hain zuzen. 201 00:14:01,458 --> 00:14:03,250 Hori da dena gaurkoz. 202 00:14:17,666 --> 00:14:19,750 Ez nuen pentsatzen ikaslea zinenik. 203 00:14:23,916 --> 00:14:26,166 Aurreiritziz beteta zaudelako izango da. 204 00:14:26,791 --> 00:14:28,416 Psikologia ikasten ari naiz 205 00:14:28,500 --> 00:14:31,416 topatzen ditudan pertsonalitate-arketipo ezberdinak ulertzeko. 206 00:14:31,500 --> 00:14:34,166 Soziopatak, nartzisista antisozialak… 207 00:14:35,041 --> 00:14:37,458 Ero kirten mordoarekin egiten dut topo. 208 00:14:37,541 --> 00:14:41,000 Nire baldintzak onartzen badituzue, bat gutxiago jasan beharko duzu. 209 00:14:42,375 --> 00:14:43,250 Zer baldintza? 210 00:14:43,333 --> 00:14:44,500 Nire negozioarenak. 211 00:14:45,333 --> 00:14:46,875 Baditugu etxe seguruak. 212 00:14:46,958 --> 00:14:51,041 Ez. Biltegi ezkutuak, burdelak eta etorkinentzako gordelekuak dituzue. 213 00:14:51,541 --> 00:14:52,958 Eta polizia-imanak dira. 214 00:14:53,041 --> 00:14:54,916 Nire sistemak arriskua ezabatzen du. 215 00:14:55,000 --> 00:14:58,125 Bai, jakina. Zuk sistema berezi bat duzu. Zein da? 216 00:14:59,666 --> 00:15:02,291 Non aurkitzen dituzu arakatu ezineko toki horiek? 217 00:15:02,375 --> 00:15:04,625 Bost milioiren truke kontatuko dizut. 218 00:15:04,708 --> 00:15:07,541 Hori gehiegi da. Berezia zarela uste duzu. 219 00:15:08,041 --> 00:15:10,541 Psikologian, Dunning-Kruger efektua deritzo. 220 00:15:10,625 --> 00:15:14,833 Ez. Memeloek azkarrak direla pentsatzea da Dunning-Krugerra. Ni azkarra naiz. 221 00:15:14,916 --> 00:15:16,416 Eta zu? 222 00:15:19,708 --> 00:15:22,500 Biok dakigu zure nagusiak nik dudana nahi duela. 223 00:15:22,583 --> 00:15:26,000 Beraz, egun bat emango dizut tratua onartzeko. 224 00:15:29,750 --> 00:15:31,625 Bestela, beste norbait bilatuko dut. 225 00:16:01,583 --> 00:16:02,583 Amaitu duzu? 226 00:16:03,166 --> 00:16:05,958 Etorri berehala. Meladze itzuli da, garajerantz doa. 227 00:16:06,500 --> 00:16:11,166 Etxe seguruen konexioa saldu nahi digu, baina torturatuz aterako diogu datua. 228 00:16:11,250 --> 00:16:14,083 - Heroiak izango gara Buruzagiarentzat. - Ados. 229 00:16:45,833 --> 00:16:48,750 - Jainkoa. - Nork du Dunning-Krugerra orain? 230 00:16:52,875 --> 00:16:55,166 Beste artista bat. Jarri belauniko. 231 00:16:55,250 --> 00:16:56,208 Orain! 232 00:16:58,083 --> 00:16:59,375 Bota pistola. 233 00:17:13,125 --> 00:17:13,958 Orduan… 234 00:17:14,458 --> 00:17:15,875 hau da egoera. 235 00:17:15,958 --> 00:17:20,708 Ni harrapatzeko aukera galdu duzue eta prezioa sei milioira igo da. 236 00:17:21,333 --> 00:17:25,833 Aurrerantzean, bitarteko batekin hitz egingo duzue, ez bainaiz zuetaz fio. 237 00:17:32,750 --> 00:17:33,583 Zer demontre? 238 00:17:52,125 --> 00:17:55,041 - Bai? Esan nagusiari abokatua behar dudala. 239 00:18:00,375 --> 00:18:01,208 Nor zen? 240 00:18:06,833 --> 00:18:08,666 - Kaixo. - Milesker loreengatik. 241 00:18:08,750 --> 00:18:10,916 - Ez da ezer. - Keinu polita izan da. 242 00:18:11,000 --> 00:18:14,333 Saltzaile egiaztatuen zerrenda bat prestatu dizut hurrengorako. 243 00:18:14,416 --> 00:18:17,791 - Prozesua arinduko dizu. - Hurrengoa. Zoragarria. 244 00:18:18,416 --> 00:18:20,875 Gaur gauean. Libre bazaude. 245 00:18:20,958 --> 00:18:22,166 Bai. 246 00:18:22,250 --> 00:18:25,541 Estortsio-kasua baztertu dut zure laguntzari esker. 247 00:18:25,625 --> 00:18:28,458 Eskerrak gogotsu eman behar dizkizut. 248 00:18:28,541 --> 00:18:29,625 Ze ondo. 249 00:18:30,208 --> 00:18:33,250 Jakin dezazun, Nyland oso pozik dago zurekin. 250 00:18:34,875 --> 00:18:35,833 Hori esan du? 251 00:18:37,208 --> 00:18:38,125 Ikaragarri. 252 00:18:38,666 --> 00:18:41,166 Egia esan, mirari bat egin nuen. 253 00:18:41,708 --> 00:18:43,375 - Hori esan badezaket. - Noski. 254 00:18:43,458 --> 00:18:46,083 Konfiantza irabazia erakargarri aurkitzen dut. 255 00:18:46,166 --> 00:18:50,166 Niretzat zu zara erakargarria. Gaua heltzeko irrikan nago. 256 00:18:50,250 --> 00:18:52,833 Ni ere bai. Egon prest zuzenean umiliatuko dudan 257 00:18:52,916 --> 00:18:55,250 elkarrizketatzaile oldarkorraren papera egiteko. 258 00:18:55,333 --> 00:18:56,750 Horrek sutan jartzen nau. 259 00:18:59,416 --> 00:19:00,583 Aupa, lagun! 260 00:19:00,666 --> 00:19:03,583 - Garaipen ederra lortu duzula entzun dut. - Hala da. 261 00:19:03,666 --> 00:19:07,041 Zorionak. Leku honetan, garaipenak ez dira lortzeko errazak. 262 00:19:07,125 --> 00:19:08,125 Eskerrik asko. 263 00:19:08,208 --> 00:19:09,041 Gauzatxo bat: 264 00:19:09,125 --> 00:19:12,000 heldu zaizkizun pare bat kasu hartu ditugu, 265 00:19:12,083 --> 00:19:14,333 estututa ibili ez zaitezen. 266 00:19:14,416 --> 00:19:15,416 Ezin dut hau egin. 267 00:19:18,750 --> 00:19:21,833 - Zer ezin du egin? - Ezer ez. Senti zaitez etxean. 268 00:19:21,916 --> 00:19:25,750 Ea noiz hitz egiten dugun garaipenaz. Baina ez dut zitaziorik behar. 269 00:19:25,833 --> 00:19:27,416 - Noski. - Ederto. 270 00:19:27,500 --> 00:19:29,375 - Milesker laguntzeagatik. - Ez da ezer. 271 00:19:29,458 --> 00:19:31,000 Benetan, eskertzen dizut. 272 00:19:36,875 --> 00:19:37,958 Ea ba. 273 00:19:45,875 --> 00:19:46,750 Eta… Ondo. 274 00:19:48,416 --> 00:19:49,375 Owen Hendricks. 275 00:19:49,458 --> 00:19:51,125 Phoenixen behar zaitut. 276 00:20:06,416 --> 00:20:09,041 Gurea amaitu da, Max. Ez nazazu berriz deitu. 277 00:20:25,125 --> 00:20:26,458 Bakean uzteko esan dizut. 278 00:20:26,541 --> 00:20:30,500 - Ezin dut. Laguntza behar dut. Orain, ez zara nire ardura. 279 00:20:30,583 --> 00:20:34,250 Askatu behar zintudan eta aske zaude. Bete dut nire eginkizuna. 280 00:20:34,333 --> 00:20:37,750 Ez da zure erabakia. Laster gogoratuko dizute hori. 281 00:20:41,458 --> 00:20:43,166 Niri buruz da. Itxarongo dut. 282 00:20:49,083 --> 00:20:49,916 Bai? 283 00:20:50,416 --> 00:20:53,375 Zuzendari juridikoak bulegoan behar zaitu. 284 00:20:54,208 --> 00:20:56,541 - Orain? - Bai. Oraintxe bertan. 285 00:20:57,916 --> 00:20:58,750 Ondo da. 286 00:21:07,416 --> 00:21:09,083 Phoenixen egongo gara, guapo. 287 00:21:22,583 --> 00:21:23,708 Zer egiten ari zara? 288 00:21:24,750 --> 00:21:27,041 Ez naiz atseden-gelako gozagarriez fio. 289 00:21:27,125 --> 00:21:30,416 Operazio Berezietako taldea ni erotzen saiatzen ari da. 290 00:21:30,500 --> 00:21:34,833 Lana utziko dudala uste dut, gaur. Nola egiten da hori? Gutun bat edo…? 291 00:21:35,833 --> 00:21:40,250 Ezin duzu lana utzi. Motorra garajearen zoruan dago. 292 00:21:41,750 --> 00:21:43,833 - Zer? - Analogia bat da. 293 00:21:43,916 --> 00:21:47,625 Kasuak autoen motorrak dira. Kasu batean lan egiten hastean, 294 00:21:47,708 --> 00:21:50,833 motorraren piezak bereizten eta lurrean uzten dituzu. 295 00:21:50,916 --> 00:21:53,333 Ezin zara joan piezak berriz muntatu arte, 296 00:21:53,416 --> 00:21:55,083 edo desordena leporatuko dizute. 297 00:21:55,166 --> 00:21:59,083 Bukatu duzula uste duzun bakoitzean, pieza berriak agertzen dira. 298 00:21:59,166 --> 00:22:02,125 Ahokatu ezineko piezak. Eta ez duzu jakingo haiekin zer egin. 299 00:22:02,208 --> 00:22:06,750 Beraz, poltsikoetan sartuko dituzu. Baina gehiago agertuko dira. Eta gehiago… 300 00:22:06,833 --> 00:22:08,625 Izu-atakerik izan duzu inoiz? 301 00:22:08,708 --> 00:22:11,375 Izu-atake jarraitu batean nago 2019tik. Ohitu naiz. 302 00:22:11,458 --> 00:22:16,000 - Ez. Ez dut… Ez dut nahi. - Orduan, utzi lana. Baina ezin duzu. 303 00:22:16,083 --> 00:22:20,708 Sartu zinenetik gertatu diren gauza txar ororen errua botako dizutelako. 304 00:22:22,041 --> 00:22:26,416 Itxaron. Lana uzten baduzu, Operazio Berezien amesgaiztoa leporatuko dizut. 305 00:22:26,916 --> 00:22:29,875 - Ahaztu dena. Lana utzi behar duzu. - Ez didazu lagundu. 306 00:22:29,958 --> 00:22:31,333 Ez nuen asmorik. 307 00:22:31,416 --> 00:22:36,041 Izu-atake baten ondorioz lana utzi zuen azkenari Abu Ghraib leporatu zioten. 308 00:22:38,458 --> 00:22:39,458 Pasa zaitezke. 309 00:22:43,666 --> 00:22:45,416 Pasa zaitezkeela esan dut. 310 00:22:47,875 --> 00:22:48,708 Ados. 311 00:22:50,416 --> 00:22:51,583 Arazorik duzu? 312 00:22:53,708 --> 00:22:54,541 Arazo mordoa. 313 00:23:07,125 --> 00:23:08,083 Sartu. 314 00:23:12,416 --> 00:23:13,583 Jauna, deitu nauzu? 315 00:23:13,666 --> 00:23:16,833 Zergatik eskatu du gure aktibo ohiak Phoenixera itzul zaitezen? 316 00:23:18,083 --> 00:23:18,916 Ez dakit. 317 00:23:19,000 --> 00:23:20,916 Jauna, kasu hori atzo itxi nuen. 318 00:23:21,000 --> 00:23:22,291 Ez omen zenuen itxi. 319 00:23:23,083 --> 00:23:25,041 Zerbait duzue esku artean? 320 00:23:29,291 --> 00:23:30,500 Ezta pentsatu ere. 321 00:23:30,583 --> 00:23:33,750 - Orduan, zergatik eskatu du zu joatea? - Ez dakit. 322 00:23:33,833 --> 00:23:36,833 Agian, nik hitza bete eta kartzelatik atera nuelako, 323 00:23:36,916 --> 00:23:39,291 eta Operazio Sailak bakarrik utzi zuelako, 324 00:23:39,375 --> 00:23:42,000 inteligentzia lortzeko bizitza arriskatu bazuen ere. 325 00:23:43,041 --> 00:23:45,791 Nik ez nuen zerikusirik izan Meladzeren amaierarekin. 326 00:23:46,750 --> 00:23:48,875 Aktiboa berriz txertatzeko nago hemen. 327 00:23:48,958 --> 00:23:51,083 Berak badaki haren beharra duzula. 328 00:23:51,666 --> 00:23:54,916 Eta gu probatzen ari da, noraino hel daitekeen ikusteko. 329 00:23:56,583 --> 00:23:58,583 Jauna, zuzendaria lehenengo linean duzu. 330 00:24:00,416 --> 00:24:03,208 Joan Phoenixera eta ekarri bueltan. Dramarik gabe. 331 00:24:03,291 --> 00:24:04,458 Bai, jauna. 332 00:24:04,541 --> 00:24:07,666 Hemendik aurrera, arauei jarraituz jardun behar dugu. 333 00:24:08,458 --> 00:24:09,291 Noski. 334 00:24:15,583 --> 00:24:17,166 Max gurekin jolasten ari da. 335 00:24:17,250 --> 00:24:20,208 Ados. Baina, oraingoz, harekin jolastu beharko dugu. 336 00:24:20,291 --> 00:24:24,333 Ziur asko, bukatu gabeko negozioak ixten ibiliko da, Phoenix utzi aurretik. 337 00:24:24,416 --> 00:24:26,916 Baina negozio horiek legez kanpokoak dira. 338 00:24:27,000 --> 00:24:28,166 Ez dezatela harrapatu. 339 00:24:28,250 --> 00:24:30,333 - Edo zurea izango da errua. - Potroak! 340 00:24:35,125 --> 00:24:39,333 Badakizu zer den hau? Liberator pistola bat, Bigarren Mundu Gerrakoa. 341 00:24:40,250 --> 00:24:43,333 Erresistentzia-kideek erabilitakoa, Ardatzaren aurka. 342 00:24:43,416 --> 00:24:44,833 Bala bakarra, irismen gutxi. 343 00:24:44,916 --> 00:24:47,875 Baina nazi bati pistola kendu ahal izatea zuten helburu. 344 00:24:47,958 --> 00:24:51,791 Bai. Eragiteko ahalmenaz ari bazara, ulertu dut. Maxek du pistolarik onena. 345 00:24:51,875 --> 00:24:56,625 Max da pistolarik onena. Errusiako inteligentziabururako kanal bat. 346 00:24:57,208 --> 00:24:59,916 Eta zu zara bera harrapatzeko pistola ordezkagarria. 347 00:25:00,583 --> 00:25:02,375 Beraz, harrapa ezazu. 348 00:25:05,333 --> 00:25:07,791 Baloratzen nauzula ikusten dut. 349 00:25:08,750 --> 00:25:09,708 Prestatu motxila. 350 00:25:09,791 --> 00:25:13,083 Phoenixera zoaz, Hendricksen atzean. Zerbait dute esku artean. 351 00:25:13,166 --> 00:25:16,500 Eta Meladze baliotsuegia da tipo horrek plana hondatzeko. 352 00:25:26,583 --> 00:25:27,416 Tori. 353 00:25:29,250 --> 00:25:30,791 Mila esker etortzeagatik. 354 00:25:31,291 --> 00:25:33,958 Bulegotik ateratzeko irrikan nengoen. 355 00:25:34,625 --> 00:25:37,791 Gobernu-eraikinak are latzagoak dira haustura baten ondoren. 356 00:25:38,375 --> 00:25:39,750 Oraindik zaude goibel? 357 00:25:39,833 --> 00:25:41,750 Bai. Baina ez Tadengatik. 358 00:25:41,833 --> 00:25:44,916 Baizik eta berriz bikote bila hasi beharragatik. 359 00:25:46,083 --> 00:25:48,833 Ezkontzeko eta haurrak izateko prest nago. 360 00:25:48,916 --> 00:25:51,666 Atsegina izan behar du zer nahi duzun zehazki jakiteak. 361 00:25:52,375 --> 00:25:54,125 Urrun dagoela dirudienean, ez. 362 00:25:57,916 --> 00:25:59,125 Zer moduz zaude zu? 363 00:26:01,958 --> 00:26:06,166 Egia esan, motibazio pixka bat behar dut. Eta ezin diot Hannahri deitu. 364 00:26:06,250 --> 00:26:07,916 Sermoia botako dizulako. 365 00:26:08,000 --> 00:26:09,166 Bai. 366 00:26:09,250 --> 00:26:12,708 Badakizulako zuk baino hobeto ezagutzen duela zeure burua 367 00:26:12,791 --> 00:26:14,166 eta, agian, arrazoi duela? 368 00:26:15,333 --> 00:26:17,291 - Zu bai motibatzailea. - Barkatu. 369 00:26:17,958 --> 00:26:19,291 Zer esan behar dut? 370 00:26:24,791 --> 00:26:27,583 Amildegi baten ertzean nago. Agian. 371 00:26:29,125 --> 00:26:31,041 - Beti zaude amildegi ertzean. - Bai. 372 00:26:31,125 --> 00:26:34,791 - Horrela funtzionatzen duzu. - Bai. Badakit. 373 00:26:36,791 --> 00:26:39,291 Presio handiko kasu bat dut esku artean. 374 00:26:39,958 --> 00:26:44,541 Eta kasuaren erdi-erdian, arazoak sortuko dizkidan neska bat dago. 375 00:26:44,625 --> 00:26:48,541 Baina, aldi berean, haren jarrera ulertzen dut nolabait. 376 00:26:48,625 --> 00:26:50,583 - Neska? - Bai. 377 00:26:51,500 --> 00:26:52,750 Ez da hori. 378 00:26:53,583 --> 00:26:54,416 Ezetz. 379 00:26:57,708 --> 00:27:02,083 Dena den… Ona da niri deitu izana, eta ez Hannahri. 380 00:27:03,708 --> 00:27:04,666 Bai. 381 00:27:05,583 --> 00:27:09,916 Ez dakit zer demontre den kasu hori edo zer egiten duzun lanean egunero, 382 00:27:10,000 --> 00:27:11,375 baina ezagutzen zaitut. 383 00:27:12,250 --> 00:27:15,000 Jendearentzat garrantzitsua izateko grina erraldoia duzu. 384 00:27:17,041 --> 00:27:18,125 Eskerrik asko. 385 00:27:18,208 --> 00:27:20,416 Ez dut esan "gauza garrantzitsuak egiteko". 386 00:27:20,500 --> 00:27:23,875 Jendeak zure beharra duela etengabe probatu behar duzu. 387 00:27:25,083 --> 00:27:29,166 Horregatik, onik ekartzen ez dizuten gauza arriskutsuak egiten dituzu. 388 00:27:30,458 --> 00:27:31,958 Hona hemen nire motibazio-hitzak. 389 00:27:33,041 --> 00:27:34,375 Garrantzitsua zara. 390 00:27:37,041 --> 00:27:38,875 Lasaitu zaitez apur bat. 391 00:27:41,958 --> 00:27:44,166 Ez duzu beti salbatzailea izan behar. 392 00:27:47,541 --> 00:27:49,208 Zer deritzozu? Motibagarria? 393 00:28:20,750 --> 00:28:23,416 Tira, itxura ezberdina duzu. 394 00:28:26,333 --> 00:28:29,125 Eskerrik asko. Joan suite bat erreserbatzera. 395 00:28:29,208 --> 00:28:31,791 Ez. Hotel merkeago bat dago hemen ondoan. 396 00:28:31,875 --> 00:28:34,458 Goizean, hegazkina hartuko dugu. Eta ez lehen klasean. 397 00:28:34,541 --> 00:28:38,041 Karga-hegazkin militar batean goaz, arretarik ez erakartzeko. 398 00:28:38,125 --> 00:28:39,375 - Badakizu. - Ez horixe. 399 00:28:39,458 --> 00:28:42,541 Hemen geratuko gara. Bihar goizean, lagunduko didazu. 400 00:28:42,625 --> 00:28:45,500 Eta gero joango gara. 401 00:28:46,583 --> 00:28:47,666 - Ez. - Ez? 402 00:28:47,750 --> 00:28:50,041 Ez. Ez dizut botere gehiagorik emango. 403 00:28:50,125 --> 00:28:51,916 - Tren hori joan zaizu jada. - Ados. 404 00:28:52,000 --> 00:28:55,166 Max. Itxaron. Max. Max. Geldi! 405 00:28:59,916 --> 00:29:02,875 Zure nagusiak hona bidali zaitu 406 00:29:02,958 --> 00:29:05,125 nitaz arduratzeko. Badakizu zergatik? 407 00:29:05,208 --> 00:29:07,750 "Eragiteko ahalmena" esaten baduzu, banoa. 408 00:29:08,416 --> 00:29:09,625 Eragiteko ahalmena. 409 00:29:11,208 --> 00:29:14,541 Ez izan horrelakoa. Erlaxatu. Ondo pasatuko dugu. 410 00:29:16,666 --> 00:29:20,333 Ez nago hemen erlaxatzeko, gozatzeko edo zurekin jolasteko. 411 00:29:20,958 --> 00:29:24,458 Eta ez dut dirurik hemen geratzeko. Beraz, hotel merkera goaz. 412 00:29:24,541 --> 00:29:26,250 Gaurko egunkariaren arabera, 413 00:29:26,333 --> 00:29:29,666 Kuznetsov jeneralak eta Txinak bilera sekretua izan dute. 414 00:29:29,750 --> 00:29:32,791 CIAk nola edo hala jakin nahi du zeri buruz hitz egin duten. 415 00:29:32,875 --> 00:29:34,875 Eta ni naiz horretarako bide bakarra. 416 00:29:34,958 --> 00:29:38,750 Beraz, ez zaude erabakiak hartzeko moduan. Erreserbatu suite bat. 417 00:29:52,583 --> 00:29:55,083 - Kaixo. - Ongi etorri Phoenix Aurorara. 418 00:29:55,166 --> 00:29:56,291 - Gela bat? - Bai. 419 00:29:56,375 --> 00:30:00,041 Begi bistan ditut. Arrazoi duzu. Zerbait dute esku artean. 420 00:30:00,125 --> 00:30:01,166 Zer ba? 421 00:30:01,250 --> 00:30:05,291 Suiterik merkeena emango diguzu gau baterako, mesedez? 422 00:30:05,375 --> 00:30:06,416 - Jakina. - Ondo. 423 00:30:06,958 --> 00:30:10,083 Villa bat geratzen zaigu. Prezioa 1700 da. 424 00:30:11,583 --> 00:30:12,416 Dolar? 425 00:30:12,500 --> 00:30:13,708 Bai. 426 00:30:16,916 --> 00:30:17,750 Noski. 427 00:30:22,208 --> 00:30:24,583 Suite garesti bat hartuko dute. 428 00:30:24,666 --> 00:30:26,333 Beste txartelik duzu? 429 00:30:26,416 --> 00:30:29,458 Edo agian ez. Arazoak ditu txartelarekin. 430 00:30:29,541 --> 00:30:31,541 Elkarrekin lo egingo dute, orduan. 431 00:30:32,833 --> 00:30:34,458 Ziurtatu argazkiak ateratzeaz. 432 00:30:36,875 --> 00:30:37,750 Segundo bat. 433 00:30:41,791 --> 00:30:47,458 …hirugarren saiakera eta bost gune gorrian zortzi yardako lerrotik. 434 00:30:47,541 --> 00:30:50,458 Eskopeta formazioa, hiru hegaletan eta korrikalari bakarra. 435 00:30:51,916 --> 00:30:54,041 Sakea egin dute. Aldaratzea… 436 00:30:55,750 --> 00:30:57,000 - Kaixo. Zelan? - Kaixo. 437 00:30:57,666 --> 00:30:59,791 Mesede bat behar dut. 438 00:31:00,541 --> 00:31:02,500 Nola ez. Zer da? 439 00:31:04,125 --> 00:31:07,166 Hotel gela bat karga dezaket zure kreditu-txartelean? 440 00:31:07,250 --> 00:31:08,583 Lanerako da. Benetan. 441 00:31:09,708 --> 00:31:13,250 Arazoak ditut. Nire txartelaren muga gainditu dut. 442 00:31:13,333 --> 00:31:15,625 Eta agentziak, oraindik, ez dit dirua bidali. 443 00:31:15,708 --> 00:31:16,791 Non zaude? 444 00:31:16,875 --> 00:31:18,875 Ezin dizut esan. 445 00:31:18,958 --> 00:31:20,750 Kontuan hotela ageriko zait. 446 00:31:22,875 --> 00:31:23,708 Phoenixen. 447 00:31:24,416 --> 00:31:25,291 Kasu batean. 448 00:31:25,375 --> 00:31:27,833 - Amaitutako kasu horretan? - Baliteke. 449 00:31:27,916 --> 00:31:30,333 Laneko arazoak gainditu zenituela esan zenidan 450 00:31:30,416 --> 00:31:33,250 bi gizon horiekin desagertu aurretik. 451 00:31:33,833 --> 00:31:35,500 Eta orain dirua behar duzu? 452 00:31:37,083 --> 00:31:39,583 Badakit ez duela itxura onik. Ados? 453 00:31:39,666 --> 00:31:42,583 Baina ez nizuke eskatuko estututa egongo ez banintz. 454 00:31:43,708 --> 00:31:44,708 Zenbat da? 455 00:31:44,791 --> 00:31:48,625 Ehun edo… berrehun. Baina den-dena itzuliko dizut. 456 00:31:49,875 --> 00:31:51,666 Ados. Ondo da. 457 00:31:51,750 --> 00:31:53,000 Nirekin zorretan zaude. 458 00:31:53,833 --> 00:31:55,083 Ikaragarri. Milesker. 459 00:31:55,166 --> 00:32:00,291 Oso ondo. Orduan, emakume honi datuak emango dizkiozu? 460 00:32:03,583 --> 00:32:06,250 Ez esan prezioa. Eskupekoa emango dizut. 461 00:32:10,291 --> 00:32:11,291 Eta bidalita. 462 00:32:20,083 --> 00:32:21,916 Ordaindutakoa merezi du, agian. 463 00:32:41,625 --> 00:32:43,708 - Bainu bat hartuko dut. - Oso ondo. 464 00:32:47,333 --> 00:32:48,875 Nirekin etorri nahi duzu? 465 00:32:50,000 --> 00:32:52,333 Ez dut uste ideia ona denik. 466 00:32:52,416 --> 00:32:53,250 Zergatik ez? 467 00:32:54,166 --> 00:32:55,458 Badakizu zergatik. 468 00:33:00,375 --> 00:33:03,750 Aizu, gorputzeko lozio garesti batzuk ditut hortik. 469 00:33:03,833 --> 00:33:05,916 - Ekarriko dizkidazu? - Ez. 470 00:33:06,416 --> 00:33:09,083 Orduan, ni joango naiz haien bila. 471 00:33:09,166 --> 00:33:10,791 Ez. Lasai. Eramango dizkizut. 472 00:33:10,875 --> 00:33:12,250 Zein da poltsa? 473 00:33:12,958 --> 00:33:13,791 Turkesa. 474 00:33:21,833 --> 00:33:24,833 Bat ez egiteagatik pertsona hobea zarela uste duzu? 475 00:33:26,833 --> 00:33:28,041 Ez nauzu erakartzen. 476 00:33:28,541 --> 00:33:32,041 Noski. Ezagutzen zaitudanetik esan duzun gezurrik handiena da hori. 477 00:33:33,833 --> 00:33:37,166 Zergatik zara hain estatubatuarra? Beti larri sexu kontuekin. 478 00:33:37,250 --> 00:33:38,208 Bizitza laburra da. 479 00:33:38,291 --> 00:33:41,125 Helduak gara. Ez duzu nitaz baliatzeaz kezkatu behar. 480 00:33:41,208 --> 00:33:42,833 Ondo pasatu ahalko genuke. 481 00:33:43,416 --> 00:33:44,625 Zergatik nago hemen? 482 00:33:45,333 --> 00:33:47,708 Ezin naizelako Bielorrusian esku hutsik agertu. 483 00:33:47,791 --> 00:33:51,500 Dirua behar dut mafian segurtasunez sartu ahal izateko. 484 00:33:52,250 --> 00:33:55,041 5 milioi behar ditut. Edo horren bikoitza, agian. 485 00:33:55,125 --> 00:33:57,083 Eta zergatik ez dizu agentziak ematen, 486 00:33:57,166 --> 00:34:00,416 Kuzne-mari jeneral horrekin konexioak izateagatik? 487 00:34:00,500 --> 00:34:01,750 Ez da hain erraza. 488 00:34:01,833 --> 00:34:06,875 Zergatik ez? CIAk diruz betetako maletak banatu zituen Iraken eta Afganistanen. 489 00:34:08,125 --> 00:34:12,708 Bai. Tira, agintariek misio horietarako baimena eman zuten. 490 00:34:12,791 --> 00:34:14,500 Ni ez naiz existitzen. Gogoratzen? 491 00:34:15,333 --> 00:34:19,875 Benetan. Ondo ezagutzen ditut agentziaren jokoak. Hamar urte eman ditut jolasean. 492 00:34:19,958 --> 00:34:22,250 Berdin dio zein baliotsua den informazioa. 493 00:34:22,333 --> 00:34:24,750 Misio nagusia agentzia babestea da. 494 00:34:25,708 --> 00:34:28,625 Elkarrekin egin ditugun krimenak ezin dira argitara atera. 495 00:34:29,125 --> 00:34:32,833 Beraz, langile berria bazina bezala jardun beharko dugu, eta horrek… 496 00:34:33,666 --> 00:34:36,166 gogortu egingo du dirua lortzea. 497 00:34:36,250 --> 00:34:37,166 Hain zuzen. 498 00:34:37,250 --> 00:34:41,750 Beraz, nire negozioa saldu beharko dut joan aurretik. Etxerako buelta ordaindu. 499 00:34:41,833 --> 00:34:44,083 - Etxe seguruen negozioa? - Bai. 500 00:34:44,166 --> 00:34:45,458 Nori salduko… 501 00:34:49,583 --> 00:34:50,416 diozu? 502 00:34:53,791 --> 00:34:54,916 Lehortuko nauzu? 503 00:34:58,750 --> 00:34:59,583 Ez. 504 00:35:00,083 --> 00:35:01,083 Ondo da. 505 00:35:01,166 --> 00:35:04,000 Orduan, amaitu da galdeketa. Gose naiz. 506 00:35:06,500 --> 00:35:08,416 Ez dugu gela-zerbitzurik eskatuko. 507 00:35:09,541 --> 00:35:10,458 Jada egin dut. 508 00:35:19,125 --> 00:35:20,958 Onartu ezazu. Dibertigarria da. 509 00:35:21,958 --> 00:35:23,583 Tira, ez da aspergarria. 510 00:35:26,166 --> 00:35:27,958 Nori salduko diozu negozioa? 511 00:35:28,958 --> 00:35:31,833 Lana, lana, lana. Ezin dugu gauaz gozatu? 512 00:35:31,916 --> 00:35:35,041 Elkarri hobeto ezagutu? Kontadazu gehiago zuri buruz. 513 00:35:35,125 --> 00:35:38,791 Zertarako? Geroago nire kontra erabiltzeko? Ez, eskerrik asko. 514 00:35:39,875 --> 00:35:44,125 Bi norabidetan doa. Erantzuten badidazu, nik ere erantzungo dizut. 515 00:35:46,958 --> 00:35:50,583 Ados. Ondo. Egin dezagun joko bat. 516 00:35:50,666 --> 00:35:51,500 - Bai? - Bai. 517 00:35:52,791 --> 00:35:54,166 Egia bat egia baten truke. 518 00:35:54,708 --> 00:35:58,208 Gezurti ona naizela esan zenuen. Beraz, jakingo dut gezurra esaten baduzu. 519 00:35:58,875 --> 00:36:00,208 - Nor hasiko da? - Ni. 520 00:36:01,041 --> 00:36:02,833 Nori salduko diozu negozioa? 521 00:36:04,333 --> 00:36:07,875 Talcoren nagusiari. Sandoval Luna, Aquinoko karteleko burua. 522 00:36:07,958 --> 00:36:08,916 Benetan? 523 00:36:09,500 --> 00:36:11,000 Bai. Nire txanda. 524 00:36:11,083 --> 00:36:12,750 Zergatik zara abokatua? 525 00:36:13,333 --> 00:36:15,041 Ez dirudi zure estiloa. 526 00:36:15,916 --> 00:36:18,250 Zuzenbideak liluratzen nau. 527 00:36:18,958 --> 00:36:22,041 Jar zaitez serio edo ez dut jokatuko. 528 00:36:22,125 --> 00:36:22,958 Ados. Ni… 529 00:36:24,583 --> 00:36:26,375 abokatu bihurtu nintzen… 530 00:36:30,416 --> 00:36:34,125 amari hitza eman niolako beste bide bat hartuko nuela, 531 00:36:34,208 --> 00:36:36,666 aitarekin Arlingtoneko hilerrian ez bukatzeko. 532 00:36:36,750 --> 00:36:39,125 Eta hitza hausteko bidearen bila zabiltza. 533 00:36:39,208 --> 00:36:41,875 Bai, CIAn lan egitea ez da batere segurua. 534 00:36:45,000 --> 00:36:47,666 Nola bihurtu zinen agentziako aktibo? 535 00:36:48,416 --> 00:36:51,333 Agente erantzule batek xantaia egin zidan. 536 00:36:51,416 --> 00:36:52,416 Ez Bobek? 537 00:36:53,375 --> 00:36:55,166 Ez, lehenengoak. 538 00:36:55,250 --> 00:36:56,083 Mozkortiak. 539 00:36:57,333 --> 00:36:58,166 Emakume batek? 540 00:36:59,416 --> 00:37:00,250 Bai. 541 00:37:01,541 --> 00:37:03,250 Arduradun askok edaten zuten. 542 00:37:03,333 --> 00:37:06,125 Mendebaldekoentzat zaila da Minskera egokitzea. 543 00:37:06,625 --> 00:37:08,166 Zuk ere badakizu edaten. 544 00:37:11,750 --> 00:37:17,375 Hainbat arduradun izan zenituen, baina Ez Bob baino ez duzu aipatu. 545 00:37:17,458 --> 00:37:19,916 - Zergatik da hain berezia? - Ez Bob delako. 546 00:37:21,125 --> 00:37:24,708 Berak eman zizun aktibo-sare estraofiziala sortzeko baimena? 547 00:37:24,791 --> 00:37:26,000 Ez. Nire txanda da. 548 00:37:26,791 --> 00:37:28,416 Maitemindu zara inoiz? 549 00:37:31,166 --> 00:37:33,083 Tira, ez dizut hori esango. 550 00:37:33,166 --> 00:37:34,333 - Baietz esan duzu? - Ez. 551 00:37:34,416 --> 00:37:36,166 - Bai. Sare sozialetako neska. - Ez. 552 00:37:36,250 --> 00:37:38,708 - Fakultatekoa. Zure pisukidea. - Agian. 553 00:37:38,791 --> 00:37:40,791 - Eta zu, maitemindu zara inoiz? - Bai. 554 00:37:43,416 --> 00:37:44,250 Norekin? 555 00:37:47,625 --> 00:37:48,583 Nire alabarekin. 