1 00:00:13,708 --> 00:00:15,083 Zeri begira gaude ba? 2 00:00:15,916 --> 00:00:19,333 Zilar-kristal baten atzean jarri dut segurtasunez miatzeko. 3 00:00:19,416 --> 00:00:20,750 Bai, baina egunez da. 4 00:00:20,833 --> 00:00:24,916 Bai, tira, bistan dago ez dudala zuk bezainbeste arriskua maite. 5 00:00:25,000 --> 00:00:28,500 Arrotza eraztunaren bila zebilen. Baina zergatik? 6 00:00:32,333 --> 00:00:33,500 Zigiluak. 7 00:00:35,791 --> 00:00:39,958 H 22 115. 8 00:00:40,958 --> 00:00:42,791 "H" Hugorena, agian? 9 00:00:42,875 --> 00:00:46,541 Nik ere uste nuen, baina zein beste "H" zegoen Annabelen bizitzan? 10 00:00:47,166 --> 00:00:48,583 2. ekitaldia, 2. eszena. 11 00:00:52,000 --> 00:00:56,875 "Izarrak sua direla zalantzan jarri, eguzkia mugitzen dela zalantzan jarri, 12 00:00:56,958 --> 00:01:01,291 egia gezurra dela zalantzan jarri, baina maite zaitudala, inoiz ez". 13 00:01:02,625 --> 00:01:03,833 Hori da! 14 00:01:03,916 --> 00:01:05,875 Zigilua maitasun-gutuna da. 15 00:01:05,958 --> 00:01:09,666 Annabelek eraztuna har nezan nahi zuen. Hugorekin zegoela frogatzen du. 16 00:01:10,250 --> 00:01:12,708 - Kartzelaratzeko nahikoa da, ezta? - Ez. 17 00:01:13,208 --> 00:01:14,666 Ez du ezer frogatzen. 18 00:01:15,458 --> 00:01:19,000 Bai, elkarrekin zeuden, baina ez du frogatzen hil zuenik. 19 00:01:19,708 --> 00:01:22,791 Kutxa gotorrean sartuko dut. Neuk gordeko dut giltza, 20 00:01:22,875 --> 00:01:25,916 ezin bainaiz zutaz fidatu. 21 00:01:26,583 --> 00:01:28,791 - Haren iturria da. - Ilegalki hartu zenuen. 22 00:01:28,875 --> 00:01:31,666 Sheen kaleko kasuaren behin betiko epaia eman da 23 00:01:31,750 --> 00:01:34,541 eta, antolatzen ez bagara, agur agentziari. 24 00:01:35,125 --> 00:01:38,375 - "Nahitaezko mugagabeko ikuskapena". - Zer da hori? 25 00:01:38,458 --> 00:01:43,041 Oraino 60 000 zor ditugu, baina ezin dugu helduen ikuskapenik gabe ezer egin. 26 00:01:43,125 --> 00:01:45,458 Ez. Txantxa izan behar da. 27 00:01:45,541 --> 00:01:47,583 Ez, haien menpe gaude. 28 00:01:47,666 --> 00:01:48,958 Baina plan bat dut. 29 00:01:49,041 --> 00:01:51,375 Gizon bati mamu batekin lagunduko diogu. 30 00:01:54,416 --> 00:01:56,291 HERIOTZA ESPLIKAEZINEN BOLADA 31 00:01:57,458 --> 00:01:58,875 MAMUAK GURE ARTEAN DAUDE 32 00:02:02,500 --> 00:02:04,416 MAMU-UKITUAK HILTZEN DU 33 00:02:07,041 --> 00:02:08,041 HERIOTZAK 34 00:02:13,375 --> 00:02:15,458 DERRIGORREZKO KERA-DEIA GAUEZ 35 00:02:18,333 --> 00:02:20,625 ASTINDU EKONOMIKOA 36 00:02:23,375 --> 00:02:25,708 BURDINA, ZILARRA, GATZA: DEFENTSA ONENA 37 00:02:27,125 --> 00:02:28,000 TEKNOLOGIA-AKZIOAK 38 00:02:28,500 --> 00:02:30,333 JONATHAN STROUD-EN NOBELETAN OINARRITUTA 39 00:02:31,666 --> 00:02:33,000 GAZTE ARGIAK MAMUAK SUMATZEN 40 00:02:40,708 --> 00:02:42,250 HERIOTZAK 41 00:02:42,333 --> 00:02:43,750 "ARAZOAK" 50 URTE DIRAU 42 00:02:59,375 --> 00:03:00,666 Zure plan erradikala 43 00:03:00,750 --> 00:03:04,333 Fairfax Burdina-n legalki egin ezin dugun lana lortzea da? 44 00:03:04,416 --> 00:03:08,500 George, ez dizkizut gauzak aurretik esaten ezkor samarra zarelako. 45 00:03:09,958 --> 00:03:13,291 "Agenteak behar ditugu naturaz gaindiko ikerketa egiteko. 46 00:03:13,375 --> 00:03:15,333 Ordaina arriskuarekin bat dator". 47 00:03:15,833 --> 00:03:19,416 - Arrisku handia, beraz. - 60 000 lortzeko beste, espero dut. 48 00:03:24,708 --> 00:03:26,125 Ateak ixten. 49 00:03:27,916 --> 00:03:30,625 Primeran jokatu beharko dugu han goian. 50 00:03:30,708 --> 00:03:33,416 Profesionaltasun osoz. Nik hitz egingo dut. 51 00:03:33,500 --> 00:03:35,083 Behin sir John Fairfax ikusi nuen. 52 00:03:35,166 --> 00:03:38,625 Burdinazko defentsak eman zizkion eskolari, eta hitzaldia ere eman zuen. 53 00:03:39,625 --> 00:03:44,625 - Kingston andereñoak ilea apaindu zuen. - George, hain justu esan behar ez duzuna. 54 00:03:46,500 --> 00:03:50,375 Mamu batekin lagunduko diogun gizonaren izena al dakizu? 55 00:03:50,875 --> 00:03:52,625 Ez. Solairua baino ez. 56 00:03:53,166 --> 00:03:54,041 Hogeigarrena. 57 00:03:55,583 --> 00:03:58,000 Azken solairua. Ez da izango…? 58 00:04:05,125 --> 00:04:06,041 Ateak ixten. 59 00:04:06,125 --> 00:04:09,333 Zuzenean bulegora. Zein sofistikatua. 60 00:04:10,333 --> 00:04:12,666 Sir John Fairfaxen bulegoa da. 61 00:04:12,750 --> 00:04:16,000 Honek ez du zentzurik. John Fairfaxek ez gaitu behar. 62 00:04:16,083 --> 00:04:19,083 Famatua eta aberatsa da. Fairfax Burdina sortu zuen. 63 00:04:19,166 --> 00:04:20,458 Eraikin osoa. 64 00:04:20,958 --> 00:04:24,250 Ez da nazkagarria Arazoarekin hainbeste aberastu izana? 65 00:04:24,333 --> 00:04:27,708 Zerbait merezi dut gauez herrialdea seguru mantentzearren. 66 00:04:27,791 --> 00:04:30,958 - Ai ene, barkatu. - Ez, arrazoi duzu, nazkagarria da. 67 00:04:32,000 --> 00:04:34,333 Arazoak mundu osoa itxuragabetu du. 68 00:04:35,166 --> 00:04:36,333 Plazera da, jauna. 69 00:04:37,416 --> 00:04:38,458 Anthony Lockwood. 70 00:04:39,583 --> 00:04:42,208 George Karim eta Lucy Carlyle. 71 00:04:43,000 --> 00:04:44,375 Lockwood Agentzia gara. 72 00:04:45,333 --> 00:04:47,708 Jakina. Zorigaiztoz ezaguna. 73 00:04:48,541 --> 00:04:49,750 Tira, eser zaitezte. 74 00:04:50,250 --> 00:04:51,750 Ihinztagailuen azpian. 75 00:04:53,166 --> 00:04:57,791 Zure iragarkiari erantzun genionean, ez genuen espero zurekin elkartzea. 76 00:04:58,625 --> 00:05:02,125 Kontuzko egoera da. Zuhurtziaz jokatu behar. 77 00:05:02,916 --> 00:05:06,083 Hainbat onibarri uko egitea erabaki dut, 78 00:05:06,166 --> 00:05:09,541 Berkshire-ko Combe Carey Hall barne. 79 00:05:09,625 --> 00:05:15,291 Nahiko ondo dago, baina bisitari nahiko tematiak ditu. 80 00:05:15,916 --> 00:05:21,000 Gogor saiatu naiz ezkutatzen, eta nire erosle potentzialak ez daki ezer. 81 00:05:21,083 --> 00:05:24,208 Seguru bihurtu nahi duzu erosleak ikusi baino lehen. 82 00:05:24,291 --> 00:05:30,291 Hain zuzen. Eta ezin du kalterik jasan, beraz, ez bengalarik ez lehergairik. 83 00:05:30,375 --> 00:05:33,291 Lan arriskutsua da, azkar eta zuhurtziaz egitekoa. 84 00:05:33,375 --> 00:05:36,416 Agentzia handi guztiek bidali dituzte aurrekontuak. 85 00:05:36,500 --> 00:05:37,750 Beraz, egia esan, 86 00:05:37,833 --> 00:05:42,958 zuen neurriko agentzia batek gutxiago eskatu beharko luke. 87 00:05:43,041 --> 00:05:46,333 Gure zerbitzua lehiakide handiagoena bezain ona da 88 00:05:46,416 --> 00:05:49,333 eta ez dugu gaizki ordaindutako lanik behar. 89 00:05:50,041 --> 00:05:55,666 Politikaria bezala gezurra esaten duzu, baina kasinoetan hasi nintzen, Lockwood. 90 00:05:56,666 --> 00:05:58,541 Iruzurrak antzeman ditzaket. 91 00:05:59,333 --> 00:06:01,833 Fittes eta Rotwell zuhurrak izango al dira? 92 00:06:01,916 --> 00:06:04,708 Batzorde batek hausnartzen ditu haien erabakiak. 93 00:06:04,791 --> 00:06:07,041 Eta zerbait azkarragoa behar duzu. 94 00:06:07,583 --> 00:06:09,916 Gu, adibidez. Txikia eta independentea. 95 00:06:10,000 --> 00:06:14,416 Gure agentziak bakarrik egin dezake lan hau behar duzun moduan. 96 00:06:15,583 --> 00:06:16,750 Diskurtso ona. 97 00:06:18,041 --> 00:06:22,291 Baina IKPSarekin egiten dut lan, eta ez dut uste egiten utziko dizuenik. 98 00:06:22,375 --> 00:06:26,291 Horregatik hobe litzateke ezer jakingo ez balu. 99 00:06:27,250 --> 00:06:29,875 Rotwellek 90 000 libera eskatu dizkit. 100 00:06:30,666 --> 00:06:33,333 Ez dizuet IKPSari zor diozuen baino gehiago emango. 101 00:06:33,416 --> 00:06:35,458 Zenbat zor diozue? 40 000? 50 000? 102 00:06:35,541 --> 00:06:38,750 Egia esan, 60 000. Gizon lanpetua zara, sir John. 103 00:06:39,458 --> 00:06:40,875 Beraz, gatozen harira. 104 00:06:41,500 --> 00:06:44,375 Gure isuna ordaindu eta etxea garbituko dizugu. 105 00:06:44,458 --> 00:06:47,250 Orduan… tratua dugu? 106 00:06:50,791 --> 00:06:52,916 Hirurogei mila ordainduko dizkigu! 107 00:06:53,000 --> 00:06:55,625 Baina oraindik ez ditugu. Azkar jokatu behar. 108 00:06:55,708 --> 00:06:57,625 Lucy, tresnak prestatu. 109 00:06:57,708 --> 00:07:01,166 George, Combe Carey Halli buruzko informazioa lortu. 110 00:07:01,250 --> 00:07:04,875 Ni Satchell's-era joango naiz lehertzen ez den zerbaiten bila. 111 00:07:04,958 --> 00:07:07,166 Etxean elkartuko gara. Ez esan inori. 112 00:07:13,500 --> 00:07:16,500 - Lan honek hilko gaitu. - Zer pena. 113 00:07:18,625 --> 00:07:19,541 Hara! 114 00:07:20,083 --> 00:07:21,583 Guzti hori aurkitu duzu? 115 00:07:21,666 --> 00:07:25,333 Bai, Fairfaxek aipatu ez zuen guztia. Ez da landetxea bakarrik. 116 00:07:25,416 --> 00:07:29,500 Erdi Aroko satanisten monasterioa ohi zen. 117 00:07:29,583 --> 00:07:31,208 Primeran. Monje gaiztoak. 118 00:07:31,291 --> 00:07:34,416 Behintzat badakigu zer dugun aurrean. Garagardoa? 119 00:07:34,500 --> 00:07:36,416 Ez, egia esan, ez dakigu. 120 00:07:36,500 --> 00:07:39,041 Asko hil ditu. Batzuk hil zituen festa batean 121 00:07:39,125 --> 00:07:41,958 duela 30 urte, baina ez zieten errua monjeei egotzi. 122 00:07:42,041 --> 00:07:46,375 Eskailera Oihulariena eta Gela Gorriarena egotzi zieten, zernahi ere diren. 123 00:07:46,458 --> 00:07:50,666 Bengalarik gabe, suizidioa da. Ez gara saiatzen diren lehenak. 124 00:07:50,750 --> 00:07:53,791 Arazoa hasi zenean, Fittesen eliteko taldea bidali zuten. 125 00:07:53,875 --> 00:07:55,416 Batek bakarrik biziraun zuen, 126 00:07:55,500 --> 00:07:58,666 eta beste bat, Samaran Pandey, oraindik ez da agertu. 127 00:07:58,750 --> 00:08:02,041 - Fairfaxek ezkutatu digu. - Ez, tratu ona lortu du. 128 00:08:02,125 --> 00:08:05,916 Baita guk ere. Azkenik gure talentuekin bat datorren lana. 129 00:08:07,666 --> 00:08:08,750 Baina taldea gara. 130 00:08:08,833 --> 00:08:13,500 Beraz, agentzia salbatzeko beste aukerarik bururatzen bazaizue, 131 00:08:13,583 --> 00:08:14,708 aurrera, aurkeztu. 132 00:08:18,291 --> 00:08:20,458 Ondo. Beraz, erabakia hartuta dago. 133 00:08:33,916 --> 00:08:35,333 Lockwood Agentzia. Esan. 134 00:08:38,958 --> 00:08:40,666 Barnes. Zurekin hitz egiteko. 135 00:08:42,291 --> 00:08:44,583 - Eta eskularruak? - Estres-garbiketa. 136 00:08:47,250 --> 00:08:50,125 - Bai? - Carlyle? Barnes inspektorea. 137 00:08:50,208 --> 00:08:52,708 - Kaixo. - Lockwoodi esan diozu bazoazela? 138 00:08:53,208 --> 00:08:57,625 Bai, esan diot. Pare bat egun barru noa. 139 00:08:57,708 --> 00:09:02,833 Agian lehenago joan nahi izango duzu. Jakin ezazu Hugo Blake aske utzi dutela. 140 00:09:03,666 --> 00:09:07,875 Ez dugu atxikitzeko nahikoa. Ez dago etxean egon zen frogarik. 141 00:09:08,500 --> 00:09:11,500 Erre ez bazenute, froga fisikoak izango genituzke. 142 00:09:12,000 --> 00:09:14,875 Esan Lockwoodi bihar noala gainbegirale berria aurkeztera. 143 00:09:14,958 --> 00:09:17,166 - Ez gara hemen egongo. - Zergatik? 144 00:09:19,458 --> 00:09:21,958 Etxea fumigatuko dutelako. 145 00:09:22,041 --> 00:09:23,250 Etzi, orduan. 146 00:09:25,250 --> 00:09:26,500 Itzuli etxera salbu. 147 00:09:43,708 --> 00:09:45,750 Espero dut zikintzen ez egotea! 148 00:09:47,041 --> 00:09:51,500 George, utzi garbitzeari eta igo kateak deskorapilatzen laguntzera. 149 00:10:23,750 --> 00:10:24,666 Aska nazazu. 150 00:10:24,750 --> 00:10:26,583 Ezin dizut lagundu. 151 00:10:27,666 --> 00:10:28,666 Eraztuna eman zenidan. 152 00:10:30,083 --> 00:10:31,875 Ezin bainaiz zutaz fidatu. 153 00:10:42,833 --> 00:10:45,166 Hara! Landaredi asko dago! 154 00:10:45,666 --> 00:10:47,916 Ez zara Londresetik atera, George? 155 00:10:48,000 --> 00:10:51,333 - Amona bisitatzen dut Sidcup-en. - Sidcup Londres da. 156 00:10:51,416 --> 00:10:54,708 Hor duzu erantzuna. Ez dirudi asko galdu dudanik. 157 00:10:54,791 --> 00:10:57,291 Sinestezina John Fairfaxen etxera joatea. 158 00:10:57,375 --> 00:10:59,375 Benetan kitzikatzen zaitu, ezta? 159 00:10:59,458 --> 00:11:01,083 Horrela ikusi nahi baduzu… 160 00:11:01,583 --> 00:11:04,083 Probatu duen guztian izan du arrakasta: 161 00:11:04,166 --> 00:11:06,333 argitaratze-industrian, ikuskizun-industrian… 162 00:11:06,416 --> 00:11:10,041 Hogeita hamar urterekin hasi zen galdatzen, eta begira orain. 163 00:11:10,541 --> 00:11:12,083 Eta pobrea ere ohi zen. 164 00:11:12,166 --> 00:11:15,416 Familia on batetik dator, eta zuk egundoko etxea duzu. 165 00:11:15,500 --> 00:11:18,791 Guztiz hipotekatua, George. Morroia naiz ia. 166 00:11:21,750 --> 00:11:25,791 Ongi etorri. Ellie naiz, Fairfax jaunaren laguntzailea. Zatozte. 167 00:11:27,000 --> 00:11:29,083 - Sir John…? - Atondoan zain duzue. 168 00:11:34,250 --> 00:11:35,125 Ondo zaude? 169 00:11:35,791 --> 00:11:36,833 Gerra-zauri zaharra. 170 00:11:36,916 --> 00:11:40,416 - Agentea ohi zinen? - Fairfax jaunaren langile asko bezala. 171 00:11:41,041 --> 00:11:43,500 Talentuak ahultzen zaizkizunean ezagutzeko gizona. 172 00:11:44,375 --> 00:11:47,625 Ez da adeitsua, baina badaki bigarren aukerak ematen. 173 00:11:48,666 --> 00:11:52,583 - Eta ondo ordaintzen du. Igo. - Tarranta honetan joan behar? 174 00:12:27,791 --> 00:12:30,916 Zer zabiltza? Ez dudatu etxe sorgindu baten atalasean. 175 00:12:31,000 --> 00:12:32,041 Lehen araua da. 176 00:12:32,541 --> 00:12:36,416 Bai, ez dakit, kontua da… zerbait entzun omen dudala. 177 00:12:39,583 --> 00:12:42,791 Ongi etorri Combe Carey Hallera. Berandutu zarete. 178 00:12:42,875 --> 00:12:46,458 Poltsak utzi eta presatu, mesedez. Iluntzen hasia da. 179 00:12:51,750 --> 00:12:55,041 Ez dut toki hau ulertzen. Ezer ez dago bere lekuan. 180 00:12:55,541 --> 00:12:56,958 Hau galeria da. 181 00:12:57,041 --> 00:13:01,791 Jatorrizko monasterioa suntsitu zuten monjeak denak batera suizidatu zirenean. 182 00:13:02,666 --> 00:13:05,208 Orduan zure kabuz entretenitu behar zinen. 183 00:13:05,291 --> 00:13:09,125 Etxea hondakinen gainean eraiki zuten. Frankenstein moduko bat da. 184 00:13:09,208 --> 00:13:12,583 Lockwoodek tratua hautsi du. Bengala leherkorra ekarri du. 185 00:13:13,291 --> 00:13:14,208 Ai ene. 186 00:13:14,291 --> 00:13:17,250 - Ellieri zuen gauzak miatzeko esan diot. - Zer? 187 00:13:17,333 --> 00:13:21,666 Beraz, zuk ere hautsi duzu tratua gure poltsak miatuz. 188 00:13:21,750 --> 00:13:25,375 Dakidanez, gure tratuan ez dago nire etxea 189 00:13:25,458 --> 00:13:28,666 erreko ez duzuela ziurtatzea eragozten didan ezer. 190 00:13:28,750 --> 00:13:32,375 Azken finean, ospe txarra duzue, beraz, berdinketa. 191 00:13:32,458 --> 00:13:34,250 Tira, denborak presatzen du. 192 00:13:35,250 --> 00:13:36,750 Ilundu da ia. 193 00:13:37,791 --> 00:13:39,500 Zertarako ekarri duzu? 194 00:13:39,583 --> 00:13:42,541 Beste gauzen artean, bengala askoz hobeak ditugu. 195 00:13:42,625 --> 00:13:43,750 Tira, lanera. 196 00:13:43,833 --> 00:13:47,041 Berandu da gu etxe honetan seguru egoteko. 197 00:13:47,625 --> 00:13:50,333 Handik Eskailera Oihulariak dituzue. 198 00:13:50,833 --> 00:13:52,958 Gela Gorrira eramango zaituztete, 199 00:13:53,041 --> 00:13:56,000 ziurrenik iturri nagusia dagoen lekua. 200 00:13:56,708 --> 00:13:58,083 Goizean itzuliko gara. 201 00:13:58,166 --> 00:14:01,916 - Behar duzuen guztia duzue, ezta? - Moldatuko gara. 202 00:14:02,666 --> 00:14:03,500 Zorte on. 203 00:14:10,375 --> 00:14:13,791 Lockwood jauna. IKPSa. Ireki atea. 204 00:14:15,916 --> 00:14:16,750 Fumigazioa. 205 00:14:19,125 --> 00:14:20,916 - Behera bota. - Bai, andrea. 206 00:14:53,791 --> 00:14:57,166 Hotz izugarria egiten du eta zaila da iturria aurkitzea, 207 00:14:57,250 --> 00:14:59,458 gelak ez baitatoz bat. 208 00:14:59,958 --> 00:15:02,833 Zerbait zaharra ezkutatuta omen dago. 209 00:15:03,666 --> 00:15:07,166 Itsuka sartzen ari gara. Ziur zaudete hau egin nahi dugula? 210 00:15:07,958 --> 00:15:10,250 Ni ez. Lockwood? 211 00:15:10,333 --> 00:15:12,083 Lockwood, zer zabiltza? 212 00:15:16,833 --> 00:15:18,416 Apur bat arrantzatzen. 213 00:15:19,291 --> 00:15:21,375 Honek erlaxatuko zaituzte agian. 214 00:15:21,458 --> 00:15:24,083 Atzo hona etorri nintzen ingurua aztertzera 215 00:15:24,166 --> 00:15:25,708 eta hau ezkutatu nuen. 216 00:15:26,208 --> 00:15:27,250 Argi zegoen 217 00:15:27,333 --> 00:15:30,083 Fairfaxek gure poltsak miatuko zituela 218 00:15:30,166 --> 00:15:33,458 eta nik bengalak sartuko nituela. 219 00:15:33,541 --> 00:15:36,750 Ez dugu ohiko ekipoa, baina bengala leherkor hau dugu. 220 00:15:37,250 --> 00:15:40,625 Potentzia industriala. Hala espero dut. Garestia izan zen. 221 00:15:41,583 --> 00:15:44,583 Beraz, poltsako bengala amua baino ez zen. 222 00:15:44,666 --> 00:15:46,083 Planaren parte zen. 223 00:15:47,125 --> 00:15:48,500 Nola ez zenigun esan? 224 00:15:48,583 --> 00:15:51,125 Ez genukeen une polit hau biziko. 225 00:15:51,208 --> 00:15:53,208 Tira, Luce, ez naiz munstroa. 226 00:15:54,750 --> 00:15:57,000 Ondo. Hasiko gara? 227 00:16:03,083 --> 00:16:04,166 Zerbait sumatzen duzue? 228 00:16:04,250 --> 00:16:08,791 Oso isilik daude eskailera oihulariak izateko. 229 00:16:10,125 --> 00:16:13,541 - Gaua libre hartuko zuten. - Guk egin behar genukeena. 230 00:16:36,750 --> 00:16:37,708 Prest zaudete? 231 00:16:58,041 --> 00:17:00,041 Energia txarra dago horma hauetan. 232 00:17:01,458 --> 00:17:02,708 Energia txar asko. 233 00:17:05,666 --> 00:17:06,750 Oihuak daude. 234 00:17:07,833 --> 00:17:09,666 Anabasa. Ahots gehiegi dago. 235 00:17:17,291 --> 00:17:19,208 Ez da oso gorria, ezta? 236 00:17:21,875 --> 00:17:24,375 Luce, lagun iezadazu katearekin. 237 00:17:24,458 --> 00:17:26,958 George, gure erretira bermatu. 238 00:17:36,583 --> 00:17:40,375 - Sei gradu eta jaisten. - Zernahi ere dagoen, hurbiltzen ari da. 239 00:17:41,833 --> 00:17:44,625 Baina oraindik iturrien arrastorik ez. Arraroa. 240 00:17:45,125 --> 00:17:49,500 - George, ez omen daude gela ezkutuak? - Planoen arabera, baliteke baietz. 241 00:17:49,583 --> 00:17:52,916 Frogak bilatuko ditugu. Hemen gelditu, babes gaitzazu. 242 00:17:55,791 --> 00:18:00,125 Hutsuneak eta horma faltsuak bilatu. Iturriak ezkuta ditzakeen ezer. 243 00:18:01,916 --> 00:18:04,791 Distira espektralen kopurua ikusita, asko hil dira hemen. 244 00:18:06,000 --> 00:18:09,791 Hemen dagoela uste dugu? Mamu nagusiaren iturria? 245 00:18:11,958 --> 00:18:14,458 - Tenperatura: bost gradu. - Itxaron. 246 00:18:21,958 --> 00:18:24,000 Utzi jotzeari. Entzun behar dut. 247 00:18:26,166 --> 00:18:27,083 Ez nago jotzen. 248 00:18:27,583 --> 00:18:30,208 Zirkulura itzuli! Zerbait arraro dago. 249 00:18:34,250 --> 00:18:35,666 Nondik dator soinu hori? 250 00:18:37,666 --> 00:18:38,500 Odola. 251 00:18:40,875 --> 00:18:43,250 Ez da odola. Ezin da izan. Plasma da. 252 00:18:44,958 --> 00:18:47,250 Baina odol-itxura eta usaina du… 253 00:18:47,333 --> 00:18:49,375 Mamu-ukitua du, ez hurbildu. 254 00:18:53,000 --> 00:18:54,083 Nola egin du hori? 255 00:18:54,708 --> 00:18:57,750 Zirkulu handiegia egin dugu. Ahulgunea dago erdian. 256 00:18:58,375 --> 00:19:01,083 Goazen. Utz dezagun ekipoa eta goazen atera. 257 00:19:03,791 --> 00:19:05,500 Ez al duzu bermatu? 258 00:19:05,583 --> 00:19:09,375 - Bai! Ez da posible! - Itxita dago. Harrapatuta gaude! 259 00:19:09,458 --> 00:19:12,166 Lasai gaitezen. Gure izuaz elikatuko da. 260 00:19:13,041 --> 00:19:16,916 Beste irteera bat behar dugu. Bila ezazu aurkitu duzun lekuan. 261 00:19:17,000 --> 00:19:19,333 George, erakar eta distrai dezagun. 262 00:19:20,041 --> 00:19:22,500 Errespetu nahikoa jaso du gauza honek. 263 00:19:24,666 --> 00:19:26,291 Tira, ez izan lotsati. 264 00:19:26,375 --> 00:19:29,416 - Hemen zerbait dago. - Ondo. Jarraitu bilatzen. 265 00:19:35,041 --> 00:19:36,000 Toki oro dago. 266 00:19:36,500 --> 00:19:38,125 Ez da mamu bakarra! 267 00:19:39,291 --> 00:19:42,416 - Zer aurkitu duzu? - Ez nago ziur. Denbora behar dut! 268 00:19:42,500 --> 00:19:45,500 Elkarrekin dihardute. Kaka! 269 00:19:45,583 --> 00:19:46,625 Kontzentratu. 270 00:19:48,541 --> 00:19:50,791 Nola egingo diogu aurre horri? 271 00:19:51,708 --> 00:19:53,500 Lucy, esan hori atea dela. 272 00:19:53,583 --> 00:19:55,375 Ihes egin nahi dut jada! 273 00:20:09,000 --> 00:20:11,750 Poltergeist batek itxiko zuen atea, baina aldatzaileak soilik 274 00:20:11,833 --> 00:20:14,333 azal daitezke odol gisa. Baina ez neurri horretan! 275 00:20:14,416 --> 00:20:16,416 Bigarren motako mamu berria al da? 276 00:20:16,500 --> 00:20:20,708 Aldatzaile arrunta soilik da. Mamuek ezin dute hainbeste burdina mugitu. 277 00:20:20,791 --> 00:20:23,000 - Bizi batek egingo zuen. - Zer? Nork? 278 00:20:24,041 --> 00:20:27,666 Fairfaxek? Ez litzateke hori egiteko hor egotera ausartuko. 279 00:20:27,750 --> 00:20:31,291 Agian Elliek talentua du oraindik. Agian proba da. 280 00:20:31,375 --> 00:20:35,000 Zer? Ez duzu uste egingo oraindik zerbait lortuko dugunik. 281 00:20:35,083 --> 00:20:36,666 Heriotza-tranpa da. 282 00:20:36,750 --> 00:20:37,583 Ai ene. 283 00:20:38,875 --> 00:20:40,291 Tenperatura jaitsi da. 284 00:20:40,791 --> 00:20:43,208 Gela Gorria ez da toki sorgindu nagusia. 285 00:20:43,291 --> 00:20:44,708 Bigarren mailakoa da. 286 00:20:45,791 --> 00:20:47,541 Zerbait gehiago dago hor. 287 00:20:52,541 --> 00:20:55,625 - Eta irteerarik ez badago? - Ba hilda gaude. 288 00:21:06,166 --> 00:21:08,541 Zergatik armiarmek maite dituzte mamuak? 289 00:21:09,291 --> 00:21:11,583 Ez dio axola. Oharpen bikainak dira. 290 00:21:14,250 --> 00:21:15,208 Adibide ederra. 291 00:21:16,791 --> 00:21:19,083 - Kaka! - Sam Pandey. 292 00:21:28,291 --> 00:21:30,791 Ziur aski ez jaisteko esan nahi zigun. 293 00:21:37,583 --> 00:21:40,208 Eta orain jaitsiko gara. 294 00:21:45,416 --> 00:21:46,666 Zerbait zain daukagu. 295 00:21:47,833 --> 00:21:50,750 Jatorrizko Eskailera Oihulariak izango al dira? 296 00:21:50,833 --> 00:21:56,166 Agian. Fairfaxek ustekabeak gogoko ditu. Horregatik da hain trebea negozioetan. 297 00:21:57,125 --> 00:21:57,958 Goazen. 298 00:21:58,541 --> 00:21:59,375 Ondo da. 299 00:22:03,250 --> 00:22:05,208 Fairfax eta ikuskizun-industria. 300 00:22:13,708 --> 00:22:18,291 Itxaron. George, Lucy, itxoin. Uste dut aurkitu dudala… 301 00:22:18,375 --> 00:22:21,625 - Hauek dira eskailerak. - Tira. Jaitsi! 302 00:22:31,916 --> 00:22:33,166 Zer egingo dugu? 303 00:22:35,125 --> 00:22:36,083 Amaitu da. 304 00:22:37,541 --> 00:22:38,375 Monjeak. 305 00:22:39,916 --> 00:22:41,541 Hemen hil ziren. 306 00:23:29,500 --> 00:23:33,750 George, aurkitu iturria. Luce, lagundu aldentzen. Denbora irabazi behar. 307 00:23:33,833 --> 00:23:37,041 Iturria aurkitzeko? Hemen ez dago ezer! 308 00:23:40,666 --> 00:23:41,875 Fitteseko mutila! 309 00:23:41,958 --> 00:23:44,583 Fitteseko mutila ez da arazoa. Tira! 310 00:24:27,208 --> 00:24:28,416 Lucy, ez! 311 00:24:33,500 --> 00:24:36,750 - Mamu-blokeoa jasan duzu. - Bai. Baina iturria aurkitu dut. 312 00:24:38,208 --> 00:24:39,625 Putzuan. Haien gorpuak! 313 00:24:39,708 --> 00:24:42,541 - Beranduegi. Gehiegi daude! - Eskerrak tratua hautsi nuela. 314 00:24:44,958 --> 00:24:46,000 Desioa eskatu. 315 00:25:18,958 --> 00:25:19,791 George. 316 00:25:21,083 --> 00:25:21,916 George! 317 00:25:23,583 --> 00:25:24,583 George! 318 00:25:26,541 --> 00:25:27,416 Ondo zaude? 319 00:25:29,041 --> 00:25:30,375 Masaileko mina dut. 320 00:25:31,791 --> 00:25:32,625 Lucy. 321 00:25:36,333 --> 00:25:38,208 - Lucy. - Eta haren masailekoa? 322 00:25:39,000 --> 00:25:43,958 Masailekoa merezi dut. Baboa izan naiz. Hanka-sartzea izan da hona etortzea. 323 00:25:47,625 --> 00:25:50,500 Begira. Nola ez nuen aurretik ikusi? 324 00:25:51,791 --> 00:25:54,333 Fairfax ez zegoen kasinoekin soilik lotuta. 325 00:25:54,416 --> 00:25:57,500 Estatus ona zuen burdinaren arloan hasi baino lehen. 326 00:25:57,583 --> 00:25:58,958 Annabel ezagutzen zuen? 327 00:25:59,041 --> 00:26:02,416 Ezagutzeaz aparte, harekin zegoen. 328 00:26:02,916 --> 00:26:05,333 Hark eman zion eraztuna. Ziur nago. 329 00:26:06,875 --> 00:26:11,666 Zigiluak eskatu zuelaren erregistroa egon behar dela adierazten du. 330 00:26:11,750 --> 00:26:14,708 Itxaron, orduan… hark hil zuen? 331 00:26:16,083 --> 00:26:17,416 Eta eraztuna froga da. 332 00:26:18,541 --> 00:26:21,875 Uste dut etxeak hil gaitzan ekarri gaituela hona. 333 00:26:23,041 --> 00:26:27,041 Ez litzateke susmagarria hiru agente gehiago lanean hiltzea. 334 00:26:27,125 --> 00:26:28,541 Tira, goazen hemendik 335 00:26:29,125 --> 00:26:31,125 bizirik gaudela jakin baino lehen. 336 00:26:31,208 --> 00:26:33,000 Gela Gorritik igaroz gero, agur. 337 00:26:33,083 --> 00:26:36,041 Begira, argia dago! Agian handik atera gaitezke. 338 00:26:52,250 --> 00:26:53,083 Tira! 339 00:26:53,166 --> 00:26:54,000 Korri! 340 00:27:00,500 --> 00:27:01,541 Ez mugitu. 341 00:27:02,375 --> 00:27:03,916 Eskuak gora. 342 00:27:04,000 --> 00:27:06,625 Zuk ekarri gaituzu hona hil gaitezen. 343 00:27:08,166 --> 00:27:09,083 Zu izan zara. 344 00:27:09,166 --> 00:27:11,958 Zu sastakatu zintudan gure etxean, ezta? 345 00:27:12,041 --> 00:27:13,916 Gerra-zauri hori ez da zaharra. 346 00:27:16,750 --> 00:27:18,000 Geldi hor. 347 00:27:25,333 --> 00:27:28,958 Ziur nago bion artean konpon dezakegula kontu hau. 348 00:27:30,291 --> 00:27:33,666 Eraztuna nahi duzu. Uste zenuen argitu arte itxaron zenezakeela 349 00:27:33,750 --> 00:27:35,916 Gela Gorrian guri kentzeko. 350 00:27:36,416 --> 00:27:37,541 Bueno, hemen gaude. 351 00:27:38,375 --> 00:27:40,583 Zigiluak errudun zarela frogatzen du. 352 00:27:41,875 --> 00:27:43,500 Oso zehatza da. 353 00:27:43,583 --> 00:27:46,458 Ziur damutzen zaizula Annabelentzat erosi izana. 354 00:27:46,541 --> 00:27:49,750 Ez, ez zait erosi izana damutzen. 355 00:27:49,833 --> 00:27:54,458 Maiz damutzen zait hormatartekatu nuenean eraztuna ahaztu izana. 356 00:27:55,500 --> 00:27:56,916 Ankerra izan zen, bai. 357 00:27:57,458 --> 00:28:00,750 Baina ezin nuen nire bizitza akats batengatik hondatu. 358 00:28:02,000 --> 00:28:06,500 Ez orduan ez orain. Beraz, utzi estokea eta eman eraztuna. 359 00:28:07,166 --> 00:28:08,125 Ezin dut. 360 00:28:09,416 --> 00:28:10,625 Nik ez dut eraztuna. 361 00:28:11,625 --> 00:28:14,458 Ez daramagu gainean. Ez gaude pitzatuta. 362 00:28:14,541 --> 00:28:16,833 Eta non dagoen dakien bakarra naiz, 363 00:28:16,916 --> 00:28:19,791 beraz, hiltzen banauzu, ez duzu berreskuratuko. 364 00:28:19,875 --> 00:28:21,000 Iruzurra da hori. 365 00:28:23,208 --> 00:28:25,416 - Ba egidazu tiro. - Lockwood, ez! 366 00:28:27,625 --> 00:28:30,708 Monjeekin ongi moldatuko zinatekeen. Hil nahi duzu. 367 00:28:30,791 --> 00:28:31,791 Bai, agian. 368 00:28:32,375 --> 00:28:33,666 Baina ez nauzu hilko. 369 00:28:34,166 --> 00:28:37,708 Nola harrapa zaitzaketen pentsatzen ari zara jada. 370 00:28:37,791 --> 00:28:40,291 Antzezlea ere zara, ezta? 371 00:28:40,375 --> 00:28:43,541 Ikus dezagun benetan nolakoa zaren. 372 00:28:43,625 --> 00:28:44,583 Ez. 373 00:28:49,250 --> 00:28:50,125 Hara! 374 00:28:50,916 --> 00:28:52,125 Ikaratuta dirudizu. 375 00:28:52,958 --> 00:28:53,875 Annabel bezala. 376 00:28:53,958 --> 00:28:55,500 Ez iezaiozu tiro egin. 377 00:28:56,666 --> 00:28:59,208 Hau nahi duzu, ezta? 378 00:28:59,291 --> 00:29:01,416 - Lucy, zer egin duzu? - Zer da? 379 00:29:01,500 --> 00:29:03,833 - Berriz lapurtu du. - Zer dago hor? 380 00:29:03,916 --> 00:29:05,416 Lucy, zer zabiltza? 381 00:29:11,166 --> 00:29:12,416 Annabelen iturria da. 382 00:29:13,250 --> 00:29:17,875 Aspalditik nahi izan du zu ikustea, Fairfax jauna. 383 00:29:17,958 --> 00:29:19,666 - Zer? - Lucy… 384 00:29:27,708 --> 00:29:28,541 Annabel! 385 00:30:42,125 --> 00:30:43,750 Zoroekin ari naiz lanean. 386 00:30:48,416 --> 00:30:49,375 Hor geldi! 387 00:30:54,125 --> 00:30:55,125 Utz nazazue! 388 00:31:05,083 --> 00:31:06,791 Agenteak gara. Gure lana da. 389 00:31:06,875 --> 00:31:09,791 Lanean ari gara. Ez duzue hau egiteko eskubiderik. 390 00:31:11,041 --> 00:31:14,833 - Lan ez egiteko agindu nizuen. - Bai, jauna, eta ulertzen dut… 391 00:31:14,916 --> 00:31:16,083 Ixo! 392 00:31:16,708 --> 00:31:19,625 Banekien ez zenutela obedituko ezta gau batez ere. 393 00:31:20,583 --> 00:31:21,791 Baina orain, entzun. 394 00:31:21,875 --> 00:31:23,791 Anthony Lockwood, George Karim 395 00:31:23,875 --> 00:31:26,000 eta Lucy Carlyle, atxilotuta zaudete 396 00:31:26,083 --> 00:31:28,416 lizentziarik gabe ikertzeagatik, 397 00:31:28,500 --> 00:31:30,458 IKPSaren arauak zuzenean hautsiz. 398 00:31:30,541 --> 00:31:32,416 Hiltzen saiatu gaituzte. 399 00:31:32,500 --> 00:31:36,041 John Fairfaxek Annabel Ward hil zuen eta gu hil nahi gintuen. 400 00:31:36,125 --> 00:31:40,750 Azken hamarkadan zure sailarekin eskuz esku ibili den John Fairfax berak. 401 00:31:40,833 --> 00:31:44,291 Jauna, egia da. Ito eta tximinian usteltzen utzi zuen. 402 00:31:44,375 --> 00:31:48,166 - Zergatik sinetsi behar dizut? - Ez da gezurra. Frogak ditugu. 403 00:31:48,250 --> 00:31:49,916 Lan oso hau tranpa zen. 404 00:31:50,000 --> 00:31:52,166 Galdetu Ellieri. Fairfax aitortzen entzun zuen. 405 00:31:54,708 --> 00:31:55,708 Egia bada… 406 00:31:55,791 --> 00:32:00,958 Barnes inspektorea? Barkatu, jauna. Komisariordea iritsi berria da. 407 00:32:04,125 --> 00:32:05,791 - Furgonetara. - Inspektore… 408 00:32:05,875 --> 00:32:07,458 Sinetsi behar didazu. 409 00:32:08,000 --> 00:32:08,833 Inspektore… 410 00:32:10,041 --> 00:32:14,458 Sir John Fairfax hil duzuela diote. Azkenean, egunkarian agertuko zarete. 411 00:32:14,541 --> 00:32:16,125 Zer zabiltza zu hemen? 412 00:32:16,625 --> 00:32:18,541 Fittesen bitarteko berezia naiz. 413 00:32:19,250 --> 00:32:22,750 Agente zitalez arduratzen gara. Urte askotarako. 414 00:32:27,291 --> 00:32:28,708 Prentsarengana joko dut. 415 00:32:29,375 --> 00:32:30,375 Suntsituko ditut. 416 00:32:30,458 --> 00:32:31,791 Guztiei esango diet. 417 00:32:32,666 --> 00:32:34,208 Aizue, zatozte hona. 418 00:32:34,291 --> 00:32:35,125 Zer? 419 00:32:37,125 --> 00:32:40,041 Zer dabil komisariordea hemen goizeko 05:00etan? 420 00:32:41,833 --> 00:32:44,083 Gauzak hartzen ari dira. Zer pasa da? 421 00:32:48,583 --> 00:32:51,000 Inspektore, zer arraio gertatzen ari da? 422 00:32:52,916 --> 00:32:54,541 Ez zaituztegu atxilotuko. 423 00:32:56,416 --> 00:32:57,750 Ez hau sinatuz gero. 424 00:33:01,125 --> 00:33:03,916 Konfidentzialtasun-akordioa. Inola ere ez. 425 00:33:04,000 --> 00:33:06,125 Sinatu. Edo ez duzue babesik izango. 426 00:33:06,208 --> 00:33:07,416 Babesa zerengandik? 427 00:33:08,291 --> 00:33:11,166 - Ba al dakizu zer estaltzen ari diren? - Ez da normala. 428 00:33:11,250 --> 00:33:14,416 - Arauen kontra doa. - Paperak sinatu. 429 00:33:42,083 --> 00:33:43,916 Burutsu zareten lehen aldia. 430 00:33:45,500 --> 00:33:46,708 Zuen helbidea du. 431 00:33:51,916 --> 00:33:53,291 Ekipo osoa hartu dute. 432 00:33:54,000 --> 00:33:57,333 Guk ez dakigun zerbait dakite Fairfaxi buruz. Ez digute esango. 433 00:33:57,416 --> 00:33:59,583 Hiltzailea delaz aparte? 434 00:34:00,458 --> 00:34:02,458 Ez dute inoiz egin duguna jakingo. 435 00:34:03,000 --> 00:34:03,833 Tira… 436 00:34:05,250 --> 00:34:06,583 bizirik gaude bederen. 437 00:34:24,833 --> 00:34:27,541 Lagun maiteok, gaur hemen elkartu gara 438 00:34:28,166 --> 00:34:30,666 Samaran-i agur egiteko 439 00:34:30,750 --> 00:34:33,416 eta Jainkoen eskuetan uzteko. 440 00:34:34,750 --> 00:34:36,250 Bizitzan… 441 00:34:36,958 --> 00:34:37,791 Barkatu. 442 00:34:38,750 --> 00:34:39,625 Barkatu. 443 00:34:40,750 --> 00:34:43,041 Kaixo. Penelope Fittes naiz. 444 00:34:44,125 --> 00:34:45,333 Badakigu nor zaren. 445 00:34:46,041 --> 00:34:48,625 Eta zuek Lockwood Agentzia zarete. 446 00:34:49,125 --> 00:34:50,166 Zu zerbitzatzeko. 447 00:34:51,125 --> 00:34:53,375 Ez zara gu ikustera etorri, ezta? 448 00:34:54,000 --> 00:34:56,000 Pozten nau ikusteak, baina ez. 449 00:34:56,500 --> 00:35:00,083 Ama Combe Carey Halleko lehen saialdian egon zen. 450 00:35:00,166 --> 00:35:04,416 Biziraun zuen bakarra izan zen, eta uste dut gaizki sentitzen dela… 451 00:35:06,500 --> 00:35:10,500 Sam haren anaia txikia bezalakoa zen. Milesker aurkitzeagatik. 452 00:35:12,416 --> 00:35:14,208 Zu Lucy Carlyle izango zara. 453 00:35:15,041 --> 00:35:16,000 Ezagutzen nauzu? 454 00:35:16,750 --> 00:35:18,416 - Bai. - Ni ezagutzen nauzu? 455 00:35:18,500 --> 00:35:22,166 Tira, jakina, Karim jauna. Pozten naiz zu ondo ikusteaz. 456 00:35:22,250 --> 00:35:26,250 Nire agentzian jarraitzea nahi nuke. Egotzi zintuen baboa bota nuen. 457 00:35:26,333 --> 00:35:29,666 Zer pena. Baboa zen, baina toki horrekin bat zetorren. 458 00:35:30,166 --> 00:35:32,750 Uler dezaket zergatik zauden erosoago orain. 459 00:35:35,958 --> 00:35:37,791 Milesker berriro. Benetan. 460 00:35:38,708 --> 00:35:39,541 Agur. 461 00:35:46,750 --> 00:35:49,125 Zergatik esan duzu hori? Atsegina izan da. 462 00:35:49,208 --> 00:35:53,750 Aizue, ez da borrokatzeko unea. Penelope Fittesek ezagutzen gaitu! 463 00:36:00,166 --> 00:36:03,666 - IKPSeko gutuna sinestezina da. - Litekeen baino hobea da. 464 00:36:05,666 --> 00:36:06,875 Dena estaliko dute 465 00:36:07,750 --> 00:36:10,041 Fairfax kausa naturalak direla eta hil zela esanez. 466 00:36:10,125 --> 00:36:12,583 Haren izena babestu nahi dute. Zergatik? 467 00:36:12,666 --> 00:36:16,583 Zernahi ere zebilen, Annabel hiltzea icebergaren tontorra izan zen. 468 00:36:17,125 --> 00:36:19,166 Ordainduko digute behintzat. 469 00:36:19,250 --> 00:36:22,583 - 60 000 liberak? - Ez dio axola. Ezin dugu aipatu. 470 00:36:22,666 --> 00:36:26,458 Gure izena The Times-eko lehen orrialdean agertu behar litzateke. 471 00:36:26,958 --> 00:36:29,458 Eta orain ezer gertatu ez balitz bezala da. 472 00:36:29,541 --> 00:36:31,416 Hau da, zure izena. 473 00:36:31,500 --> 00:36:34,666 Lockwood, hau egundokoa da. Ez ikuskapenik ez zorrik. 474 00:36:34,750 --> 00:36:36,750 Ez bezerorik ez osperik, 475 00:36:36,833 --> 00:36:40,000 eta zor gehiago ditugu 60 000 libera horietaz aparte. 476 00:36:43,708 --> 00:36:47,833 George, lapurtu zenuen froga da hori. Kutxa gotorrean egon behar. 477 00:36:47,916 --> 00:36:49,291 Zer den jakin nahi dut. 478 00:36:49,375 --> 00:36:53,583 Zergatik dago intsignia hau kaxetan eta betaurrekoetan? Liluragarria. 479 00:36:53,666 --> 00:36:56,791 Zernahi ere diren, alferrekoak izan ziren mamu anker haren aurka. 480 00:36:56,875 --> 00:37:00,000 Basakeriaz hil zuten, George. Zer espero duzu? 481 00:37:00,750 --> 00:37:05,625 Eta bai, amaieran beldurgarria zen, baina ezagutzen nuela sentitzen nuen. 482 00:37:05,708 --> 00:37:08,125 Bizirik balego bezala zen. 483 00:37:09,666 --> 00:37:10,500 Kontuz ibili. 484 00:37:11,500 --> 00:37:12,875 Entzuteak suntsi zaitzake. 485 00:37:12,958 --> 00:37:15,333 - Eta kontuz ez bazabiltza… - George! 486 00:37:17,791 --> 00:37:20,041 Ahatz ezazu guzti hori oraingoz, Luce. 487 00:37:21,333 --> 00:37:23,458 Tira, azkenean ondo atera da. 488 00:37:24,625 --> 00:37:26,125 Gordeko ditut. 489 00:37:27,708 --> 00:37:32,083 Jaitsiko zarenez, gordeko al duzu hau leku seguru batean? 490 00:37:33,833 --> 00:37:36,458 LAUGARREN MAILA 491 00:37:38,375 --> 00:37:39,458 Zeuk sinatu duzu. 492 00:37:40,541 --> 00:37:41,500 Baimenduta dago? 493 00:37:41,583 --> 00:37:46,666 Barnesen aurpegia ikusita, hark ere ez dakizki arauak. Beraz, zergatik ez? 494 00:37:47,166 --> 00:37:49,166 Gainera, neure agentzia da. 495 00:37:50,208 --> 00:37:51,291 Hau zure lekua da. 496 00:38:26,208 --> 00:38:28,125 Lucy. 497 00:38:34,083 --> 00:38:35,625 Lucy. 498 00:38:38,750 --> 00:38:40,208 Lucy. 499 00:38:42,875 --> 00:38:44,375 Ez zenukeen aipatu behar. 500 00:38:44,875 --> 00:38:46,708 Entzutearen eraginaren kontua. 501 00:38:47,375 --> 00:38:48,583 Jakin behar du. 502 00:38:48,666 --> 00:38:52,958 Gehiegi lotu zitzaion Annabeleri, eta entzuleak ahi daitezke. 503 00:38:53,041 --> 00:38:54,666 Zaindu behar dugu. 504 00:38:54,750 --> 00:38:55,875 Ona da eta… 505 00:38:56,625 --> 00:38:58,583 azkenik ni ulertzen hasia da. 506 00:38:59,708 --> 00:39:01,791 Zuk uste baino askoz gogorragoa da. 507 00:39:04,416 --> 00:39:06,041 Dena ondo han behean? 508 00:39:07,625 --> 00:39:08,708 Luce? 509 00:39:16,458 --> 00:39:17,291 Luce? 510 00:39:18,416 --> 00:39:19,250 Lucy? 511 00:39:21,000 --> 00:39:22,000 Dena ondo? 512 00:40:43,375 --> 00:40:48,375 Azpitituluak: Yara Prieto Ortiz