1
00:00:07,007 --> 00:00:10,093
FBIko zuzendariordea hil egin dute
Aitajauna pelikulan bezala.
2
00:00:10,093 --> 00:00:13,346
Ez naiz Etxe Zurira joango diskoarekin,
3
00:00:13,346 --> 00:00:15,473
fidatzekoa nor den jakin arte.
4
00:00:15,473 --> 00:00:17,100
AURREKOAN
THE NIGHT AGENT-EN
5
00:00:17,100 --> 00:00:18,727
- Disko gogorra duzu?
- Bai.
6
00:00:18,727 --> 00:00:21,479
Hori da lehentasuna.
Peter. Non egon zara?
7
00:00:23,231 --> 00:00:25,108
Hau aurkitu dut ordenagailuan.
8
00:00:25,108 --> 00:00:28,153
Konbentzitu ahal nauzu zutaz fidatzeko?
9
00:00:29,821 --> 00:00:32,157
Hemen zaude.
Uste dut zerbait aurkitu dudala.
10
00:00:32,157 --> 00:00:33,074
Rose.
11
00:00:33,074 --> 00:00:35,285
- Zer egiten du hemen?
- Gure alde dago.
12
00:00:35,285 --> 00:00:38,955
Nire izebak esan zuen
Etxe Zuriko norbait ez zela fidagarria.
13
00:00:40,331 --> 00:00:41,833
Noiztik egiten duzu lan haiekin?
14
00:00:41,833 --> 00:00:43,835
Gizonarekin, zortzi urte.
Emaitza bikainak.
15
00:00:43,835 --> 00:00:46,421
Berak sartu zuen neska duela urte batzuk.
16
00:00:47,005 --> 00:00:49,758
- Gure etxea ikusi nahi?
- Zeren bila zaude hemen?
17
00:00:49,758 --> 00:00:52,886
Pentsatu dut agian hau probatu dezakegula.
18
00:00:52,886 --> 00:00:54,220
Nolakoa den ikusi.
19
00:00:54,220 --> 00:00:55,847
Nirekin jolastu hemen.
20
00:00:55,847 --> 00:00:57,307
Ordezko bat bidaliko dizut.
21
00:00:57,307 --> 00:00:58,266
Erik Monks.
22
00:00:58,266 --> 00:01:01,019
Segurtasun taldeko kide berria
aurkeztu nahi dizut.
23
00:01:01,019 --> 00:01:02,896
Hau Erik da. Erik, Maddie Redfield.
24
00:01:02,896 --> 00:01:05,648
Agian ezaguna egingo zaizu.
Presidentea salbatu zuen.
25
00:01:05,648 --> 00:01:07,609
- Tiro egin zioten tipoa zara?
- Bai.
26
00:01:07,609 --> 00:01:11,780
Nola bukatu du presidentea salbatu zuenak
presidenteordearen alaba zaintzen?
27
00:01:11,780 --> 00:01:14,657
Terapia fisikoa egin behar izan nuen
tiro egin zidatenean.
28
00:01:14,657 --> 00:01:17,452
Hau da haien modua lanean berriz sartzeko.
29
00:01:17,452 --> 00:01:18,661
Fabore bat behar dut.
30
00:01:18,661 --> 00:01:23,416
Zergatik eman dioten heroi nazionalari
Zerbitzu Sekretuko lan eskergabe hau.
31
00:01:37,680 --> 00:01:39,099
Daredevil heltzen ari da.
32
00:01:39,599 --> 00:01:41,142
Ados. Dena ondo hemendik.
33
00:01:41,684 --> 00:01:43,228
Interferentziak daude. Errepikatu.
34
00:01:43,228 --> 00:01:45,855
{\an8}Dena ondo hemendik.
35
00:01:45,855 --> 00:01:47,065
{\an8}DUELA BI URTE
36
00:01:53,196 --> 00:01:57,117
Presidente jauna, milesker
sindikatuetako langileei laguntzeagatik.
37
00:01:58,576 --> 00:02:00,537
Presidente jauna. Plazera zu ezagutzea.
38
00:02:02,205 --> 00:02:04,040
Presidente jauna, hemendik!
39
00:02:04,040 --> 00:02:05,125
Presidente jauna!
40
00:02:05,625 --> 00:02:09,921
Presidente, zuri esker mantendu dezakegu
instalazio hau hemen irekita.
41
00:02:09,921 --> 00:02:12,215
Guztiek emango lizukete eskua.
42
00:02:12,215 --> 00:02:14,884
- Milesker, presidente jauna!
- Adi bizardunarekin.
43
00:02:14,884 --> 00:02:16,136
Monks, interferentziak...
44
00:02:16,136 --> 00:02:18,763
Milesker. Milesker guztiei.
45
00:02:18,763 --> 00:02:21,057
Halakoa da Estatu Batuetan egindakoa.
46
00:02:21,641 --> 00:02:23,184
Lan onarekin jarraitu.
47
00:02:23,184 --> 00:02:25,520
Badakizue, mutiko bat nintzenean,
48
00:02:25,520 --> 00:02:28,857
lantegian lan sindikalizatua egitea
lan zintzoa zen...
49
00:02:28,857 --> 00:02:32,360
Gizon bizarduna.
Norbaitek begiratu egiten ari dena.
50
00:02:32,360 --> 00:02:33,570
Zer diozu?
51
00:02:33,570 --> 00:02:35,113
Zerbait egiten ari da.
52
00:02:35,113 --> 00:02:38,199
Ematen dizu soldata ona,
osasuna, segurtasuna...
53
00:02:38,199 --> 00:02:39,576
Arma!
54
00:02:57,635 --> 00:03:00,722
THE NIGHT AGENT
55
00:03:07,478 --> 00:03:08,313
Aurrera.
56
00:03:19,657 --> 00:03:21,701
- Zer zaude bilatzen?
- Pilulak.
57
00:03:22,410 --> 00:03:24,954
Zergatik? Buruko mina duzu?
58
00:03:24,954 --> 00:03:27,957
Drogazalea zinela dakit.
Errehabilitaziora joan zinen
59
00:03:27,957 --> 00:03:30,752
eta ez bazina nagusiaren kide ohia,
60
00:03:30,752 --> 00:03:33,046
ez zintuen berriro zaintza lanean jarriko.
61
00:03:33,963 --> 00:03:36,674
- Oker al nago?
- Ez, nahiko zuzen zaude.
62
00:03:36,674 --> 00:03:40,053
Tiroa jasotzean,
minarako pilulak hartu nituen.
63
00:03:40,053 --> 00:03:42,263
Ez zuten nik hanka sartzerik nahi,
64
00:03:42,263 --> 00:03:44,974
beraz, esan zuten
urtebetez sendatzen banintzen,
65
00:03:46,517 --> 00:03:47,936
behetik hasi ahalko nintzela.
66
00:03:47,936 --> 00:03:51,522
Hori entzun dudan
tontakeriarik handiena da.
67
00:03:52,732 --> 00:03:54,234
"Nahiko zuzen" esan duzu.
68
00:03:54,984 --> 00:03:55,818
Bai.
69
00:03:57,946 --> 00:04:00,031
Drogazalea nintzela esan duzu.
70
00:04:01,282 --> 00:04:03,284
Oraindik banaiz, beti izango naiz.
71
00:04:03,284 --> 00:04:05,995
Konfiantza handiagoa izango dudala
uste duzu?
72
00:04:05,995 --> 00:04:08,581
Ez duzu ezer izan behar. Egia da.
73
00:04:08,581 --> 00:04:11,251
Egia da ere garbi nagoela.
74
00:04:11,251 --> 00:04:13,378
Astean bitan egiten dizkidate frogak.
75
00:04:13,378 --> 00:04:16,631
Presidenteordeak badaki drogazale batek
babesten duela bere alaba?
76
00:04:18,258 --> 00:04:19,509
Ez nuen uste.
77
00:04:21,427 --> 00:04:22,637
Esaiozu ba.
78
00:04:27,350 --> 00:04:28,893
Salatu nazazu.
79
00:04:28,893 --> 00:04:30,853
Dei bat baino ez da.
80
00:04:31,521 --> 00:04:34,023
Entzun, anbizioa duzu.
81
00:04:34,857 --> 00:04:38,027
Gora egin nahi duzu
eta noizbait presidentea babestu.
82
00:04:38,528 --> 00:04:40,446
Agian lagun zaitzaket.
83
00:04:40,446 --> 00:04:42,657
- Nola?
- Gauzak irakats diezazkizuket.
84
00:04:42,657 --> 00:04:44,075
Gauzak irakatsi?
85
00:04:45,118 --> 00:04:47,120
- Mentore baten antzera?
- Bai.
86
00:04:47,120 --> 00:04:50,415
Mentore zahar, motela eta drogazalea?
87
00:04:51,374 --> 00:04:52,250
Bai.
88
00:04:52,834 --> 00:04:56,671
Jonkiez inguratuta
hazi nintzen East St. Louisen.
89
00:04:58,464 --> 00:05:00,508
Nire osaba errehabilitazioan egon zen,
90
00:05:00,508 --> 00:05:03,594
Jesus aurkitu zuen,
lanean hasi zen supermerkatu batean,
91
00:05:03,594 --> 00:05:05,305
ez zuen berriro edan hil zen arte.
92
00:05:05,305 --> 00:05:09,559
Batzuek erlijioa behar dute,
beste batzuek meditazioa.
93
00:05:09,559 --> 00:05:11,227
Lanak salbatu zuen.
94
00:05:11,227 --> 00:05:14,564
Pozten nau garbi egoteak,
espero dut hala jarraitzea.
95
00:05:14,564 --> 00:05:16,649
Baina ezin duzu arrazoi okerrengatik egin.
96
00:05:17,859 --> 00:05:19,902
- Ados nago.
- Ongi.
97
00:05:20,486 --> 00:05:23,740
Supermerkatu batean baino askoz gehiago
dagoelako jokoan hemen.
98
00:05:28,328 --> 00:05:30,538
Ea, esan dezagun sinesten dudala.
99
00:05:30,538 --> 00:05:33,124
Horrek esan nahi du
nire familia hil zutenek
100
00:05:33,124 --> 00:05:35,209
disko honetan dagoena nahi zutela.
101
00:05:35,209 --> 00:05:37,837
- Horregatik behar dut.
- Eta gero zer?
102
00:05:37,837 --> 00:05:40,840
Nori erakutsiko diozu
ezin bazara inorekin fidatu?
103
00:05:40,840 --> 00:05:42,258
Presidentearekin fio naiz.
104
00:05:42,258 --> 00:05:43,843
Ziur zaude?
105
00:05:43,843 --> 00:05:47,263
Travers presidentea nire laguna izan da
Kongresuan zegoenetik.
106
00:05:47,263 --> 00:05:50,641
Elkarrekin egin dugu lan 23 urtetan zehar.
Ondo ezagutzen dut.
107
00:05:50,641 --> 00:05:52,018
Pentsatu gertaeretan.
108
00:05:52,018 --> 00:05:53,811
Traversek hasi zuen Gaueko Ekintza,
109
00:05:53,811 --> 00:05:56,606
zure osaba eta izeba ezagutzen zituen,
laguntza eskatu zien.
110
00:05:57,273 --> 00:05:59,192
Bera zure alde dago.
111
00:05:59,192 --> 00:06:01,652
Gaueko Ekintzan ez baleude...
112
00:06:01,652 --> 00:06:03,529
Ez genuke egia jakingo.
113
00:06:03,529 --> 00:06:05,573
Zure osaba eta izeba abertzaleak ziren.
114
00:06:05,573 --> 00:06:08,117
Lan hau arriskutsua zela zekiten.
115
00:06:08,117 --> 00:06:09,952
Orain guk bukatu behar dugu.
116
00:06:10,620 --> 00:06:11,579
Nik bukatuko dut.
117
00:06:11,579 --> 00:06:12,663
Barkatu?
118
00:06:12,663 --> 00:06:13,581
Peterrek eta biok.
119
00:06:14,290 --> 00:06:15,458
Utzi guri konpontzen.
120
00:06:15,458 --> 00:06:19,379
Horrela baino ez naiz seguru sentituko.
Ez diot memoria inori emango.
121
00:06:19,379 --> 00:06:21,923
Heldu garenean,
zerbait aurkitu zenuela esan duzu. Zer?
122
00:06:24,634 --> 00:06:26,552
- Helbide bat.
- Zerena?
123
00:06:28,054 --> 00:06:29,347
Entzun.
124
00:06:29,347 --> 00:06:31,349
Disko gogorra gabe joango naiz.
125
00:06:31,349 --> 00:06:34,685
Zuek bi helbide horretara joan
eta ikertu ahal duzuena.
126
00:06:34,685 --> 00:06:38,106
Bitartean, presidenteari plan hau
nola kontatu pentsatuko dut
127
00:06:38,106 --> 00:06:40,525
oso zentzugabea eman ez dadin.
128
00:06:44,862 --> 00:06:47,073
"Arrano" nor den dakizu?
129
00:06:47,657 --> 00:06:50,451
Arrano? Hegaztia bezala? Ez. Zergatik?
130
00:06:51,035 --> 00:06:55,331
Nire osabak esan zuelako
Arranori abisatu behar ziotela.
131
00:06:55,331 --> 00:06:56,833
Kode-izen bat izango da.
132
00:06:57,875 --> 00:06:59,293
Ikertuko dut.
133
00:07:00,753 --> 00:07:03,464
Ez galdu bistaz, minutu bat ere.
134
00:07:03,464 --> 00:07:04,465
Bai, andrea.
135
00:07:17,770 --> 00:07:19,772
Bi zoro horiek gure atzetik datoz.
136
00:07:20,606 --> 00:07:22,150
Ez dator inor. Ondo gaude.
137
00:07:22,150 --> 00:07:25,611
Zergatik ez zenidan esan bera zetorrela?
Zergatik ez zenidan ohartarazi?
138
00:07:25,611 --> 00:07:27,947
Ez nuen hiltzaileak zu aurkitzea nahi.
139
00:07:28,531 --> 00:07:30,032
Jakitea nahiago nuen.
140
00:07:30,032 --> 00:07:32,743
Ados. Sorpresa gehiagorik ez.
141
00:07:35,163 --> 00:07:36,956
Besterik aurkitu duzu diskoan?
142
00:07:36,956 --> 00:07:38,332
Milaka dokumentu.
143
00:07:40,126 --> 00:07:41,961
Zer dakizu Omar Zadarri buruz?
144
00:07:41,961 --> 00:07:45,006
Balkanetako disidentea da,
Independentziaren Herri Fronteko burua.
145
00:07:45,006 --> 00:07:48,468
IHFak erasoaren arduraduna zela esatean,
berak ukatu zuen.
146
00:07:48,468 --> 00:07:51,220
Farrek dio presidenteak ez zuela uste
arduraduna zenik.
147
00:07:51,220 --> 00:07:52,221
Zuk zer diozu?
148
00:07:52,972 --> 00:07:53,806
Ez dakit.
149
00:07:54,557 --> 00:07:57,602
Jendeak dio ondo jokatzen ari dela
presidentea izan nahi duenetik...
150
00:07:58,227 --> 00:08:00,354
Baina eraikinak bonbardatu zituzten...
151
00:08:00,354 --> 00:08:04,734
Dena den, ez dago IHFk metroko erasoarekin
zerikusia izan zuen frogarik.
152
00:08:04,734 --> 00:08:07,195
Agian Emmak eta Henryk aurkitu zituzten.
153
00:08:07,195 --> 00:08:10,531
Karpeta bat dago bere izenarekin diskoan.
154
00:08:10,531 --> 00:08:11,908
Beste izenik al dago?
155
00:08:11,908 --> 00:08:15,286
"Farr" eta "Hawkins" bilatu nituen.
Ezer ez.
156
00:08:16,454 --> 00:08:17,455
Ematen du...
157
00:08:18,539 --> 00:08:22,168
Arraroa da ingeniaritza enpresa bat
hemen egotea, ezta?
158
00:09:03,251 --> 00:09:04,168
Lagun zaitzaketet?
159
00:09:04,168 --> 00:09:06,796
Egun on. Peter Sutherland naiz. Hau da...
160
00:09:06,796 --> 00:09:07,713
Eskuak.
161
00:09:08,214 --> 00:09:10,675
- Barkatu?
- Eskuak erakutsi, mesedez.
162
00:09:15,638 --> 00:09:18,057
Emma eta Henry Campbell ezagutzen dituzu?
163
00:09:18,057 --> 00:09:19,642
Ez. Ezagutu behar ditut?
164
00:09:19,642 --> 00:09:22,144
Ezagutzen zuten ingeniariarekin
hitz egin nahi dugu.
165
00:09:22,144 --> 00:09:25,189
- Ikertzen ari gara...
- Artikulu baterako.
166
00:09:25,189 --> 00:09:27,525
Richmond-eko egunkarirako lan egiten dugu.
167
00:09:28,109 --> 00:09:30,236
Ez naiz pertsona hori. Barkatu.
168
00:09:30,820 --> 00:09:32,238
Egon. Galdetu dezakegu...
169
00:09:32,238 --> 00:09:35,491
Ez dut zuen galderen erantzunik.
170
00:09:36,867 --> 00:09:37,994
Bakarrik bizi naiz,
171
00:09:37,994 --> 00:09:40,371
ez dut Ella edo Harry ezagutzen,
172
00:09:41,080 --> 00:09:44,125
eta ez dut uste kazetariak zaretenik.
173
00:09:44,125 --> 00:09:45,459
Orain, mesedez,
174
00:09:46,252 --> 00:09:48,421
buelta eman eta joan zaitezte.
175
00:09:50,298 --> 00:09:51,215
Goazen.
176
00:10:00,474 --> 00:10:01,309
Zer?
177
00:10:04,895 --> 00:10:07,857
Gurdi zahar herdoildu bat dago
estalpearen atzean?
178
00:10:08,441 --> 00:10:09,275
Ez.
179
00:10:09,275 --> 00:10:12,612
- Lehen bazegoen?
- Ez dakit zertaz ari zaren.
180
00:10:12,612 --> 00:10:15,615
Txikitan etortzen nintzen.
Pottokan ibili nintzen.
181
00:10:15,615 --> 00:10:18,993
Erori nintzen, orkatila bihurritu nuen,
negar egin nuen,
182
00:10:18,993 --> 00:10:23,581
eta galleta magikoak egin nituen
nire izebarekin eta beste emakume batekin.
183
00:10:25,374 --> 00:10:26,250
Zu zinen?
184
00:10:29,587 --> 00:10:30,755
Jarraitu dizuete?
185
00:10:30,755 --> 00:10:31,672
Ez.
186
00:10:35,176 --> 00:10:36,260
Sartu, tira.
187
00:10:42,600 --> 00:10:44,185
Zapatak kendu.
188
00:10:44,185 --> 00:10:45,186
Etxeko arauak.
189
00:10:54,445 --> 00:10:55,321
Rose naiz.
190
00:10:55,321 --> 00:10:56,238
Badakit.
191
00:10:56,238 --> 00:10:57,198
Lorna.
192
00:11:00,409 --> 00:11:04,997
Hiena sabanako
animaliarik bitxienetakoa da.
193
00:11:08,501 --> 00:11:10,795
Zergatik esan duzu ez zenituela ezagutzen?
194
00:11:10,795 --> 00:11:12,713
Zergatik esan duzue kazetariak zinetela?
195
00:11:12,713 --> 00:11:14,715
Ni FBIko agentea naiz.
196
00:11:14,715 --> 00:11:15,966
Ez esan.
197
00:11:15,966 --> 00:11:17,510
Ez nuke batere asmatuko.
198
00:11:17,510 --> 00:11:20,888
- Noiz ikusi zenituen azken aldiz?
- Aspaldi. Zergatik?
199
00:11:21,597 --> 00:11:23,641
Duela hiru egun hil egin dituzte.
200
00:11:26,769 --> 00:11:28,229
- Non?
- Haien etxean.
201
00:11:29,730 --> 00:11:32,525
Ni han nengoen. Nekez atera nintzen.
202
00:11:33,150 --> 00:11:34,276
Ez naiz enteratu.
203
00:11:34,276 --> 00:11:37,196
Benetan? Berrietan esan dute.
204
00:11:37,196 --> 00:11:40,074
Ustezko berriak ikusteari utzi nion.
205
00:11:40,074 --> 00:11:41,367
Nola egin zenuen ihes?
206
00:11:41,367 --> 00:11:42,576
Laguntza izan nuen.
207
00:11:43,786 --> 00:11:44,704
Sentitzen dut.
208
00:11:45,663 --> 00:11:47,665
- Emma eta Henry...
- Espioiak ziren.
209
00:11:48,249 --> 00:11:51,794
Disko gogorra aurkitu
eta dokumentu batzuengatik etorri gara.
210
00:11:52,670 --> 00:11:54,964
Daten arabera, duela gutxi
egon zarete kontaktuan.
211
00:11:54,964 --> 00:11:55,881
Eta?
212
00:11:55,881 --> 00:11:59,135
Agian ez dakizu.
Hau segurtasun nazionaleko kontua da.
213
00:11:59,135 --> 00:12:00,845
- Benetan?
- Bai.
214
00:12:00,845 --> 00:12:03,305
Orduan,
nire bizitza osoa kontatuko dizuet.
215
00:12:03,305 --> 00:12:07,184
Arma utz zenezake nire etxean sartu
216
00:12:07,184 --> 00:12:10,062
eta segurtasun nazionalaz
hitz egin baino lehen?
217
00:12:11,355 --> 00:12:13,774
Ongi da. Gauza bat argi utzi nahi nuen.
218
00:12:13,774 --> 00:12:14,775
Zein?
219
00:12:14,775 --> 00:12:16,360
Ez dakizuela non sartu zareten.
220
00:12:16,360 --> 00:12:18,070
Ba esaguzu, mesedez.
221
00:12:18,070 --> 00:12:21,824
Dakidana da zenbat eta gehiago jakin,
orduan eta arriskutsuagoa dela.
222
00:12:21,824 --> 00:12:22,908
Hori badakigu.
223
00:12:22,908 --> 00:12:25,494
Eta Etxe Zuriko norbait traidore bat dela.
224
00:12:25,494 --> 00:12:29,081
Eta pertsona hori
metroko bonbaren arduraduna da,
225
00:12:29,957 --> 00:12:31,041
eta uste dugu
226
00:12:31,792 --> 00:12:33,502
beste eraso bat egongo dela.
227
00:12:34,712 --> 00:12:37,381
Beraz, mesedez, ezer esan bazizuten...
228
00:12:37,381 --> 00:12:38,299
Ez horixe.
229
00:12:38,299 --> 00:12:41,385
Nire lana informazioa biltzea zen,
ez aztertzea.
230
00:12:42,678 --> 00:12:44,346
Erretiroa hartu nuen.
231
00:12:44,972 --> 00:12:46,515
Baina haiek ere.
232
00:12:46,515 --> 00:12:50,060
- Zer nolako informazioa nahi zuten?
- Planoak.
233
00:12:50,060 --> 00:12:52,104
Azpiegitura publikoa,
eraikitzeko baimenak.
234
00:12:52,104 --> 00:12:54,857
Ingeniari zibila nintzen,
kontaktuak ditut.
235
00:12:54,857 --> 00:12:57,526
Ez dakit zertarako behar zuten.
Ez nien galdetu.
236
00:12:57,526 --> 00:13:01,238
Ziur zerbait atzeman zenuela,
patroi edo xehetasunen bat.
237
00:13:01,238 --> 00:13:03,783
- Zergatik?
- Pista bakarra zarelako.
238
00:13:04,325 --> 00:13:06,410
Begira, ihesi daramatzat hiru egun.
239
00:13:06,410 --> 00:13:10,122
Nire izeba eta osaba hil zituztenak
nire atzetik datoz.
240
00:13:10,915 --> 00:13:13,125
Mesedez, esan zerbait, edozer.
241
00:13:15,503 --> 00:13:17,213
Lagun zoragarriak ziren.
242
00:13:18,631 --> 00:13:19,590
Leialak.
243
00:13:23,010 --> 00:13:26,388
Eman nizkien dokumentuak
hiriko zerbitzuenak ziren,
244
00:13:26,388 --> 00:13:27,973
baina beste batzuk nahi zituzten.
245
00:13:27,973 --> 00:13:30,643
Eraikinen eskemak, etxadi berekoak.
246
00:13:30,643 --> 00:13:31,560
Non?
247
00:13:31,560 --> 00:13:33,521
- Ez duzue ulertzen.
- Zer esan nahi duzu?
248
00:13:33,521 --> 00:13:36,106
Ezin dituzuela dokumentuak ni gabe ulertu.
249
00:13:36,106 --> 00:13:37,983
Eskema korapilatsuak ziren.
250
00:13:38,567 --> 00:13:42,488
Ea, goazen buelta bat ematera.
251
00:13:59,880 --> 00:14:01,090
Zer zaude marrazten?
252
00:14:01,090 --> 00:14:02,174
Neska bat.
253
00:14:03,801 --> 00:14:05,219
Neska gazte bat, egia esan.
254
00:14:05,886 --> 00:14:08,138
Ezagutzen duzun norbait?
255
00:14:09,306 --> 00:14:11,267
Hobeto ezagutu nahiko nukeena.
256
00:14:13,185 --> 00:14:15,813
Ikusi nahiko nuke bukatzen duzunean.
257
00:14:15,813 --> 00:14:17,398
Erakutsiko dizut...
258
00:14:18,566 --> 00:14:20,067
bukatzen dudanean.
259
00:14:33,998 --> 00:14:35,249
Zu zelan zoaz?
260
00:14:37,459 --> 00:14:38,544
Ez dakit.
261
00:14:41,297 --> 00:14:42,548
Laguntza behar dut.
262
00:14:44,258 --> 00:14:46,218
Ez duzu laguntzarik behar.
263
00:14:46,927 --> 00:14:48,512
Animo apur bat, agian.
264
00:14:52,808 --> 00:14:56,812
Ez nago koloreez ziur.
265
00:14:57,354 --> 00:14:59,148
Ez jarri zure burua zalantzan.
266
00:15:02,318 --> 00:15:03,736
Zati hau gustatzen zait.
267
00:15:05,529 --> 00:15:07,031
- Bai?
- Bai.
268
00:15:09,825 --> 00:15:12,578
Zer da gehien gustatzen zaizuna?
269
00:15:15,205 --> 00:15:16,123
Geruzak.
270
00:15:18,792 --> 00:15:19,627
Eta...
271
00:15:20,878 --> 00:15:22,129
Pintzelkadak.
272
00:15:24,006 --> 00:15:25,007
Zure zeinua.
273
00:15:32,765 --> 00:15:36,685
Instintu bikaina duzu, Maddie.
274
00:15:38,604 --> 00:15:39,647
Horretaz fidatu.
275
00:15:53,994 --> 00:15:55,329
Barkatu.
276
00:15:55,329 --> 00:15:58,040
- Zergatik?
- Hau gaizki dago.
277
00:15:58,040 --> 00:15:59,249
Ez horixe.
278
00:16:03,671 --> 00:16:05,673
Ene, hau oker dago.
279
00:16:07,591 --> 00:16:09,259
Ez nuke egin behar, ados?
280
00:16:10,094 --> 00:16:11,136
Sentitzen dut.
281
00:16:21,522 --> 00:16:23,524
Middleburyko Unibertsitatean
ezagutu nituen.
282
00:16:24,149 --> 00:16:25,401
Middlebury?
283
00:16:25,401 --> 00:16:26,986
Nire izebak Vassarren ikasi zuen.
284
00:16:26,986 --> 00:16:29,655
Udako hizkuntza-programa batean izan zen.
285
00:16:29,655 --> 00:16:33,117
Emmak eta nik errusiera ikasi genuen,
eta Henryk arabiera.
286
00:16:33,117 --> 00:16:35,411
Ez dakit noiz sartu ziren FBIn,
287
00:16:35,411 --> 00:16:38,706
baina badakit elkarrekin hasi zirela.
288
00:16:38,706 --> 00:16:40,749
Uda hori eta gero, banandu ginen.
289
00:16:40,749 --> 00:16:43,168
Nik lan arrunt bat izan nuen,
290
00:16:44,211 --> 00:16:46,922
baina haiekin lan batzuk egin ondoren,
ni ere hasi nintzen.
291
00:16:46,922 --> 00:16:50,009
Ondo ematen zitzaidan informazioa biltzea.
292
00:16:50,009 --> 00:16:52,344
Itxaron, nire izebak errusiera zekien?
293
00:16:52,845 --> 00:16:53,804
Oso ondo.
294
00:16:53,804 --> 00:16:56,974
Errusiar batzuk errekrutatu zituen ere.
295
00:16:56,974 --> 00:16:58,559
Zuk ez duzu ezer entzun.
296
00:16:58,559 --> 00:16:59,852
Erokeria da.
297
00:16:59,852 --> 00:17:04,314
Garaje-salmentetara eta oporretan
joaten ziren ezdeusak ematen zuten.
298
00:17:04,314 --> 00:17:06,525
Ez zeuden oporretan.
299
00:17:07,109 --> 00:17:09,903
Haien bizitza osoa gezurra zen?
300
00:17:09,903 --> 00:17:10,946
Ez zen gezurra.
301
00:17:10,946 --> 00:17:12,072
Sekretua zen.
302
00:17:12,072 --> 00:17:15,868
Gauzak ezberdin ikusten laguntzen dizuna,
boterea ematen dizuna.
303
00:17:16,785 --> 00:17:17,703
Lan garrantzitsua.
304
00:17:17,703 --> 00:17:20,330
Baina inork ez daki nor zaren.
Zer nolako bizitza da?
305
00:17:20,330 --> 00:17:22,207
Bizitza itzela.
306
00:17:27,337 --> 00:17:31,175
Arrano kode-izena ezagutzen duzu?
307
00:17:32,176 --> 00:17:33,010
Ez.
308
00:17:34,595 --> 00:17:36,305
Nola bukatu duzu zuk hemen?
309
00:17:36,305 --> 00:17:38,098
Etxe Zurian egiten du lan.
310
00:17:38,599 --> 00:17:43,145
Nire osabak emandako zenbakiari deitzean,
Peterrek erantzun zuen.
311
00:17:43,145 --> 00:17:44,772
Goi-mailako lana.
312
00:17:44,772 --> 00:17:46,690
Telefonoa erantzuten duena naiz.
313
00:17:47,441 --> 00:17:51,111
Pete Sutherlanden mutikoa
Gaueko Ekintzan egiten du lan.
314
00:17:53,530 --> 00:17:55,616
- Nire aita ezagutzen zenuen?
- Ez.
315
00:17:56,784 --> 00:17:59,536
- Baina zu metroan egon zinen, ezta?
- Bai.
316
00:17:59,536 --> 00:18:00,579
Bai, hala da.
317
00:18:01,997 --> 00:18:03,415
Hurrengo irteera da.
318
00:18:10,714 --> 00:18:11,590
Hau da tokia.
319
00:18:11,590 --> 00:18:14,468
Zerbait gertatu zen hemen
edo gertatuko da.
320
00:18:14,468 --> 00:18:16,303
Gutxienez, hori uste zuten.
321
00:18:17,596 --> 00:18:18,722
Ez dago helburu argirik.
322
00:18:19,473 --> 00:18:21,809
Gobernuko eraikinen bat dago hemendik?
323
00:18:21,809 --> 00:18:22,726
Ez.
324
00:18:24,895 --> 00:18:26,188
Kaletik atera gaitezke?
325
00:18:26,188 --> 00:18:28,357
Ez naiz seguru sentitzen.
326
00:18:28,357 --> 00:18:29,775
Kafetegi bat dago.
327
00:18:29,775 --> 00:18:32,569
Dokumentuak azalduko dizkizuet.
Ea ulertzen ditugun.
328
00:18:32,569 --> 00:18:34,488
Hamar minutu barru nator.
329
00:18:34,488 --> 00:18:36,657
- Ingurua miatzera noa.
- Oso ongi.
330
00:18:37,866 --> 00:18:40,494
Laukiaren zati honek
eremu hori estaltzen du.
331
00:18:40,494 --> 00:18:41,912
Hor dago zentrorik gertuena.
332
00:18:41,912 --> 00:18:45,457
Zergatik nahi zuten sare elektrikoen
eta gas-lineei buruzko informazioa?
333
00:18:45,457 --> 00:18:47,668
Ahultasunak bilatzeko.
334
00:18:48,168 --> 00:18:49,711
Helburuak sabotatzeko.
335
00:18:50,420 --> 00:18:53,632
Baina zer da hain garrantzitsua
helburu bat izateko?
336
00:18:54,133 --> 00:18:54,967
Ez dakit.
337
00:18:55,467 --> 00:18:57,302
Zer da "bideo" hori?
338
00:18:57,302 --> 00:18:58,846
Hori ez da nirea. Utzi.
339
00:19:00,597 --> 00:19:02,224
Trafikoko kamerak dira.
340
00:19:02,224 --> 00:19:03,684
Segurtasun bideoak.
341
00:19:03,684 --> 00:19:06,270
Eraikineko helbide guztien
karpeta bat dago.
342
00:19:06,270 --> 00:19:08,272
Toki honen karpeta bat ere dago.
343
00:19:11,984 --> 00:19:13,986
Tira, zeren bila zeuden?
344
00:19:15,529 --> 00:19:16,905
Noiztik ezagutzen duzu?
345
00:19:17,573 --> 00:19:20,450
Peter? Duela egun batzuk.
346
00:19:20,450 --> 00:19:22,161
Bere aitarena dakizu, ezta?
347
00:19:22,161 --> 00:19:23,871
Leporatu ziotena?
348
00:19:24,371 --> 00:19:26,790
- Apur bat. Zergatik?
- Ez da arraroa?
349
00:19:27,332 --> 00:19:30,460
Metroan zegoen bonba lehertu zenean,
eta orain ikertzen ari da.
350
00:19:31,044 --> 00:19:31,920
Eta?
351
00:19:31,920 --> 00:19:34,464
Bere izena bilatu diskoan.
352
00:19:35,007 --> 00:19:35,841
Zergatik?
353
00:19:35,841 --> 00:19:38,969
Ez ditut kointzidentziak atsegiten.
Eta zuk ere ez.
354
00:19:40,220 --> 00:19:41,096
Ados.
355
00:19:43,557 --> 00:19:45,601
Kaixo. Zerbait aurkitu duzue?
356
00:19:46,476 --> 00:19:47,436
Ez. Zuk?
357
00:19:47,436 --> 00:19:50,564
Dentista bulego bat,
kontableen eraikinak. Ezer ez.
358
00:19:52,399 --> 00:19:53,901
- Dena ondo?
- Bai.
359
00:19:55,569 --> 00:19:58,572
Axola zaizu papera ekartzea komunetik?
360
00:19:59,156 --> 00:20:01,241
- Bai, noski.
- Ene bada...
361
00:20:04,286 --> 00:20:05,954
Apur bat dramatikoa izan da.
362
00:20:10,584 --> 00:20:11,668
EMAITZARIK EZ
363
00:20:12,211 --> 00:20:13,045
Ezer ez.
364
00:20:13,712 --> 00:20:14,713
Lasaiago?
365
00:20:14,713 --> 00:20:15,756
Agian.
366
00:20:16,465 --> 00:20:17,299
Zu?
367
00:20:30,395 --> 00:20:33,106
- Barkatu. Metroa da nabaritu dudana?
- Bai.
368
00:20:33,106 --> 00:20:34,608
Hemendik pasatzen da.
369
00:20:37,945 --> 00:20:39,863
- Milesker.
- Eta akats bat izan bazen?
370
00:20:39,863 --> 00:20:40,781
Zer?
371
00:20:40,781 --> 00:20:42,157
Metroko bonba.
372
00:20:43,325 --> 00:20:44,159
Begira.
373
00:20:45,202 --> 00:20:46,620
Bonba hemen lehertu zen.
374
00:20:46,620 --> 00:20:48,622
Hala izan zen trena gelditu nuelako.
375
00:20:49,248 --> 00:20:51,083
Baina beste tokian lehertu behar bazuen?
376
00:20:51,083 --> 00:20:52,626
Non? Hemen?
377
00:20:52,626 --> 00:20:55,796
Baina ez dago
beste metro geltokirik gertu.
378
00:20:55,796 --> 00:20:58,757
Ez dago geltokirik,
baina tunelak Wilson Boulevardetik doaz.
379
00:20:58,757 --> 00:21:00,801
Komunean izugarri nabaritzen da.
380
00:21:00,801 --> 00:21:02,302
Zer alde dago
381
00:21:02,302 --> 00:21:05,889
bonba toki batean
edo besten lehertzearen artean?
382
00:21:05,889 --> 00:21:08,267
- Agian kaletik hurbilago dago.
- Ez.
383
00:21:09,017 --> 00:21:11,019
Kaleko eskema atera berriro.
384
00:21:11,812 --> 00:21:12,771
Ados.
385
00:21:14,731 --> 00:21:18,694
Ea, treneko tunel bat banatzen duen
gas-linea garrantzitsu bat dago.
386
00:21:18,694 --> 00:21:21,405
Hemen lehertu izan balitz,
zer gertatuko zen?
387
00:21:21,405 --> 00:21:25,784
Gas-linea hori lehertzen bada,
bi etxadi oso suntsitu ditzake.
388
00:21:27,286 --> 00:21:28,704
Baina zergatik hemen?
389
00:21:28,704 --> 00:21:29,955
Ez dakit.
390
00:21:29,955 --> 00:21:33,083
Gau hartan metroa hartu zenuenean,
zerbait ekidin zenuen.
391
00:21:33,083 --> 00:21:35,836
Jakin nahi duzue
Etxe Zuriko traidoreak nahi duena?
392
00:21:35,836 --> 00:21:39,339
Jakin behar duzue zer ez zuen lortu
duela urtebete.
393
00:21:40,966 --> 00:21:43,468
Motel. Mapa ordaindu behar duzu.
394
00:21:46,596 --> 00:21:48,640
Ea, eta zelan...
395
00:21:48,640 --> 00:21:50,475
Hori Charlotte da.
396
00:21:51,685 --> 00:21:52,519
Harper.
397
00:21:52,519 --> 00:21:53,478
Harper.
398
00:21:54,146 --> 00:21:54,980
Harper, ados.
399
00:21:54,980 --> 00:21:57,357
Azkonarrek ez du asko jasaten.
400
00:21:57,357 --> 00:21:58,483
Eta nik gutxiago.
401
00:22:01,987 --> 00:22:04,406
- Ondo moldatzen zara hemen.
- Hori da ideia.
402
00:22:05,907 --> 00:22:06,908
Atsegin zaitu.
403
00:22:06,908 --> 00:22:08,994
Presidenteak ez zintuen atsegin?
404
00:22:08,994 --> 00:22:10,579
Atsegin ninduen.
405
00:22:10,579 --> 00:22:12,914
Baina ez genituen argazkiak ateratzen.
406
00:22:14,124 --> 00:22:16,543
Uste nuen laudorio bat zela.
407
00:22:16,543 --> 00:22:19,171
- Bakoitzak bere estiloa du.
- Bai horixe.
408
00:22:19,171 --> 00:22:23,925
Nire estiloagatik Maddiek agerian jarri
edo kaleratu ez duen lider bakarra naiz.
409
00:22:23,925 --> 00:22:26,678
Ez da moldatzen naizelako.
Bera ulertzen dut.
410
00:22:26,678 --> 00:22:28,930
Ulertzen dut. Lagunak zarete.
411
00:22:28,930 --> 00:22:31,767
Kontua ez da lagunak izatea,
konfiantza izatea baizik.
412
00:22:32,267 --> 00:22:34,603
Zuk badakizu zer egin
65 urteko presidentearekin,
413
00:22:34,603 --> 00:22:36,938
mugimendu guztiak erabakita daudenean,
414
00:22:36,938 --> 00:22:39,941
baina hau 20 urteko ikasle oldartsua da.
415
00:22:39,941 --> 00:22:42,861
Babestu nahi baduzu,
guztiz ezagutu behar duzu.
416
00:22:42,861 --> 00:22:44,071
Eta hala da?
417
00:22:44,071 --> 00:22:46,531
Badakit atsegin duena,
gustuko dituen festak,
418
00:22:46,531 --> 00:22:48,784
mizke hazitako bere lagun guztiak.
419
00:22:48,784 --> 00:22:50,494
Nor den segurua, nor susmagarria.
420
00:22:50,494 --> 00:22:52,704
Badakit Harper
bere mutil-lagun leloarekin doala
421
00:22:52,704 --> 00:22:54,831
behin Maddieri
zakileko argazkia bidali ziona.
422
00:22:55,665 --> 00:22:58,418
Nik urrutitik zaintzea nahiago dut.
423
00:22:58,919 --> 00:23:01,046
Ongi. Orduan hor jarraituko duzu.
424
00:23:05,425 --> 00:23:07,302
Ziur ez duzula eramatea nahi?
425
00:23:07,302 --> 00:23:09,012
Nik atzeratuko zaituztet.
426
00:23:10,555 --> 00:23:13,392
Beti pentsatu jarraitzen zaituztela.
Jarraitu aurrera.
427
00:23:14,518 --> 00:23:16,103
Milesker guztiagatik.
428
00:23:18,897 --> 00:23:20,399
Zutaz oso harro zeuden, Rosie.
429
00:23:22,901 --> 00:23:24,694
- Esan zizuten?
- Eta gauza gehiago.
430
00:23:26,655 --> 00:23:29,032
Agian hau bukatzen denean,
bisitan joan naiteke...
431
00:23:29,032 --> 00:23:30,367
Bai, gustatuko litzaidake.
432
00:23:31,368 --> 00:23:32,452
Ongi.
433
00:23:33,578 --> 00:23:34,496
Itxaron.
434
00:23:36,623 --> 00:23:37,833
Ezagutzen zenuen, ezta?
435
00:23:40,168 --> 00:23:42,295
Barkatu egoera honetan jartzeagatik.
436
00:23:43,046 --> 00:23:46,425
- Galdera asko ditut.
- Galderak edo zalantzak?
437
00:23:46,425 --> 00:23:49,428
Gobernuak bere kasuko guztia
ezkutuan gorde du.
438
00:23:49,428 --> 00:23:50,470
Ezer badakizu...
439
00:23:50,470 --> 00:23:53,014
Sentitzen dut, nik ez nuen ezagutzen.
440
00:23:53,765 --> 00:23:56,017
Baina kasuan lan egin zuten
bi agenteak bai.
441
00:23:56,017 --> 00:23:57,519
Erruduna zela uste duzu?
442
00:23:57,519 --> 00:24:00,397
- Haiek uste zuten.
- Zergatik ez dago frogarik?
443
00:24:00,397 --> 00:24:02,482
Frogek zer aldatuko lukete?
444
00:24:02,482 --> 00:24:03,400
Guztia.
445
00:24:05,277 --> 00:24:07,529
- Egia garrantzitsuena da.
- Egia?
446
00:24:09,990 --> 00:24:11,533
Mina ere ekar dezake.
447
00:24:11,533 --> 00:24:14,202
Hobe duzu beraz ez kezkatzea.
448
00:24:15,245 --> 00:24:16,580
Eta neskaz arduratzea.
449
00:24:25,130 --> 00:24:26,423
- Milesker.
- Bai.
450
00:24:33,722 --> 00:24:35,056
- Bai?
- Aizu.
451
00:24:35,765 --> 00:24:38,101
Bilatzen zeunden autoa agertu da.
452
00:24:38,101 --> 00:24:42,022
Polizia batek aurkitu du
Silver Springeko bizitegi-auzo batean.
453
00:24:42,022 --> 00:24:43,231
Baztertuta utzi dute?
454
00:24:43,231 --> 00:24:44,774
Ez dago argi. Hara goaz.
455
00:24:44,774 --> 00:24:47,360
Cisco, entzun. Arriskutsuak dira.
456
00:24:47,360 --> 00:24:49,779
O, bai, lizunkeriak esan.
457
00:24:49,779 --> 00:24:51,656
Benetan diot, ados?
458
00:24:52,532 --> 00:24:54,784
Ezin dut gehiago esan, baina itxaron.
459
00:24:54,784 --> 00:24:56,786
Helbidea bidali. Itxaron ni heldu arte.
460
00:24:56,786 --> 00:24:58,997
Ados, dibertitzen utziko zaitugu.
461
00:25:03,502 --> 00:25:04,794
Ez nizun esan?
462
00:25:04,794 --> 00:25:05,879
SALGAI
463
00:25:08,173 --> 00:25:09,674
Hau ikaragarria da.
464
00:25:11,760 --> 00:25:13,094
Ezin dugu luze geratu.
465
00:25:13,637 --> 00:25:14,638
Arriskutsua da.
466
00:25:16,681 --> 00:25:18,099
Ez al zaizu gustatzen?
467
00:25:19,142 --> 00:25:20,352
Bai, gustatzen zait.
468
00:25:24,022 --> 00:25:26,066
Ez dut haiek bezalakoa izan nahi.
469
00:25:26,650 --> 00:25:29,152
- Nortzuk bezala?
- Kontratatu gaituztenak.
470
00:25:31,571 --> 00:25:32,489
Mizke haziak...
471
00:25:35,325 --> 00:25:36,201
ahulak...
472
00:25:38,370 --> 00:25:39,204
harroputzak.
473
00:25:42,165 --> 00:25:45,460
Nik nahi dudana da lana eta zu.
474
00:25:56,888 --> 00:26:00,267
NIRE SUKALDEAN TONTAKERIARIK EZ
475
00:26:00,267 --> 00:26:02,519
- Zelan zoaz?
- Etsita.
476
00:26:02,519 --> 00:26:05,355
Mikrouhin-labeko makarroiak,
txanpiñoi-zopa kondentsatua.
477
00:26:05,355 --> 00:26:09,025
Kontserbekin hil nahi dutela dirudi.
478
00:26:10,318 --> 00:26:11,152
Itxaron.
479
00:26:14,781 --> 00:26:15,824
Marinera saltsa.
480
00:26:16,408 --> 00:26:17,492
Bai, eman.
481
00:26:25,292 --> 00:26:26,126
Bai.
482
00:26:26,126 --> 00:26:27,085
Non zaude?
483
00:26:28,128 --> 00:26:29,254
Afaria prestatzen.
484
00:26:29,963 --> 00:26:33,091
Koordinatu batzuk ematen badizkizut,
noiz atera zaitezke?
485
00:26:33,091 --> 00:26:35,343
Informazioa bidali eta jakingo duzu.
486
00:26:39,889 --> 00:26:41,391
Koordinatuak bidaltzen.
487
00:26:42,934 --> 00:26:44,561
Orain jakingo dugu ba.
488
00:26:47,480 --> 00:26:48,898
Cisco, hau Rose da.
489
00:26:49,941 --> 00:26:51,401
- Kaixo.
- Zelan doa?
490
00:26:51,401 --> 00:26:53,153
Korman ate joka egon da.
491
00:26:53,153 --> 00:26:54,237
Itxaroteko esan dizut.
492
00:26:54,237 --> 00:26:56,573
Lasai, haserresauro. Pista bat dugu.
493
00:26:57,157 --> 00:26:58,575
Ikusten salgai dagoen etxea?
494
00:26:58,575 --> 00:27:01,369
Jabeak ez daude
bisitak egiten diren bitartean.
495
00:27:01,369 --> 00:27:04,539
- Azken gauetan argia egon da etxean.
- Orain ere?
496
00:27:04,539 --> 00:27:07,000
Agentziari deitu diot, ezin da inor egon.
497
00:27:07,000 --> 00:27:09,002
Jabeek sartzeko baimena eman digute.
498
00:27:09,002 --> 00:27:10,879
- Deitu duzu?
- Itxaroteko esan didazu.
499
00:27:10,879 --> 00:27:12,130
Armak har ditzagun.
500
00:27:13,882 --> 00:27:15,717
Azkenik lortu dut lehen hitzordu bat.
501
00:27:15,717 --> 00:27:18,261
Eta afaria prestatuko diot.
502
00:27:18,261 --> 00:27:22,182
Onegia da niretzat, badakit,
baina amets handiak izan behar dira, ezta?
503
00:27:22,182 --> 00:27:24,100
- Bai, ederra da.
- Bai?
504
00:27:24,100 --> 00:27:26,102
Aizu, zer da hau?
505
00:27:27,604 --> 00:27:28,813
Harrapatu nauzu.
506
00:27:28,813 --> 00:27:30,940
- Kevin lapurtu duzu.
- Irabazi dut.
507
00:27:30,940 --> 00:27:32,025
Nik irabazi dut.
508
00:27:33,777 --> 00:27:36,196
Eutsi honi, Rose, mesedez. Milesker.
509
00:27:38,156 --> 00:27:40,158
Galdera asko ditut.
510
00:27:40,158 --> 00:27:43,244
- Ondo egongo zara autoan?
- Bai. Ez nago bakarrik.
511
00:29:47,076 --> 00:29:50,538
Nire gonbidatuei eskatzen diet
zapatak kentzeko.
512
00:29:50,538 --> 00:29:51,623
Ez kezkatu.
513
00:29:52,832 --> 00:29:54,167
Guztia garbituko dugu.
514
00:30:10,517 --> 00:30:11,976
Jolastu nahi dugu.
515
00:30:14,771 --> 00:30:16,648
Gaizki hasi gara.
516
00:30:16,648 --> 00:30:20,902
Ilobarekin eta FBIko lagunarekin
hitz egin duzu.
517
00:30:21,402 --> 00:30:22,862
Zer esan diezu?
518
00:30:22,862 --> 00:30:24,405
Pikutara joan.
519
00:30:26,991 --> 00:30:28,910
Ondo pasatuko dut zurekin.
520
00:30:28,910 --> 00:30:30,078
Honekin bukatu.
521
00:30:31,246 --> 00:30:32,914
Ez dizuet ezer esan behar.
522
00:30:34,290 --> 00:30:35,124
Agian.
523
00:30:36,751 --> 00:30:40,672
Baina iritziz aldatzen baduzu ere,
524
00:30:42,507 --> 00:30:43,925
aurrera egin behar dugu.
525
00:30:50,515 --> 00:30:51,432
Arma!
526
00:30:51,432 --> 00:30:53,685
PORROT EGINDAKO HILKETA SAIAKERA!!!!
527
00:30:53,685 --> 00:30:54,936
Atzera egin.
528
00:30:55,895 --> 00:30:58,189
- ...Estatu Batuetako bizkarrezurra-
- Gelditu.
529
00:30:58,189 --> 00:30:59,607
Begira. Ikusten du.
530
00:31:00,108 --> 00:31:03,111
Tiro egingo diotela daki
eta hor dago esanez "Bost axola, goazen".
531
00:31:03,111 --> 00:31:04,863
Oso ausarta.
532
00:31:05,572 --> 00:31:06,447
Arraioa.
533
00:31:07,448 --> 00:31:09,534
Ez al da zuen txanda laster?
534
00:31:09,534 --> 00:31:12,245
- Bideo hau ikusi behar duzu.
- Ikusi dut.
535
00:31:12,245 --> 00:31:14,914
Bai, baina hau abiadura motelean da
eta musika du.
536
00:31:14,914 --> 00:31:16,416
Kapitain Amerika da.
537
00:31:16,416 --> 00:31:18,918
Belauna oker
eta bala zulo batekin sorbaldan.
538
00:31:18,918 --> 00:31:22,463
Berdin dio. Ez du beste edari bat
ordaindu behar izango.
539
00:31:27,343 --> 00:31:28,720
Hau pena ez edatea.
540
00:31:45,111 --> 00:31:48,573
BERRIEN ARTXIBOA
PRESIDENTEAK BERE SALBATZAILEA BISITATU DU
541
00:31:53,703 --> 00:31:56,164
- Zelan?
- Ondo.
542
00:31:56,164 --> 00:31:58,458
Jeffek ordenagailua utzi du berriro.
543
00:32:02,587 --> 00:32:05,173
Ez dugu ondoko gela librerik,
baina bi solairu berean bai.
544
00:32:05,173 --> 00:32:06,799
Ongi da. Eskerrik asko.
545
00:32:08,301 --> 00:32:10,762
Gela bat, orduan, bi oherekin.
546
00:32:12,972 --> 00:32:14,891
Ados. Itxaron momentu bat.
547
00:32:14,891 --> 00:32:17,143
Agian lagun gaitzakezu.
548
00:32:17,644 --> 00:32:19,270
Nire babespean dago.
549
00:32:19,270 --> 00:32:22,398
Gizon bat bere atzetik ari da.
550
00:32:22,398 --> 00:32:24,442
Nire mutil-lagun ohia.
551
00:32:25,485 --> 00:32:27,278
Bai. Ez zuen uztea ondo hartu.
552
00:32:27,278 --> 00:32:28,780
Kontrolatu nahi ninduen.
553
00:32:28,780 --> 00:32:32,617
Hasieran, mehatxuak ziren,
gero, ni jarraitzen hasi zen.
554
00:32:32,617 --> 00:32:34,786
- O ez.
- Nire katua hil egin zuen.
555
00:32:34,786 --> 00:32:35,703
Ez esan.
556
00:32:35,703 --> 00:32:38,748
Eta bitartean, beste neska batekin zegoen.
557
00:32:39,332 --> 00:32:41,584
Neskak ere akabatu nahi nau orain.
558
00:32:42,085 --> 00:32:44,212
Hori izugarria da.
559
00:32:45,004 --> 00:32:48,424
Bai, hala da.
Baina ez duzu zertan kezkatu.
560
00:32:48,424 --> 00:32:50,593
Norbait badator guri buruz galdetzen,
561
00:32:50,593 --> 00:32:54,055
fabore bat egin, joateko esan
eta gelara deitu.
562
00:32:54,055 --> 00:32:55,473
- Noski.
- Milesker.
563
00:32:56,683 --> 00:32:57,517
Eskerrik asko.
564
00:32:59,060 --> 00:33:00,186
Gau ona izan.
565
00:33:00,687 --> 00:33:01,562
Gabon.
566
00:33:27,714 --> 00:33:29,132
- Kaixo.
- Kaixo.
567
00:33:29,132 --> 00:33:30,174
Zer dago afaltzeko?
568
00:33:30,174 --> 00:33:31,467
Oilaskoa eta gofreak.
569
00:33:31,467 --> 00:33:33,970
Bi plater. Bai horixe.
570
00:33:35,555 --> 00:33:37,015
Ezer aurkitu duzu diskoan?
571
00:33:37,015 --> 00:33:39,225
Zadarri buruz irakurtzen ari naiz.
572
00:33:39,225 --> 00:33:40,351
Zer ikasi duzu?
573
00:33:40,351 --> 00:33:43,104
Ezer garrantzitsurik,
574
00:33:43,104 --> 00:33:45,273
baina ez dut azalpen onik aurkitzen
575
00:33:45,273 --> 00:33:48,359
EEBBetan bonba bat jartzeko
gauzak ondo egin nahi zituenean.
576
00:33:49,444 --> 00:33:52,030
Agian Etxe Zuriko norbaitek
577
00:33:52,030 --> 00:33:55,783
zerbait eskaini zion hori egitearen truke.
578
00:33:57,618 --> 00:33:58,536
Bai.
579
00:34:01,039 --> 00:34:02,540
Jan beharko zenuke.
580
00:34:02,540 --> 00:34:03,499
Rose.
581
00:34:04,625 --> 00:34:06,836
- Etorri jatera.
- Bai, barkatu.
582
00:34:10,465 --> 00:34:13,801
Zergatik egingo luke Etxe Zuriko norbaitek
eraso izugarri hau?
583
00:34:13,801 --> 00:34:15,553
Ez dago inolako aitzakiarik.
584
00:34:16,220 --> 00:34:20,641
Frogatzen bada Hawkins edo beste norbait
izan dela, zergatiak ez du axola izango.
585
00:34:20,641 --> 00:34:22,060
Ez nago ados.
586
00:34:22,060 --> 00:34:23,519
Zergatiak axola du.
587
00:34:26,731 --> 00:34:27,899
Ai ene.
588
00:34:28,483 --> 00:34:30,068
Zer diozu? Gozo dago?
589
00:34:30,068 --> 00:34:33,071
Toki hau ez da oso elegantea
hain janari onerako.
590
00:34:33,071 --> 00:34:38,242
Bai, eskerrak erabili ahal izan ditudala
nire Hotel Zikineko puntuak.
591
00:34:38,242 --> 00:34:40,119
Kobratu dizute resortaren tarifa?
592
00:34:40,119 --> 00:34:42,789
Ez, baina buelta bat ematean
593
00:34:42,789 --> 00:34:44,624
eta igerilekua ikustean...
594
00:34:44,624 --> 00:34:45,833
Igerileku bat dago?
595
00:34:46,417 --> 00:34:47,293
Ez.
596
00:34:58,346 --> 00:35:01,474
Asko bidaiatzen zenuen
zure emaztegaiarekin?
597
00:35:02,266 --> 00:35:03,142
Zoerekin?
598
00:35:05,103 --> 00:35:05,937
Ez.
599
00:35:07,063 --> 00:35:08,064
Ea, gutxienez...
600
00:35:09,107 --> 00:35:11,025
berak nahi zuena baino gutxiago.
601
00:35:12,693 --> 00:35:15,238
- Nik ere nahi nuen baina...
- Lana.
602
00:35:16,072 --> 00:35:17,240
Ez, tira...
603
00:35:17,907 --> 00:35:19,117
Ez nintzen adeitsua.
604
00:35:20,034 --> 00:35:22,537
Metroko bonba eta gero...
605
00:35:23,663 --> 00:35:25,832
Konspirazio kontu guztiekin...
606
00:35:27,959 --> 00:35:29,418
Ez dakit, itxi nintzen.
607
00:35:30,002 --> 00:35:32,255
Oso barnerakoia naiz normalean.
608
00:35:32,839 --> 00:35:34,799
Eta egia esan...
609
00:35:36,676 --> 00:35:38,761
gehiago hitz egin behar nuen
610
00:35:38,761 --> 00:35:41,055
gertatzen zitzaidanaz,
611
00:35:41,055 --> 00:35:43,975
kontuan izanda
bizitza eman nahi nuela berarekin...
612
00:35:44,976 --> 00:35:49,147
Ez dut uste beti hitz egin behar dugunik
613
00:35:49,147 --> 00:35:50,606
gure bikotea ulertzeko.
614
00:35:51,190 --> 00:35:56,445
Adineko bikoteek ez dute ezer esaten
jatetxeetan eta zoriontsuak ematen dute.
615
00:35:56,445 --> 00:35:58,156
Bai, ez dute ezer esateko.
616
00:35:59,782 --> 00:36:01,200
Ez dut hori uste.
617
00:36:01,826 --> 00:36:04,412
Uste dut ulermen bat dutela.
618
00:36:06,247 --> 00:36:11,460
Eroso sentitzen dira
elkarrekin isiltasunean.
619
00:36:21,262 --> 00:36:24,849
Beste gela bat hartu dezaket,
ez dago arazorik.
620
00:36:24,849 --> 00:36:25,850
Badakit.
621
00:36:27,226 --> 00:36:28,352
Saltsa gehiago dago?
622
00:36:28,352 --> 00:36:31,189
Hemen duzu. Zenbat behar dituzu?
623
00:36:33,900 --> 00:36:35,151
Tira...
624
00:36:35,151 --> 00:36:39,197
Sentitzen dut zure katuarena.
625
00:36:39,780 --> 00:36:40,948
Bibotetxo gaixoa.
626
00:36:41,490 --> 00:36:43,701
- Horrela deitzen zen?
- Eta emea zen.
627
00:37:20,154 --> 00:37:21,739
Uste nuena baino gehiago iraun du.
628
00:37:24,033 --> 00:37:24,909
Bai.
629
00:37:25,576 --> 00:37:27,328
Banekien ez zela azkarra izango.
630
00:37:29,664 --> 00:37:31,082
Profesional bat zen.
631
00:37:32,124 --> 00:37:33,042
Bai horixe.
632
00:37:37,463 --> 00:37:38,381
Nire txanda.
633
00:37:51,560 --> 00:37:52,395
Egun on.
634
00:37:52,395 --> 00:37:54,397
Egun on. Zurrunga egiten duzu.
635
00:37:56,107 --> 00:37:58,067
Bai, hori esan didate.
636
00:37:58,901 --> 00:38:01,487
- Esnatu zaitut?
- Pare bat aldiz.
637
00:38:01,487 --> 00:38:03,823
- Ene, barkatu.
- Ongi da.
638
00:38:05,616 --> 00:38:07,326
Pozten nau lo egin izanak.
639
00:38:07,326 --> 00:38:08,411
Bai, niri ere.
640
00:38:09,328 --> 00:38:11,664
Zerbait berririk segurtasun kameretan?
641
00:38:11,664 --> 00:38:12,707
Ez, oraindik ez.
642
00:38:12,707 --> 00:38:18,379
Bonbardaketa baino aurreko astean
susmagarria den edonor bilatzen ari naiz.
643
00:38:18,379 --> 00:38:22,758
Susmagarriren bat egon zen?
644
00:38:22,758 --> 00:38:24,010
Nitaz gain?
645
00:38:24,010 --> 00:38:25,177
Benetan diot.
646
00:38:25,678 --> 00:38:26,804
Egia esan, bai.
647
00:38:29,682 --> 00:38:32,601
Jaka beltza eta kirol-jertse bat zeraman.
648
00:38:34,353 --> 00:38:36,105
Ez nion aurpegia ikusi.
649
00:38:38,566 --> 00:38:39,942
Ia harrapatu nuen.
650
00:38:41,652 --> 00:38:45,823
Suge baten tatuajea zuen albo batean.
651
00:38:48,242 --> 00:38:51,495
Ikertzaileei esan nien,
baina ez zuten inor identifikatu.
652
00:38:52,079 --> 00:38:53,122
Ados.
653
00:38:53,706 --> 00:38:55,166
Jaka beltza. Banoa.
654
00:39:03,716 --> 00:39:06,344
FARR NAIZ. ZENBAKI HONETARA DEITU
655
00:39:10,097 --> 00:39:12,475
- Peter.
- Kaixo. Hau da zenbaki berria?
656
00:39:12,475 --> 00:39:15,311
Arrazoi zenuen.
Spywarea nuen nire mugikorrean.
657
00:39:15,311 --> 00:39:16,729
Horrela aurkitu zintuzteten.
658
00:39:16,729 --> 00:39:19,523
Mugikorra aldatu hau eta gero,
zenbakia bidali.
659
00:39:19,523 --> 00:39:21,150
- Ados.
- Zelan zaudete?
660
00:39:21,150 --> 00:39:22,735
Zerbait aurkitu duzue helbidean?
661
00:39:22,735 --> 00:39:26,280
Antza Campbelltarrek froga zezaketen
metroko bonbak beste helburua zuela.
662
00:39:26,280 --> 00:39:27,239
Zer diozu?
663
00:39:27,239 --> 00:39:28,574
Lur gainean zegoen zerbait.
664
00:39:29,075 --> 00:39:31,243
Ez dut ulertzen. Linea ez doa kanpotik.
665
00:39:31,243 --> 00:39:32,661
Hobeto azalduko dizut,
666
00:39:32,661 --> 00:39:34,747
baina uste dugu
beste eraso bat egongo dela.
667
00:39:34,747 --> 00:39:35,748
Jesus.
668
00:39:36,457 --> 00:39:38,501
Peter, FBIri esan behar diogu.
669
00:39:38,501 --> 00:39:40,503
Eguna bukatu baino lehen, ados?
670
00:39:41,170 --> 00:39:42,004
Ados.
671
00:39:52,473 --> 00:39:53,849
Hau irekitzen da?
672
00:39:53,849 --> 00:39:58,604
Bulegoko orduak dira.
Hemen nago egunero.
673
00:40:00,064 --> 00:40:01,565
Ados, ongi da.
674
00:40:09,281 --> 00:40:10,491
Izu-botoia duzu?
675
00:40:15,871 --> 00:40:17,498
Bai. Milesker.
676
00:40:23,003 --> 00:40:25,089
Barkatu, oso zorrotza da.
677
00:40:25,089 --> 00:40:27,174
Ez, bere lana da zu babestea.
678
00:40:27,174 --> 00:40:28,759
Alkaidea bere presoekin bezala.
679
00:40:31,679 --> 00:40:34,598
Barkamena eskatu nahi nizun.
680
00:40:35,141 --> 00:40:36,767
Gaizki sentitzen naiz atzokoagatik,
681
00:40:36,767 --> 00:40:40,062
eta ez dut izututa egotea nahi...
682
00:40:44,275 --> 00:40:45,359
Ez nuke hau egin behar.
683
00:40:45,359 --> 00:40:47,945
Hitz egiten jarraitu edo pentsatuko du...
684
00:40:47,945 --> 00:40:49,405
Hau egiten ari garela.
685
00:40:52,741 --> 00:40:57,246
Norbaitek badaki, lana galduko dut,
eta zuk eskandalua jasan beharko duzu.
686
00:40:57,246 --> 00:40:58,664
Ezin dizut hori egin.
687
00:40:59,665 --> 00:41:02,209
Eta bakarrik egon ahal badugu
pare bat ordu?
688
00:41:02,710 --> 00:41:04,670
Toki sekretu batean. Zure etxean?
689
00:41:04,670 --> 00:41:05,671
Bai.
690
00:41:05,671 --> 00:41:08,507
Zerbitzu Sekretuak atean itxarongo du guk...
691
00:41:08,507 --> 00:41:09,592
Guk zer?
692
00:41:13,012 --> 00:41:14,722
Inork ezin du jakin.
693
00:41:15,514 --> 00:41:16,390
Inork ez.
694
00:41:17,183 --> 00:41:19,810
Instintua jarraitzeko esan zenidan.
Zuk ere egin.
695
00:41:22,062 --> 00:41:24,148
Agenteez libra naiteke. Jada egin dut.
696
00:41:24,148 --> 00:41:27,067
Benetan, bakarrik egongo gara.
697
00:41:29,236 --> 00:41:31,197
Hori nahi baduzu.
698
00:41:44,126 --> 00:41:45,544
Zelan sorbalda?
699
00:41:45,544 --> 00:41:47,171
Ondo. Milesker.
700
00:41:48,506 --> 00:41:49,590
Jakingura dut.
701
00:41:50,090 --> 00:41:52,801
Nola sentitu zinen
tiro hori jasotzean Ohion?
702
00:41:56,555 --> 00:41:58,057
Min egin zuen.
703
00:41:59,266 --> 00:42:03,270
Badakit logikoa dela,
baina harritu nintzela gogoratzen dut.
704
00:42:03,270 --> 00:42:05,523
Ez dakit zer espero nuen,
705
00:42:05,523 --> 00:42:09,109
baina batzuk konortea galtzen dute,
beste batzuk izutzen dira.
706
00:42:09,109 --> 00:42:10,027
Nik?
707
00:42:11,403 --> 00:42:13,405
Mina baino ez dut gogoratzen.
708
00:42:13,405 --> 00:42:14,615
Berriro egingo zenuke?
709
00:42:19,161 --> 00:42:23,165
Entzun, agian lana behar dut
garbi egoteko, ados?
710
00:42:24,625 --> 00:42:25,501
Agian hala da.
711
00:42:26,418 --> 00:42:28,921
Baina horrek ez du esan nahi
ez dudala lan ona egingo.
712
00:42:29,505 --> 00:42:31,549
Tabernakoa akats bat izan zen.
713
00:42:31,549 --> 00:42:33,342
Ez jarri zalantzan nire konpromisoa.
714
00:42:34,093 --> 00:42:37,179
Nire metodoa ezberdina da,
agian zaharra,
715
00:42:37,179 --> 00:42:39,181
baina moldatuko naiz.
716
00:42:40,808 --> 00:42:42,184
Hemen dator Harper.
717
00:42:42,184 --> 00:42:44,311
Kaixo. Zelan?
718
00:42:51,151 --> 00:42:54,905
Ez dago jaka beltzik daraman inor
erasoa baino aurreko egunetan.
719
00:42:54,905 --> 00:42:57,825
- Eta erasoaren eguneko goizean?
- Bai, hor nago.
720
00:42:58,325 --> 00:43:01,120
Emakume bat dago bost orduz
kafetegi batean eserita,
721
00:43:01,120 --> 00:43:03,664
leihotik begira
eta bere buruarekin hitz egiten.
722
00:43:05,666 --> 00:43:06,500
Erakutsi.
723
00:43:12,590 --> 00:43:15,301
Ez dago bere buruarekin hitz egiten,
mikrofonoarekin baizik.
724
00:43:15,884 --> 00:43:16,802
Handitu.
725
00:43:17,553 --> 00:43:19,054
Itxaron, fokuratuko dut.
726
00:43:20,389 --> 00:43:22,308
Nola dakizu ez dutela pistarik?
727
00:43:22,308 --> 00:43:25,227
Nire kontaktuek emakumearekin
hitz egin dutelako.
728
00:43:25,227 --> 00:43:27,104
Zeukan informazioa eman die.
729
00:43:27,104 --> 00:43:30,232
Sutherland eta neska
ez daude batere gertu.
730
00:43:30,232 --> 00:43:32,526
Eta zer gertatu zaio emakumeari?
731
00:43:33,611 --> 00:43:35,279
Hobe da ez jakitea.
732
00:43:35,779 --> 00:43:36,947
Jesus.
733
00:43:37,448 --> 00:43:40,242
- Ez zenuen pistarik utzi nahi.
- Bai, ados.
734
00:43:41,118 --> 00:43:42,870
Noiz bukatuko da guztia?
735
00:43:43,454 --> 00:43:44,455
Laster.
736
00:43:46,081 --> 00:43:47,916
- Zeren bila ari naiz?
- Ene.
737
00:43:47,916 --> 00:43:48,876
Zer?
738
00:43:50,002 --> 00:43:51,295
Zerbitzu Sekretukoa da.
739
00:43:51,295 --> 00:43:52,755
Nola dakizu?
740
00:43:52,755 --> 00:43:54,340
Ezagutzen dudalako.
741
00:44:05,309 --> 00:44:06,935
Egun on, presidenteorde jauna.
742
00:44:08,270 --> 00:44:09,271
Egun on. Barruan dago?
743
00:44:09,271 --> 00:44:11,065
- Bai, jauna. Nik...
- Arduratuko naiz.
744
00:44:12,232 --> 00:44:15,944
Tira, Zerbitzu Sekretukoa bada, orduan...
745
00:44:15,944 --> 00:44:17,780
Norbait babesten zegoen.
746
00:44:19,031 --> 00:44:22,826
Hau ez da eraso terrorista,
hilketa saiakera bat izan zen.
747
00:44:23,577 --> 00:44:24,411
Nori?
748
00:44:25,788 --> 00:44:26,830
Kaixo, laztana.
749
00:44:28,207 --> 00:44:29,208
Ez begiratu horrela.
750
00:44:29,208 --> 00:44:31,460
Badakit zergatik etorri zaren. Tira, esan.
751
00:44:31,460 --> 00:44:33,671
- Tabernan tipoak hitz egin zidan.
- Maddie...
752
00:44:33,671 --> 00:44:37,466
- Ezin dut kontrolatu...
- Zergatik jokatu behar duzu horrela?
753
00:44:37,466 --> 00:44:40,219
Nola jokatzen dut taberna batera banoa?
754
00:44:40,219 --> 00:44:43,514
Ez duzu zertan joan.
Zergatik ez zara ikasten geratzen?
755
00:46:44,426 --> 00:46:46,970
Azpitituluak: Ane Montoya Ruiz