556 00:37:51,125 --> 00:37:53,583 Ez nekien ama zinenik. 557 00:37:56,666 --> 00:37:57,750 Izan nintzen. 558 00:38:06,166 --> 00:38:07,875 Asko sentitzen dut. Ni… 559 00:38:10,125 --> 00:38:11,625 Zer gertatu zen? 560 00:38:13,166 --> 00:38:15,000 Azkenean gertatu ohi dena. 561 00:38:16,500 --> 00:38:17,375 Tragedia. 562 00:38:22,333 --> 00:38:26,166 Beraz, bihar, salmenta negoziatzen lagunduko didazu. 563 00:38:26,250 --> 00:38:30,000 Gero, alde egingo dugu. Eta ni etxera joango naiz. 564 00:38:32,125 --> 00:38:32,958 Bai. 565 00:38:36,750 --> 00:38:39,166 Zergatik ekarri nauzu hona? 566 00:38:41,250 --> 00:38:42,083 Egia. 567 00:38:45,916 --> 00:38:49,291 Inoiz ez dudalako inorekin zurekin bezainbeste konfiantza izan. 568 00:38:58,958 --> 00:38:59,958 Ohera noa. 569 00:39:01,833 --> 00:39:02,833 Etorri nahi duzu? 570 00:39:08,000 --> 00:39:08,833 Ez. 571 00:39:12,500 --> 00:39:13,333 Ados. 572 00:39:16,166 --> 00:39:17,833 - Gabon. - Gabon. 573 00:39:56,583 --> 00:39:57,708 Jeffek bidali dizkizu? 574 00:39:58,625 --> 00:39:59,583 Owenenak dira. 575 00:40:00,500 --> 00:40:04,166 "Loreak bidaltzen dizkizut inork baino gehiago merezi dituzulako". 576 00:40:04,250 --> 00:40:05,083 Zergatik? 577 00:40:06,208 --> 00:40:07,458 Mesede bat egin nion. 578 00:40:17,916 --> 00:40:19,625 KARGU BERRIAK DITUZU TXARTELEAN. 579 00:40:52,916 --> 00:40:55,666 Ehun edo berrehun esan zenuen. Ez 3000. 580 00:40:55,750 --> 00:40:58,125 Ez pentsa loreek gauzak hobetuko dituztela. 581 00:40:58,208 --> 00:41:02,541 Oraindik ez diot poliziari abisatu ez dakidalako lan sekretu batean zauden. 582 00:41:04,083 --> 00:41:05,750 Zer motako loreak? 583 00:41:08,625 --> 00:41:11,000 - Non dago Owen? - Dutxa hartzen ari da. 584 00:41:11,083 --> 00:41:12,791 Zure ahotsak ez du antzarik… 585 00:41:12,875 --> 00:41:14,083 Norenarekin? 586 00:41:14,750 --> 00:41:15,791 Berdin dio. 587 00:41:16,458 --> 00:41:17,500 Zer gertatzen da? 588 00:41:17,583 --> 00:41:18,791 Hannah zara? 589 00:41:19,666 --> 00:41:21,625 Instagrameko neska aberatsa? 590 00:41:22,625 --> 00:41:25,375 Zu galtzeaz damutzen dela esan zidan. 591 00:41:25,458 --> 00:41:26,541 Ez dizu hori esan. 592 00:41:26,625 --> 00:41:27,458 Bai. 593 00:41:30,500 --> 00:41:34,583 Esan Oweni sei hilabetez nire morroia izango dela kobratu gabe. 594 00:41:34,666 --> 00:41:37,000 Nire arropa ikusi duzu? 595 00:41:38,750 --> 00:41:40,125 Bai, bota dut. 596 00:41:40,750 --> 00:41:41,708 Zer? Zergatik? 597 00:41:41,791 --> 00:41:46,041 Erosketak egiten ibili naiz eta lanerako jantzi egokiago batzuk ekarri dizkizut. 598 00:41:46,125 --> 00:41:47,166 Zer…? 599 00:41:59,208 --> 00:42:00,458 Nor zen? 600 00:42:01,416 --> 00:42:02,541 Hannah. 601 00:42:02,625 --> 00:42:05,041 Zer? Zer esan diozu? 602 00:42:05,125 --> 00:42:08,125 Ezin izan dut hitzik esan. Sutan zegoen. 603 00:42:08,875 --> 00:42:10,708 Ziur hori egin nahi duzula? 604 00:42:15,500 --> 00:42:18,416 - Hau moztu behar duzu. - Txartela? Moztu diot jada. 605 00:42:19,375 --> 00:42:20,208 Dena. 606 00:42:21,500 --> 00:42:23,208 - Bai, baina… - Baina zer? 607 00:42:25,375 --> 00:42:26,208 Berdin dio. 608 00:42:26,708 --> 00:42:29,375 Ezin dut haren erruz berriz bidea galdu. 609 00:42:29,458 --> 00:42:30,583 Kontzentratu behar dut. 610 00:42:30,666 --> 00:42:32,916 Probak trukatzeko eskaera bat idatzi behar dut. 611 00:42:33,000 --> 00:42:35,958 - Tira, hori da jarrera. - Beste bat emango didazu? 612 00:42:37,125 --> 00:42:39,625 - Sentimenduak jaten ari zara? - Ez. 613 00:42:44,250 --> 00:42:45,166 Eskerrik asko. 614 00:42:55,500 --> 00:42:57,958 Nire bizitzako beste alderdirik hondatu nahi duzu? 615 00:42:58,041 --> 00:43:00,750 Ez izan haurtxoa. Hasi lanean kontzentratzen. 616 00:43:00,833 --> 00:43:02,041 Arriskutsua izan daiteke. 617 00:43:02,125 --> 00:43:03,500 Jarri hau jakaren azpian. 618 00:43:03,583 --> 00:43:05,125 - Ez dut nahi. - Bale. 619 00:43:05,208 --> 00:43:06,916 Normalean, burura apuntatzen dute. 620 00:43:08,000 --> 00:43:09,458 - Txantxa zen. - Jainkoa. 621 00:43:10,000 --> 00:43:13,958 Lasai ibiliko dira. Saltzen dudana biziki nahi dute eta ez dute arriskatuko. 622 00:43:14,041 --> 00:43:16,666 Bizkor. Telebistan. Horietako bat Ez Bob da. Zein? 623 00:43:16,750 --> 00:43:18,416 MENDEBALDEKO HEGALEKO KABINETEA 624 00:43:20,583 --> 00:43:22,250 Zer? Txiste bat da? 625 00:43:24,166 --> 00:43:26,125 Ez dituzu hautematen, ezta? 626 00:43:27,875 --> 00:43:30,958 Beraz, ez duzu Ez Bob ezagutzen. Ez zen zure arduraduna. 627 00:43:31,041 --> 00:43:32,625 Non entzun zenuen haren ezizena? 628 00:43:35,541 --> 00:43:37,666 Ados. Egia bat egia baten truke? 629 00:43:37,750 --> 00:43:39,458 Ahaztu. Hau irabazi dut. 630 00:43:45,375 --> 00:43:47,041 Xander Goik eman zidan izena. 631 00:43:48,666 --> 00:43:49,500 Zergatik? 632 00:43:50,083 --> 00:43:52,625 Mozkortuta zebilen. Tipoa lausengatzen. 633 00:43:52,708 --> 00:43:55,791 Dena ezkutuan gordetzen duten tokian, denek ezagutzen dute Ez Bob. 634 00:43:55,875 --> 00:43:57,458 Bera bezalakoa izan nahi zuen. 635 00:43:58,875 --> 00:43:59,958 Baina ez du lortu. 636 00:44:03,333 --> 00:44:05,041 Goazen. Berandu gabiltza. 637 00:44:09,083 --> 00:44:11,958 Bi otso. Baina hiru otso? Ez. 638 00:44:12,041 --> 00:44:13,333 Lester Kitchens. 639 00:44:14,875 --> 00:44:17,791 Etsaiarentzat lan egingo zenuela entzun, baina ez nuen sinesten. 640 00:44:17,875 --> 00:44:21,166 Tira, etorkizuneko lanbide bat nahi nuen. 641 00:44:21,791 --> 00:44:23,750 Eta nire ohean lo egin dezaket. 642 00:44:24,416 --> 00:44:25,875 Violet Ebner gogoratzen duzu? 643 00:44:25,958 --> 00:44:28,916 - Delaramen egon zen abokatu militar gisa. - Egia. 644 00:44:29,000 --> 00:44:30,833 Eta zu ere Departamentu Juridikora. 645 00:44:30,916 --> 00:44:34,625 Duela urte bat inguru etorri nintzen, Lesterrekin batera. 646 00:44:35,166 --> 00:44:36,416 Zer egiten duzu hemen? 647 00:44:36,958 --> 00:44:40,916 Aktibo bat berriz txertatzeko lanean. Kontu korapilatsua da. 648 00:44:42,208 --> 00:44:47,083 - Hendricksen estortsio-kasua? - Bai. Zer uste duzu mutikoari buruz? 649 00:44:48,291 --> 00:44:49,333 Ez. 650 00:44:53,958 --> 00:44:57,083 Ergela balitz bezala jokatzen du, baina ez da egia. 651 00:44:57,166 --> 00:44:59,041 Agente kaotiko bat da, ez abokatua. 652 00:44:59,125 --> 00:45:02,375 Zu izango banintz, ez nioke operaziora hurbiltzen utziko. 653 00:45:15,333 --> 00:45:16,666 - Ez nazazu ukitu. - Ez. 654 00:45:16,750 --> 00:45:19,125 - Zer nahi duzu? - Telefonoaren kokapena behar dut. 655 00:45:21,541 --> 00:45:25,583 - Zergatik? - Bakarrik joango zarelako. 656 00:45:25,666 --> 00:45:27,416 Hori esatea ahaztu zitzaidan? 657 00:45:29,250 --> 00:45:30,083 Bai. 658 00:45:31,041 --> 00:45:34,291 Talco ni hiltzen saiatu zen atzo. Nire iturria nahi zuen: 659 00:45:34,375 --> 00:45:37,083 hipoteka-auzien berri ematen didan bankuko langilea. 660 00:45:37,166 --> 00:45:40,083 - Baina ordaindu gabe. - Horregatik behar nauzu. 661 00:45:40,166 --> 00:45:41,916 Zurekin ez du jokorik egingo. 662 00:45:42,000 --> 00:45:43,791 Ni atzean egongo naizelako, 663 00:45:43,875 --> 00:45:46,708 iturria hiltzeko prest, traizionatzen bazaituzte. 664 00:45:47,583 --> 00:45:49,791 Baina ez dute egingo zerbait lortu nahi badute. 665 00:45:49,875 --> 00:45:50,875 - Ez. - Owen. 666 00:45:50,958 --> 00:45:52,916 Ez, ez duzu iturria hilko. 667 00:45:53,000 --> 00:45:54,291 Ados ez bazaude, ni banoa. 668 00:45:57,375 --> 00:45:59,208 Ados. Ez dut hilko, 669 00:45:59,291 --> 00:46:02,375 baina esaiezu egingo dudala. Sinetsiko dizute. 670 00:46:02,458 --> 00:46:05,333 Zuri Wench da, Sun City bankukoa. 671 00:46:12,708 --> 00:46:15,375 Bi bloke iparralderantz eta beste hiru mendebalderantz. 672 00:46:15,458 --> 00:46:17,958 Talco han egongo da. Joan harekin eta itxi tratua. 673 00:46:21,833 --> 00:46:22,666 Mesedez. 674 00:46:26,166 --> 00:46:28,166 Etxera joateko dudan bide bakarra da. 675 00:47:31,333 --> 00:47:32,708 Etsaiaren etsaia. 676 00:47:34,000 --> 00:47:34,833 Bai. 677 00:47:35,916 --> 00:47:37,750 Bitarteko bat baino ez naiz. 678 00:47:37,833 --> 00:47:41,083 Maxen negozioa saltzeko baldintzak negoziatzera nator. 679 00:47:42,208 --> 00:47:45,291 Oso ondo. Eseri zaitez. Bidaiatxo bat egingo dugu. 680 00:47:45,375 --> 00:47:47,458 Ezin dugu hemen negoziatu? 681 00:47:48,750 --> 00:47:52,500 Nirekin ez duzu traturik egingo. Buruzagiarekin baizik. 682 00:49:08,875 --> 00:49:11,375 Azpitituluak: BeLarra