1 00:00:29,000 --> 00:00:30,760 Stern kapitaina. Dei bat dut. 2 00:00:32,080 --> 00:00:32,920 Mila esker. 3 00:00:34,960 --> 00:00:35,840 Bai, esan? 4 00:00:35,840 --> 00:00:37,640 Maya, ni naiz. 5 00:00:38,800 --> 00:00:41,280 - Joe, zer da? Zer gertatu da? - Maya... 6 00:00:41,880 --> 00:00:42,920 Zer, Lily da? 7 00:00:44,800 --> 00:00:47,560 Ez, Lily ez. Zera... 8 00:00:49,200 --> 00:00:51,960 - Joe, esadazu behingoz. - Maya... 9 00:00:53,440 --> 00:00:54,280 Claire da. 10 00:00:55,040 --> 00:00:56,120 Zure ahizpa. 11 00:00:57,400 --> 00:00:58,920 Izugarrikeria gertatu da. 12 00:01:01,840 --> 00:01:03,400 {\an8}- Zatoz. - Maite zaitut. 13 00:02:10,120 --> 00:02:14,600 HARLAN COBEN-EN FOOL ME ONCE 14 00:02:16,000 --> 00:02:16,840 Ondo zaude? 15 00:02:18,240 --> 00:02:20,920 Ikuspegi erabat desberdina behar dugu orain. 16 00:02:22,320 --> 00:02:25,360 Bi hilketek loturarik ez zutela zirudien, 17 00:02:26,040 --> 00:02:27,880 baina pistola bera erabili zuten bietan. 18 00:02:31,680 --> 00:02:35,200 Maya, ahizpari tiro egin ziotenean, atzerrian zeunden, ezta? 19 00:02:35,800 --> 00:02:37,480 - Bai. - Bai, bale. 20 00:02:37,480 --> 00:02:40,040 - Egiaztatuko zenuten hori jada. - Bai ba. 21 00:02:40,760 --> 00:02:41,680 Ziur egoteko. 22 00:02:42,760 --> 00:02:43,600 Ziur egoteko? 23 00:02:45,000 --> 00:02:48,080 Ahizpa hil nuen, eta hilabete batzuk geroago senarra? 24 00:02:49,640 --> 00:02:53,320 Bere garaian, ikerketa zure koinatuarengan zentratu zen. 25 00:02:54,040 --> 00:02:55,680 Claireren senarrarengan. 26 00:02:55,680 --> 00:02:56,600 Bai, Eddie. 27 00:02:56,600 --> 00:02:59,240 - Hori, Eddie Walker. - Alibia zuen baina. 28 00:02:59,840 --> 00:03:00,800 Zergatik aipatu duzu? 29 00:03:00,800 --> 00:03:02,600 Informazio berria ikusita, 30 00:03:02,600 --> 00:03:04,960 asumitu behar dugu arrazoi familiarren bat dagoela. 31 00:03:05,480 --> 00:03:09,080 Ezkontza batek lotutako bi pertsona arma beraz erail dituzte. 32 00:03:09,080 --> 00:03:13,800 Ea, Joek eta Clairek ondo ezagutzen zuten elkar? 33 00:03:15,080 --> 00:03:16,240 Lankideak ziren. 34 00:03:16,240 --> 00:03:18,320 Burkett Global Enterprises-en? 35 00:03:18,320 --> 00:03:19,960 - Bai. - Bai, bale. 36 00:03:20,880 --> 00:03:22,200 - Joek kontratatu zuen? - Bai. 37 00:03:23,280 --> 00:03:25,840 Ahaidea zuelako? Edo...? 38 00:03:27,800 --> 00:03:31,240 {\an8}Azkarra eta farmazia-zientzialari ona zelako. 39 00:03:32,240 --> 00:03:34,480 Eta, bai, ahaidea zuelako. 40 00:03:34,480 --> 00:03:38,520 Burkett familia horrelakoa da. Ez dira arrotzez fidatzen. 41 00:03:38,520 --> 00:03:43,240 Bai. Nik ezingo nuke koinatarekin lanik egin. Ezin astunagoa da zorria, ene! 42 00:03:49,680 --> 00:03:52,720 Barkatu. Lankideak ziren beraz. 43 00:03:52,720 --> 00:03:56,280 Ba al zegoen... tirabirarik haien artean? 44 00:03:57,960 --> 00:03:58,800 Ez. 45 00:03:59,320 --> 00:04:02,440 Baina zu ez zeunden maiz. Askotan, atzerrian zeunden. 46 00:04:02,440 --> 00:04:05,000 Joek eta Clairek ez zuten aferarik. 47 00:04:07,640 --> 00:04:08,920 Bale. 48 00:04:11,160 --> 00:04:14,160 Sentitzen dut. Zaila suertatuko zitzaizun, ziur. 49 00:04:14,160 --> 00:04:15,960 Gehien maite zenituen bi pertsonak. 50 00:04:18,080 --> 00:04:21,880 Familiaren eta zure senideen heriotzaren inguruko zerbaiten berri 51 00:04:21,880 --> 00:04:26,720 {\an8}izanez gero, edo ezer dakien norbait ezagutzen baduzu, 52 00:04:27,280 --> 00:04:28,400 jakinaraz iezaguzu. 53 00:04:35,320 --> 00:04:37,600 Milesker. Etxe ederra duzu. 54 00:04:50,440 --> 00:04:51,400 Ezkonduta zaude? 55 00:04:52,040 --> 00:04:54,840 - Bai. Zortzi urtez. - Zortzi urtez. 56 00:04:54,840 --> 00:04:59,120 Dakizunean, badakizu. Lau ume ditugu, eta beste bat bidean. 57 00:05:02,560 --> 00:05:03,720 Ez. Ze-- 58 00:05:03,720 --> 00:05:06,840 Ez dut bikoterik. Baliteke hori aldatzea gaurko zitaren ostean. 59 00:05:08,080 --> 00:05:10,360 Maya baretzeko zen, Kierce. 60 00:05:10,360 --> 00:05:12,040 Erabaki ona izan da. 61 00:05:12,040 --> 00:05:13,480 Irribarre egin du. 62 00:05:13,480 --> 00:05:15,360 Gezurra esatea inoiz ez da erabaki ona. 63 00:05:20,320 --> 00:05:21,200 {\an8}Dena ondo? 64 00:05:22,080 --> 00:05:24,000 {\an8}Esadazu zerbeza geratzen dela. 65 00:05:25,160 --> 00:05:26,480 Lilyk edan ditu denak. 66 00:05:28,320 --> 00:05:29,160 Tori. 67 00:05:29,920 --> 00:05:31,160 - Tori. - Milesker. 68 00:05:31,160 --> 00:05:32,840 Zatoz musu ematera. Zatoz. 69 00:05:33,600 --> 00:05:34,720 Kaixo! 70 00:05:35,240 --> 00:05:37,600 Ondo portatu zara. Trago gehiago! 71 00:05:39,640 --> 00:05:40,720 Ene neska zintzoa. 72 00:05:44,400 --> 00:05:45,360 Tira ba. 73 00:05:47,400 --> 00:05:49,200 Barrura. Sar gaitezen. 74 00:05:50,560 --> 00:05:51,400 Ea ba. 75 00:05:51,960 --> 00:05:55,080 Kamerak daude gela guztietan. Kezkatuta bazaude, 76 00:05:55,080 --> 00:05:58,000 {\an8}sartu aplikazioan. Ondo pasatzen ikusiko duzu. 77 00:05:58,000 --> 00:05:59,040 Ondo dago hori. 78 00:05:59,640 --> 00:06:00,680 Segurua dirudi. 79 00:06:00,680 --> 00:06:01,760 Jolastuko gara? 80 00:06:01,760 --> 00:06:03,720 - Zoaz. - Goazen harea-zulora. 81 00:06:03,720 --> 00:06:05,240 Zoaz. Milesker. Agur. 82 00:06:05,240 --> 00:06:07,160 - Agur, amatxo! - Agur, laztana. 83 00:06:07,160 --> 00:06:09,200 - Agur. - Agur! 84 00:06:09,840 --> 00:06:11,840 Kontuz mailarekin, Lily. 85 00:06:14,120 --> 00:06:17,840 Palanka orokorra igotakoan, sakatu ezkerreko pedala. 86 00:06:18,360 --> 00:06:19,360 Konforme. 87 00:06:19,360 --> 00:06:21,280 - Aztertu aginteak, bai? - Bai. 88 00:06:33,960 --> 00:06:37,000 Bi hilketek loturarik ez zutela zirudien, baina... 89 00:06:39,240 --> 00:06:40,880 pistola bera erabili zuten bietan. 90 00:06:42,080 --> 00:06:44,800 {\an8}...edo ezer dakien norbait ezagutzen baduzu... 91 00:06:55,760 --> 00:06:58,400 Begira, zera-- Eseki behar dut. Bai. 92 00:07:01,480 --> 00:07:03,480 - Hepa. - Hitz egin behar dugu. 93 00:07:04,600 --> 00:07:05,920 Bai. Bale, nola ez. 94 00:07:06,520 --> 00:07:07,880 Claireren erailketaz. 95 00:07:08,520 --> 00:07:09,920 Zaude. Ez dut ulertzen. 96 00:07:09,920 --> 00:07:12,520 - Nolatan daude lotuta? - Ez du zentzurik. 97 00:07:14,720 --> 00:07:17,760 Claire bere etxean hil zuten, lapurreta batean. 98 00:07:18,360 --> 00:07:20,400 Eva, etengabe nengoen atzerrian. 99 00:07:20,400 --> 00:07:24,520 Haien eguneroko bizitza urrun-urrun geratzen zitzaidan. 100 00:07:25,120 --> 00:07:26,960 Claire nik baino maizago ikusten zenuen. 101 00:07:27,920 --> 00:07:29,480 Esan al zuen ezer inoiz? 102 00:07:30,680 --> 00:07:31,880 Saiatu gogoratzen. 103 00:07:32,840 --> 00:07:34,960 Egon al zen ezer, edozer, akaso-- 104 00:07:34,960 --> 00:07:35,880 Ez. 105 00:07:39,760 --> 00:07:41,240 Kaka, Robby da. 106 00:07:41,240 --> 00:07:42,200 Zer nahi du? 107 00:07:42,200 --> 00:07:45,960 {\an8}Noizbehinka deitzen dit, umeak, dirua eta abar direla eta. 108 00:07:45,960 --> 00:07:46,960 Dirua? 109 00:07:46,960 --> 00:07:48,000 Bai, lasai. 110 00:07:48,000 --> 00:07:50,720 Eva, izatez bakean utzi behar zaitu. 111 00:07:50,720 --> 00:07:53,800 Maya, benetan diotsut, joana da. 112 00:07:55,000 --> 00:07:55,840 Ondo nago. 113 00:07:57,680 --> 00:07:58,760 - Tori. - Milesker. 114 00:08:01,160 --> 00:08:04,360 Maya, Claireri buruzko zerbait esan behar nizukeen. 115 00:08:05,680 --> 00:08:07,160 - Zer da? - Zera... 116 00:08:09,200 --> 00:08:12,080 Claire eta biok bazkaltzera irten ginen behin. 117 00:08:12,080 --> 00:08:14,280 Hau aste batzuk lehenago izan zen... 118 00:08:15,760 --> 00:08:20,880 bere heriotza baino aste batzuk lehenago. Hitz egin genuen. Itxura bikaina zuen. 119 00:08:20,880 --> 00:08:24,880 Barregarri zebilen, betiko Claire. Bere telefonoak jo zuen orduan. 120 00:08:24,880 --> 00:08:27,520 Poltsan zuen, baina entzun entzun genuen. 121 00:08:27,520 --> 00:08:29,560 Aurpegia aldatu zitzaion. 122 00:08:30,080 --> 00:08:33,600 Kalera irten zen. Begiratu egin nion 123 00:08:34,480 --> 00:08:38,640 eta besoak astintzen ikusi nuen, nahiko haserre. 124 00:08:40,160 --> 00:08:43,480 Kalean egon zen... bost-bat minutuz. 125 00:08:44,520 --> 00:08:46,280 Esan zizun norekin aritu zen? 126 00:08:46,880 --> 00:08:47,760 Ez. 127 00:08:47,760 --> 00:08:49,760 - Galdetu zenion? - Garrantzia kendu zion. 128 00:08:49,760 --> 00:08:52,760 Laneko kontu bat zela esan zidan. Argi dago ezetz. 129 00:08:52,760 --> 00:08:53,960 Nabaria da, ezta? 130 00:08:53,960 --> 00:08:57,360 - Baina ez zidan ezer kontatu. - Zer esan nahi duzu? 131 00:08:58,800 --> 00:08:59,640 Eva. 132 00:09:00,520 --> 00:09:03,120 Mugikorra ez zen... 133 00:09:05,240 --> 00:09:06,440 ohiko mugikorra, 134 00:09:07,880 --> 00:09:10,000 zorro arrosa zuena. Zera... 135 00:09:11,480 --> 00:09:12,840 beste mugikor bat zen. 136 00:09:15,440 --> 00:09:16,560 Beste bat? 137 00:09:18,400 --> 00:09:19,400 Ez dut ulertzen. 138 00:09:19,400 --> 00:09:23,480 - Zaharragoa zen, apur bat desfasatua. - Esan zenion poliziari? 139 00:09:24,400 --> 00:09:25,760 {\an8}Ai, ama, Eva! 140 00:09:25,760 --> 00:09:27,760 {\an8}- Begira, ia-- - Eta zergatik ez? 141 00:09:27,760 --> 00:09:30,080 {\an8}Agian afera bat zeukalako! 142 00:09:30,080 --> 00:09:33,440 Nola erantzungo zuten Eddiek eta umeek? 143 00:09:33,440 --> 00:09:36,440 Mugikor sekretua informazio erabakigarria da. 144 00:09:36,440 --> 00:09:37,800 Agian ezagutzen zuen... 145 00:09:40,320 --> 00:09:44,360 Haserre hitz egin zuen norbaitekin, mugikor sekretuaz, 146 00:09:44,360 --> 00:09:46,680 eta, gero, hilda agertu zen. 147 00:09:54,920 --> 00:09:57,480 Oiloak dinosauroen ondorengoak dira. 148 00:09:57,480 --> 00:10:01,640 Berez, tiranosauro rexaren ahaiderik hurbilenak dira. 149 00:10:02,880 --> 00:10:06,000 Ipurdiraino beteko naiz hala ere. 150 00:10:09,400 --> 00:10:11,880 Gozoegia egiten dute, Nicole. 151 00:10:13,160 --> 00:10:14,760 Konortea galdu zenuen? 152 00:10:16,360 --> 00:10:18,160 Bai. Gutxi gorabehera. 153 00:10:18,680 --> 00:10:21,760 - Gutxi gorabehera? - Zoratu naizela pentsatuko duzu. 154 00:10:21,760 --> 00:10:23,480 Ezer berririk ez. 155 00:10:27,600 --> 00:10:30,080 Gidatzen nenbilen eta ez nuen hesia ikusi. 156 00:10:30,960 --> 00:10:31,840 Zer esan nahi duzu? 157 00:10:33,040 --> 00:10:36,120 Gidatzen nenbilen, dena ondo, eta, bat-batean, danba! 158 00:10:37,240 --> 00:10:39,960 Ez ditut ez aldigaiztoa, ez bolante-kolpea gogoratzen. 159 00:10:41,600 --> 00:10:43,160 Hesi bat jo nuen. 160 00:10:45,320 --> 00:10:48,640 Lagun eta laguntzaile nauzunez, galdetu behar dizut-- 161 00:10:48,640 --> 00:10:50,960 - Ez nuen edan. - Ez zara goizeko bileran azaldu. 162 00:10:50,960 --> 00:10:53,440 - Lanpetuta nengoen. - Lau aste agertu gabe. 163 00:10:55,360 --> 00:10:56,640 Zer zara, nire ama? 164 00:10:58,040 --> 00:11:01,640 Ezin dut azaldu. Aurrekoan, sumatu egin nuen konortegabetzea, 165 00:11:01,640 --> 00:11:03,640 baina, honakoan, zera... 166 00:11:05,320 --> 00:11:06,960 Sami, zoaz medikuarenera. 167 00:11:06,960 --> 00:11:11,440 - Ez. Baja emango lidake. - Probak behar dituzu. Badakit ez duzula-- 168 00:11:11,440 --> 00:11:15,120 Honen berri emanez gero, amaitu da. Badakit zer gertatzen den. 169 00:11:15,120 --> 00:11:18,560 Nire adineko poliziak, bereziki osasun arazoak dituztenak, 170 00:11:18,560 --> 00:11:21,840 potolo egoten dira urtebeteren buruan, txofer lanetan. 171 00:11:21,840 --> 00:11:24,480 Baina nik ezingo dut hori ere egin, ezta? 172 00:11:27,960 --> 00:11:30,160 Ezin ditudalako... hesiak ikusi. 173 00:11:36,480 --> 00:11:37,640 Egin itzazu probak. 174 00:11:39,000 --> 00:11:41,720 Ospitale pribatuan. Behar izanez gero, isilean. 175 00:11:42,760 --> 00:11:44,080 Baina egin itzazu probak. 176 00:11:46,840 --> 00:11:48,000 Ez ezazu kontua baztertu. 177 00:12:40,680 --> 00:12:43,440 Eddie, kaxak atera nahi ditut. 178 00:12:43,440 --> 00:12:44,760 Neure kontu. 179 00:13:40,760 --> 00:13:44,840 Espresso a olo-esnearekin. Eta badakit olozko galletak gustatzen zaizkizula. 180 00:13:45,720 --> 00:13:46,720 Bai, tira... 181 00:13:52,760 --> 00:13:56,560 Lapurreta pistola batekin. Hori ez da oso ohikoa, ezta? 182 00:13:57,320 --> 00:14:00,520 {\an8}Lehen baino ezohikoagoa da. Zer eraman zuten Claire hildakoan? 183 00:14:00,520 --> 00:14:03,040 {\an8}Tira, bizitza bat merezi duen ezer ez. 184 00:14:03,040 --> 00:14:06,040 Txostenaren arabera, ez dago susmagarri nabaririk. 185 00:14:06,040 --> 00:14:08,400 Senarrak lankide batek egiaztatutako alibia du 186 00:14:08,400 --> 00:14:13,000 eta, diru konturen bat kenduta, bikoteak ez zuen arazorik. 187 00:14:13,000 --> 00:14:16,800 Maya ez zegoen. Bere senarra eta ahizpa lankideak ziren. 188 00:14:16,800 --> 00:14:20,200 - Afera ukatzen du, baina-- - Maitakideak izan balira... 189 00:14:21,320 --> 00:14:22,360 - Txortakideak. - Bai. 190 00:14:22,360 --> 00:14:25,360 Errazago topatuko genuke arrazoi bat. 191 00:14:26,240 --> 00:14:30,080 Tira, demagun... txortan egiten zutela. Nola amaitu zuten hilda 192 00:14:30,960 --> 00:14:33,280 lau hilabeteko aldearekin? 193 00:14:34,120 --> 00:14:37,440 {\an8}Senarrak alibia du eta emaztea urrun-urrun zegoen. 194 00:14:37,440 --> 00:14:41,320 Mayaren pistolaren proba balistikoaren emaitza dugu. 195 00:14:42,480 --> 00:14:45,120 Desgaituta dago. Hortik ezin jarraitu. 196 00:14:45,120 --> 00:14:47,840 - Tira, orduan zer? - Sikario bat? 197 00:14:50,400 --> 00:14:52,680 - Jendeak kontratatzen ditu sikarioak? - Bai ba. 198 00:14:52,680 --> 00:14:55,400 - Hara. - Jeloskorrek arraro jokatzen dute. 199 00:14:56,360 --> 00:14:57,840 Nork? Ahizpak? Senarrak? 200 00:14:57,840 --> 00:14:59,760 Ez dakit ba! 201 00:14:59,760 --> 00:15:03,720 Hipotesi inprobablea da, baina ezinezkoa da gizon bat eta bere koinata 202 00:15:03,720 --> 00:15:06,880 arma berak hiltzea eta loturarik ez egotea. 203 00:15:06,880 --> 00:15:11,480 Hau da, lankideak eta senideak ikertu behar ditugu-- 204 00:15:26,080 --> 00:15:26,960 Umezaina. 205 00:15:28,240 --> 00:15:29,280 Tira, zer? 206 00:15:30,680 --> 00:15:32,880 Mayak dio piper-espraiaz eraso ziola. 207 00:15:32,880 --> 00:15:35,600 - Piper-espraiaz? Noiz? - Duela egun batzuk. 208 00:15:36,360 --> 00:15:39,440 - Eta orain aipatu didazu... - Liskartu omen ziren. 209 00:15:39,440 --> 00:15:42,560 Agian badu esangurarik. Umezainek dena ikusten dute. 210 00:15:43,600 --> 00:15:45,160 Buru-belarri egoten dira. 211 00:15:46,800 --> 00:15:48,760 Joeren bizia ondo ezagutuko zuen. 212 00:15:51,120 --> 00:15:52,800 Gozoa, portzierto. Milesker. 213 00:15:53,480 --> 00:15:54,320 Ez horregatik. 214 00:16:06,520 --> 00:16:08,040 MAITASUNA 215 00:16:11,400 --> 00:16:14,240 Ai, izugarri gustatzen zait. Sekulakoa da. 216 00:16:14,240 --> 00:16:15,800 Zure antza du. 217 00:16:15,800 --> 00:16:17,920 - Begietan. - Egia. Hara! 218 00:16:24,120 --> 00:16:26,640 Erre egin behar dut. Ez kontatu Eddieri. 219 00:16:26,640 --> 00:16:27,560 Claire! 220 00:16:29,840 --> 00:16:32,480 - Zer zabiltza? - Isildu baina. 221 00:16:54,240 --> 00:16:56,600 - Amamaren konpartimentu sekretua. - Bai? 222 00:16:56,600 --> 00:16:59,760 Gogoratzen duzu bitxiak non gordetzen zituen? 223 00:17:15,240 --> 00:17:16,080 Claire! 224 00:17:23,200 --> 00:17:24,320 Zer zabiltza? 225 00:17:26,160 --> 00:17:27,320 Ez hasi, Eddie. 226 00:17:27,320 --> 00:17:29,800 - Zer? Etxean sartu zatzaizkit! - Giltzak dauzkat! 227 00:17:29,800 --> 00:17:32,520 - Eta emaztearen kaxak nahasi. - Antolatu egin behar dira. 228 00:17:32,520 --> 00:17:34,680 - Esan nizun ez hurbiltzeko. - Bai. 229 00:17:36,920 --> 00:17:37,760 Bale, begira... 230 00:17:39,480 --> 00:17:41,200 Galdera bat egingo dizut. 231 00:17:41,800 --> 00:17:44,640 Ez zaizu gustatuko, baina erantzun bat behar dut. 232 00:17:45,160 --> 00:17:46,000 Bota. 233 00:17:48,240 --> 00:17:49,640 Clairek aferaren bat zuen? 234 00:17:52,960 --> 00:17:54,120 Hori duzu galdera? 235 00:17:55,160 --> 00:17:57,800 - Hildako emaztea-- - Bazenuen horren berri? 236 00:18:03,480 --> 00:18:05,680 Nire emaztea hil-- erail egin zuten. 237 00:18:06,960 --> 00:18:09,480 Ea aferarik zuen galdetzea ere... 238 00:18:22,680 --> 00:18:23,520 Eddie. 239 00:18:29,920 --> 00:18:32,600 Evak dio ezkutuko deiak jasotzen zituela. 240 00:18:36,040 --> 00:18:38,480 Eta hau topatu dut. 241 00:18:39,640 --> 00:18:41,840 Kutxan ezkutatuta. 242 00:18:45,280 --> 00:18:47,120 - Eman iezadazu. - Ezin dut. 243 00:18:47,120 --> 00:18:49,120 - Eman. - Zer gertatu zen, Eddie? 244 00:18:49,120 --> 00:18:50,760 - Mugikorra! - Ahizpa nuen! 245 00:18:50,760 --> 00:18:52,000 Eta nik emaztea! 246 00:19:00,960 --> 00:19:02,320 Ez geunden unerik hoberenean. 247 00:19:04,040 --> 00:19:06,120 Haren aitzakia, galdetzen nionean, 248 00:19:07,200 --> 00:19:09,880 beti zen berandu arte lan egiten zuela, badakizu norekin. 249 00:19:11,040 --> 00:19:13,400 Afera Joerekin zuela iradoki nahi duzu. 250 00:19:13,400 --> 00:19:15,360 Ez dut ezer iradoki nahi. 251 00:19:15,880 --> 00:19:17,120 Baina harentzat 252 00:19:18,200 --> 00:19:20,040 ez nintzela nahikoa sentitzen nuen. 253 00:19:21,360 --> 00:19:23,640 - Esan zenion poliziari? - Bai zera. 254 00:19:24,160 --> 00:19:27,360 Ni atxilotzeko irrika dute. Ez diet arrazoirik emango. 255 00:19:33,000 --> 00:19:34,120 Mugikorra, mesedez. 256 00:19:34,120 --> 00:19:36,040 Hartu eta itzuli egingo dut. 257 00:19:36,040 --> 00:19:37,480 Ez ni zirikatu. 258 00:19:37,480 --> 00:19:40,360 Eddie, ez zaitez-- Di-da eraits zaitzaket. 259 00:19:40,360 --> 00:19:41,880 - Mugikorra. - Ez. 260 00:19:41,880 --> 00:19:43,120 - Orain. - Eddie. 261 00:19:43,120 --> 00:19:44,640 Eman mugikor ostia-- 262 00:19:48,040 --> 00:19:48,880 Jode. 263 00:19:49,480 --> 00:19:50,320 Kaka. 264 00:19:53,240 --> 00:19:54,080 Abisatu dizut. 265 00:19:56,480 --> 00:19:58,720 Ezer aurkitzen badut, deituko dizut. 266 00:20:02,560 --> 00:20:03,440 Izeba Maya. 267 00:20:03,440 --> 00:20:07,000 Abby, presa dut. Zure aita erori egin da. Zain ezazu. 268 00:20:11,840 --> 00:20:14,880 Eman mugikorra, Maya! Emaztearen mugikorra da! 269 00:20:15,480 --> 00:20:17,040 Emadazu mugikor demontrea! 270 00:20:22,920 --> 00:20:23,760 Zer mugikor? 271 00:20:25,960 --> 00:20:26,800 Aita. 272 00:20:35,200 --> 00:20:39,160 Burkett andreak dio eraso egin zeniola piper-espraiaz. Egia al da? 273 00:20:40,080 --> 00:20:42,560 Bai, bera hasi zelako. Horrela. 274 00:20:42,560 --> 00:20:45,560 Zergatik? Jendeak ez ohi dio umezainari eraso. 275 00:20:45,560 --> 00:20:48,560 Burua galdu zuen. Senarra, goian bego, 276 00:20:49,760 --> 00:20:52,720 bideoan agertzen bide zelako hasi zen. 277 00:20:53,480 --> 00:20:54,840 Izutu egin ninduen. 278 00:20:56,200 --> 00:20:58,120 Bideoan zer azaltzen zen? 279 00:20:58,800 --> 00:21:00,840 Ezer ez. Pantaila beltz zegoen. 280 00:21:00,840 --> 00:21:03,640 Orduan zergatik ostu zenuen SD txartela? 281 00:21:04,240 --> 00:21:05,080 Ostu? 282 00:21:05,920 --> 00:21:08,240 Hark dio ordenagailutik hartu zenuela. 283 00:21:09,720 --> 00:21:11,320 Esan dizuet, erotuta dago. 284 00:21:12,120 --> 00:21:14,360 Buruko arazoak ditu agian. 285 00:21:14,360 --> 00:21:17,640 Gerran gauzak ikusten dituzte. Neskatxak kezkatzen nau. 286 00:21:19,320 --> 00:21:23,680 Ezagutzen zenuen Burkett jauna. Bera hil aurretik maiz mintzatuko zineten. 287 00:21:23,680 --> 00:21:24,760 Bai. 288 00:21:24,760 --> 00:21:26,360 Eta han egongo zinen 289 00:21:26,360 --> 00:21:29,960 Burkett andrearen ahizpa, Claire Walker, hil zutenean. 290 00:21:29,960 --> 00:21:31,280 Bai. 291 00:21:31,280 --> 00:21:33,240 Badakit galdera deserosoa dela, 292 00:21:33,240 --> 00:21:37,400 baina ba al zenuen lankideak baino zerbait gehiago zirelako susmorik? 293 00:21:38,720 --> 00:21:39,680 Sexua? 294 00:21:42,040 --> 00:21:42,960 Ez dut uste... 295 00:21:44,360 --> 00:21:46,320 Joe beti mintzatzen zen Mayaz. 296 00:21:47,400 --> 00:21:50,320 Ez zegoenean, Joek beti zioen haren mira zuela. 297 00:21:52,160 --> 00:21:53,240 Gizon ona zen. 298 00:21:55,280 --> 00:21:56,280 Onegia harentzat. 299 00:22:23,320 --> 00:22:25,240 Zergatik zuen beste mugikor bat? 300 00:22:26,520 --> 00:22:27,760 Lanagatik, ziur aski. 301 00:22:27,760 --> 00:22:28,760 Inoiz ez nuen ikusi. 302 00:22:29,280 --> 00:22:30,360 Nik ere ez, baina... 303 00:22:34,240 --> 00:22:35,080 Aita. 304 00:22:40,360 --> 00:22:42,560 Izututa nago. Baliteke ez dakigun zerbait egotea. 305 00:22:43,800 --> 00:22:45,520 Ama erail zuten eran hiltzea... 306 00:22:46,240 --> 00:22:49,920 Ez dugu lapurtzeko moduko ezer. Zergatik egin ote zien gogor? 307 00:22:52,000 --> 00:22:53,040 Beharbada, zera... 308 00:22:54,160 --> 00:22:55,000 Ez dakit. 309 00:22:56,920 --> 00:22:58,600 Jendea izutu egiten da. 310 00:23:02,600 --> 00:23:03,440 Bihotza, 311 00:23:04,200 --> 00:23:05,960 ama ona izan zenuen. 312 00:23:07,000 --> 00:23:10,880 Zu eta Dan ezin biziago maite zintuzten. 313 00:23:11,520 --> 00:23:13,120 Gainerakoa zera da... 314 00:23:14,360 --> 00:23:15,360 hutsala. 315 00:23:16,480 --> 00:23:18,080 Galderak eginda ere... 316 00:23:21,800 --> 00:23:23,400 ezerk ez digu itzuliko. 317 00:23:29,520 --> 00:23:31,240 Gogora ezazu bere horretan. 318 00:23:34,360 --> 00:23:35,680 Aparteko emakumea zen. 319 00:24:07,360 --> 00:24:08,800 DEI-ERREGISTROA DEIAK: 16 320 00:24:19,160 --> 00:24:22,000 AZAROAK 27 321 00:24:31,200 --> 00:24:33,200 {\an8}PLAYER ONE JOLAS-ARETOA 322 00:24:35,760 --> 00:24:37,760 {\an8}PLAYER ONE JOLAS-ARETOA 323 00:24:58,240 --> 00:25:00,120 - Kaixo? - Dan! 324 00:25:03,880 --> 00:25:06,600 - Zer zabiltza? - Zer deritzozu? 325 00:25:07,360 --> 00:25:08,440 Zergatik? 326 00:25:08,440 --> 00:25:10,240 Aitak dio alferrekoak direla, 327 00:25:10,240 --> 00:25:12,800 baina amaren aspaldiko gauzak daude hemen. 328 00:25:13,560 --> 00:25:14,600 Begiratu. 329 00:25:14,600 --> 00:25:16,520 Umetako argazkiak. 330 00:25:17,600 --> 00:25:21,360 - Zergatik zokoratu ditu? - Egun hartan, dena sartu zuen kaxetan. 331 00:25:22,840 --> 00:25:24,840 Hau bai hau. 332 00:25:25,800 --> 00:25:28,120 Antzinakoa da. Funtzionatzen al du? 333 00:25:28,760 --> 00:25:29,760 Non da pantaila? 334 00:25:30,280 --> 00:25:34,800 Ez. Filma darabil, hortxe. 20-bat argazki baino ezin ziren egin. 335 00:25:40,160 --> 00:25:43,440 Bat geratzen da. Amaren argazkiak dauzka agian. 336 00:25:45,080 --> 00:25:45,920 Bai. 337 00:26:05,120 --> 00:26:06,720 DEBEKATUTA DAGO APARKATZEA 338 00:26:11,000 --> 00:26:17,120 PLAYER ONE JOLAS-ARETOA 339 00:26:39,000 --> 00:26:39,840 Lagunduko dizut? 340 00:26:41,040 --> 00:26:44,080 - Mintza naiteke arduradunarekin? - Jakina. Zatoz. 341 00:26:46,680 --> 00:26:49,600 Nire ahizparen gaineko zerbait galdetu nahi dizut. 342 00:26:51,280 --> 00:26:53,320 - Nor zara? - Maya Stern. 343 00:26:53,320 --> 00:26:55,640 - Ezagutzen dut zure ahizpa? - Agian. 344 00:26:56,840 --> 00:26:59,760 Etorri ohi zela uste dut. Arrazoia jakin nahi dut. 345 00:26:59,760 --> 00:27:01,760 Gainerakoek etortzeko duten arrazoi bera. 346 00:27:01,760 --> 00:27:02,720 Ez, zera... 347 00:27:03,760 --> 00:27:05,680 Ez zen halako tokietara etortzen zenetakoa. 348 00:27:05,680 --> 00:27:08,840 Ziur? Isileko bideojoko-zale asko dago hemen. 349 00:27:09,720 --> 00:27:11,320 Claire Walker deitzen zen. 350 00:27:12,480 --> 00:27:14,160 Baduzu horren aditzerik? 351 00:27:15,360 --> 00:27:16,640 Ez. Ez ba. 352 00:27:18,480 --> 00:27:19,640 Hil egin zuten. 353 00:27:20,560 --> 00:27:21,400 Sentitzen dut. 354 00:27:21,400 --> 00:27:23,160 Mugikor sekretu bat zuen. 355 00:27:24,120 --> 00:27:27,280 Dei guztiak toki honetatik edo honetara egin ziren. 356 00:27:29,000 --> 00:27:30,440 Ez al da arraroa? 357 00:27:30,440 --> 00:27:33,320 Hil aurreko asteetan, hamasei dei, 358 00:27:33,320 --> 00:27:35,320 guzti-guztiak hona edo hemendik. 359 00:27:38,200 --> 00:27:41,640 - Kamerak dituzu, eta nik data zehatzak. - Bi astero ezabatzen dugu dena. 360 00:27:42,480 --> 00:27:43,720 Eta Joe Burkett? 361 00:27:43,720 --> 00:27:45,680 - Ezagutzen duzu gizona? - Ez. 362 00:27:45,680 --> 00:27:49,280 Hamaika galdera egin didazu. Pertsona lanpetua naiz. 363 00:27:49,280 --> 00:27:52,080 Ziur? Hura ere hilda dago. 364 00:27:52,880 --> 00:27:54,920 Jendea hona etorri, eta hil egiten dela diozu? 365 00:27:55,440 --> 00:27:56,440 Jolas-aretoa da. 366 00:27:56,440 --> 00:27:58,760 Ez dugu ahizparen hiltzailea topatzen. 367 00:27:58,760 --> 00:28:03,920 Polizia erdi amore emanda dabil. Mugikor hau dugu aztarna berri bakarra. 368 00:28:04,720 --> 00:28:06,960 Sentitzen dut. Pozik lagunduko nizuke. 369 00:28:20,520 --> 00:28:23,280 Zeruko diamante bat bezalaxe 370 00:28:23,280 --> 00:28:24,200 Tira ba. 371 00:28:30,320 --> 00:28:32,400 - Bai, esan? - Maya? Judith naiz. 372 00:28:32,920 --> 00:28:35,120 Badakit. Zure izena azaltzen zait. 373 00:28:35,640 --> 00:28:37,000 Lily jasotzen ari naiz. 374 00:28:37,640 --> 00:28:38,480 Jasotzen? 375 00:28:38,480 --> 00:28:39,400 Haurtzaindegitik. 376 00:28:39,920 --> 00:28:43,040 Izabella eta zure kamera sekretua direla eta, bale. 377 00:28:43,560 --> 00:28:44,680 Deitu diozu? 378 00:28:44,680 --> 00:28:46,320 Ez dit erantzuten. 379 00:28:46,880 --> 00:28:47,920 Aholku bat nahi? 380 00:28:47,920 --> 00:28:49,800 Itzul dadila. Barka eskatu. 381 00:28:50,520 --> 00:28:53,160 Esaiozu baduela Toscanako etxea erabiltzea. 382 00:28:53,160 --> 00:28:54,160 Bale, ados. 383 00:28:54,160 --> 00:28:57,120 Biharko testamentuaren irakurketa gogorarazteko deitu dizut. 384 00:28:57,120 --> 00:28:58,360 Bertaratuko zara? 385 00:28:58,840 --> 00:29:02,040 Farnwoodeko liburutegian izango da, goizeko hamarretan. 386 00:30:11,000 --> 00:30:12,000 Ai, kaka. 387 00:30:41,600 --> 00:30:44,880 Sami, ordu erdi barru joan behar dugu. 388 00:30:56,560 --> 00:30:58,560 Zu gidari? E-mailak bidali behar ditut. 389 00:30:58,560 --> 00:30:59,640 Ez dut nahi. 390 00:30:59,640 --> 00:31:01,920 - Estresatuta nago eskanerra dela eta. - Molly. 391 00:31:02,520 --> 00:31:03,520 Ez dut gidatuko. 392 00:31:04,240 --> 00:31:06,320 Bidali e-mailak itxarongelatik. 393 00:31:21,240 --> 00:31:23,800 Zergatik gabiltza barearen pausoan? 394 00:31:23,800 --> 00:31:27,600 Tripan daukazun kargamentua dela eta. Onik iritsi behar gara. 395 00:31:27,600 --> 00:31:28,560 Ez izan horrelakoa. 396 00:31:28,560 --> 00:31:31,200 - Berandu iritsiko gara. - Ez kezkatu. 397 00:31:31,200 --> 00:31:33,320 - Sami, baina-- - Esan dizut-- 398 00:31:35,640 --> 00:31:36,640 Zer zabiltza? 399 00:31:44,280 --> 00:31:47,240 Gidatzeko eskatu dizut. Orain nola gidatu esaten ari zatzaizkit. 400 00:31:47,240 --> 00:31:48,200 Gidatu nahi? 401 00:31:49,600 --> 00:31:52,520 Gidatu nahi duzu? Tira. 402 00:31:59,640 --> 00:32:04,400 Begira, sentitzen dut. Oso kezkatuta nago eskanerra dela eta, bai? 403 00:32:10,800 --> 00:32:12,000 Umea eduki nahi dut. 404 00:32:12,920 --> 00:32:13,760 Bai? 405 00:32:16,320 --> 00:32:17,160 Bai. 406 00:32:20,360 --> 00:32:21,200 Bai. 407 00:32:23,280 --> 00:32:25,680 Barkatu. Tira ba. Goazen. 408 00:32:26,360 --> 00:32:28,760 Tira, goazen. Jarri duzu lehen martxa? 409 00:32:28,760 --> 00:32:31,440 Emeki enbragatu. Txantxa da. Goazen. 410 00:32:33,440 --> 00:32:36,040 Tira, nire lana egin dut eta voilĂ . 411 00:32:37,240 --> 00:32:39,720 {\an8}Zure auto misteriotsuaren datuak. 412 00:32:39,720 --> 00:32:43,440 Volkswagen ID.5, WTCX Limited izeneko enpresak alokatua. 413 00:32:44,520 --> 00:32:46,120 Badakizu zer esan nahi duen horrek? 414 00:32:46,120 --> 00:32:47,360 - Ez ba. - Milesker. 415 00:32:47,360 --> 00:32:49,400 Helbidea Southampton-eko posta-kutxa bat da. 416 00:32:49,920 --> 00:32:52,600 Hau da, anonimotasunari eutsi nahi dio. 417 00:32:52,600 --> 00:32:53,520 Bai. 418 00:32:54,680 --> 00:32:56,240 Nor dut atzetik, Shane? 419 00:32:56,760 --> 00:32:59,480 Urduri nago. Lilyren haurtzaindegia non dagoen daki. 420 00:33:01,360 --> 00:33:04,200 Kaka, joan behar dut. Testamentuaren irakurketa. 421 00:33:04,200 --> 00:33:06,240 Ez zenuten ezkontza aurreko akordioa sinatu? 422 00:33:06,240 --> 00:33:09,360 Bai. Ospatu egiten dute akordioa, koktel eta guzti. 423 00:33:09,920 --> 00:33:14,600 Baina badakit Joek Lilyrentzako trust bat zertu zuela, hilez gero aktibatzekoa. 424 00:33:15,080 --> 00:33:18,600 Halere, abokatuarekin gela apain batean biltzekoa naiz. 425 00:33:19,640 --> 00:33:21,360 Diru hori beharko duzu agian. 426 00:33:22,840 --> 00:33:23,680 Zer? 427 00:33:25,840 --> 00:33:29,320 Hileta eta beste kontuengatik ez dizut lehenago esan, baina... 428 00:33:30,840 --> 00:33:32,200 - Zer da? - Zatoz. 429 00:33:35,280 --> 00:33:36,840 Corey Salatia itzuli egin da. 430 00:33:36,840 --> 00:33:40,640 COREY SALATIA LINEAN DA BERRIZ 431 00:33:46,200 --> 00:33:47,040 Bale. 432 00:33:48,760 --> 00:33:51,040 Zer... ekarriko dit honek? 433 00:33:52,360 --> 00:33:53,920 Arazo gehiago, ziur aski. 434 00:33:53,920 --> 00:33:56,920 - Baina argitaratu zuen bideoa jada. - Osorik ez. 435 00:33:56,920 --> 00:33:59,920 Audioa ez zuen jarri. Oraindik ez dakit zergatik. 436 00:33:59,920 --> 00:34:02,560 Salatia da. Zergatik ez du guztia salatu? 437 00:34:06,840 --> 00:34:09,480 Ez dit axola. Amaitu da. Bota egin ninduten. 438 00:34:09,480 --> 00:34:11,360 Haren web-orriagatik bota ere. 439 00:34:12,240 --> 00:34:15,040 Alaba zaindu, eta biziari berrekin nahi diot. 440 00:34:18,320 --> 00:34:19,720 - Ikusi arte. - Bai. 441 00:34:44,360 --> 00:34:47,520 - Horra umetxoaren eskuak. - Bai, bai! 442 00:34:48,120 --> 00:34:49,880 Otoi egiten ari dela dirudi. 443 00:34:49,880 --> 00:34:51,560 - Hara! - Bai, otoi... 444 00:34:51,560 --> 00:34:53,240 Mutila izateko otoi egiten. 445 00:34:53,800 --> 00:34:55,960 - Sami! - Bai, ez, txantxa da. 446 00:34:55,960 --> 00:34:59,160 - Mollyk sorpresa nahi du, ezta? - Bai. 447 00:34:59,160 --> 00:35:01,920 Ez du jakin nahi, baina nik bai. 448 00:35:02,480 --> 00:35:06,320 Jakin nahi nuke. Zera, hori, ikusten? Hori ez al da... 449 00:35:07,160 --> 00:35:11,240 - Ez, ez dugu jakingo baina! Ez. - Ez, ez dugu jakingo. Ez. 450 00:35:11,240 --> 00:35:13,160 - Ia-ia. - Ai, ama, begiratu. 451 00:35:14,280 --> 00:35:15,360 Maite dut jada. 452 00:35:22,200 --> 00:35:24,240 Kaixo. Errebelatzen dituzue hauek? 453 00:35:25,120 --> 00:35:26,320 Filmak? Bai. 454 00:35:27,160 --> 00:35:29,880 - Hau argazki-denda da. - Nahiko zaharra da. 455 00:35:29,880 --> 00:35:31,600 - Argazkiak ondo egongo dira? - Bai. 456 00:35:33,000 --> 00:35:34,680 Zerbitzu superrazkarra nahi? 457 00:35:35,200 --> 00:35:36,360 ERREBELATUA ORDUBETEAN 458 00:35:38,320 --> 00:35:39,520 Bai, mesedez. 459 00:35:39,520 --> 00:35:42,080 Ados. Goazen kutxa erregistratzailera. 460 00:35:43,280 --> 00:35:45,440 Superrazkarra? Ordubete? 461 00:35:46,400 --> 00:35:48,000 Antzinaroa gogorra zen. 462 00:36:15,320 --> 00:36:16,360 Kaixo, Maya. 463 00:36:17,280 --> 00:36:18,120 Caroline. 464 00:36:18,840 --> 00:36:19,680 Kaixo. 465 00:36:20,720 --> 00:36:23,000 Badakizu zenbat dagokizun akordioa dela eta? 466 00:36:23,720 --> 00:36:26,960 Ez dit axola. Ez dit Joe itzuliko, ezta? 467 00:36:26,960 --> 00:36:28,400 Ez, hala da. 468 00:36:29,720 --> 00:36:32,360 Gustuko botak? Ama amorratzeko daramatzat. 469 00:36:32,360 --> 00:36:34,400 Ez naizela egoki janzten dio. 470 00:36:34,400 --> 00:36:37,040 Bakeroak jantzi ditut ia, baina leher egingo luke. 471 00:36:37,040 --> 00:36:40,800 Caroline, zergatik zaude hemen? Liburutegian gaude. Zoaz. 472 00:36:51,120 --> 00:36:53,400 - Kaixo, Maya. - Neil. 473 00:36:53,400 --> 00:36:54,600 Caroline. 474 00:36:54,600 --> 00:36:56,200 Goizetik hasi zara gero. 475 00:36:56,760 --> 00:37:00,440 Zu esnatzen zarenetik zara gogaikarria. Eta piura hau zer da? 476 00:37:02,280 --> 00:37:04,960 Tira, arratsaldeko bostak dira nonbait. 477 00:37:05,640 --> 00:37:08,240 Nahi duzu bat? Beharko duzu agian. 478 00:37:09,320 --> 00:37:11,960 Barkatu berandu iristeagatik. Barkatu. 479 00:37:14,560 --> 00:37:16,040 Eseriko gara denok? 480 00:37:21,120 --> 00:37:24,400 Apur bat lotsagarria da hau, neuk hots egin baitizuet, 481 00:37:24,400 --> 00:37:26,840 baina, tamalez, ordenuaren irakurketa 482 00:37:26,840 --> 00:37:28,880 atzeratu egin beharko dugu. 483 00:37:30,480 --> 00:37:31,960 Azalduko diguzu zergatia? 484 00:37:32,840 --> 00:37:36,760 Dirudienez, ez daukagu heriotza-agiri ofiziala. 485 00:37:39,800 --> 00:37:41,800 Heather, hileta egin genuen. 486 00:37:42,400 --> 00:37:43,760 Badakit, Judith. 487 00:37:43,760 --> 00:37:45,600 {\an8}Zinez sentitzen dut. 488 00:37:46,120 --> 00:37:47,880 Zer gertatu den jakingo dut. 489 00:37:48,600 --> 00:37:51,120 {\an8}Berehala jakin behar duzu, bai. 490 00:38:19,640 --> 00:38:20,480 Maya. 491 00:38:26,200 --> 00:38:28,200 Aitak zertu zuen, Joe eta Andrewentzat. 492 00:38:28,720 --> 00:38:30,880 Gero, ni baino ez nintzen ona. 493 00:38:32,520 --> 00:38:34,200 Haiek futbola zuten gustuko. 494 00:38:34,920 --> 00:38:37,320 Orduak eta orduak ematen zituzten hemen. 495 00:38:38,680 --> 00:38:40,800 Joe jaurtilari eta Andrew atezain. 496 00:38:43,080 --> 00:38:44,640 Oso ondo konpontzen ziren. 497 00:38:45,160 --> 00:38:47,840 Haien barreak etxeraino iristen ziren. 498 00:38:48,640 --> 00:38:50,440 Amak maite zuen Joeren barrea. 499 00:38:51,320 --> 00:38:52,280 Barre ona zuen. 500 00:38:52,280 --> 00:38:54,840 Gurasoek ezin ei dute ume kutunik izan. 501 00:38:56,120 --> 00:38:57,200 Nireek bazituzten. 502 00:39:01,480 --> 00:39:03,400 Zer dakizu Andrewen istripuari buruz? 503 00:39:05,040 --> 00:39:06,000 Ezer gutxi. 504 00:39:06,600 --> 00:39:08,000 Joek ez zizun aipatu? 505 00:39:09,120 --> 00:39:12,120 Jendeak uste du nire anaia yatetik erori zela. 506 00:39:14,440 --> 00:39:15,640 Istripu tragikoa. 507 00:39:17,120 --> 00:39:18,840 Komentatu zidan noizbait. 508 00:39:21,160 --> 00:39:22,080 Baina, izatez... 509 00:39:25,320 --> 00:39:26,280 salto egin zuen. 510 00:39:26,800 --> 00:39:29,320 - Bere buruaz beste egin zuen. - Ai, Joe. 511 00:39:31,400 --> 00:39:32,360 Sentitzen dut. 512 00:39:33,720 --> 00:39:35,560 Mingarriegi gertatuko zitzaion. 513 00:39:37,000 --> 00:39:39,720 Amak dio krudela dela bi ume galdu izana. 514 00:39:40,560 --> 00:39:42,760 Bi ume horiexek galdu izana da krudela harentzat. 515 00:39:44,400 --> 00:39:46,000 - Caroline. - Ikusi zenuen? 516 00:39:47,040 --> 00:39:48,520 - Joe? - Ikusi? 517 00:39:49,640 --> 00:39:51,400 - Noiz? - Bere gorpua. 518 00:39:53,800 --> 00:39:54,640 Ez. 519 00:39:55,800 --> 00:39:57,840 Judith arduratu zen guztiaz. 520 00:39:58,920 --> 00:40:00,160 Zuk erabakita? 521 00:40:00,840 --> 00:40:01,840 Gutxi gorabehera. 522 00:40:02,840 --> 00:40:04,080 Badakizu nolakoa den. 523 00:40:07,200 --> 00:40:09,000 Gorpu asko ikusiko zenituen. 524 00:40:09,840 --> 00:40:10,760 Armadan. 525 00:40:12,520 --> 00:40:14,720 Gorpua etxera eramaten dute, familiak ikus dezan. 526 00:40:15,600 --> 00:40:17,920 Hildakoa maite zutenek hori behar dute. 527 00:40:19,720 --> 00:40:21,960 - Zer esan nahi duzu? - Joe ikustea ez zen apeta. 528 00:40:22,960 --> 00:40:24,280 Ikusi egin behar nuen. 529 00:40:24,280 --> 00:40:27,600 Gorpua ikusi ezean, ez duzu erabat ulertzen. Badirudi... 530 00:40:30,320 --> 00:40:32,440 - Zer? - ...ez dela hil. Auskalo. 531 00:40:34,080 --> 00:40:35,400 Bizirik dagoela dirudi hala. 532 00:40:36,720 --> 00:40:38,400 Andrew itsasoan galdutakoan, 533 00:40:39,360 --> 00:40:40,960 ez nuen gorpua ikusi. 534 00:40:40,960 --> 00:40:43,960 - Berreskuratu zuten baina. - Ez zidaten erakutsi. 535 00:40:45,120 --> 00:40:46,360 Gazteegia nintzela zioten. 536 00:40:46,880 --> 00:40:48,600 Eta orain irudipenak ditut. 537 00:40:49,600 --> 00:40:51,240 Haren inguruko begitazioak. 538 00:40:51,240 --> 00:40:54,920 Batzuetan, etxean bertan dudala dirudi, hil ez balitz bezala. 539 00:40:55,400 --> 00:40:56,600 Andrew hil egin zen. 540 00:40:56,600 --> 00:40:58,280 Horregatik eskatu nien 541 00:40:58,280 --> 00:41:01,240 Joeren gorpua ikusteko, deformatuta bazegoen ere! 542 00:41:01,240 --> 00:41:04,240 Zinez joana zela onartzeko ikusi nahi nuen. 543 00:41:06,360 --> 00:41:07,600 Nork ez zizun utzi? 544 00:41:08,360 --> 00:41:09,200 Amak? 545 00:41:11,520 --> 00:41:14,160 Eta orain Heatherrek dio ez daukala heriotza-agiririk. 546 00:41:14,160 --> 00:41:15,960 Caroline, entzun ondo. 547 00:41:16,720 --> 00:41:17,640 Joe hilda dago. 548 00:41:19,320 --> 00:41:20,320 Han nengoen. 549 00:41:20,920 --> 00:41:24,080 Ilun zegoen parkea. Ospitalera atoan eraman zuten. 550 00:41:24,080 --> 00:41:25,040 Caroline, 551 00:41:26,280 --> 00:41:27,120 hilda dago. 552 00:41:29,680 --> 00:41:32,000 Ba Izabellak dio kameran ikusi zenuela. 553 00:41:37,080 --> 00:41:39,040 Badakit erokeria dirudiela, Maya, 554 00:41:40,560 --> 00:41:44,080 baina erakuts diezazuket zerbait? Zutaz fida naiteke. 555 00:42:00,400 --> 00:42:02,200 Hara ama. Gazte-gazte. 556 00:42:04,280 --> 00:42:05,760 - Hori ez da aita. - Ez. 557 00:42:06,320 --> 00:42:08,440 Ez, hau... aitaren aurrekoa da. 558 00:42:15,480 --> 00:42:16,320 Itxaron. 559 00:42:17,000 --> 00:42:17,840 Zer demontre? 560 00:42:18,800 --> 00:42:19,640 Zer da? 561 00:42:20,360 --> 00:42:21,200 Abby? 562 00:42:23,080 --> 00:42:24,720 Haurdun dago. 563 00:42:25,320 --> 00:42:27,000 Eta? Zeu zara segur aski. 564 00:42:27,000 --> 00:42:29,000 Ez. Urtea: 2003. 565 00:42:29,840 --> 00:42:30,680 Ez naiz ni. 566 00:42:35,200 --> 00:42:38,080 Familiak banku-kontu pribatu bat du. 567 00:42:38,680 --> 00:42:40,920 Azken transakzioak ikertu ditut. 568 00:42:40,920 --> 00:42:42,560 {\an8}DU BEKES BANKU PRIBATUA 569 00:42:45,080 --> 00:42:48,920 Transferentzia gehienak kontu jakinei edo atzerriko holdingei bidali zizkieten. 570 00:42:48,920 --> 00:42:51,960 Baina norbaiti hainbat ordainketa bidali zizkioten. 571 00:42:52,560 --> 00:42:54,800 Hilaren 10 bakoitzean, Monkton's-eko kontu batera. 572 00:42:56,200 --> 00:42:57,040 Nori? 573 00:43:00,720 --> 00:43:02,040 Sami Kierce agenteari. 574 00:43:04,280 --> 00:43:06,720 Joeren hilketa ikertzen duen agenteari. 575 00:43:07,640 --> 00:43:08,680 Kierce jauna? 576 00:44:03,440 --> 00:44:07,400 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte