1
00:00:06,006 --> 00:00:09,217
NETFLIX-EN TELESAILA
2
00:01:23,249 --> 00:01:25,627
- Erantzun, Jade.
- Ez mezurik laga.
3
00:01:32,509 --> 00:01:35,136
ALERTA! BIDEO BERRI BAT
4
00:01:38,223 --> 00:01:40,391
AZKEN MUGIMENDUAK
5
00:01:40,475 --> 00:01:41,810
BIDEO BERRI BAT
6
00:01:41,893 --> 00:01:47,232
AURREKO ATEA
7
00:01:58,576 --> 00:01:59,828
Zure bila dabil.
8
00:02:01,830 --> 00:02:04,332
- Ez.
- Ezetz esan dio zure ezezkoari.
9
00:02:04,958 --> 00:02:06,334
Gauerdia pasa da.
10
00:02:07,127 --> 00:02:08,378
Ez da eskaera.
11
00:02:19,389 --> 00:02:21,015
POZA UMEENTZAT!
12
00:02:25,478 --> 00:02:27,188
- Eta guzti hau?
- Produktuak.
13
00:02:28,565 --> 00:02:29,816
Oso gustuko ditu.
14
00:02:30,692 --> 00:02:31,568
Zergatik joan zara?
15
00:02:33,153 --> 00:02:34,529
Festa baino ez da, ama.
16
00:02:34,612 --> 00:02:36,865
Bazenekien amaz aprobetxa zintezkeela.
17
00:02:37,407 --> 00:02:39,284
Zeuk beti egiten duzu nahi duzuna.
18
00:02:39,367 --> 00:02:40,285
Zigortuta zaude.
19
00:02:41,327 --> 00:02:42,745
- Ai ene.
- Aizu…
20
00:02:42,829 --> 00:02:44,038
DEIA MOZTU DA
21
00:02:48,626 --> 00:02:49,460
Berandu zatoz.
22
00:03:01,389 --> 00:03:03,850
- Evelyn, zer da?
- Ezagutzen duzu?
23
00:03:04,976 --> 00:03:07,353
- Zergatik diozu?
- Gu ezagutzen gaitu.
24
00:03:08,146 --> 00:03:11,441
- Tijuana.
- Arazoa ez zela izango esan zenuen.
25
00:03:11,941 --> 00:03:13,568
Onartuko dut oker nengoela.
26
00:03:14,652 --> 00:03:16,613
Angel Hernan Rubio du izena
27
00:03:16,696 --> 00:03:19,115
Urteak daramatza gogaikagarria izaten.
28
00:03:19,866 --> 00:03:23,119
The Baja Post-en egiten zuen lan,
mexikar lantegi batean
29
00:03:23,203 --> 00:03:27,665
zerbait gertatu zela entzun zuen arte.
Dena argitaratzea erabaki zuen.
30
00:03:28,875 --> 00:03:31,002
- Zergatik ez duzue erosi?
- Saiatu gara.
31
00:03:32,128 --> 00:03:36,090
Ez dago salgai. Oso tipo prestua da.
32
00:03:36,633 --> 00:03:39,135
Gainontzekoak erosi ditugu,
eta hau baretu.
33
00:03:40,345 --> 00:03:42,972
Sinesten dioten bakarrak konspirazionistak
34
00:03:43,056 --> 00:03:45,516
eta 4chan-eko birjinak dira.
35
00:03:46,226 --> 00:03:47,227
Biak batera normalean.
36
00:03:47,727 --> 00:03:51,564
Rubio jaunak badaki
Poza Hegoafrikara mugitu dugula.
37
00:03:52,398 --> 00:03:54,776
Baita arazo bat izan dugula ere.
38
00:03:56,986 --> 00:03:58,238
Zer arazo mota?
39
00:03:58,321 --> 00:04:00,573
Txakur mota.
40
00:04:02,617 --> 00:04:06,829
Jakin nahi dut zer dakien
eta norekin hitz egin duen.
41
00:04:07,330 --> 00:04:09,540
- Horretarako jipoitu duzu?
- Ez.
42
00:04:10,458 --> 00:04:11,626
Roth-ek jipoitu du.
43
00:04:12,210 --> 00:04:15,463
Astakilo-lana gustuko badut ere,
ez digu lagundu.
44
00:04:17,632 --> 00:04:22,553
Beraz, gure Alberten txanda da.
Hasi da jolasa.
45
00:04:33,189 --> 00:04:34,440
ETXEAN. NON ZAUDE ZU?
46
00:04:34,524 --> 00:04:35,608
Neskak esna daude?
47
00:04:36,109 --> 00:04:39,696
ATZEKO ATEA- BERRIA- ZUZENEAN- MUGIMENDUA
48
00:04:40,321 --> 00:04:42,949
- Joan behar dut.
- Azkar egin beharko duzu lan orduan.
49
00:04:47,620 --> 00:04:50,957
Evelyn, benetan diot.
Oraintxe joan beharra dut.
50
00:05:19,527 --> 00:05:20,611
Ezagutzen zaitut.
51
00:05:21,321 --> 00:05:23,281
Hilda egon beharko zenuke.
52
00:05:26,451 --> 00:05:27,285
Nik…
53
00:05:31,998 --> 00:05:32,957
Nik…
54
00:05:35,668 --> 00:05:37,670
Ezagutzen ditut zure alabak.
55
00:05:42,508 --> 00:05:44,177
Horixe berori.
56
00:05:51,100 --> 00:05:51,934
Ez.
57
00:05:52,018 --> 00:05:55,396
Ez, mesedez. Mesedez, ez.
58
00:05:58,191 --> 00:06:02,195
Raccoon City originala ikertu dut,
eta inork ez du bonbarik aipatzen.
59
00:06:02,987 --> 00:06:04,280
Gezurra esan digu.
60
00:06:09,118 --> 00:06:10,119
Ondo nago.
61
00:06:13,998 --> 00:06:17,710
Egon gaitezen pozik, une batez bada ere.
62
00:06:18,378 --> 00:06:19,212
Bai?
63
00:06:21,130 --> 00:06:22,173
Pozik nago.
64
00:06:22,840 --> 00:06:24,926
Ondo. Izozki bila noa.
65
00:06:34,560 --> 00:06:36,270
Aitak ez ditu inoiz aipatzen.
66
00:06:38,147 --> 00:06:39,190
Amak.
67
00:06:40,400 --> 00:06:44,695
Emaileak. Rick eta Morty. Ama subrogatuak.
68
00:06:45,738 --> 00:06:48,950
Haurdunaldi subrogatu itxia izan zen.
Donazio sekretua.
69
00:06:51,411 --> 00:06:53,496
Aitak ez du inoiz familia aipatzen.
70
00:06:53,996 --> 00:06:58,084
Anai-arrebak? Gurasoak?
71
00:06:58,167 --> 00:06:59,460
Non jaio zen?
72
00:06:59,544 --> 00:07:00,378
Nahikoa da.
73
00:07:02,839 --> 00:07:05,174
Tipoa burutik dago, bai?
74
00:07:12,807 --> 00:07:13,641
Zer?
75
00:07:16,352 --> 00:07:19,605
Fitxategi bat topatu nuen
aitaren ordenagailuan.
76
00:07:24,402 --> 00:07:25,403
Tijuanari buruz.
77
00:07:30,158 --> 00:07:30,992
Zer zioen?
78
00:07:32,618 --> 00:07:34,871
Ezer ez. Bideoa zen.
79
00:07:35,788 --> 00:07:36,622
Uste dut…
80
00:07:38,458 --> 00:07:39,500
asko hil zirela.
81
00:07:42,336 --> 00:07:46,007
- Zergatik ez zenidan kontatu?
- Ba, ez dakit.
82
00:07:46,090 --> 00:07:48,509
Dena pikutara joan zen, eta zu--
83
00:07:48,593 --> 00:07:50,261
Horrek ez du esan nahi egia dioenik.
84
00:07:51,637 --> 00:07:53,222
Badakit, baina… Tira.
85
00:07:54,223 --> 00:07:56,726
Jaiotza-ziurtagiririk ez dugula esan zuen.
86
00:07:59,729 --> 00:08:03,816
- Bila ditzagun beraz.
- Jade.
87
00:08:03,900 --> 00:08:07,445
Mesedez, lagun iezadazu.
88
00:08:08,362 --> 00:08:09,322
Bai?
89
00:08:12,617 --> 00:08:14,619
Topatzean, izozkia jango duzu?
90
00:08:19,415 --> 00:08:22,168
Oso-osorik jango dut.
91
00:08:27,381 --> 00:08:28,216
Ados.
92
00:08:41,687 --> 00:08:42,688
Ezer topatu duzu?
93
00:08:43,523 --> 00:08:44,690
Sherlock Holmes.
94
00:08:44,774 --> 00:08:47,777
Agatha Christie. Da Vinci kodea.
95
00:08:48,903 --> 00:08:49,862
Ai ene.
96
00:08:50,696 --> 00:08:51,531
Zer?
97
00:08:55,117 --> 00:08:57,912
"Gazte osteko zitak.
Maitale helduentzako gida".
98
00:09:22,353 --> 00:09:24,522
- Amatxo maitea.
- Zer?
99
00:09:25,481 --> 00:09:29,652
Txakurrentzako txistua topatu dut,
eta hau pistola baterako da?
100
00:09:33,823 --> 00:09:34,949
Gorroto ditu pistolak.
101
00:09:42,999 --> 00:09:43,833
Itxaron.
102
00:09:47,461 --> 00:09:49,922
- Jade.
- Hau zer da?
103
00:09:50,006 --> 00:09:51,215
Tira.
104
00:10:05,855 --> 00:10:09,275
PASAHITZA
105
00:10:09,358 --> 00:10:11,110
Beste pasahitz bat du.
106
00:10:12,111 --> 00:10:12,945
Bale ba.
107
00:10:13,988 --> 00:10:14,864
Bukatu dugu?
108
00:10:22,788 --> 00:10:24,081
Tontakeria hutsa da.
109
00:10:25,458 --> 00:10:26,542
Zer esango diozu--
110
00:10:27,084 --> 00:10:29,503
- Jade. Kaixo, ondo zaude?
- Ba…
111
00:10:30,838 --> 00:10:31,756
Zergatik diozu?
112
00:10:31,839 --> 00:10:34,467
Tipo batek festa zapuztu,
eta Umbrellak esku hartu zuen.
113
00:10:34,550 --> 00:10:36,344
- Eromena izan zen.
- Eromena.
114
00:10:36,427 --> 00:10:38,220
Aizu, etorriko zara?
115
00:10:38,304 --> 00:10:40,306
Jade, goizaldeko ordu bata da.
116
00:10:40,389 --> 00:10:41,682
Eta ama sutan daukat.
117
00:10:41,766 --> 00:10:43,684
Hil nau ia berandu iristeagatik.
118
00:10:43,768 --> 00:10:44,852
Ez dit utziko.
119
00:10:44,935 --> 00:10:46,896
- Egin ihes orduan.
- Zeren truk?
120
00:10:46,979 --> 00:10:48,064
Nazkagarria.
121
00:10:51,233 --> 00:10:52,068
Kaixo, Billie.
122
00:10:53,486 --> 00:10:56,614
- Aitaren ordenagailua hackeatu behar dut.
- Zergatik?
123
00:10:56,697 --> 00:10:58,616
Zer dakizu
lehenengo Raccoon City-ri buruz?
124
00:11:02,036 --> 00:11:05,039
Eztanda egin zuen,
gas-isuriren bat zela medio.
125
00:11:05,122 --> 00:11:07,583
Blogaren tipoak,
zuri esker hitz egin nuen harekin,
126
00:11:07,667 --> 00:11:08,709
eztanda egin zuela dio.
127
00:11:09,835 --> 00:11:11,796
- Bai zera.
- Aita bertan egon zela dio.
128
00:11:11,879 --> 00:11:13,339
Lelokeria dirudi.
129
00:11:13,923 --> 00:11:16,425
Umbrellari buruz ari gara. Ez al dira gai?
130
00:11:16,509 --> 00:11:17,593
Ba ez.
131
00:11:18,761 --> 00:11:19,970
Ez dakit.
132
00:11:20,888 --> 00:11:23,641
Baina jakin nahi duzu.
Lagundu nahi didazu.
133
00:11:24,809 --> 00:11:27,019
Kaixo. Hemen nago oraindik.
134
00:11:27,103 --> 00:11:28,396
Okada zorian.
135
00:11:29,271 --> 00:11:31,399
- Ez digu lagunduko.
- Zaudete.
136
00:11:33,067 --> 00:11:34,819
Ados, baina zorretan zaudete.
137
00:11:35,528 --> 00:11:36,362
Beti.
138
00:11:39,490 --> 00:11:40,533
Ea ba.
139
00:11:44,787 --> 00:11:45,621
Ene.
140
00:11:45,705 --> 00:11:48,416
Umbrellak ez du inoiz
halako segurtasunik izan.
141
00:11:48,916 --> 00:11:50,126
Unetxo bat.
142
00:11:51,293 --> 00:11:53,671
Ondo. Egurra ordenagailuari.
143
00:11:56,465 --> 00:11:58,718
- Non duzue aita?
- Lanean.
144
00:11:59,218 --> 00:12:02,179
- Ama ere lanean dago.
- Ez al zegoen etxean?
145
00:12:03,139 --> 00:12:05,141
Ez, beste ama. Bi ama.
146
00:12:06,767 --> 00:12:08,769
Horregatik naiz hain ona neskekin.
147
00:12:14,233 --> 00:12:15,109
Sartu naiz.
148
00:12:17,486 --> 00:12:18,487
Lortu du.
149
00:12:19,613 --> 00:12:22,158
Raccoon City originala
ez da inon azaltzen.
150
00:12:23,242 --> 00:12:25,119
Ikerketa-artikuluak daude.
151
00:12:25,202 --> 00:12:27,955
William Birkin delako batek
idatzitako gauzak.
152
00:12:28,038 --> 00:12:32,626
Laster-markatan
MSNBC eta Science Daily ditu.
153
00:12:33,461 --> 00:12:34,962
Gainontzekoa, nagusien kontuak.
154
00:12:35,045 --> 00:12:37,339
Kreditu-txartelak, bankuak, aseguruak…
155
00:12:39,550 --> 00:12:40,718
Eta e-maila?
156
00:12:41,469 --> 00:12:44,221
Laneko kontuak. Amari zuzendutako asko.
157
00:12:47,683 --> 00:12:48,642
Ene.
158
00:12:52,146 --> 00:12:53,439
Dead drop e-maila du.
159
00:12:54,273 --> 00:12:55,900
- Zer?
- Dead drop-a.
160
00:12:56,400 --> 00:12:59,403
Kodea egunero idatzi ezean,
bidali egingo da.
161
00:12:59,487 --> 00:13:02,323
- Nori?
- Zuri, Billie.
162
00:13:05,367 --> 00:13:06,202
Niri?
163
00:13:09,955 --> 00:13:10,790
Zer dio?
164
00:13:15,753 --> 00:13:19,465
"Billie, hau irakurtzen ari bazara,
sentitzen dut.
165
00:13:20,424 --> 00:13:22,968
Zerbait gertatu zait
eta ezin dizut lagundu.
166
00:13:23,052 --> 00:13:24,553
Beharbada ez duzu astirik.
167
00:13:26,388 --> 00:13:28,015
Umbrella atzetik duzu.
168
00:13:29,558 --> 00:13:31,936
Poltsa bat utzi dut
beharko duzun denarekin.
169
00:13:32,019 --> 00:13:34,897
Poltsa eta Jade hartu,
eta alde egin etxetik.
170
00:13:35,481 --> 00:13:37,983
Barkatu,
baina ezin dizut gehiago lagundu".
171
00:13:38,067 --> 00:13:38,901
Txantxa da.
172
00:13:39,401 --> 00:13:42,571
"Hasteko,
giltza hankapean duzu lurperatuta,
173
00:13:42,655 --> 00:13:44,490
Lombard kalera bidean".
174
00:13:49,537 --> 00:13:50,830
Poltsa topatuko dugu.
175
00:13:51,872 --> 00:13:52,706
Jade.
176
00:13:55,042 --> 00:13:57,127
Tira, ez da normala. Ez…
177
00:13:59,046 --> 00:14:00,297
Ez dakit zer den.
178
00:14:01,924 --> 00:14:06,345
- Milesker, agur.
- Itxaron. Kamerekin lagun diezazueket.
179
00:14:06,428 --> 00:14:08,013
- Zer kamera?
- Etxekoak.
180
00:14:08,889 --> 00:14:09,807
Segurtasun-sistema.
181
00:14:10,349 --> 00:14:12,476
Beharbada norbait zelatan duzue.
182
00:14:15,479 --> 00:14:17,189
Begizta sortuko dut,
183
00:14:17,815 --> 00:14:21,694
eta grabazioak
ezer egiten ez zabiltzatela erakutsiko du.
184
00:14:22,403 --> 00:14:25,489
- Legala da?
- Tira, axola dizue orain?
185
00:14:36,166 --> 00:14:37,293
Oso ondo, prest.
186
00:14:37,793 --> 00:14:39,628
Duela ordu erdikoa azalduko zaie.
187
00:14:40,629 --> 00:14:43,257
Bigarren arazoa: etxetresna denek
188
00:14:43,340 --> 00:14:44,550
kamera dute.
189
00:14:46,760 --> 00:14:50,097
- Ba egiezu gauza bera.
- Ezin. Sistema itxia dute.
190
00:14:50,180 --> 00:14:52,516
Poliziak eta aitak atzi ditzakete.
191
00:14:53,100 --> 00:14:54,351
Izorratuta gaude.
192
00:14:54,435 --> 00:14:57,438
Ez erabat. Ikuseremu mugatua dute.
193
00:14:58,647 --> 00:14:59,481
Begira.
194
00:15:04,320 --> 00:15:06,363
- Lagunduko dizuet.
- Itzel.
195
00:15:07,489 --> 00:15:08,741
Zergatik egiten duzu?
196
00:15:08,824 --> 00:15:10,826
Polita da,
baina ez delituak egiteko adina.
197
00:15:10,910 --> 00:15:13,329
Banaiz, bai. Iraindu egin nauzu.
198
00:15:13,412 --> 00:15:14,622
Ez da hori dela-eta.
199
00:15:15,789 --> 00:15:18,042
Hau arraroegia da.
200
00:15:18,125 --> 00:15:21,879
Jakin nahi dut zergatik uste duen
zuen aitak Umbrella atzetik duela.
201
00:15:21,962 --> 00:15:22,796
Zergatik?
202
00:15:23,380 --> 00:15:25,591
Amari gauza bera egin liezaioketeelako.
203
00:15:34,141 --> 00:15:34,975
Ondo da.
204
00:15:35,851 --> 00:15:36,810
Nora zoaz?
205
00:15:37,645 --> 00:15:38,562
Lombard kalera.
206
00:15:45,069 --> 00:15:45,903
Geldi.
207
00:15:47,071 --> 00:15:47,905
Termostatoa.
208
00:15:50,449 --> 00:15:51,659
Zoazte azpitik.
209
00:15:56,288 --> 00:15:57,206
Ez altxatu.
210
00:15:59,041 --> 00:15:59,875
Beherago.
211
00:16:02,252 --> 00:16:04,922
- Beherago.
- Benetan?
212
00:16:06,131 --> 00:16:09,760
Alde batean telebista duzue,
eta bestean hozkailua.
213
00:16:18,143 --> 00:16:19,853
Ondo. Gainditu duzue.
214
00:16:24,650 --> 00:16:25,776
Lombard kalea.
215
00:16:26,694 --> 00:16:29,196
Aitaren argazkirik kutunena da.
216
00:16:31,448 --> 00:16:32,366
Ikusi nahi dut.
217
00:16:49,049 --> 00:16:51,844
"Bosgarren mailako Jade
triste jartzeko giltza".
218
00:17:01,645 --> 00:17:02,980
Zergatik egin du hau?
219
00:17:05,315 --> 00:17:07,735
Guk baino ezin dugulako asmatu.
220
00:17:13,490 --> 00:17:17,036
- Zuri idatzi dizu. Ez beste inori.
- Tira…
221
00:17:17,119 --> 00:17:18,912
Jade, zerk tristatzen zintuen?
222
00:17:26,628 --> 00:17:27,755
Hamaika urterekin.
223
00:17:31,258 --> 00:17:32,217
Tira, bizitzak.
224
00:17:32,843 --> 00:17:35,596
Clannad-ek. Mundua kaka hutsa izateak.
225
00:17:35,679 --> 00:17:36,513
Ez…
226
00:17:38,390 --> 00:17:39,683
Ume goibela nintzen.
227
00:17:40,350 --> 00:17:41,351
Jade.
228
00:17:43,645 --> 00:17:44,480
Tira.
229
00:17:45,522 --> 00:17:48,901
Ez dakit. Amigdalak kendu zizkidaten.
230
00:17:49,985 --> 00:17:54,073
Medikuak lo egin behar nuela zioen,
baina oso mingarria zen.
231
00:17:54,156 --> 00:17:55,991
Negar eta negar nenbilen.
232
00:17:57,326 --> 00:17:59,495
Aitak ez daki zer egin
negar egiten dugunean.
233
00:17:59,578 --> 00:18:01,663
Lo egin nezadan, zera jartzen zuen…
234
00:18:08,170 --> 00:18:09,004
Telebista.
235
00:18:20,516 --> 00:18:22,601
Ez nuke esan beharko, baina…
236
00:18:23,310 --> 00:18:24,686
hau nahiko itzela da.
237
00:18:24,770 --> 00:18:27,231
Traumatikoa, bai, baina itzela
238
00:18:27,314 --> 00:18:29,066
Nirekin egotea duzu gustuko.
239
00:18:29,149 --> 00:18:31,360
Gustuko dut behar nauzula gauzak egiteko.
240
00:18:31,443 --> 00:18:32,277
Galtzaile.
241
00:18:46,458 --> 00:18:48,877
Aitak beti jotzen zuen abestia.
242
00:19:47,936 --> 00:19:49,354
"Hunkigarria kanta".
243
00:20:07,080 --> 00:20:07,956
Hutsik dago.
244
00:20:20,969 --> 00:20:21,803
Zer dago hor?
245
00:20:43,367 --> 00:20:44,493
Pasaporteak.
246
00:20:46,161 --> 00:20:46,995
Norenak?
247
00:20:48,038 --> 00:20:51,333
Anna eta Mila Schneider, baina…
248
00:20:53,085 --> 00:20:54,461
gure argazkiak dira.
249
00:20:55,837 --> 00:20:56,672
Ez…
250
00:20:59,716 --> 00:21:00,550
Dirua.
251
00:21:01,969 --> 00:21:04,638
Hamar mila.
252
00:21:04,721 --> 00:21:05,555
Demontre.
253
00:21:17,985 --> 00:21:19,069
Hemen da pistola.
254
00:21:23,907 --> 00:21:26,618
- Zuen aitak jarri zuen bonba nuklearra.
- Ixo.
255
00:21:29,288 --> 00:21:30,330
Horrek haserretu zaitu?
256
00:21:31,623 --> 00:21:34,876
Hau dena, eta horrek haserretu zaitu?
257
00:21:34,960 --> 00:21:35,961
Ez, ez duzu…
258
00:21:49,725 --> 00:21:50,892
Ez nuen hau egin nahi.
259
00:21:53,186 --> 00:21:56,023
Ondo nengoen. Dena zegoen ondo.
260
00:21:56,106 --> 00:21:57,357
Ezer ez zegoen ondo.
261
00:21:58,734 --> 00:22:01,987
Badakizu zer? Tipoak arrazoi zuen.
262
00:22:02,070 --> 00:22:03,280
Ez horixe.
263
00:22:04,114 --> 00:22:05,949
- Ez--
- Nire kontuarekin ez.
264
00:22:25,052 --> 00:22:26,636
Aitak gezurra esan digu.
265
00:22:27,804 --> 00:22:30,432
Ez dakit nola eta ez dakit zergatik.
266
00:22:31,016 --> 00:22:33,268
- Baina pitzatuta dago.
- Aita ez…
267
00:22:33,935 --> 00:22:35,437
Zaindu egiten gaitu.
268
00:22:36,396 --> 00:22:39,149
- Oharra utzi digu.
- Zeuri utzi dizu!
269
00:22:43,111 --> 00:22:43,945
Zu zeu.
270
00:22:45,072 --> 00:22:49,868
Beharbada bazekien
ez zenuela galderarik egingo.
271
00:23:00,462 --> 00:23:02,798
Erabat doilorra zara batzuetan.
272
00:23:02,881 --> 00:23:05,509
- Billie…
- Hilko nintzela pentsatu dut,
273
00:23:05,592 --> 00:23:06,802
axola izan dizu?
274
00:23:06,885 --> 00:23:09,137
- Ez gara horri buruz--
- Zeuri buruz ez delako.
275
00:23:09,763 --> 00:23:12,849
Bizi osoa eman dugu zeuri buruz tematzen.
276
00:23:14,476 --> 00:23:18,939
Beharbada aitak idatzi dit
zaborra ez naizelako.
277
00:23:20,023 --> 00:23:23,110
Kexaka ematen duzu eguna,
nekez gainditzen duzu.
278
00:23:23,193 --> 00:23:25,946
- Neska hari ederra eman--
- Zugatik egin nuen!
279
00:23:29,032 --> 00:23:29,991
Gezurtia nor da?
280
00:23:30,909 --> 00:23:33,203
Nahi zenuelako egin zenuen.
281
00:23:34,496 --> 00:23:36,415
Denek uste dute burutik nagoela.
282
00:23:40,502 --> 00:23:41,586
Zu okerrago zaude.
283
00:24:00,897 --> 00:24:01,773
Kaixo?
284
00:24:06,903 --> 00:24:07,779
Ahizpak, ezta?
285
00:24:19,708 --> 00:24:22,627
- Zer entzun duzu?
- Ezer ez, Billie. Ni…
286
00:24:26,214 --> 00:24:29,342
Begira, zorakeria da. Zorakeria erabat.
287
00:24:30,635 --> 00:24:32,637
Ia ez zaitut ezagutzen baina…
288
00:24:34,848 --> 00:24:36,766
Zure ahizpa asko gustatzen zait.
289
00:24:36,850 --> 00:24:38,477
Gustuko duzu erabiltzen zaituela?
290
00:24:39,561 --> 00:24:45,108
- Erabiltzen zaitu.
- Beharbada, baina ez.
291
00:24:45,734 --> 00:24:48,403
Zerbaitek axola dionean, dena ematen du.
292
00:24:49,821 --> 00:24:52,532
Axola diozu.
Beti ari da zuri buruz hizketan.
293
00:24:54,367 --> 00:24:55,202
Bai.
294
00:24:58,914 --> 00:24:59,748
Tira.
295
00:25:11,885 --> 00:25:13,595
Berriz jarriko zaitut mute-n.
296
00:25:24,648 --> 00:25:25,732
Sentitzen dut.
297
00:25:29,486 --> 00:25:30,487
Beldurtuta nago.
298
00:25:32,656 --> 00:25:33,490
Ni ere bai.
299
00:25:36,243 --> 00:25:39,538
Aitak hau ezkutatu digu.
Beste zer ezkutatu du?
300
00:25:44,668 --> 00:25:45,919
Guri buruzko zer?
301
00:25:48,171 --> 00:25:49,589
Jakin nahi duzu benetan?
302
00:25:50,257 --> 00:25:51,091
Bai.
303
00:26:03,895 --> 00:26:04,729
Baita nik ere.
304
00:26:33,133 --> 00:26:35,927
Ea, etxean zerbait ezkutatu nahiko banu,
305
00:26:36,011 --> 00:26:39,389
paper garrantzitsuak, adibidez,
non gordeko nituzke?
306
00:26:41,349 --> 00:26:42,183
Sotoan agian?
307
00:26:42,267 --> 00:26:44,561
- Ez dugu sotorik.
- Baduzue, bai.
308
00:26:45,687 --> 00:26:48,231
Umbrellak bi aukera ematen dizkie etxeei:
309
00:26:48,315 --> 00:26:50,900
patioa eta jacuzzia,
ala igerilekua eta lorategia.
310
00:26:50,984 --> 00:26:52,694
Baina sotoak denetan daude.
311
00:26:56,573 --> 00:26:57,449
Kamera bat.
312
00:27:02,746 --> 00:27:03,663
Ene.
313
00:27:10,086 --> 00:27:10,920
Arraroa da.
314
00:27:11,463 --> 00:27:12,797
Sotoa hor egon ohi da.
315
00:27:13,715 --> 00:27:15,258
Kamera saihestu duzue.
316
00:27:37,530 --> 00:27:38,531
Jade.
317
00:27:52,921 --> 00:27:54,923
RFID irakurlea dela uste dut.
318
00:27:55,006 --> 00:27:57,926
Garaje batean sartzekoak modukoak dira.
319
00:27:58,551 --> 00:28:00,804
Normalean txartel berezia behar da,
320
00:28:01,388 --> 00:28:03,348
edo eskuko txipak.
321
00:28:11,064 --> 00:28:13,525
- Zer zabiltza?
- Zatoz.
322
00:28:14,359 --> 00:28:15,318
- Aizu.
- Zatoz.
323
00:28:17,153 --> 00:28:19,656
Ea… Jarri eskuak.
324
00:28:19,739 --> 00:28:20,824
- Jade.
- Era honetara.
325
00:28:20,907 --> 00:28:21,908
- Utziko--
- Ez.
326
00:28:26,913 --> 00:28:28,331
Aitak edukiko du giltza.
327
00:28:30,166 --> 00:28:32,836
Bai, baina ordezkoren bat edukiko du.
328
00:28:38,508 --> 00:28:39,634
Txakur-txistua.
329
00:28:57,235 --> 00:28:59,237
Txipa iletsu honek du.
330
00:28:59,904 --> 00:29:00,739
Kaixo.
331
00:29:14,919 --> 00:29:16,838
Moñoñoa.
332
00:29:34,022 --> 00:29:35,315
Zoaz zu lehenengo.
333
00:29:48,369 --> 00:29:51,122
Umbrellak ezagutuko du hau,
haiek eraiki zuten.
334
00:29:53,291 --> 00:29:55,627
Ez dadila bere sexu-ziega izan, arren.
335
00:29:57,545 --> 00:30:00,840
Jade, mozten ari da. Entzuten duzu?
336
00:30:22,487 --> 00:30:23,488
Sexu-ziega ez da.
337
00:30:37,919 --> 00:30:39,546
IKERKETA: Z74 2005 - 2011
338
00:30:46,845 --> 00:30:47,887
Hau nirea zen.
339
00:30:49,389 --> 00:30:50,640
Bi urte nituenekoa.
340
00:31:16,291 --> 00:31:17,125
Zer da hori?
341
00:31:19,419 --> 00:31:20,253
Ez dakit.
342
00:31:36,561 --> 00:31:37,437
Aizu.
343
00:31:39,856 --> 00:31:40,899
Gure odola da.
344
00:32:03,171 --> 00:32:05,673
Ze… Ze ostia?
345
00:32:13,723 --> 00:32:15,600
"RC 1998".
346
00:32:18,811 --> 00:32:19,729
Raccoon City.
347
00:32:28,655 --> 00:32:29,697
UMBRELLA KORPORAZIOA
348
00:32:37,830 --> 00:32:38,790
Lisa nor da?
349
00:32:42,919 --> 00:32:45,296
KARGATZEN
350
00:33:04,482 --> 00:33:05,316
Aita?
351
00:33:06,484 --> 00:33:09,946
Ezer egiten badu, tiro egin ematxarrari.
352
00:33:10,530 --> 00:33:11,364
Ergela da.
353
00:33:13,366 --> 00:33:14,242
Lisa.
354
00:33:16,244 --> 00:33:17,078
Lisa.
355
00:33:19,163 --> 00:33:21,290
Lisa, ez dizugu minik emango.
356
00:33:41,436 --> 00:33:42,395
Goazen hemendik.
357
00:33:42,478 --> 00:33:43,646
- Billie…
- Goazen!
358
00:33:43,730 --> 00:33:45,148
Ez da benetakoa!
359
00:33:46,524 --> 00:33:48,568
Ezin du benetakoa izan.
360
00:33:51,112 --> 00:33:52,405
- Ez, Jade--
- Zaude.
361
00:33:54,866 --> 00:33:58,578
- Banoa.
- "Irailak 18, hamabigarren ordua,
362
00:33:59,162 --> 00:34:01,789
birusak ez dio nabarmen eragin gorputzari.
363
00:34:02,373 --> 00:34:04,667
Birus-karga areagotu da 24. orduan.
364
00:34:05,334 --> 00:34:08,129
Begi-niniak ez dira dilatatu,
baina subjektuaren eboluzioa
365
00:34:09,380 --> 00:34:10,214
anormala da.
366
00:34:11,674 --> 00:34:12,884
Niri buruz ari da.
367
00:34:17,096 --> 00:34:19,682
Birusa ez zaie zelulei gailendu.
368
00:34:21,392 --> 00:34:24,187
Baina okerrera egingo du
369
00:34:24,979 --> 00:34:27,231
neurri estandarrean: 72 ordutan.
370
00:34:27,815 --> 00:34:29,067
Transformatzen bada…"
371
00:34:30,526 --> 00:34:31,360
Zer?
372
00:34:37,658 --> 00:34:39,202
"Ezingo dugu aske utzi".
373
00:34:54,759 --> 00:34:56,010
Arrazoi duzu. Goazen.
374
00:35:03,267 --> 00:35:05,353
- Zertan zabiltza?
- Gauzak hartzen…
375
00:35:06,729 --> 00:35:07,605
Frogak dira.
376
00:35:10,733 --> 00:35:12,985
Sare-konexioa oker moztu da.
377
00:35:13,486 --> 00:35:15,279
- Erretzea martxan.
- Kaka.
378
00:35:15,363 --> 00:35:16,405
Hogeita hamar segundo.
379
00:35:18,866 --> 00:35:20,451
Hogeita bost segundo.
380
00:35:21,452 --> 00:35:22,286
Azkar!
381
00:35:23,079 --> 00:35:24,288
Hogei segundo.
382
00:35:26,582 --> 00:35:27,875
Hamabost segundo.
383
00:35:27,959 --> 00:35:29,961
- Itxita dago!
- Ez da irekiko.
384
00:35:30,044 --> 00:35:31,045
Hamar segundo.
385
00:35:31,587 --> 00:35:36,050
Bederatzi, zortzi, zazpi, sei, bost
386
00:35:36,717 --> 00:35:39,971
lau, hiru, bi, bat.
387
00:35:40,513 --> 00:35:41,848
Erretzea aktibatu da.
388
00:36:01,284 --> 00:36:02,160
Ai, ama.
389
00:37:03,554 --> 00:37:05,056
Zertan zabiltzate hemen?
390
00:37:06,349 --> 00:37:07,767
Nola iritsi zarete hona?
391
00:37:08,309 --> 00:37:10,311
Laborategi sekretua topatu dizugu.
392
00:37:10,811 --> 00:37:12,146
Nire lana da.
393
00:37:12,688 --> 00:37:17,485
Bizkarrean begi erraldoia duen neska.
Hori duzu lana?
394
00:37:21,739 --> 00:37:24,784
- Hori ez nintzen ni.
- Ba hala dirudi.
395
00:37:25,326 --> 00:37:28,120
- Egia diot.
- Zergatik sinetsiko dizugu ba?
396
00:37:28,204 --> 00:37:31,207
- Zuen aita naizelako.
- A bai?
397
00:37:31,832 --> 00:37:33,793
Non jaio ginen? Zein ospitaletan?
398
00:37:33,876 --> 00:37:35,503
Nola deitzen dira emaileak?
399
00:37:36,587 --> 00:37:41,676
San Francisco-n, UCSF ospitalean.
Tara Sutton eta Alex Shaum.
400
00:37:43,636 --> 00:37:44,512
Ez.
401
00:37:46,973 --> 00:37:48,099
E-maila topatu dut.
402
00:37:49,392 --> 00:37:51,185
Baita pistak eta poltsa ere.
403
00:37:51,269 --> 00:37:54,105
Zergatik daukazu gure odola hozkailuan?
404
00:38:02,905 --> 00:38:03,739
Billie.
405
00:38:04,407 --> 00:38:05,574
Zer gertatzen zait?
406
00:38:05,658 --> 00:38:07,368
Hitz egin dezagun goian.
407
00:38:07,451 --> 00:38:08,828
Zoaz pikutara.
408
00:38:09,370 --> 00:38:10,913
- Jade.
- Geldi.
409
00:38:12,832 --> 00:38:14,041
Gelditzeko esan dut!
410
00:38:16,377 --> 00:38:17,211
Ez.
411
00:38:20,756 --> 00:38:22,508
Ez naiz jolasean hasiko.
412
00:38:24,885 --> 00:38:27,930
Aita ostia naukazu,
eta esan bezala egingo duzu!
413
00:39:04,633 --> 00:39:05,468
Aulkia…
414
00:39:06,886 --> 00:39:07,845
niretzat da.
415
00:39:14,852 --> 00:39:18,272
Hozkatu zintuen txakurra gaixorik zegoen.
416
00:39:18,898 --> 00:39:21,359
Umbrella Poza izeneko medizina
ari da probatzen.
417
00:39:22,026 --> 00:39:23,736
Ez dio axola. Begira…
418
00:39:25,112 --> 00:39:28,491
Dosi altuek
T-birus izeneko zerbait eragiten dute.
419
00:39:28,574 --> 00:39:31,535
Zer da, covidaren antzeko zerbait?
420
00:39:33,412 --> 00:39:36,332
Zelulak aldatzen dizkizu,
eta gorputza kontrolatu.
421
00:39:36,415 --> 00:39:37,249
Gizagabe…
422
00:39:40,795 --> 00:39:41,879
bilakatzen zaitu.
423
00:39:54,600 --> 00:39:56,894
Bideoko neskak hori zeukan?
424
00:39:57,895 --> 00:39:58,729
Zu ez…
425
00:39:59,647 --> 00:40:01,273
Birusa menderatu duzu.
426
00:40:01,357 --> 00:40:03,651
Ez dakit nola, baina… itxura ona duzu.
427
00:40:04,652 --> 00:40:06,654
- Ez zara aldatu.
- Orduan zer?
428
00:40:07,196 --> 00:40:08,072
Joana da?
429
00:40:09,740 --> 00:40:11,492
- Gauza hau?
- Ez dakit.
430
00:40:13,119 --> 00:40:15,121
- Probak egin ditzaket.
- Ez ba.
431
00:40:18,040 --> 00:40:20,209
Billie, gogoratu zer egiten genuen.
432
00:40:20,292 --> 00:40:22,294
Hartu arnasa, eskuak buruan.
433
00:40:24,672 --> 00:40:25,506
Hori da.
434
00:40:29,343 --> 00:40:30,261
Billie.
435
00:40:31,220 --> 00:40:32,179
Indartsua zara.
436
00:40:36,892 --> 00:40:37,810
Zer esan nahi duzu?
437
00:40:38,310 --> 00:40:42,106
Indartsu egin zintudala esan nahi dut.
438
00:40:47,528 --> 00:40:51,115
Badaude enbrioiari laguntzeko bideak.
439
00:40:51,699 --> 00:40:54,827
Ezaugarriak hauta daitezke,
eta DNA eraldatu, umeari…
440
00:40:55,870 --> 00:40:56,745
abantailak emateko.
441
00:40:56,829 --> 00:40:58,956
Gogoratzen duzue St. Patrick's?
442
00:40:59,874 --> 00:41:02,877
Mojekin gaztelania naturalean
hitz egin zenezakeen.
443
00:41:02,960 --> 00:41:04,170
Lau urte zenituen.
444
00:41:04,795 --> 00:41:06,881
Beti izan zara ohiz kanpokoa.
445
00:41:06,964 --> 00:41:09,091
Gorputzaz birusa menderatzeko era…
446
00:41:09,592 --> 00:41:11,302
Inoiz ez dut halakorik ikusi.
447
00:41:12,803 --> 00:41:13,637
Orduan zer?
448
00:41:15,431 --> 00:41:17,141
Zer gara? Esperimentu hutsak?
449
00:41:18,100 --> 00:41:20,769
Alabak zaituztet. Aita nauzue.
450
00:41:21,520 --> 00:41:23,772
Zergatik kentzen diguzu odola?
451
00:41:29,778 --> 00:41:35,451
Umbrellari esker existitzen zarete.
Monitoriza zaitzaten nahi dute.
452
00:41:37,745 --> 00:41:38,913
Beren esperimentua gara?
453
00:41:42,374 --> 00:41:44,376
Eagutzen duzue Angel Rubio?
454
00:41:48,214 --> 00:41:51,467
Umbrellak giltzaperatuta du.
Muturra berotu diote.
455
00:41:52,301 --> 00:41:55,179
Horretan ibili naiz.
Ezagutzen omen zaituzte.
456
00:41:55,262 --> 00:41:57,181
Ikusi duzue? Hitz egin duzue?
457
00:41:59,808 --> 00:42:01,477
Ez dakizue Umbrella zeren--
458
00:42:01,977 --> 00:42:04,230
Utzi errua haiei leporatzeari, ostia!
459
00:42:05,147 --> 00:42:08,859
Zeure errua da! Zeuk egin duzu!
460
00:42:12,738 --> 00:42:16,242
Arrazoi duzu,
baina jakin behar dut hala ere.
461
00:42:24,458 --> 00:42:28,212
Ez diogu ezer esan,
baina badaki hozkatu nautela.
462
00:42:32,383 --> 00:42:35,094
Ba askatu behar nauzue.
Begira, nire errua da.
463
00:42:35,177 --> 00:42:37,429
Infektatuta zaudela jakiten badute
464
00:42:38,055 --> 00:42:40,057
etengabe jazarriko dizute.
465
00:42:40,140 --> 00:42:42,226
Ikusi duzue bideoko neskari egin ziotena.
466
00:42:42,309 --> 00:42:43,269
Egin zeniona.
467
00:42:45,854 --> 00:42:47,815
Nigatik zaudete bizirik.
468
00:42:48,899 --> 00:42:50,901
Poltsa zuek babesteko dago.
469
00:42:51,485 --> 00:42:53,362
Angelek dena kontatuko die.
470
00:42:53,445 --> 00:42:55,864
- Harengana joan behar dut.
- Zertarako?
471
00:42:58,075 --> 00:42:59,326
Zuek babesteko.
472
00:43:11,380 --> 00:43:14,466
- Kaka mokordo hutsa da hau.
- Gorroto nauzue…
473
00:43:15,926 --> 00:43:16,760
baina orain…
474
00:43:19,221 --> 00:43:21,223
salba zaitzaketen bakarra naiz.
475
00:43:25,394 --> 00:43:26,937
Utzidazue zuek salbatzen.
476
00:43:47,499 --> 00:43:48,584
Eziozu minik eman.
477
00:43:51,170 --> 00:43:52,254
Kontuz ibili.
478
00:44:33,879 --> 00:44:34,880
Kaixo, ahizpatxo.
479
00:44:38,175 --> 00:44:39,009
Ez.
480
00:45:17,172 --> 00:45:19,967
CAPCOM-EN
"RESIDENT EVIL" BIDEOJOKOAN OINARRITUA
481
00:47:39,314 --> 00:47:42,276
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte