1 00:00:33,541 --> 00:00:36,666 EDAN NAZAZU 2 00:00:46,916 --> 00:00:47,875 Kaixo? 3 00:00:50,458 --> 00:00:51,291 Aizue! 4 00:01:06,083 --> 00:01:08,000 Ni gabe joan dira espiritu bila? 5 00:01:48,458 --> 00:01:51,250 Nola ez zenekien exekuzio-gunea zela? 6 00:01:51,333 --> 00:01:53,458 Ez didazu ikertzeko denborarik eman! 7 00:01:53,541 --> 00:01:57,208 Haiek jabetzeko denbora izan dute! Bazekiten non sartzen ziren. 8 00:01:57,291 --> 00:02:00,041 Haiek ez doaz liburutegi eta elizetara! 9 00:02:00,125 --> 00:02:01,208 Kaixo. 10 00:02:03,958 --> 00:02:04,791 Aupa. 11 00:02:05,833 --> 00:02:08,125 - Nola sentitzen zara? - Normal. 12 00:02:08,833 --> 00:02:11,708 - Mila esker lo egiten uzteagatik. - Ziur ondo zaudela? 13 00:02:11,791 --> 00:02:16,291 Bai, ondo nago. Eta zuek? Ez duzue espiritua aurkitu, ezta? 14 00:02:16,375 --> 00:02:17,250 Aurkitu dugu. 15 00:02:17,958 --> 00:02:20,458 Baina 13 gehiago ere bai, ezta, George? 16 00:02:21,416 --> 00:02:22,666 Kasu pila bat. 17 00:02:22,750 --> 00:02:25,500 - Bengalarik gabe, ezta? - Nola irten zarete? 18 00:02:26,500 --> 00:02:29,125 - Salbatu gaituzte. - Ez gaituzte "salbatu". 19 00:02:29,625 --> 00:02:30,625 Kaka. 20 00:02:31,208 --> 00:02:32,208 Kippsen taldeak? 21 00:02:32,291 --> 00:02:34,250 Hantuste zekenak. 22 00:02:34,833 --> 00:02:38,291 Gu salbatu, espirituak hil eta iturria zigilatu dute. 23 00:02:38,375 --> 00:02:40,583 - Itzela izan da. - Dirua banatu dute? 24 00:02:40,666 --> 00:02:43,875 Ez, haiek aurkitu dituzte. Baina hori ez da kontua. 25 00:02:45,208 --> 00:02:46,583 Ez du ezta onartu ere. 26 00:02:46,666 --> 00:02:49,125 Combey Carey Hallekoa gertatu ez balitz bezala da. 27 00:02:49,208 --> 00:02:51,208 Konfidentzialtasun-akordioa sinatuko zuen. 28 00:02:51,291 --> 00:02:55,416 Baina, baina dakiena esan ziezagukeen. Zer errespetu falta! 29 00:02:55,500 --> 00:02:57,625 Baina badakizu dakiela. 30 00:02:58,291 --> 00:03:00,083 Baina ez du dakiela erakusten. 31 00:03:00,166 --> 00:03:04,666 Amorragarria izan da gezurra eta Kippsen aurpegia batuz gero… 32 00:03:04,750 --> 00:03:07,250 Hiltzen ikusi nahi… 33 00:03:08,208 --> 00:03:09,333 duzulako. 34 00:03:12,125 --> 00:03:12,958 Barkatu. 35 00:03:13,583 --> 00:03:14,916 Oso gau luzea izan da. 36 00:03:16,291 --> 00:03:17,708 Arren, esan tea dagoela. 37 00:03:18,791 --> 00:03:21,208 Ba al dakizu 14 orduz egin duzula lo? 38 00:03:21,291 --> 00:03:22,125 Benetan? 39 00:03:22,208 --> 00:03:26,041 - Ez dut gogoratzen ohera joan izana. - Eta eraman zintugula? 40 00:03:26,125 --> 00:03:28,500 - Korderik gabe zeunden sotoan. - Zer? 41 00:03:28,583 --> 00:03:30,333 Ez duzu ezer gogoratzen? 42 00:03:30,416 --> 00:03:34,375 Ez, paperak eraman nituela gogoratzen dut bakarrik. 43 00:03:35,583 --> 00:03:38,416 Haluzinaziorik edo ahots arrarorik ez? 44 00:03:38,500 --> 00:03:39,416 Ez. 45 00:03:39,500 --> 00:03:42,750 Ez, jada esan dizuet… normal sentitzen naizela. 46 00:03:50,291 --> 00:03:54,416 Ez dugu hitzordurik. Wick andrea zoroa izango da berriro. 47 00:03:54,500 --> 00:03:57,625 Ez zara behar bezain zakarra harekin. Ikusiko duzu. 48 00:04:00,875 --> 00:04:02,583 Kaixo. Lockwood jauna? 49 00:04:02,666 --> 00:04:04,458 Bai. Aurrera, mesedez. 50 00:04:07,500 --> 00:04:09,750 Tira. Benetako bezeroa dugu. 51 00:04:18,000 --> 00:04:22,250 Sebastian Saunders nauzue, eta hau nire kidea da, Pamela Joplin. 52 00:04:22,791 --> 00:04:24,000 Negozio-kidea. 53 00:04:24,083 --> 00:04:26,916 Amets Goxoak Indusketak gara. Ezagutzen gaituzue? 54 00:04:27,416 --> 00:04:28,625 Zulogileak zarete? 55 00:04:28,708 --> 00:04:32,208 Induskatzen eta erauzten dugula esatea nahiago dugu. 56 00:04:32,291 --> 00:04:35,541 Lerroburuak ikusiko zenituen, Lockwood jauna. 57 00:04:35,625 --> 00:04:37,250 Saihets zitezkeen heriotzez gero, 58 00:04:37,333 --> 00:04:42,750 IKPSak udalek bere hilerrietako partzelen segurtasuna balioztatzea agintzen du. 59 00:04:43,333 --> 00:04:47,791 Orain lan handi batekin gaude Kensal Green hilerrian. 60 00:04:47,875 --> 00:04:51,041 - Sekulakoa da. - Eskerrik asko. 61 00:04:51,125 --> 00:04:55,875 Normalean Pamek arriskutsuak sumatzen ditu arrisku larria sortu baino lehen. 62 00:04:55,958 --> 00:04:59,000 Guk hezurrak bilatzen ditugu. Hark, istorioak. 63 00:04:59,083 --> 00:05:00,750 Hobiratze-erregistroetan 64 00:05:00,833 --> 00:05:04,541 bisitariak agerrarazi ditzaketen heriotza traumatikoak bilatzen ditut. 65 00:05:05,291 --> 00:05:07,791 Suizidioak, hilketak, tupusteko tragediak… 66 00:05:08,291 --> 00:05:11,250 Ezin da jakin espiritu bat noiz aktibatuko den. 67 00:05:11,333 --> 00:05:14,791 Ikertzailea zara? Badakizu Fittesek bere datu-basea duela? 68 00:05:14,875 --> 00:05:18,791 Ez da oso ona. Helmen zabala du, baina sakontasunik ez. 69 00:05:18,875 --> 00:05:22,208 - Liburuak nahiago ditut. - Guztiz ados nago zurekin. 70 00:05:22,291 --> 00:05:25,958 Saunders jauna, Joplin andereñoa, eskerrik asko etortzeagatik, 71 00:05:26,041 --> 00:05:28,125 baina etxeekin egiten dugu lan. 72 00:05:28,208 --> 00:05:29,916 Udalarentzako, ez. 73 00:05:30,000 --> 00:05:34,791 Ez? Lana eskertuko zenuketela entzun dugu. Barkatu, egiteko prest egongo zinetela. 74 00:05:34,875 --> 00:05:35,791 Gaizki entzuna. 75 00:05:35,875 --> 00:05:38,916 Adibidez, gure entzulea herrialdeko onenetariko bat… 76 00:05:39,000 --> 00:05:40,125 Lockwood, nahikoa. 77 00:05:41,125 --> 00:05:41,958 Nahikoa da. 78 00:05:42,583 --> 00:05:46,041 Onak gara. Agentzia ona eta arrunta gara, 79 00:05:47,000 --> 00:05:48,208 eta lana behar dugu. 80 00:05:51,625 --> 00:05:55,125 Kensal Green Londreseko hilerri prestigiotsuena da, 81 00:05:55,208 --> 00:05:57,208 Bickerstaff familiak zuzenduta… 82 00:05:57,291 --> 00:06:00,458 Semeetako bat gorpuak hilobitik ateratzen harrapatu zuten arte. 83 00:06:00,958 --> 00:06:04,750 "Nekrofilia" hitza arruntu zuen eskandalua. 84 00:06:04,833 --> 00:06:08,666 Bai, baina lehen maila handiko bezeria zuten. 85 00:06:08,750 --> 00:06:11,833 Eta delako hilobia eremu zaharrean dago? 86 00:06:12,541 --> 00:06:13,791 Luxuzkoan. 87 00:06:14,500 --> 00:06:15,833 - Luxuzkoa? - Bai. 88 00:06:16,416 --> 00:06:17,333 Plebe aurrekoa. 89 00:06:17,416 --> 00:06:19,500 Perbertituak profanatutako hilobia? 90 00:06:19,583 --> 00:06:23,958 Garrantzi historikoa duen bisitaria erakargarriago litzateke guretzat. 91 00:06:24,791 --> 00:06:28,416 Bai, jatorrizko eremuan dago, baina ezin dizuet izenik eman. 92 00:06:29,000 --> 00:06:32,500 Ezkutuan dago, izenik gabe eta ez dago zerrenda ofizialetan. 93 00:06:32,583 --> 00:06:34,750 Gure sentikor batek aurkitu zuen. 94 00:06:34,833 --> 00:06:39,833 Goragale bizia izan zuen eta azkenean kordegabetu zen. 95 00:06:41,208 --> 00:06:44,166 Zernahi ere dagoen han barruan, ahaltsua da. 96 00:06:44,250 --> 00:06:46,791 Legez, agenteak eraman behar ditugu 97 00:06:46,875 --> 00:06:49,708 bigarren motakoak egon daitezkeen hilobietara. 98 00:06:50,333 --> 00:06:51,916 IKPSak ordainduko du, 99 00:06:52,000 --> 00:06:57,208 beraz, lana gauez egin behar da dioguna egiaztatu ahal izateko. 100 00:06:57,875 --> 00:07:01,291 Burokrazia hutsa, baina gauzak interesgarri bihurtzen ditu. 101 00:07:01,958 --> 00:07:03,416 Laguntza izango duzue. 102 00:07:03,500 --> 00:07:08,625 Gau-zaintza, sentikorrak, segurtasuna erlikia bilatzaileak uxatzeko… 103 00:07:09,375 --> 00:07:12,666 - Hilerria oso bizi dago gauez. - Beraz… 104 00:07:14,083 --> 00:07:15,125 esaten ari zarete 105 00:07:15,833 --> 00:07:20,458 izenik gabeko hilobi batean bigarren motako ezezagun bat omen dagoela 106 00:07:20,541 --> 00:07:24,083 eta gauez guk hilobitik ateratzen laguntzea nahi duzuela? 107 00:07:25,166 --> 00:07:29,000 Horrela esanda, Lockwood jauna, askoz itxura hobea du. 108 00:07:29,083 --> 00:07:30,000 Joplin andereñoa, 109 00:07:31,041 --> 00:07:33,666 itxura zoragarria du. 110 00:07:37,666 --> 00:07:39,416 HERIOTZA ESPLIKAEZINEN BOLADA 111 00:07:40,666 --> 00:07:42,083 MAMUAK GURE ARTEAN DAUDE 112 00:07:45,791 --> 00:07:47,583 MAMU-UKITUAK HILTZEN DU 113 00:07:50,208 --> 00:07:51,208 HERIOTZAK 114 00:07:56,541 --> 00:07:58,625 DERRIGORREZKO KERA-DEIA GAUEZ 115 00:08:01,333 --> 00:08:03,791 ASTINDU EKONOMIKOA 116 00:08:06,541 --> 00:08:08,875 BURDINA, ZILARRA, GATZA: DEFENTSA ONENA 117 00:08:10,416 --> 00:08:11,250 TEKNOLOGIA-AKZIOAK 118 00:08:11,750 --> 00:08:13,583 JONATHAN STROUD-EN NOBELETAN OINARRITUTA 119 00:08:14,833 --> 00:08:16,166 GAZTE ARGIAK MAMUAK SUMATZEN 120 00:08:23,875 --> 00:08:25,375 HERIOTZAK 121 00:08:25,458 --> 00:08:27,041 "ARAZOAK" 50 URTE DIRAU 122 00:08:40,333 --> 00:08:44,083 Ondo da, egon gaitezen erne erlikia bilatzaileek ez erasotzeko. 123 00:08:44,166 --> 00:08:47,875 Nork ordaintzen die kaka troko horiei? Ez dut ulertzen. 124 00:08:47,958 --> 00:08:50,166 Haiek bezain makurrak diren lagunak 125 00:08:50,250 --> 00:08:53,000 eskandalizatu nahi dituen kabroi aberats asko dago. 126 00:08:53,083 --> 00:08:55,291 - Izugarria. - Baina ez harritzekoa. 127 00:08:55,375 --> 00:08:59,541 Iturriak erakargarriak eta ilegalak dira. Horra hor merkatu beltza. 128 00:08:59,625 --> 00:09:03,000 Bihozgabea, gainera. Erlikia bilatzaileak zaborra dira. 129 00:09:03,083 --> 00:09:04,875 Salbuespen bat ezagutzen dut, 130 00:09:04,958 --> 00:09:07,791 baina oro har dudatu gabe hilko zintuzketete. 131 00:09:07,875 --> 00:09:10,666 Beraz, bat ikusiz gero, korri. 132 00:09:10,750 --> 00:09:12,958 Jende hau haiek bezain ero dago ia. 133 00:09:14,708 --> 00:09:15,583 Nor dira? 134 00:09:16,250 --> 00:09:20,333 Mamu-sekta. Bisitariei aurre egin ordez, ongietorria egitea nahi dute. 135 00:09:20,958 --> 00:09:24,833 Venn-en diagraman zaratatsuak, haserreak eta lerdoak dira. 136 00:09:26,166 --> 00:09:27,416 Zer adeitsu zareten. 137 00:09:27,500 --> 00:09:30,166 Barka, gaur autograforik ez. Baina mila esker. 138 00:09:35,916 --> 00:09:39,708 EGIA HARAINDIAN DAGO 139 00:09:40,958 --> 00:09:42,333 Izugarria izan da. 140 00:09:42,416 --> 00:09:45,416 Azkenean ohitzen zara. Hau da gogoko ez dudana. 141 00:09:46,000 --> 00:09:48,875 Hemengo hil gehienak benetan hil badaude ere… 142 00:09:48,958 --> 00:09:51,083 Etsaien lurraldea dirudi. 143 00:09:55,125 --> 00:09:55,958 Jainkoarren. 144 00:09:56,541 --> 00:09:59,875 Tipo horrek esan bezala, hilerria oso bizi dago gauez. 145 00:09:59,958 --> 00:10:01,458 Nor da jende guzti hau? 146 00:10:02,041 --> 00:10:03,291 Segurtasuna. 147 00:10:04,250 --> 00:10:05,375 Eta zulogileak. 148 00:10:06,041 --> 00:10:08,375 Tipo onak eta zintzoak. Lurraren gatza. 149 00:10:08,458 --> 00:10:10,333 Ez zara inoiz haiekin mintzatu. 150 00:10:10,958 --> 00:10:11,916 Ikaratzen naute. 151 00:10:12,708 --> 00:10:16,291 Gau-zaintza. Gutxien irabazten eta irauten dutenak. 152 00:10:16,375 --> 00:10:19,666 Sindikatu behar dira. Mila aldiz esan diet. 153 00:10:19,750 --> 00:10:21,041 Ni izan nintekeen. 154 00:10:21,125 --> 00:10:22,541 Baina ez zara, zorionez. 155 00:10:22,625 --> 00:10:25,541 - Sentikorrik ezagutzen duzu? - Ez. Zergatik? 156 00:10:25,625 --> 00:10:29,333 Estokea hartzearen beldur diren entzuleak, edo hartu behar izateko hamalauegiak. 157 00:10:29,416 --> 00:10:32,208 Hala ere, hauek sentikor aberatsak dira. 158 00:10:32,291 --> 00:10:35,625 - Zer nolako errespetu falta. - Olerki batean azaldu. 159 00:10:35,708 --> 00:10:37,583 Kontratuak sinatu dituzue! 160 00:10:37,666 --> 00:10:38,500 Segapotoa! 161 00:10:38,583 --> 00:10:41,958 Zuen burua arriskuan jartzeagatik ordaintzen dizuet. 162 00:10:42,541 --> 00:10:44,208 Lockwood, justu une egokian. 163 00:10:44,291 --> 00:10:46,958 Ez dute bere taldeek lan egitea nahi. 164 00:10:47,041 --> 00:10:50,208 Ez da segurua, badakizu. Ez da arriskua, suizidioa da. 165 00:10:50,291 --> 00:10:54,375 Neuk ere sumatzen dut, eta ez dut 35 urtetan bisitaririk ikusi! 166 00:10:54,458 --> 00:10:58,083 Horregatik kontratatu ditugu agente hauek, 167 00:10:58,166 --> 00:11:01,541 onenak, egoera osoaz arduratzeko. 168 00:11:01,625 --> 00:11:04,041 Eta haien uniformea? Eta gainbegiralea? 169 00:11:04,125 --> 00:11:08,500 Neuk eta neure taldeak ez dugu hilobitik gertu lan egingo seguru den arte. 170 00:11:09,208 --> 00:11:10,875 Gaixotzen ari gaitu. 171 00:11:10,958 --> 00:11:12,791 Jaramonik ez. Goazen barrura. 172 00:11:12,875 --> 00:11:16,166 Saunders jauna, emadazu unetxo bat… 173 00:11:16,250 --> 00:11:17,333 Ez naiz fidatzen. 174 00:11:17,416 --> 00:11:19,541 Gabon, jaun-andreok. 175 00:11:19,625 --> 00:11:22,333 Anthony Lockwood nauzue, Lockwood Agentziakoa, 176 00:11:22,416 --> 00:11:25,583 eta nire taldearekin zuek laguntzera etorri naiz. 177 00:11:25,666 --> 00:11:26,791 Ziurtatzen dizuet 178 00:11:26,875 --> 00:11:29,583 zuen segurtasuna lehenesten dugula. 179 00:11:29,666 --> 00:11:33,125 Benetako agenteak ekarri! Fittes ekarri! Rotwell ekarri! 180 00:11:33,208 --> 00:11:36,791 Jauna, Londreseko agenterik onenak garela ziurtatzen dizut. 181 00:11:36,875 --> 00:11:38,500 Ez gaituzu ezagutzen 182 00:11:38,583 --> 00:11:42,208 gure lanarekin ez dugulako ez txalorik ez arretarik bilatzen. 183 00:11:42,291 --> 00:11:45,875 Ez, zuhurtziaz eta neurrira egiten dugu lan. 184 00:11:45,958 --> 00:11:49,875 Ziur nago ez dagoela hilerria zuk bezain ondo ezagutzen duen inor. 185 00:11:50,458 --> 00:11:53,541 Ez dugu ezer egingo zer ikusi duzun galdetu aurretik. 186 00:11:54,416 --> 00:11:58,625 Eta, andereño, argi dago esperientzia izugarria izan zenuela, 187 00:11:58,708 --> 00:12:00,416 beraz, zure denbora hartu 188 00:12:00,500 --> 00:12:03,416 eta, zu eta zure taldea indartsu zaudetenean, 189 00:12:04,125 --> 00:12:06,125 nire arreta osoa izango duzue. 190 00:12:07,041 --> 00:12:07,875 Ondo da. 191 00:12:10,416 --> 00:12:11,250 Saunders. 192 00:12:11,875 --> 00:12:15,250 Inoiz famatuak bagara, ez da jasango duenik egongo. 193 00:12:16,416 --> 00:12:19,541 Barkatu iskanbila guztia. Langileak falta zaizkit. 194 00:12:19,625 --> 00:12:22,791 Joplin forentse-txosten batekin lanean dabil. 195 00:12:23,333 --> 00:12:24,958 Zer mahai bitxia. 196 00:12:25,041 --> 00:12:28,125 Joplinek katafalkoa dela dio. Auskalo zertarako den. 197 00:12:28,208 --> 00:12:30,541 Hilkutxak katakonbetara eramateko da. 198 00:12:30,625 --> 00:12:34,000 Normalki ez dut hau esaten, baina ez erabili galletentzat. 199 00:12:35,125 --> 00:12:36,375 Dudanarekin egiten dut lan. 200 00:12:36,958 --> 00:12:39,833 - Ongi, hau sinatu. - Zer gertatu zen jazoeran? 201 00:12:40,666 --> 00:12:45,833 Zulogileek gaizki kalkulatu zuten. Hilkutxa bat kanpoan zegoela ilundu zen. 202 00:12:45,916 --> 00:12:49,125 - Bisitaririk egon al zen? - Sentikorrak ez datoz bat. 203 00:12:49,208 --> 00:12:52,000 Baina guztiak eri daude eta siesta behar dute. 204 00:12:52,083 --> 00:12:53,916 Kristalezko belaunaldia zarete. 205 00:12:54,416 --> 00:12:57,791 - Hilkutxa kanpoan zegoen? - Bai, baina ez irekita. 206 00:12:58,500 --> 00:13:01,166 Hori zuen lana da. Bakarrik utziko zaituztet. 207 00:13:01,250 --> 00:13:04,041 Inor ez da hilobira hurbilduko seguru den arte. 208 00:13:04,125 --> 00:13:07,166 - Eten gehiagorik ez. - Babesa agindu zenigun. 209 00:13:07,250 --> 00:13:09,250 Hau ez da adostu genuena. 210 00:13:09,750 --> 00:13:12,958 Eta erlikia bilatzaileak edo bisitari aktiboak badaude? 211 00:13:13,583 --> 00:13:17,416 Kexatu nahi bazara, bete beharreko izapideak bete. 212 00:13:17,500 --> 00:13:20,791 - Ez dut inprimaki gehiago beteko. - Nahi duzun bezala. 213 00:13:21,375 --> 00:13:22,833 Baina kontratua duzu. 214 00:13:29,000 --> 00:13:32,458 Ez ginateke hemen egon behar, lehen orrialdetan baizik. 215 00:13:32,541 --> 00:13:34,041 Amai dezagun lana. 216 00:13:35,041 --> 00:13:35,916 Tira. 217 00:13:49,041 --> 00:13:52,125 - Presaka joan ziren benetan. - Ongi. 218 00:13:55,000 --> 00:13:55,833 Prest? 219 00:14:09,250 --> 00:14:10,708 Distira espektralik ez. 220 00:14:11,791 --> 00:14:13,041 Ez da ezer ikusten. 221 00:14:13,958 --> 00:14:14,791 Ezer? 222 00:14:15,333 --> 00:14:16,166 Ez. 223 00:14:16,958 --> 00:14:20,791 Dardara… moduko bat. 224 00:14:37,708 --> 00:14:38,625 Primeran. 225 00:14:39,375 --> 00:14:41,875 George hasiko da ikuskatzen. Adi egon. 226 00:14:42,500 --> 00:14:45,000 Neuk zelatatuko dut. Tira, azkar. 227 00:14:47,791 --> 00:14:48,708 Zuen tokietara. 228 00:14:54,916 --> 00:14:55,750 Kontuz ibili. 229 00:14:57,250 --> 00:14:58,583 Badaki hor zaudela. 230 00:15:04,958 --> 00:15:08,208 Hilkutxa ez dago ez arrasean ez egon behar bezain sakon. 231 00:15:08,291 --> 00:15:11,333 Hobiratze presazkoa, ilegala eta oso amateurra dugu. 232 00:15:11,416 --> 00:15:14,125 - Besteak adina denbora darama hemen. - Ai ene… 233 00:15:14,791 --> 00:15:16,250 Zergatik ez da usteldu? 234 00:15:17,416 --> 00:15:18,791 Ez mugitu linterna! 235 00:15:18,875 --> 00:15:22,000 Hara! Gauza hau ahaltsua da. Ondoezik nago. 236 00:15:22,875 --> 00:15:23,833 Joplin dator. 237 00:15:24,416 --> 00:15:25,291 Alden ezazu. 238 00:15:26,291 --> 00:15:30,208 Dena ondo? Sebastianek esan dit laguntzarik gabe bidali zaituztela. 239 00:15:30,291 --> 00:15:32,000 Barkamena eskatu nahi nizuen. 240 00:15:41,541 --> 00:15:43,083 Lucy. 241 00:15:53,708 --> 00:15:54,541 Luce? 242 00:15:55,208 --> 00:15:57,125 Zer gertatzen da? Ondo zaude? 243 00:15:58,333 --> 00:15:59,416 Non dago linterna? 244 00:16:01,000 --> 00:16:02,875 Hemen. Neuk argituko dizut. 245 00:16:05,291 --> 00:16:08,291 - Hilkutxa hau burdinazkoa da. - Atera zaitez. 246 00:16:11,041 --> 00:16:14,125 Ondo. Hilkutxa burdinazkoa da, 247 00:16:14,208 --> 00:16:17,625 baina Arazoa hasi baino lehen lurperatu zuten. 248 00:16:17,708 --> 00:16:20,708 Beraz, zer harrapatu behar zuten hor barruan? 249 00:16:20,791 --> 00:16:22,750 Eta nola zekiten nola egin? 250 00:16:22,833 --> 00:16:25,625 - Berriz bildu eta ikertu be… - Ez dago astirik. 251 00:16:26,208 --> 00:16:30,291 Hilkutxak zulo bat du. Iturria zigilatu behar dugu. Lucy, ondo? 252 00:16:30,791 --> 00:16:32,750 Bai. Bai, ondo nago. 253 00:16:33,250 --> 00:16:36,333 Baina… Euliak entzuten dituzue? Zer da hori? 254 00:16:36,416 --> 00:16:40,208 Ez. Baina goragale bizia izaten ari naiz. 255 00:16:41,500 --> 00:16:45,208 Hilkutxara. Babestuko zaituztet. Barrukoaz arduratuko gara. 256 00:16:45,708 --> 00:16:47,541 Luce, har ezazu sarea. 257 00:16:49,541 --> 00:16:50,916 Lucy. 258 00:16:54,666 --> 00:16:55,500 Lucy! 259 00:16:57,500 --> 00:16:59,708 - Zer gertatzen da? - Kontzentratu. 260 00:17:00,208 --> 00:17:02,250 Ez distraitu. Ekar ezazu sarea. 261 00:17:07,333 --> 00:17:09,041 Kaka! 262 00:17:13,125 --> 00:17:15,541 Kaixo? Bidali laguntza, mesedez. 263 00:17:15,625 --> 00:17:18,000 Bai! Lagundu! 264 00:17:18,875 --> 00:17:21,166 Hau ez da hilkutxa. Ate bat dauka. 265 00:17:21,250 --> 00:17:23,500 Barrukoa zulo horretatik aterako da. 266 00:17:23,583 --> 00:17:25,791 - Ozenegi! - Lucy, eutsi! 267 00:17:34,500 --> 00:17:37,208 - Ez da mugitzen. - Mesedez, geldi dadila! 268 00:17:52,583 --> 00:17:53,666 Geldi dadila… 269 00:18:07,458 --> 00:18:08,291 George! 270 00:18:11,125 --> 00:18:12,125 Lucy! 271 00:18:13,583 --> 00:18:14,416 Zigila ezazu! 272 00:18:25,916 --> 00:18:28,125 Hemen dator sorospena. Azkenik. 273 00:18:28,958 --> 00:18:30,083 Ene. 274 00:18:34,458 --> 00:18:38,500 - Orain segurua da. Seguru bihurtu dugu. - Ondo. Guk jarraituko dugu. 275 00:18:39,708 --> 00:18:41,791 - Lucy, ondo zaude? - Tira, lagunok. 276 00:18:41,875 --> 00:18:44,250 Bai, ondo nago. Istripua soilik izan da. 277 00:18:45,333 --> 00:18:46,208 Ondo, George? 278 00:18:47,500 --> 00:18:49,250 - George. - Bai, hemen nago. 279 00:18:50,458 --> 00:18:52,583 - Zer izan da hori? - Egoera zaila. 280 00:18:53,208 --> 00:18:55,583 - Zernahi ere den, eutsi diogu… - Bai? 281 00:18:56,166 --> 00:18:58,083 Oraindik… arraro sentitzen naiz. 282 00:18:58,750 --> 00:19:01,250 Oraindik entzuten dituzue euliak? Nik bai… 283 00:19:01,833 --> 00:19:04,333 Ez dakit. Zarata gehiegi dago. 284 00:19:05,041 --> 00:19:08,041 Zer zegoen harekin? Apaingarri bat? Ispilu bat? 285 00:19:08,125 --> 00:19:12,083 Ez dakit. Ilun zegoen, baina zerbait zegoen iluntasunean. 286 00:19:13,166 --> 00:19:16,750 Ez dut zuzenean ikusi, baina niri begira balego bezala zen. 287 00:19:18,500 --> 00:19:20,416 Hargatik burdinazko hilkutxa. 288 00:19:20,500 --> 00:19:24,416 Ehun urte baino gehiago eramango ditu hor, Arazoa hasi baino lehenetik. 289 00:19:24,500 --> 00:19:27,333 Superstiziosoek beti erabili dute zilarra eta burdina. 290 00:19:27,833 --> 00:19:29,541 Buruan egin zioten tiro. 291 00:19:29,625 --> 00:19:30,708 Ez da gure arazoa. 292 00:19:30,791 --> 00:19:32,916 Lana lana da, eta egin dugu jada, 293 00:19:33,000 --> 00:19:35,250 beraz, IKPSak guztia txukundu dezala. 294 00:19:35,333 --> 00:19:36,208 Ikusten? 295 00:19:37,291 --> 00:19:40,541 Behar zen guztia norbait ahalegintzea zen. 296 00:19:40,625 --> 00:19:43,666 Ez zen hain zaila, ezta? Lan ona, Lockwood jauna. 297 00:19:43,750 --> 00:19:46,708 Zatoz, sinatu inprimakiak eta ordainduko dizuet. 298 00:19:46,791 --> 00:19:48,416 - Primeran. - Ondo egina. 299 00:19:48,500 --> 00:19:50,041 - Adi Georgerekin. - Bai. 300 00:19:50,125 --> 00:19:52,875 Txarra da apur bat zirraratuta egotea? Barkatu. 301 00:19:52,958 --> 00:19:55,416 Bikaina da benetako talde batean egotea. 302 00:19:56,916 --> 00:19:59,500 Galdera batzuk egin diezazkizueket? 303 00:19:59,583 --> 00:20:03,000 Xehetasunak behar ditut gorpua identifikatu ahal izateko. 304 00:20:03,916 --> 00:20:06,625 Barkatu, eman unetxo bat. 305 00:20:06,708 --> 00:20:08,458 Lasai. Neuk erantzungo dut. 306 00:20:09,333 --> 00:20:11,666 - Ziur? - Bai, ziur. Tira. 307 00:20:25,708 --> 00:20:27,125 - Kito. - Ondo, milesker. 308 00:20:27,208 --> 00:20:29,291 Beste inprimaki bat dago… 309 00:20:29,375 --> 00:20:30,250 Nora joan da? 310 00:20:30,333 --> 00:20:31,708 Hau, udalekoa. 311 00:20:43,166 --> 00:20:44,333 Lucy. 312 00:20:47,541 --> 00:20:48,500 Lucy! 313 00:20:50,291 --> 00:20:51,458 Lucy! 314 00:20:54,708 --> 00:20:55,833 Nire izena esan du. 315 00:20:57,500 --> 00:21:01,250 Hitz egin dit. Gauza horrek… nire izena esan du. 316 00:21:01,333 --> 00:21:03,083 - Hori niretzat. - Mila esker. 317 00:21:03,166 --> 00:21:05,291 Plazera da zurekin negoziatzea. 318 00:21:07,333 --> 00:21:08,958 George, ez gurutzatu katea. 319 00:21:11,958 --> 00:21:14,250 Nondik hasi beharko ginateke ikertzen? 320 00:21:17,583 --> 00:21:21,083 Barruan zegoen objektuak seinale identifikagarririk zuen? 321 00:21:21,166 --> 00:21:23,166 Ezin izan dut ondo ikusi. 322 00:21:25,125 --> 00:21:26,416 Ez! George. 323 00:21:27,708 --> 00:21:28,583 Sarea! 324 00:22:10,416 --> 00:22:11,416 George! 325 00:22:33,166 --> 00:22:35,166 Lucy! 326 00:22:41,208 --> 00:22:42,208 Tira, egin ezazu. 327 00:22:43,625 --> 00:22:44,541 Ondo da. 328 00:22:48,875 --> 00:22:50,333 Hitz egin didazu. 329 00:22:52,375 --> 00:22:53,583 Aizu. 330 00:22:54,583 --> 00:22:55,416 Aizu. 331 00:22:56,500 --> 00:22:57,458 Hurrera zaitez. 332 00:22:59,708 --> 00:23:02,250 - Eskerrik asko. - Hitz egin dezakezu. 333 00:23:02,333 --> 00:23:03,416 Entzun nazakezu. 334 00:23:03,500 --> 00:23:05,458 Ez, zoratzen ari behar naiz. 335 00:23:05,541 --> 00:23:07,541 Ez, kontrakoa. 336 00:23:07,625 --> 00:23:11,083 - Oso bakarrik egon naiz. - Ez. Benetako elkarrizketa da. 337 00:23:11,750 --> 00:23:13,166 Hirugarren motakoa zara. 338 00:23:13,250 --> 00:23:16,291 - Bai, oso arriskutsua. - Bai, badakit. 339 00:23:16,375 --> 00:23:19,500 Ni ez. Haiek, jakiten badute. 340 00:23:19,583 --> 00:23:22,625 - Zer? Nork? - Mutikoak sekretuak ditu. 341 00:23:22,708 --> 00:23:23,958 Atea. 342 00:23:24,041 --> 00:23:26,000 - Zer? Lockwoodek? - Azal dezaket. 343 00:23:26,666 --> 00:23:28,916 Baina ez ontzi honen barruan. 344 00:23:29,000 --> 00:23:30,000 Utzi ateratzen. 345 00:23:30,875 --> 00:23:33,208 Ez. Ezin dut hori egin. 346 00:23:33,291 --> 00:23:36,583 Baina asko erakutsi eta irakatsi behar dizut. 347 00:23:37,083 --> 00:23:38,375 Fida zaitez nitaz. 348 00:23:46,250 --> 00:23:48,666 Ez, itxaron. Ez. 349 00:23:49,250 --> 00:23:50,458 Non ibili zara? 350 00:23:51,791 --> 00:23:53,333 Lanean, hilerrian. 351 00:23:53,416 --> 00:23:55,041 - Zein hilerri? - Zer? 352 00:23:55,125 --> 00:23:57,250 - Boteretik gertu egon zara. - Nola dakizu? 353 00:23:57,333 --> 00:24:00,916 Esan non ibili zaren. Esan! Heriotza bidean da! 354 00:24:01,000 --> 00:24:02,750 - Erotuta zaude! - Heriotza bidean da! 355 00:24:02,833 --> 00:24:04,666 Ixo! Mesedez, isil zaitez! 356 00:24:18,333 --> 00:24:21,500 Agentea ez den norbaiti zirkuluan sartzen utzi diozu. 357 00:24:22,000 --> 00:24:22,833 Barkatu. 358 00:24:23,375 --> 00:24:27,333 Joplinek identifikatzaileei buruz galdetu dit. Ispiluan inskripzioa zegoen. 359 00:24:27,416 --> 00:24:29,958 - Orain itzuli behar dut. - Ez, amaitu dugu. 360 00:24:30,458 --> 00:24:32,791 Lucyrengatik ez balitz, hilda zeundeke. 361 00:24:33,291 --> 00:24:36,500 Mamuak gure aurkariak dira. Hil ala hilda izatea. 362 00:24:37,000 --> 00:24:38,208 Distraitu zara. 363 00:24:38,291 --> 00:24:42,833 Lucy lan betean joan zen, baina hari ez zenioke inoiz errietarik egingo. 364 00:24:42,916 --> 00:24:46,333 Eta, ispilu hau Arazoaren aurretikoa da hala ere. 365 00:24:46,416 --> 00:24:49,958 Pentsa ezazu. Zirrara zaitez horrekin. 366 00:24:50,041 --> 00:24:53,375 Auskalo zer esan diezagukeen. Ez genukeen han utzi behar. 367 00:24:53,458 --> 00:24:54,625 Zer gertatu zaizu? 368 00:24:54,708 --> 00:24:56,875 - Adi egoteko esan nizun. - Garezurra. 369 00:24:57,958 --> 00:24:59,125 Hitz egin du. 370 00:24:59,208 --> 00:25:02,500 Ez zen ausazko heriotza-begizta, elkarrizketa baizik. 371 00:25:03,458 --> 00:25:04,291 Nirekin. 372 00:25:05,708 --> 00:25:07,333 Orain hitz egiten ari dizu? 373 00:25:08,166 --> 00:25:12,125 Ez. Ez, begira, badakit honek zer itxura duen, baina gertatu da. 374 00:25:12,625 --> 00:25:16,583 Egia da. Nire izena esan zuen. Horregatik kordegabetu nintzen atzo. 375 00:25:16,666 --> 00:25:20,166 - Lucy, ezinezkoa da. - Ez. Marissa Fittesek egin zuen. 376 00:25:21,750 --> 00:25:26,000 Balbula hau biratuz gero, haren ahotsa ateratzen da. 377 00:25:27,083 --> 00:25:29,458 Tira, George. Sinetsi egin behar didazu. 378 00:25:32,750 --> 00:25:36,750 Gela sekretuan zerbait arriskutsua duzula esan du. 379 00:25:37,250 --> 00:25:39,166 Eta? Benetan al duzu? 380 00:25:39,833 --> 00:25:40,750 Baldin baduzu, 381 00:25:40,833 --> 00:25:44,208 benetako hirugarren motako kontzientea dugu esku artean 382 00:25:44,291 --> 00:25:47,416 - eta ni oso boteretsu naiz, ostia… - Erotuta zaude. 383 00:25:49,833 --> 00:25:51,166 Ez da zauri arrunta. 384 00:25:51,250 --> 00:25:53,083 Begiratu behar dizute. 385 00:25:53,166 --> 00:25:55,500 - Agian toxinak dituzu odolean. - Ez! 386 00:25:55,583 --> 00:25:59,875 Ez nago ez pozoitua eta ez naiz erotu. George, begira iezadazu! 387 00:26:01,333 --> 00:26:02,333 Hau benetakoa da! 388 00:26:04,375 --> 00:26:07,958 Hau da gertatzen dena iturriak osagarri gisa erabiltzerakoan. 389 00:26:08,041 --> 00:26:11,666 Nahi duena egiten uzten diozu begiratzen zaituen era dela eta, 390 00:26:11,750 --> 00:26:12,958 baina ni nago distraituta. 391 00:26:13,041 --> 00:26:15,416 - Ez dakit zeri buruz ari zaren. - Noski. 392 00:26:19,333 --> 00:26:21,750 Lockwood, mesedez, sinets egidazu. 393 00:26:21,833 --> 00:26:24,083 - Ez zara Marissa Fittes. - Zergatik? 394 00:26:25,541 --> 00:26:29,166 Ezin duzulako jasan nire Tom Rotwella izatea? Bigarren onena? 395 00:26:31,958 --> 00:26:34,000 Ene. Hori da kontua, ezta? 396 00:26:35,000 --> 00:26:39,875 Gezurra ez dela dakizulako. Gelan dagoenari buruz arrazoi dudalako. 397 00:26:39,958 --> 00:26:42,291 Ulertzen ez duzun zerbaiti buruz ari zara. 398 00:26:42,375 --> 00:26:45,583 Bisitariak inork baino hobeto entzun ditzakezu, 399 00:26:45,666 --> 00:26:50,875 baina ezin zara haiekin mintzatu, eta, gela berriz aipatuz gero, agur. 400 00:27:28,916 --> 00:27:33,208 Sailkapena baino lehen, agenteen lana kaotikoa eta iragarrezina zen. 401 00:27:33,291 --> 00:27:35,125 Itsu-itsuan egiten zuten lan. 402 00:27:35,750 --> 00:27:37,125 Ez zegoen zientziarik. 403 00:27:38,500 --> 00:27:42,791 Baina ereduak antzematen hasi ginenean, kategorizatzen hasi ginen. 404 00:27:43,458 --> 00:27:47,166 Bisitari ahulenak, lehen motakoak, indartsuenak, bigarrenekoak. 405 00:27:48,208 --> 00:27:53,208 Hirugarren kategoria bat aipatu duzu, nahiko polemikoa: hirugarren motakoak. 406 00:27:53,708 --> 00:27:58,250 Hain bakana, non bat aurkitu duen bakarra zaren. 407 00:28:00,375 --> 00:28:01,458 Zer da galdera? 408 00:28:02,833 --> 00:28:07,583 Zer esango zenieke hirugarren motakorik ez dagoela diotenei? 409 00:28:09,583 --> 00:28:13,125 Ukapena oso erantzun gizatiarra da ideia berrien aurrean. 410 00:28:13,208 --> 00:28:15,166 Batez ere hain izugarriak badira. 411 00:28:16,458 --> 00:28:20,500 Hirugarren motako bisitari batek bizien erreinutik joatea ukatzen du. 412 00:28:22,625 --> 00:28:25,916 Indar eta adimen ikaragarria du. 413 00:28:27,416 --> 00:28:29,916 Pentsatzen, sentitzen eta hitz egiten du, 414 00:28:30,458 --> 00:28:34,333 baina bakarrik eta ilunpean betikotasunean. 415 00:28:35,541 --> 00:28:38,708 Komunikatzeko gaitasuna duen biziren bat aurkitu arte. 416 00:28:40,250 --> 00:28:43,583 Eta, dakigunez, ni omen naiz bakarra. 417 00:28:46,958 --> 00:28:47,791 Bai? 418 00:28:54,791 --> 00:28:55,708 Kaixo. 419 00:28:58,916 --> 00:29:01,875 Anthony Lockwooden antza dut, baina ez naiz hura. 420 00:29:02,583 --> 00:29:05,083 Egia esan, mediku gaitua naiz, beraz… 421 00:29:06,916 --> 00:29:07,750 Ondo. 422 00:29:08,583 --> 00:29:11,000 Nirekin kabroi izugarria izan baita. 423 00:29:17,000 --> 00:29:17,958 Tira. 424 00:29:18,041 --> 00:29:18,958 Ekar ezazu. 425 00:29:29,875 --> 00:29:31,375 Ez nago ziur zer… 426 00:29:42,541 --> 00:29:43,875 Honek min emango dizu. 427 00:29:45,083 --> 00:29:46,458 Milesker oharpenagatik. 428 00:29:50,083 --> 00:29:50,916 Umezurtz… 429 00:29:52,208 --> 00:29:55,333 Umezurtz geratu nintzen sei urterekin. 430 00:29:56,791 --> 00:29:57,625 Beraz… 431 00:30:01,458 --> 00:30:04,750 ez dut gogoko nire iraganari buruz hitz egitea. 432 00:30:07,750 --> 00:30:09,708 Eta hori dago ate horren atzean. 433 00:30:11,083 --> 00:30:11,916 Ondo da. 434 00:30:14,750 --> 00:30:15,583 Eta… 435 00:30:17,083 --> 00:30:20,416 erabili duzu 436 00:30:21,291 --> 00:30:26,041 inoiz egon diren mamuekin hitz egin dezaketen 437 00:30:26,833 --> 00:30:29,416 bi pertsonatariko bat zarela, 438 00:30:29,500 --> 00:30:34,250 baita etxean hirugarren motako bat dugula ere sinestarazteko. 439 00:30:34,333 --> 00:30:39,125 Bi gauza horiek guztiz gertagaitzak dira. 440 00:30:40,916 --> 00:30:43,916 Eta arrazoi izateko aukera… 441 00:30:44,000 --> 00:30:46,958 Badakit. Neuk ere ez nioke nire buruari sinetsiko. 442 00:30:48,375 --> 00:30:51,541 Hori… ez da arazoa. 443 00:30:53,041 --> 00:30:57,750 Arazoa da arreta nik bezainbeste maite duzunean, 444 00:30:58,750 --> 00:31:05,500 kostatzen dela jabetzea benetan hemen zauden arrazoia 445 00:31:05,583 --> 00:31:07,708 beste norbaitengana bideratzea dela. 446 00:31:14,166 --> 00:31:15,166 Sinesten didazu. 447 00:31:17,000 --> 00:31:17,833 Bai. 448 00:31:19,291 --> 00:31:20,291 Guztia. 449 00:31:26,083 --> 00:31:26,916 Eskerrik asko. 450 00:31:30,458 --> 00:31:32,666 Badakizu ez dudala arreta nahi, ezta? 451 00:31:33,916 --> 00:31:34,750 Badakit. 452 00:31:36,083 --> 00:31:37,166 Amorragarria da. 453 00:31:38,916 --> 00:31:42,416 Baliabide ona izango nintzateke, ezta? 454 00:31:45,166 --> 00:31:47,083 Ez dut berriz huts hori egingo. 455 00:31:50,791 --> 00:31:52,000 Kontuz ibiliko gara. 456 00:31:53,833 --> 00:31:54,833 Hitzematen dizut. 457 00:32:07,333 --> 00:32:09,375 Tira, zer esan zuen? 458 00:32:09,458 --> 00:32:10,291 Bai. 459 00:32:10,833 --> 00:32:14,583 Ba… esan zuen nigan boterea usain zezakeela. 460 00:32:14,666 --> 00:32:18,166 Oso ezatsegin jarri zen. Gero heriotza-profezia aipatu zuen. 461 00:32:19,166 --> 00:32:22,250 - Heriotza-profezia? - Bai, badakit. Egundokoa, ezta? 462 00:32:22,958 --> 00:32:24,875 Baina oso ziur zirudien. 463 00:32:26,458 --> 00:32:28,041 Georgeri esan behar diogu. 464 00:32:33,333 --> 00:32:34,208 George? 465 00:32:38,250 --> 00:32:39,583 Barkatu lehengoa. 466 00:32:41,833 --> 00:32:42,791 Mintza gaitezke? 467 00:32:48,041 --> 00:32:50,916 Lockwood, non dago? Goizeko 02:00ak dira. 468 00:32:57,541 --> 00:32:58,750 Aurkitu behar dugu. 469 00:32:59,625 --> 00:33:00,458 Orain. 470 00:33:03,125 --> 00:33:07,791 EGIA HARAINDIAN DAGO 471 00:33:37,333 --> 00:33:38,583 Krimenaren tokia. 472 00:33:38,666 --> 00:33:39,791 Zer arraio? 473 00:33:53,250 --> 00:33:54,083 Karim. 474 00:33:58,333 --> 00:34:01,166 - Zer ostia zabiltza hemen? - Ez dut neuk egin. 475 00:34:01,250 --> 00:34:03,291 Zernahi ere egin duten. 476 00:34:03,875 --> 00:34:06,583 Krimenaren tokian zaude. Eta ispilua lapurtu dute. 477 00:34:06,666 --> 00:34:09,291 Zer? Hau ordu batzuk soilik egon da kanpoan. 478 00:34:09,916 --> 00:34:11,708 Zuek egin zenuten indusketa. 479 00:34:13,041 --> 00:34:14,166 Ezer bitxirik? 480 00:34:15,125 --> 00:34:18,000 Ez, dena normal. Susmagarririk bai? 481 00:34:18,083 --> 00:34:19,041 Oraindik ez. 482 00:34:20,208 --> 00:34:25,041 Baina gau-zaintzako 12 urteko mutiko bat kordegabetu dute eta ordainduko dute. 483 00:34:25,916 --> 00:34:29,000 - Zergatik ez zeniguten deitu? - Ja ez da zuen kasua. 484 00:34:30,000 --> 00:34:31,333 Beste talde batena da. 485 00:34:33,625 --> 00:34:36,750 Karim! Zuen indusketarena jakin dugu. 486 00:34:37,916 --> 00:34:41,583 Lockwood hemen da? Edo errua zuri egotziko dizu? 487 00:34:42,083 --> 00:34:43,541 Hemen gaude. 488 00:34:44,250 --> 00:34:45,125 Gabon. 489 00:34:45,625 --> 00:34:47,916 - Zelan, Kat? - Gabon, inspektore. 490 00:34:48,000 --> 00:34:50,333 Lockwood eta gaizki atera den kasu bat. 491 00:34:51,041 --> 00:34:52,291 Ez da ezer aldatu. 492 00:34:52,791 --> 00:34:56,125 Pozten nau zu hemen ikusteak, Kipps. Hirutan aste batean. 493 00:34:56,208 --> 00:34:58,208 - Bitan. - Ispilua desagertu da. 494 00:34:59,875 --> 00:35:03,000 - Larria da. - Bai. Eta gure kasua da. 495 00:35:03,083 --> 00:35:06,416 Dagoeneko ez. Aurretiko txostena egin dugu jada. 496 00:35:07,666 --> 00:35:11,541 Hasteko: burdinazko hilkutxa bat Arazoa baino mende bat lehenago? 497 00:35:12,041 --> 00:35:15,750 Fittesen datu-basearen arabera, XIX. mendearen amaierako 498 00:35:15,833 --> 00:35:18,250 garagardo-lantegietako alanbikea da. 499 00:35:18,333 --> 00:35:21,833 Eta 1886an lan-gatazka gogorra egon zen 500 00:35:21,916 --> 00:35:24,041 Hildrew's Ales-en, Kilburn-en. 501 00:35:24,916 --> 00:35:25,916 Tori, jauna. 502 00:35:26,416 --> 00:35:28,958 Uste dugu gizon dotore hau jabea zela. 503 00:35:29,041 --> 00:35:32,416 Langileek hil eta aurkitu zuten lehen gauzan hobiratu zuten. 504 00:35:32,500 --> 00:35:35,375 - Ustekabean hildako garagardogilea? - Heriotza izugarria. 505 00:35:36,250 --> 00:35:38,250 Horregatik egongo da urduri. 506 00:35:38,958 --> 00:35:43,000 Argi dago ispilua harena zela, iturria izateko adina baliotsua. 507 00:35:44,291 --> 00:35:46,333 Agian Karimek erantzun hobea du. 508 00:35:49,250 --> 00:35:50,458 Egia esan, bai. 509 00:35:51,458 --> 00:35:52,541 - Benetan? - Bai. 510 00:35:52,625 --> 00:35:53,458 Ziur zaude? 511 00:35:54,333 --> 00:35:55,958 Badakit gizon hura nor den. 512 00:35:57,833 --> 00:35:59,125 Hobe duzu ona izatea. 513 00:36:01,541 --> 00:36:05,458 Bobby, zergatik eraman burdinurtuko alanbikea hiru kilometroz 514 00:36:05,541 --> 00:36:07,500 gorpu bat hobiratzeko? 515 00:36:08,416 --> 00:36:10,000 Burdina delako. 516 00:36:10,083 --> 00:36:13,125 Hobiratu nahi dituzun espiritu gaiztoengandik babesteko. 517 00:36:13,208 --> 00:36:17,208 Arazoa hasi baino mende bat lehenago gertatu zen, beraz, bitxia da. 518 00:36:17,291 --> 00:36:20,625 Baina ispiluko inskripzioa dugu. Ikusi duzue, ezta? 519 00:36:20,708 --> 00:36:23,708 Horretan gaude. Aramerako itzultzailea alokatu dugu. 520 00:36:24,833 --> 00:36:27,250 Lana eskertuko du, baina fenizieraz dago. 521 00:36:27,333 --> 00:36:29,958 Modan zegoen giro okultista viktoriarrean. 522 00:36:30,583 --> 00:36:34,416 - "Egia haraindian dago". - Beso Irekien Ermandadearen leloa. 523 00:36:34,500 --> 00:36:36,750 Eta sei edo mamu-sektena, 524 00:36:36,833 --> 00:36:40,458 baina ikusi dudan erabiltze zaharrena da. Ez zen istripuz hil. 525 00:36:40,541 --> 00:36:42,916 Garairako aurreratua zen okultista diruduna zen. 526 00:36:43,000 --> 00:36:44,875 Hil eta isilean hobiratu zuten 527 00:36:44,958 --> 00:36:48,125 merkatu beltzean dirutza balioko duen ispilu batekin. 528 00:36:49,333 --> 00:36:52,083 Hortaz, gure kasua al da? 529 00:36:52,166 --> 00:36:55,041 Izena baldin baduzue. Ezin dut erabaki. 530 00:36:56,875 --> 00:37:00,041 Ezer al duzue Edmund Bickerstaff doktoreari buruz? 531 00:37:00,125 --> 00:37:01,916 Hilerria bere familiarena zen. 532 00:37:02,000 --> 00:37:05,708 Edmund Bickerstaff? Irrigarria. Herrialdeko perbertiturik ospetsuena. 533 00:37:06,333 --> 00:37:07,416 Agian ez zen. 534 00:37:07,916 --> 00:37:11,791 Agian hilerrien inguruan ibiltzen zen arrazoia estaltzeko zen. 535 00:37:11,875 --> 00:37:13,250 Zer egiten? Ez dakit, 536 00:37:13,333 --> 00:37:16,541 baina burdinazko hilkutxa eta inskripzioa mamuekin lotuta daude. 537 00:37:16,625 --> 00:37:18,041 Ez duzu frogarik. 538 00:37:19,375 --> 00:37:23,833 Bihozkada baino ez da. Liburu batean irakurri dut. Gogoratzen zer diren? 539 00:37:24,583 --> 00:37:27,083 Viktoriar dirutsuek maiz markatzen zituzten bere gauzak, 540 00:37:27,166 --> 00:37:28,666 osten bazizkieten ere. 541 00:37:29,166 --> 00:37:32,416 Tira, zergatik ez duzu irekitzen? 542 00:37:43,916 --> 00:37:45,458 Bickerstafftarren blasoia. 543 00:37:46,916 --> 00:37:50,125 Eskerrik asko, Bobby. Laguntzaile bikaina izan zara. 544 00:37:50,208 --> 00:37:52,916 Hilkutxa honetako gizona Edmund Bickerstaff da. 545 00:37:53,000 --> 00:37:56,125 Mediku viktoriar ustela, okultismoarekin lotuta. 546 00:37:56,208 --> 00:37:59,750 Jende bihozgabeak ostu dio dirutza balio duen ispilu bat. 547 00:38:01,083 --> 00:38:03,583 Tira, badirudi talde onenak irabazi duela. 548 00:38:03,666 --> 00:38:05,708 - Ixo! - Gure kasua da, ados? 549 00:38:05,791 --> 00:38:08,166 - Ez zenukete ezer jakingo… - Ixo, Karim. 550 00:38:08,250 --> 00:38:10,541 - Garagardogiletzat hartu duzue. - Ixo! 551 00:38:14,833 --> 00:38:18,041 Kasua biona da. Elkarrekin egingo duzue lan. 552 00:38:19,125 --> 00:38:20,791 Ez da arazoa izango, ezta? 553 00:38:24,166 --> 00:38:25,875 Jakina ezetz, inspektore. 554 00:38:28,500 --> 00:38:30,375 - Ez, inspektore. - Ongi. 555 00:38:31,125 --> 00:38:34,250 Aurkitu erlikia eta nork eta zergatik lapurtu zuen. 556 00:38:34,333 --> 00:38:38,958 Informazioa partekatu, elkarri lagundu. Amaitu gehiagok min hartu baino lehen. 557 00:38:43,750 --> 00:38:44,750 Azkar! 558 00:38:48,333 --> 00:38:50,666 - Goazen. - Barkatu, nire errua izan da. 559 00:38:51,250 --> 00:38:54,208 Beraz, Lockwoodek zuri sinestea erabaki du? 560 00:38:54,291 --> 00:38:56,666 Agian, bai. Ez dut zuk sinestea espero. 561 00:38:56,750 --> 00:38:58,458 Ondo. Goazen hot dog-en bila. 562 00:38:58,541 --> 00:39:02,541 - George Casper Karim, jenioa zara. - Barkamena eskatzen ari didazu? 563 00:39:02,625 --> 00:39:05,708 Bai, ez nukeen zure zolitasuna gutxietsi behar. 564 00:39:06,208 --> 00:39:08,083 Baina esan nuenaren askori eusten diot. 565 00:39:08,166 --> 00:39:11,250 Ispilua Arazoa ulertzeko pista moduko bat da. 566 00:39:11,333 --> 00:39:14,000 Senti dezaket. Berreskuratu behar dugu. 567 00:39:14,083 --> 00:39:16,583 - Fittesekin lan egingo dugu? - Lockwood! 568 00:39:17,750 --> 00:39:19,208 Zer arraio izan da hori? 569 00:39:19,875 --> 00:39:22,708 Lana lapurtu diguzue. Kasu handiegia da zuentzat. 570 00:39:23,791 --> 00:39:27,333 Badakizu ezetz, Kipps. Amorratzen zaitu, ezta? 571 00:39:27,416 --> 00:39:30,041 Inork baino hobeto egiten dugu lan hau. 572 00:39:31,583 --> 00:39:33,791 - Pisu gutxikoa zara. - Ene… 573 00:39:34,291 --> 00:39:37,375 Quill Kipps, apendize ibiltaria. 574 00:39:38,041 --> 00:39:40,041 Norbaitek atera beharko zintuzke. 575 00:39:40,875 --> 00:39:43,333 Ez dut zuekin honetan lan egingo. 576 00:39:43,416 --> 00:39:44,916 Hori esatea espero nuen. 577 00:39:45,000 --> 00:39:47,208 Interesgarriago bihurtuko al dugu? 578 00:39:47,708 --> 00:39:49,958 Ispilua aurkitzeko lasterketa. 579 00:39:50,458 --> 00:39:54,958 Galtzaileak The Times-en iragarkia jarri beharko du irabazlea zoriontzeko. 580 00:39:56,375 --> 00:39:57,333 Orrialde osokoa? 581 00:39:58,333 --> 00:40:00,625 Heldu, Tony. Hona hemen baldintzak. 582 00:40:01,458 --> 00:40:04,708 Galtzaileak lana eta sektorea utziko ditu. 583 00:40:06,875 --> 00:40:10,416 Londres askoz seguruago izango da hiru amateur gutxiagorekin. 584 00:40:13,000 --> 00:40:13,833 Ados? 585 00:40:18,250 --> 00:40:19,250 Zer duzu, Tony? 586 00:40:20,250 --> 00:40:21,583 Galtzearen beldur? 587 00:40:27,416 --> 00:40:28,875 Txantxa izango da. 588 00:40:30,708 --> 00:40:32,041 Gozatu azken kasuaz. 589 00:40:43,291 --> 00:40:44,791 Zer arraio egiten ari da? 590 00:40:49,416 --> 00:40:51,250 Nahi duen arraioa. 591 00:42:13,791 --> 00:42:18,833 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz