1 00:00:12,805 --> 00:00:15,141 Karitatezko egintzengatik ezaguna zen mediku batek 2 00:00:15,224 --> 00:00:17,893 oinezko talde bat harrapatu zuen autoarekin, 3 00:00:17,977 --> 00:00:19,520 3 hil eta 5 zauritu zituen. 4 00:00:20,563 --> 00:00:23,524 Txanda luzeen ostean, ospitalean kuluxka bat egin ohi zuen 5 00:00:23,607 --> 00:00:24,650 gidatu baino lehen. 6 00:00:24,734 --> 00:00:26,527 Egun horretan, ez zuen egin. 7 00:00:27,653 --> 00:00:28,612 Bere alabaren 8 00:00:28,696 --> 00:00:31,490 urtebetetze festara zihoan, eta lo gelditu zen. 9 00:00:31,574 --> 00:00:34,201 Ez zen festara heldu, eta ez zuen berriro 10 00:00:34,285 --> 00:00:36,078 bere alabaren urtebetetzea ospatu. 11 00:00:36,787 --> 00:00:39,165 Egun hori bestelako urteurrena bilakatu zen. 12 00:00:39,248 --> 00:00:41,667 Medikuak ospatu nahi ez zuen bat. 13 00:00:43,961 --> 00:00:47,798 Hiru pilotudun hegazkintxo batek teleaulki batekin talka egin zuen. 14 00:00:48,215 --> 00:00:50,676 Laino lodiek ikuspena murriztu zuten. 15 00:00:50,760 --> 00:00:53,554 Ez zuten eskiatzaileak zeramatzan teleaulkia ikusi, 16 00:00:53,637 --> 00:00:56,265 eta eskuineko hegoak kableak moztu zituen. 17 00:00:56,599 --> 00:00:58,809 80 metroko erorikoa izan zen, 18 00:00:58,893 --> 00:01:01,020 eta 20 bidaiariak berehala hil ziren. 19 00:01:04,398 --> 00:01:07,401 Pilotu bat biktimen familiekin hitz egiten saiatu zen, 20 00:01:07,485 --> 00:01:09,278 baina ez zion inork erantzun. 21 00:01:13,115 --> 00:01:15,409 Hamabi urteko mutiko batek bere bikiari 22 00:01:15,493 --> 00:01:18,788 paralizatuta utzi zuen bizkarrezur-lesioa eragin zion. 23 00:01:19,580 --> 00:01:21,665 Amak bazterrak ez nahasteko esan arren, 24 00:01:21,749 --> 00:01:24,168 mutilak beti bezala ari ziren jolasean. 25 00:01:24,251 --> 00:01:26,796 Betiko lekuan zegoen mahaiarekin hartu zuen kolpea. 26 00:01:28,297 --> 00:01:30,549 Berdin-berdinak ziren, baina geroztik, 27 00:01:30,633 --> 00:01:32,968 bizitza guztiz desberdinak izan zituzten. 28 00:01:34,011 --> 00:01:36,430 Istorio hauen ardatza beti da biktima. 29 00:01:36,514 --> 00:01:39,433 Ez dute inoiz zorigaitzaren erantzulea aipatzen. 30 00:01:39,975 --> 00:01:43,187 Inork ez du anaia paralizatu zuen mutilaren berri izan nahi, 31 00:01:43,646 --> 00:01:45,272 ezta lo geratu zen gidariaren 32 00:01:45,356 --> 00:01:47,525 edo teleaulkia bota zuten pilotuen berri. 33 00:01:49,527 --> 00:01:51,695 Baina nik erantzuleak ezagutu nahi ditut... 34 00:01:51,779 --> 00:01:53,072 Oso arin gertatu zen. 35 00:01:53,155 --> 00:01:56,075 Ezbeharrak eragin zituztenak ezagutu nahi ditut... 36 00:01:59,161 --> 00:02:00,538 Ni bezalako jendea. 37 00:02:03,415 --> 00:02:04,667 Barkatzen dituzte inoiz? 38 00:02:07,002 --> 00:02:08,587 Aurrera egiteko gai dira? 39 00:02:11,507 --> 00:02:14,802 Une oro darabilt egindakoa buruan. 40 00:02:16,428 --> 00:02:19,098 Une oro pentsatzen dut zugan. 41 00:02:21,141 --> 00:02:22,560 Zer egiten ari zaren... 42 00:02:23,477 --> 00:02:24,812 Nola zauden... 43 00:02:25,896 --> 00:02:27,731 Eta nola bizi zaitezkeen... 44 00:02:29,191 --> 00:02:31,652 Zure bizitza suntsitu dudanean. 45 00:02:54,800 --> 00:02:58,053 Lore-saltzailearekin hitz egin dut. Lore-sortak prest daude, 46 00:02:58,137 --> 00:03:00,890 eta bihar goizean bidaliko dituzte 47 00:03:00,973 --> 00:03:02,683 norbaitek jaso baditzake. 48 00:03:02,766 --> 00:03:05,561 Hitz egin duzu aretokoekin pankarta esekitzeaz? 49 00:03:05,644 --> 00:03:09,148 Bai. Irteerak libre uzten baditugu, ez da arazorik egongo. 50 00:03:09,231 --> 00:03:10,441 Primeran. 51 00:03:10,524 --> 00:03:12,985 Hemen duzu menua, eman begiratu bat. 52 00:03:13,861 --> 00:03:16,530 Anthony onena omen da. 53 00:03:16,614 --> 00:03:18,949 Zer dela eta etorri zinen Hong Kongera? 54 00:03:19,575 --> 00:03:22,828 Nire senarra erbesterako mailaz igo zutelako. Betikoa, ezta? 55 00:03:25,122 --> 00:03:26,248 Lan egiten duzu? 56 00:03:26,832 --> 00:03:29,293 Lehen bai. Bai. 57 00:03:31,462 --> 00:03:32,546 Ez naiz etxekoandrea. 58 00:03:34,173 --> 00:03:36,508 Barkatu, ez nuen hori esan nahi... 59 00:03:36,592 --> 00:03:38,594 Sentitzen dut. Gai korapilatsua da. 60 00:03:40,220 --> 00:03:41,764 Paisajista naiz. 61 00:03:41,847 --> 00:03:43,974 Lorategiak diseinatzen ditut. 62 00:03:44,058 --> 00:03:46,560 Baina hemen ez dago lanik. Inork ez du lurrik. 63 00:03:47,686 --> 00:03:49,146 Horrelakoa da Hong Kong. 64 00:03:51,231 --> 00:03:52,942 Zein mutiko atsegina. 65 00:03:53,025 --> 00:03:56,570 Bere adineko iloba bat daukat, eta kostata egoten da hain lasai. 66 00:04:00,699 --> 00:04:03,035 Zer iruditzen zaizu? 67 00:04:05,204 --> 00:04:06,497 Oso mutiko ona da. 68 00:04:09,041 --> 00:04:10,084 Menuaz ari naiz. 69 00:04:13,295 --> 00:04:16,006 -Ondo dago. -Bukatu duzue? Etxera joan nahi dut. 70 00:04:16,090 --> 00:04:19,134 Ia-ia. Gauza pare bat gehiago, eta kito, ados? 71 00:04:19,927 --> 00:04:24,723 -Laster bukatuko dugu, maitea. -Ene, zure alaba ederra da. 72 00:04:24,807 --> 00:04:27,685 Zure antz handia du. Baduzu seme-alaba gehiago? 73 00:04:30,562 --> 00:04:31,480 Margaret? 74 00:04:32,231 --> 00:04:35,776 -Gonbidatuen zerrenda ikus dezaket? -Bai, jakina. 75 00:04:36,360 --> 00:04:39,321 Ez dut inprimatu, baina hemen ikus dezakezu. 76 00:04:40,114 --> 00:04:41,782 Hauek dira baietz esan dutenak. 77 00:04:41,865 --> 00:04:45,869 Ohikoa da jendeak azken unean atzera egitea, baina ez kezkatu. 78 00:04:45,953 --> 00:04:47,329 Jende asko da. 79 00:04:47,413 --> 00:04:51,458 Ez zenuke hori esango azken asteko ezkontza ikusi bazenu. 80 00:04:51,542 --> 00:04:52,960 Hiri erdia joan zen. 81 00:04:53,544 --> 00:04:56,046 Festa handiak beldurgarriak dira, 82 00:04:56,130 --> 00:04:59,675 baina nire taldeak behar duzuenarekin lagunduko dizue. 83 00:04:59,758 --> 00:05:01,218 Festa ugari antolatu ditugu, 84 00:05:01,301 --> 00:05:03,637 eta hiriko aretorik onena da, benetan. 85 00:05:03,846 --> 00:05:07,474 Baina hobe da lekua jendez betetzea, 86 00:05:07,558 --> 00:05:10,519 jende gutxirekin triste gera daiteke. 87 00:05:11,103 --> 00:05:14,064 Zure senarrak 50 urte beteko ditu, ospatu beharra dago, 88 00:05:14,148 --> 00:05:16,316 eta antolaketarekin bukatu ostean, 89 00:05:16,400 --> 00:05:18,694 primeran pasako duzu. 90 00:05:18,777 --> 00:05:22,448 -Hori espero dut. -Lasai. Festa ederra izango da. 91 00:05:22,531 --> 00:05:24,742 -Etxera joan behar dugu. -Ados. 92 00:05:25,409 --> 00:05:26,410 Goazen, Daisy. 93 00:05:27,161 --> 00:05:28,829 Zein marrazki polita. 94 00:05:29,329 --> 00:05:32,166 Zu, zure arreba eta zure ama zarete? 95 00:05:32,374 --> 00:05:33,584 Eta nor da hori? 96 00:05:33,667 --> 00:05:34,501 Gus da. 97 00:05:34,585 --> 00:05:37,337 -Nor da Gus? -Daisy, goazen. 98 00:05:37,421 --> 00:05:38,630 Barkatu, joan behar gara. 99 00:05:39,381 --> 00:05:40,382 Mila esker. 100 00:05:40,716 --> 00:05:41,550 -Ez da ezer. -Goazen. 101 00:05:42,384 --> 00:05:43,218 Agur. 102 00:05:53,812 --> 00:05:56,899 THE PEAK 103 00:06:27,096 --> 00:06:30,307 -Badakit, baina ezin dizut lagundu. -Zergatik ez? 104 00:06:31,016 --> 00:06:32,643 Zure proiektua delako. 105 00:06:32,726 --> 00:06:34,520 Izeko Hilary! Eutsi atea! 106 00:06:34,812 --> 00:06:36,814 -Eutsi atea, mesedez! -Itxaron. Poliki. 107 00:06:36,897 --> 00:06:38,607 Aizue, zer esan dizuet... 108 00:06:55,165 --> 00:06:56,291 Jaso al duzu... 109 00:06:57,501 --> 00:07:00,295 Clarken urtebetetzerako gonbidapena? 110 00:07:03,257 --> 00:07:06,343 Bai. Ezin gara joan. Planak ditugu. 111 00:07:07,010 --> 00:07:08,720 Baina eman goraintziak Clarkeri. 112 00:07:08,804 --> 00:07:09,763 Lasai. 113 00:07:13,183 --> 00:07:15,435 Badakit gauzak... 114 00:07:20,983 --> 00:07:21,984 Baina eskertuko... 115 00:07:25,070 --> 00:07:26,697 Eskertuko nuke etorriko bazinete. 116 00:07:31,034 --> 00:07:32,411 Davidekin hitz egingo dut. 117 00:07:50,387 --> 00:07:52,306 -Essie, itzuli gara. -Kaixo, Essie. 118 00:07:52,389 --> 00:07:53,724 -Kaixo. -Kaixo. 119 00:07:53,807 --> 00:07:55,434 -Aupa. -Amona! Aitona! 120 00:07:55,517 --> 00:07:57,853 Barkatu, heldu berri dira. Saiatu naiz... 121 00:07:57,936 --> 00:07:59,229 -Lasai. -Kaixo, aitona. 122 00:07:59,313 --> 00:08:02,232 Hotelean atseden hartzen geratuko zinetela uste nuen. 123 00:08:02,316 --> 00:08:04,985 -Umeak ikusi nahi genituen. -Non dago Peter osaba? 124 00:08:05,110 --> 00:08:08,238 -Lo dago. Jet-laga du. -Gosez amorratzen nago. 125 00:08:08,322 --> 00:08:09,156 AUSTRALIA BILAKETA EREMUA 126 00:08:09,239 --> 00:08:10,449 Fruta prestatu dut. 127 00:08:10,532 --> 00:08:11,366 -Mangoa! -Ederto! 128 00:08:11,491 --> 00:08:13,452 Egon. Garbitu eskuak. 129 00:08:13,535 --> 00:08:15,662 Essie, eskuak garbitu behar dituzte. 130 00:08:15,746 --> 00:08:17,456 -Bai, andrea. -Milesker, Essie. 131 00:08:18,123 --> 00:08:20,751 Zergatik uzten diozu hori ikusten? 132 00:08:21,668 --> 00:08:25,464 Berriekin itsututa dago. Ezin dut ezer egin. 133 00:08:27,299 --> 00:08:29,092 Jing, aldatu dituzu katiluak lekuz? 134 00:08:29,176 --> 00:08:32,804 Armairuan jarri ditut. Hobeto daude hor. 135 00:08:36,099 --> 00:08:38,268 Ez dakit festarena ideia ona den. 136 00:08:38,352 --> 00:08:39,895 -Tristeegia da. -Ados nago. 137 00:08:39,978 --> 00:08:44,191 Normaltasunera itzultzen saiatzen ari gara. 138 00:08:44,274 --> 00:08:46,318 Margaret, zure bizitza ez da jada normala. 139 00:08:46,401 --> 00:08:48,278 -Ez jan guztiak. -Zertarako plantak egin? 140 00:08:48,362 --> 00:08:49,738 Zerbaitetan jokatu nahi? 141 00:08:49,821 --> 00:08:51,698 -Joko bat? -Telebista ikusten ari gara. 142 00:09:00,666 --> 00:09:02,960 Ama? Txokolatezko irabiaki bat har dezaket? 143 00:09:06,171 --> 00:09:08,590 Bai, noski. Ados. 144 00:09:10,133 --> 00:09:11,885 -Philip? -Bai? 145 00:09:12,427 --> 00:09:13,428 Nor... 146 00:09:15,430 --> 00:09:17,599 Nor da marrazkiko pertsona hau? 147 00:09:18,767 --> 00:09:19,726 Jesu Kristo da. 148 00:09:20,811 --> 00:09:23,146 Jesu Kristo? Zergatik marraztu duzu? 149 00:09:24,481 --> 00:09:26,650 Ez marraztu berriro, ados? 150 00:09:26,733 --> 00:09:27,943 Ados, ama. 151 00:09:32,447 --> 00:09:35,075 Maitea, zatoz hona. 152 00:09:41,707 --> 00:09:43,917 Asko maite zaitut. 153 00:09:44,751 --> 00:09:45,919 Badakizu, ezta? 154 00:09:46,753 --> 00:09:48,005 Bai, nik ere bai. 155 00:09:57,639 --> 00:09:58,974 Zoaz irabiakia hartzera. 156 00:09:59,558 --> 00:10:00,642 Mila esker, ama. 157 00:10:09,192 --> 00:10:14,448 "Jainkoak bedeinka zaitzala eta babes zaitzala egunero". 158 00:10:15,115 --> 00:10:17,617 -"Jainkoak babes zaitzala". -Baita zu ere. 159 00:10:17,701 --> 00:10:20,662 "Jakin Jainkoa zurekin dagoela eta maite zaituela". 160 00:10:20,912 --> 00:10:23,373 "Jainkoaren errukiak ez du mugarik". 161 00:10:23,957 --> 00:10:27,753 Ama batek bere umea bezala, Jainkoak babesten zaitu. 162 00:10:28,962 --> 00:10:33,050 Jainko ahalguztidun eta hilezkorra, gizakioi diguzun maitasunagatik 163 00:10:33,133 --> 00:10:35,427 zure seme Jesus bidali zenigun. 164 00:10:36,053 --> 00:10:40,432 Lurretik ibili zenean, beste gizaki guztiak bezalakoa izan zen. 165 00:10:41,725 --> 00:10:43,477 Guk bezala sufritu zuen. 166 00:10:44,936 --> 00:10:47,898 Bihozmina eta beldurra ezagutu zituen. 167 00:10:56,907 --> 00:11:00,285 -Gaizki portatu zara, ezta, txiki? -Oso, oso gaizki. 168 00:11:00,410 --> 00:11:03,747 -Zigorra merezi duzu. -Zuzen zaude. Jo nazazu. 169 00:11:03,830 --> 00:11:06,041 -Nola? -Jo nazazu, mesedez, Dirk. 170 00:11:07,876 --> 00:11:10,295 Gogorrago. Tira, gogorrago. 171 00:11:14,633 --> 00:11:15,467 Gero arte, txiki. 172 00:11:17,302 --> 00:11:19,012 -Gero arte esan dut. -Ados. 173 00:11:25,268 --> 00:11:27,062 Zer-nolako izena da "Dirk"? 174 00:11:29,689 --> 00:11:31,191 Gizon zuri izena da. 175 00:11:31,400 --> 00:11:36,947 Chet, Tucker, Skeet edo David bezala. 176 00:11:40,492 --> 00:11:42,661 Korearrek ere izen bitxiak dituzte. 177 00:11:42,744 --> 00:11:48,166 -Uri, Yuki eta Suki, adibidez. -Horiek izen japoniarrak dira. 178 00:11:48,250 --> 00:11:50,877 Ez, Suki izeneko neska korear bat ezagutu nuen. 179 00:11:51,670 --> 00:11:52,629 Ziur baietz. 180 00:12:00,929 --> 00:12:01,763 Ondo da. 181 00:12:01,847 --> 00:12:03,473 Gero arte, Dirk. 182 00:12:21,074 --> 00:12:21,992 Zenbat da? 183 00:12:22,492 --> 00:12:23,577 Hirurogei. 184 00:12:31,209 --> 00:12:32,169 Tori. 185 00:12:39,134 --> 00:12:40,177 Mila esker. 186 00:15:40,231 --> 00:15:41,941 Pasatzen da autobus hau Temple kaletik? 187 00:15:42,025 --> 00:15:44,944 Aski da. Hurrengo geralekuan jaitsiko gara. 188 00:15:46,154 --> 00:15:47,447 Autobus okerra hartu dugu? 189 00:15:47,906 --> 00:15:49,240 Ez dut uste. 190 00:15:50,700 --> 00:15:51,534 Neskato. 191 00:15:51,826 --> 00:15:53,662 Pasatzen da autobus hau Temple kaletik? 192 00:15:55,455 --> 00:15:56,915 Korearra naiz. 193 00:15:58,375 --> 00:15:59,668 Hor gelditzen da? 194 00:15:59,751 --> 00:16:00,960 Korearra da. 195 00:16:01,461 --> 00:16:02,879 Korearra? 196 00:16:02,962 --> 00:16:04,297 Ez daki kantoneraz? 197 00:16:04,547 --> 00:16:05,799 Ezetz dirudi. 198 00:16:05,882 --> 00:16:07,550 Korearra dela esan du. 199 00:16:15,892 --> 00:16:16,726 Aizu, Puri. 200 00:16:16,810 --> 00:16:18,645 Joan zara tindategira? 201 00:16:18,728 --> 00:16:19,979 Festarako behar dut arropa. 202 00:16:20,063 --> 00:16:21,564 Sam joango da orain bila. 203 00:16:22,482 --> 00:16:24,234 Eta, Puri... 204 00:16:24,484 --> 00:16:26,986 -Luze darama txakurrak zaunkaka? -Bai, andrea. 205 00:16:27,070 --> 00:16:28,279 Goiz osoa darama zaunkaka. 206 00:16:32,784 --> 00:16:33,618 Mila esker. 207 00:16:41,084 --> 00:16:45,171 Mercy! Ez nekien etorriko zinen. Eseri. 208 00:16:45,255 --> 00:16:46,256 Milesker. 209 00:16:46,381 --> 00:16:48,007 Ezagutzen duzue Mercy? 210 00:16:48,091 --> 00:16:50,051 Aupa. Lucia naiz. Ez dugu elkar ezagutzen. 211 00:16:50,135 --> 00:16:52,262 -Aupa. -Mercy, zertan egiten duzu lan? 212 00:16:52,345 --> 00:16:53,930 Philenaren laguna naiz, 213 00:16:54,848 --> 00:16:57,267 eta hainbat kontutan sartuta nabil. 214 00:16:57,350 --> 00:16:59,185 Hong Kong Post -en idatzi ohi nuen. 215 00:16:59,269 --> 00:17:02,814 Gero, harreragile lana utzi nuen nire nagusia txerri bat zelako. 216 00:17:03,606 --> 00:17:05,483 Ume aberats baten irakaslea nintzen, 217 00:17:05,567 --> 00:17:08,486 baina bere amak burua galdu eta kaleratu ninduen, 218 00:17:08,570 --> 00:17:12,240 -orain zerbitzaria naiz... -Zein... eklektikoa. 219 00:17:20,248 --> 00:17:23,293 -Xanpaina nahi duzu? -French 75 bat hartuko dut. 220 00:17:23,376 --> 00:17:26,129 -Ados. -Oso koktel gozoa da. 221 00:17:26,212 --> 00:17:27,422 Ideia aparta. 222 00:17:27,505 --> 00:17:30,008 -Xanpaina darama, ezta? -Ginebra eta limoiarekin. 223 00:17:30,091 --> 00:17:32,761 Ene, zein gozoa. Ekarriko didazu beste bat niri? 224 00:17:32,844 --> 00:17:33,845 -Noski. -Mila esker. 225 00:17:33,928 --> 00:17:35,555 -Ekarri hiru. -Ados. 226 00:17:35,638 --> 00:17:36,514 Mila esker. 227 00:17:37,098 --> 00:17:40,101 -Nolatan ezagutzen duzu koktel hori? -Ba... 228 00:17:40,185 --> 00:17:43,813 -Unibertsitatean asko edaten zuelako. -Biok edaten genuen asko. 229 00:17:43,897 --> 00:17:45,607 Zure festa istorioak onenak dira. 230 00:17:45,690 --> 00:17:48,443 -Badakit. Entzun ditut. Zuk... -Ez! 231 00:17:48,526 --> 00:17:49,986 -Nik ez diot ezer esan. -Zer? 232 00:17:50,069 --> 00:17:50,904 -Philena! -Zer? 233 00:17:59,454 --> 00:18:00,538 Utzi laguntzen. 234 00:18:04,876 --> 00:18:06,628 Pozik zaude festarekin? 235 00:18:07,754 --> 00:18:08,755 Bai, tira. 236 00:18:09,964 --> 00:18:12,217 Ondo pasatuko duzu, ziur naiz. 237 00:18:16,679 --> 00:18:19,390 -Txirikordak egitea nahi? -Ez ditut sei urte. 238 00:18:20,266 --> 00:18:21,893 Diadema berria jantziko dut. 239 00:18:25,480 --> 00:18:26,606 Ados. 240 00:18:31,110 --> 00:18:34,989 Hara. Soineko polita. 241 00:18:36,825 --> 00:18:37,992 Nola sentitzen zara? 242 00:18:40,161 --> 00:18:41,162 Zahar. 243 00:18:43,540 --> 00:18:44,624 Itxura aparta duzu. 244 00:18:48,586 --> 00:18:49,796 Ondo zaude? 245 00:18:50,421 --> 00:18:52,340 Zure gurasoak zuzen daudela uste duzu? 246 00:18:54,551 --> 00:18:55,593 Festari buruz. 247 00:18:57,095 --> 00:18:58,304 Itxaron behar genuen? 248 00:18:59,305 --> 00:19:01,516 Doktoreak aurrera egin behar dugula dio. 249 00:19:01,599 --> 00:19:03,184 Ezta? Modu bakarra da. 250 00:19:03,268 --> 00:19:04,394 Pixkanaka-pixkanaka. 251 00:19:05,937 --> 00:19:08,398 Ez gara Gusi traizio egiten ari... 252 00:19:08,481 --> 00:19:12,569 -Ama! Aski da! -Ama! Aski da! 253 00:19:12,652 --> 00:19:14,362 -Ama! -Aski da! 254 00:19:14,445 --> 00:19:17,991 -Ama! Ez dit inoiz aukeratzen uzten. -Aski da! 255 00:19:18,074 --> 00:19:21,119 Phil, laztana, jantzi zaitez. Berandu da. Eman hori. 256 00:19:23,121 --> 00:19:24,581 Baina, ama, ni prest nago! 257 00:19:24,664 --> 00:19:26,082 Aski da! Nahikoa dut jada. 258 00:19:26,165 --> 00:19:28,626 Ikusi nahi dut, ezin dute hegazkina aurkitu. 259 00:19:28,710 --> 00:19:31,045 Ni arduratuko naiz. Goazen. 260 00:19:31,129 --> 00:19:32,672 Baina aurkituko dute, ezta? 261 00:19:32,755 --> 00:19:35,758 Ez dakit. Bilatzen ari dira. Aurkituko dute. Goazen. 262 00:19:46,644 --> 00:19:47,478 Ezin naiz gero geratu. Lana dut. 263 00:19:47,562 --> 00:19:48,980 Ez dakizu bere Instagrama. 264 00:19:49,063 --> 00:19:50,315 Ez, zuk ere egin zenuen. 265 00:19:51,024 --> 00:19:53,276 -Sare sozialak... -Erotzekoa da. Ez! 266 00:19:53,359 --> 00:19:54,193 -Burutik dago. -Ez! 267 00:19:54,277 --> 00:19:57,989 -Barkatu, nor da Dirk? -Ez da bere benetako izena. 268 00:19:58,072 --> 00:19:59,282 Gure arteko txantxa da. 269 00:19:59,365 --> 00:20:01,492 Zaude, nor da tipo hau? 270 00:20:01,576 --> 00:20:03,036 -Dirk? -Nola du benetan izena? 271 00:20:03,703 --> 00:20:07,290 -Tipo bat da. -Tipo zuria? Nola ez. 272 00:20:07,373 --> 00:20:10,501 Utzi itxurak, Shellac. Tipo zuriekin egon zara zu ere. 273 00:20:10,585 --> 00:20:12,587 Zitaren batean, hori desberdina da. 274 00:20:13,254 --> 00:20:15,465 Ez da serioa. Ondo pasatzen ari gara. 275 00:20:16,132 --> 00:20:19,427 -Ados. -Barkatu, joan beharra dut. 276 00:20:19,510 --> 00:20:22,472 -Zer? Hain goiz? -Ezin dut Dirk zain izan. 277 00:20:23,056 --> 00:20:26,184 Mercy! Zergatik ez didazu tipo hau nor den esan nahi? 278 00:20:26,643 --> 00:20:28,311 Lerdena izatea espero dut! 279 00:20:28,853 --> 00:20:29,687 Hala da. 280 00:20:30,563 --> 00:20:33,441 Gero deituko dizut! Dena jakin nahi dut! 281 00:20:33,775 --> 00:20:35,693 Bitxia da tipoa aipatu ez izana. 282 00:20:35,777 --> 00:20:37,278 Nor izango ote da? 283 00:20:47,914 --> 00:20:49,165 Zeri begira zaude? 284 00:20:50,416 --> 00:20:52,877 Christopherren txakurrak zaunkaka darama eguna. 285 00:20:55,338 --> 00:20:56,339 Kaka. 286 00:21:17,235 --> 00:21:20,822 -Aizu, zer zabiltza? -Horrela jantzita joango zara? 287 00:21:22,115 --> 00:21:24,283 Zer axola du zer daramadan? 288 00:21:24,367 --> 00:21:27,078 Jendearen iritziaz arduratzeko berandu dela uste dut. 289 00:21:27,161 --> 00:21:28,705 Jendeari berdin dio. 290 00:21:31,165 --> 00:21:32,041 Zer? 291 00:21:32,125 --> 00:21:34,377 Kaka. 304ko emakumea niri begira dabil berriro. 292 00:21:34,460 --> 00:21:35,545 Tilda? 293 00:21:41,134 --> 00:21:42,343 Ez izan paranoikoa. 294 00:22:04,407 --> 00:22:08,578 -Zer moduz egun librea? -Zer egun libre? 295 00:22:08,661 --> 00:22:11,330 Zazpi egun segidan daramatzat lanean, gaur kenduta. 296 00:22:11,414 --> 00:22:12,665 Mina dut gorputz osoan. 297 00:22:12,749 --> 00:22:14,834 Eta gaur egun oso bateko soldata 298 00:22:14,917 --> 00:22:17,420 -xahutu dudanez tragoetan... -Kabiar gehiago. 299 00:22:17,503 --> 00:22:18,379 -Ondo da. -Ados. 300 00:22:20,673 --> 00:22:21,507 Izokin tartarra? 301 00:22:23,634 --> 00:22:24,635 Izokin tartarra? 302 00:22:27,555 --> 00:22:29,182 -Izokin tartarra? -Kaixo? 303 00:22:30,058 --> 00:22:32,518 Kaixo. Zer da hau? 304 00:22:34,437 --> 00:22:35,438 Izokin tartarra. 305 00:22:36,230 --> 00:22:39,442 Ogitxoak glutena du? 306 00:22:41,069 --> 00:22:44,655 Wonton ogitxo bat da, beraz... Bai, irina darama. 307 00:22:54,123 --> 00:22:56,000 Ziur zaude festara joan nahi duzula? 308 00:22:56,084 --> 00:22:59,712 Ez dakit. Margaretek egin zizuna izugarria izan zen. 309 00:22:59,796 --> 00:23:03,257 Oso lagun onak ginen, eta orain ezin dugu elkar ikusi. 310 00:23:03,341 --> 00:23:05,676 Estresagarria da. Gure eraikinean bizi dira, 311 00:23:05,760 --> 00:23:08,262 eta iheska ibiltzeaz nekatuta nago. 312 00:23:13,267 --> 00:23:14,227 Zer? 313 00:23:15,353 --> 00:23:16,687 Alkohol kiratsa duzu. 314 00:23:19,524 --> 00:23:20,942 Garagardo bat edan dut. 315 00:23:22,568 --> 00:23:24,862 Ene, festa bat da, ezta? Goiz hasi naiz. 316 00:23:24,946 --> 00:23:26,781 Utziko zenuela hitzeman zenidan. 317 00:23:26,864 --> 00:23:29,075 Gau hartan edan ez bazenu, agian... 318 00:23:31,953 --> 00:23:35,498 -Agian zer? -Gezurra esan ez bazenu, 319 00:23:35,581 --> 00:23:38,000 benetan non egon zinen esan bazenu... 320 00:23:38,084 --> 00:23:39,210 Nire errua da, ala? 321 00:23:39,293 --> 00:23:41,921 Ez horixe. Nahi dudana... 322 00:23:44,882 --> 00:23:47,552 Utzi dezagun, ados? Ez dut eztabaidatu nahi. 323 00:23:51,597 --> 00:23:53,724 Zuzen zaude. Akabo dira gezurrak. 324 00:23:56,352 --> 00:23:57,770 Ezin dut horrela jarraitu. 325 00:23:58,521 --> 00:24:01,357 -Sam, geldituko duzu autoa? -Zer? Zer zabiltza? 326 00:24:01,440 --> 00:24:03,901 -Sam, gelditu autoa. -Ez. Ez gelditu autoa. 327 00:24:03,985 --> 00:24:05,653 Utzi ateratzen. Bukatu da. 328 00:24:05,736 --> 00:24:08,281 -Zeri buruz ari zara? -Mesedez, Sam. 329 00:24:08,364 --> 00:24:10,324 -Gelditu autoa, mesedez. -Ez, Sam. 330 00:24:10,408 --> 00:24:12,034 -Gelditu! -Ezin duzu hau egin. 331 00:24:12,118 --> 00:24:14,537 Eta festa, zer? Gure zain daude. 332 00:24:15,788 --> 00:24:17,498 Zer zabiltza? Jarraitu aurrera! 333 00:24:19,375 --> 00:24:21,919 David, ez nazazu bakarrik joatera behartu. 334 00:24:22,086 --> 00:24:24,005 Ez duzu joan behar. Ez joan. 335 00:24:28,342 --> 00:24:31,971 Entzun, agurtu egingo ditut eta etxean ikusiko gara, ados? 336 00:24:32,054 --> 00:24:35,266 Zaude. Nora zoaz? Noiz itzuliko zara? 337 00:24:50,656 --> 00:24:53,159 -Zorionak, Clarke. -Milesker etortzeagatik. 338 00:24:53,242 --> 00:24:54,076 Mila esker. 339 00:24:55,453 --> 00:24:56,662 Goseak akabatzen nago. 340 00:24:56,746 --> 00:24:59,373 -Janari gehiago nahi duzu? -Janaria oso txarra da. 341 00:24:59,457 --> 00:25:00,541 Ez da txarra, ama. 342 00:25:00,625 --> 00:25:03,294 Ona dagoen bakarra ganba-koktela da. 343 00:25:03,377 --> 00:25:06,255 Gogoratzen duzu gure 25. urteurreneko janaria, Andy? 344 00:25:07,006 --> 00:25:08,758 Gozo-gozoa zen. Onena. 345 00:25:09,050 --> 00:25:12,094 Ikusten? Festa ospatzeko etxera itzuli izan bazinete, 346 00:25:12,178 --> 00:25:14,972 -catering bera kontratatuko genukeen. -Ama, ez hasi. 347 00:25:15,056 --> 00:25:18,351 -Ez dut betirako itzultzeko esan. -Hori esan nahi zenuen. 348 00:25:18,434 --> 00:25:21,270 Hori esan nahi izan banu, hori esango nukeen. 349 00:25:21,354 --> 00:25:23,648 -Askotan esan duzu, Jing. -Laztana. 350 00:25:23,731 --> 00:25:24,565 Aizue, mesedez... 351 00:25:25,066 --> 00:25:27,985 Ez naiz Filadelfiatik etorri zuen eztabaidak entzuteko. 352 00:25:28,069 --> 00:25:30,905 -Utziko dugu gaia? -Bai, etxean eztabaidatuko dugu. 353 00:25:30,988 --> 00:25:34,075 Ez dago zer eztabaidatu. Ez gara Hong Kongetik joango. 354 00:25:39,080 --> 00:25:42,792 -Nazkagarria. -Ba ez jan. 355 00:25:43,918 --> 00:25:47,255 -Gose naiz. -Goazen ganba-koktel baten bila. 356 00:25:51,259 --> 00:25:52,176 Asperrezina da. 357 00:25:53,678 --> 00:25:58,432 Gertatutakoaren ostean, umeak etxean nahi dituzte, besterik ez. 358 00:25:59,767 --> 00:26:02,436 -Oreka apur bat izateko. -Hau da haien etxea. 359 00:26:03,104 --> 00:26:05,523 Barkatu, Peter, ez nuen zakarra izan nahi. 360 00:26:05,606 --> 00:26:08,192 Ez kezkatu. Ni ere banoa... 361 00:26:08,985 --> 00:26:10,528 ganba-koktelen bila. 362 00:26:14,824 --> 00:26:16,784 Egun gutxi egongo dira hemen. 363 00:26:18,369 --> 00:26:20,871 Ez du axola. Ez da hori, kontua... 364 00:26:23,582 --> 00:26:26,502 -Umeak ondo pasatzen ari dira. -Bai. 365 00:26:32,967 --> 00:26:34,385 Ondo zaude, txapeldun? 366 00:26:35,678 --> 00:26:37,722 Bai, ondo nago. 367 00:26:38,889 --> 00:26:42,351 -Marrazki hori dut buruan. -Marrazki bat da, besterik ez. 368 00:26:42,435 --> 00:26:45,604 Zergatik marraztu du Jesu Kristo? Ez gara sinestunak. 369 00:26:45,688 --> 00:26:49,900 -Brianek kontatuko zion agian. -Mahoneytarrak budistak dira. 370 00:26:49,984 --> 00:26:52,737 Beste lagunen batek kontatuko zion, edonork. 371 00:26:52,820 --> 00:26:53,904 Zer axola du? 372 00:26:53,988 --> 00:26:56,532 Ez dakit zergatik ari garen horri buruz orain. 373 00:26:56,615 --> 00:26:58,784 Festa batean gaude gure lagunekin. 374 00:26:58,868 --> 00:27:02,413 -Zuzen zaude. Sentitzen dut. -Lasai. 375 00:27:02,496 --> 00:27:05,458 Ondo pasatzen saiatu zaitezke? 376 00:27:06,625 --> 00:27:08,419 Bai, hitzematen dizut. 377 00:27:10,379 --> 00:27:11,839 Maite zaitut. Ados? 378 00:27:12,631 --> 00:27:13,591 Ados. 379 00:27:20,806 --> 00:27:23,059 -Lanetik etorri zara zuzenean? -Zer? 380 00:27:23,351 --> 00:27:24,310 Ez! Hau... 381 00:27:26,270 --> 00:27:27,938 Urduri jarri naiz janzterakoan. 382 00:27:28,022 --> 00:27:29,815 Ez nekien nolako festa izango zen. 383 00:27:29,899 --> 00:27:33,486 Ospakizun bat izango zen ala ez. 384 00:27:33,569 --> 00:27:35,196 Urtebetetze festa bat da. 385 00:27:35,279 --> 00:27:37,865 Bai, tira... Badakizu zertaz ari naizen. 386 00:27:43,371 --> 00:27:44,997 Begira. Hor dago. 387 00:27:45,581 --> 00:27:49,085 Harrigarria da, ez dakit nolatan ez dagoen lur jota. 388 00:27:49,668 --> 00:27:51,629 Horrelakorik gertatuko balitzait... 389 00:27:52,797 --> 00:27:54,090 neure burua hilko nuke. 390 00:27:55,132 --> 00:27:58,135 2014an gaude. Nola galdu dezakete hegazkin bat? 391 00:27:58,219 --> 00:27:59,804 Ozeanoa zabala da oso. 392 00:27:59,929 --> 00:28:01,180 -Bat nahi? -Ez, mila esker. 393 00:28:01,263 --> 00:28:03,849 Beldurgarria da desagertu dela jakitea. 394 00:28:09,146 --> 00:28:10,272 Barkatu. 395 00:28:12,983 --> 00:28:16,737 Barkatu? Zer da hori? Ez, milesker. 396 00:28:19,156 --> 00:28:20,324 Txokolatezkoa da hori? 397 00:28:23,452 --> 00:28:24,995 Beste bat har dezaket? 398 00:28:53,566 --> 00:28:57,862 ZORIONAK CLARKE 50 399 00:29:28,726 --> 00:29:30,561 Margaret? Zera... 400 00:29:35,649 --> 00:29:37,526 Margaret? Margaret, aupa. 401 00:29:37,610 --> 00:29:42,114 Eskerrak eman nahi nizkizun gonbidapenagatik... Margaret! 402 00:29:45,326 --> 00:29:46,911 Aurrera. 403 00:30:02,760 --> 00:30:07,014 Hemen zaude. Baduzu lehengoak bezalako... nola deitzen dira? 404 00:30:17,441 --> 00:30:18,609 Ikusi duzu Margaret? 405 00:30:19,818 --> 00:30:20,778 Mercy? 406 00:30:22,363 --> 00:30:24,198 Margaret! Hor zaude. 407 00:30:26,033 --> 00:30:27,535 -Margaret? -Zer ari da hemen? 408 00:30:27,618 --> 00:30:28,452 Nor? 409 00:30:30,704 --> 00:30:32,623 Mercy. Zergatik dago hemen? 410 00:30:32,706 --> 00:30:34,083 -Lagun guztiak daude. -Ez... 411 00:30:34,166 --> 00:30:36,126 Ez da lagun bat. Ez da... 412 00:30:36,210 --> 00:30:37,878 Hitzaldirako prest behar zaitugu. 413 00:30:37,962 --> 00:30:39,630 Clarkek ondoan behar zaitu. 414 00:30:39,713 --> 00:30:40,631 Eman hori. 415 00:30:40,714 --> 00:30:42,049 Mila esker etortzeagatik. 416 00:30:42,466 --> 00:30:45,594 Asko pozten gara zuek guztiak ikusteaz. 417 00:30:46,178 --> 00:30:48,556 Luze daramagu zuetako asko ikusi gabe. 418 00:30:50,516 --> 00:30:54,562 Agian bitxia irudituko zaizue festa bat ospatzea, baina ez... 419 00:30:55,104 --> 00:30:57,731 Baina ez genuen nire zahartzaroa ospatu nahi... 420 00:30:59,233 --> 00:31:01,193 Aukera hau aprobetxatu nahi genuen 421 00:31:02,236 --> 00:31:05,239 zuei guztiei eskerrak emateko 422 00:31:05,823 --> 00:31:07,616 azken urtean zehar laguntzeagatik. 423 00:31:08,576 --> 00:31:12,746 Gure bizitzako garairik zailena izan da, eta ziur aski izango da. 424 00:31:14,832 --> 00:31:18,168 -Margaret gaixoak itxura kaskarra du. -Medikatuta egongo da. 425 00:31:18,544 --> 00:31:20,838 Haiena bezalako kasu ugari daude. 426 00:31:20,921 --> 00:31:23,257 Haien kasua ezagun egin zen 427 00:31:23,340 --> 00:31:25,217 oso fotogenikoak direlako biak. 428 00:31:25,301 --> 00:31:29,805 Ez du inork esan nahi, baina guztiok dakigu. 429 00:31:29,888 --> 00:31:32,182 -Ni banoa. -Nola? Hain goiz? 430 00:31:34,184 --> 00:31:36,228 Oso gogorra da bera horrela ikustea. 431 00:31:36,353 --> 00:31:38,230 Eskerrik asko lore bakoitzagatik. 432 00:31:38,314 --> 00:31:39,982 Ez dakit zergatik geratu diren. 433 00:31:40,065 --> 00:31:41,942 Etxera joan beharko lirateke. 434 00:31:42,359 --> 00:31:44,653 ...izugarria. Kaka. 435 00:31:46,238 --> 00:31:47,239 Barkatu. 436 00:31:48,741 --> 00:31:51,118 Gure bizitza guztiz aldatu zenean. 437 00:31:52,453 --> 00:31:54,246 Esango dudan azken gauza... 438 00:31:58,208 --> 00:31:59,209 Maite zaitugu, Gus. 439 00:32:00,961 --> 00:32:02,755 Zure mira dugu, txiki. 440 00:32:04,423 --> 00:32:05,507 Edonon zaudela. 441 00:32:08,010 --> 00:32:08,886 Mila esker. 442 00:32:09,720 --> 00:32:12,056 -Zorionak. -Zorionak. 443 00:32:12,431 --> 00:32:14,933 -Ikusi dut. Hemen dago. -Nor? Zer diozu? 444 00:32:15,017 --> 00:32:18,896 -Mercy! Hemen dago! -Zer diozu? Zatoz nirekin. 445 00:32:19,229 --> 00:32:21,857 Zergatik egin digu hau? Zergatik? 446 00:32:21,940 --> 00:32:25,527 Ondo da. Lasai. Nahikoa edan duzu. Lasaitu zaitez. 447 00:32:25,611 --> 00:32:27,321 -Ez da xanpaina. -Ondo da, eseri. 448 00:32:27,404 --> 00:32:28,781 -Eseri, mesedez. -Clarke. 449 00:32:28,864 --> 00:32:31,283 -Hemen dago. Gure festan. -Ez dago hemen. 450 00:32:31,367 --> 00:32:34,662 -Ikusi... Ez dut burua galdu. -Ez dago hemen! 451 00:32:37,539 --> 00:32:38,874 Margaret. Margaret! 452 00:32:43,754 --> 00:32:46,298 Zergatik? Zergatik zaude hemen? 453 00:32:47,132 --> 00:32:48,258 Barkatu? 454 00:32:48,676 --> 00:32:52,471 Lasai. Hartu arnasa, Margaret. 455 00:32:52,805 --> 00:32:53,889 Barkatu denok. 456 00:33:28,799 --> 00:33:32,386 Olivia: Ene, ez duzu sinetsiko. Margaretek burua galdu du. 457 00:33:32,469 --> 00:33:34,430 Olivia: Zerbitzari bati oihuka hasi da! 458 00:33:41,145 --> 00:33:42,646 -Horrek ez du zentzurik. -Ama! 459 00:33:42,730 --> 00:33:44,231 -Zertara etorriko zen? -Ixo! 460 00:33:44,314 --> 00:33:47,943 Badakit ez duela zentzurik, Jing, baina ikusi dut, ados? 461 00:33:48,026 --> 00:33:49,278 Hemen zegoen. 462 00:33:49,361 --> 00:33:50,446 Margaret? 463 00:33:50,529 --> 00:33:51,488 Hilary! 464 00:33:51,572 --> 00:33:52,406 Ondo zaude? 465 00:33:52,489 --> 00:33:55,534 Etorri zara. Ez nuen uste etorriko zinenik. 466 00:33:55,909 --> 00:33:56,744 Bai, zera... 467 00:33:56,827 --> 00:33:59,163 Etxera joan behar dugu. Taxi bat eskatuko? 468 00:33:59,246 --> 00:34:01,206 Hartu autoa, beste bat eskatuko dugu. 469 00:34:01,290 --> 00:34:03,375 -Ez, zoaz haiekin. -Ez. 470 00:34:03,459 --> 00:34:04,543 Zurekin joan naiteke? 471 00:34:04,626 --> 00:34:06,086 Noski. 472 00:34:07,004 --> 00:34:07,838 Ziur zaude? 473 00:34:10,799 --> 00:34:13,635 -Ados. Goazen. -Sam kanpoan dago. 474 00:34:14,178 --> 00:34:15,012 Goazen. 475 00:34:47,002 --> 00:34:49,046 Ikusi egin dut, benetan. 476 00:34:49,588 --> 00:34:53,967 Benetan, ikusi dut, ezta? 477 00:34:58,680 --> 00:34:59,890 Ene! 478 00:35:01,350 --> 00:35:03,769 Burua galtzen ari naizela uste duzu? 479 00:35:03,852 --> 00:35:04,937 Aizu! Ez. 480 00:35:06,313 --> 00:35:08,482 -Burutik jota nagoela uste duzu? -Ez. 481 00:35:14,613 --> 00:35:17,366 -Zer? -Zerbitzari bati eraso diozu? 482 00:35:19,284 --> 00:35:23,330 -Barkatu. -Bai, guztien aurrean. 483 00:35:23,872 --> 00:35:27,251 -Agian mamu bat ikusi dut. -Ez. 484 00:35:27,626 --> 00:35:29,294 Aizu. 485 00:35:32,631 --> 00:35:35,843 Inork ez du merezi halakorik bizitzerik. 486 00:35:42,558 --> 00:35:44,393 Goseak amorratzen nago. 487 00:35:45,727 --> 00:35:48,564 -Janaria nazkagarria zen. -Oso txarra zen. 488 00:35:50,774 --> 00:35:53,235 Ez nuen ezer esan nahi. Barkatu. 489 00:35:53,318 --> 00:35:56,864 -Oso txarra zen, ez dut ezer jan. -Nik ogi puska bat jan dut. 490 00:35:59,157 --> 00:36:02,619 Noiz egon zinen hemen azkenekoz? Tipo batekin izan zen? 491 00:36:04,037 --> 00:36:07,124 -Baietz uste dut. -Ez, geroago izan zen. 492 00:36:07,207 --> 00:36:08,041 Zer? 493 00:36:08,917 --> 00:36:11,044 Cecily Brownen erakusketaren ostean. 494 00:36:12,296 --> 00:36:13,964 Hori izan zen azken aldia? 495 00:36:14,840 --> 00:36:18,594 Ene, egia da. Duela asko izan zen hori. 496 00:36:18,677 --> 00:36:19,553 Bai. 497 00:36:19,636 --> 00:36:22,097 Gogoratzen duzu gure atzetik zebilen tipoa? 498 00:36:22,180 --> 00:36:24,600 -Zurekin maiteminduta zegoen. -Ez. 499 00:36:25,893 --> 00:36:29,271 -Ene, ez... -Txakurtxoek bezala jarraitzen zintuen. 500 00:36:30,522 --> 00:36:34,943 Institutua bukatu berri zuen. Ryan Goslingen antza zuen. 501 00:36:35,903 --> 00:36:37,029 Garai onak izan ziren. 502 00:36:53,337 --> 00:36:54,212 Zer? 503 00:37:01,261 --> 00:37:02,763 Utziko nauela uste dut. 504 00:37:06,683 --> 00:37:07,517 Sentitzen dut. 505 00:37:13,065 --> 00:37:16,318 Imajinatu duzu inoiz bizitza guztiz desberdina duzula? 506 00:37:17,945 --> 00:37:19,780 Pertsona guztiz desberdina zarela. 507 00:37:21,323 --> 00:37:22,282 Askotan. 508 00:37:28,580 --> 00:37:32,250 Nire familia maite badut ere, alde egiteko nahia dut. 509 00:37:35,379 --> 00:37:37,756 Pisu bat alokatu dut Kowloonen. 510 00:37:39,591 --> 00:37:42,302 Batzuetan, bakarrik egon nahi dut. 511 00:37:42,636 --> 00:37:46,807 Norbaiten emaztea eta ama ez naizen leku batean. 512 00:37:49,101 --> 00:37:51,853 Zorigaitza atzean utzi nahi dut, 513 00:37:51,937 --> 00:37:55,607 eta hiru umeren ama izan ordez, bi umeren ama naizela ahaztu. 514 00:38:01,530 --> 00:38:03,532 Beti izango zara bere ama, Margaret. 515 00:38:10,622 --> 00:38:13,208 Maitale bat izan nuen eta itzela zen, 516 00:38:14,751 --> 00:38:17,295 laster jakin nuen minbera zela. 517 00:38:18,839 --> 00:38:20,465 Karaokean abestu zenuen. 518 00:38:21,591 --> 00:38:22,467 Bai. 519 00:38:27,681 --> 00:38:28,807 Arropa kendu zenuen. 520 00:38:33,437 --> 00:38:36,440 Maitale bat izan nuen eta aparta zen, 521 00:38:37,566 --> 00:38:40,277 laster jakin nuen burua galdu nuela. 522 00:38:41,737 --> 00:38:45,866 Benetakoa zela zirudien, baina itsu nengoen. 523 00:38:45,949 --> 00:38:48,702 Mesfidantza handia, maitasuna desagertu da. 524 00:38:52,330 --> 00:38:53,498 Bitartean... 525 00:38:53,582 --> 00:38:54,499 Zatoz. 526 00:38:54,583 --> 00:38:58,128 ...daukadana atsegin dut eta ondo sentitzen naiz. 527 00:38:58,211 --> 00:39:02,340 Maitasuna korapilatsua da, ezin dut burutik kendu. 528 00:39:02,424 --> 00:39:06,344 Zu galtzeko beldur banaiz, ez da ona. 529 00:39:06,428 --> 00:39:09,014 Beti zabiltza probokatzen. 530 00:40:07,322 --> 00:40:08,156 Zer? 531 00:40:09,199 --> 00:40:10,200 Zer gertatzen da? 532 00:40:15,163 --> 00:40:16,081 Zer? 533 00:40:17,249 --> 00:40:19,000 Eraman nazazu merkatura. 534 00:40:21,461 --> 00:40:22,587 Mesedez. 535 00:41:54,137 --> 00:41:55,222 Joateko ordua da. 536 00:41:58,141 --> 00:42:00,852 Lasai. 537 00:42:39,224 --> 00:42:42,060 -Zer gertatzen da? -Ez dakit. 538 00:42:43,645 --> 00:42:44,479 Hil... 539 00:42:44,729 --> 00:42:49,025 -Zer? Zer... -Margaret, lasaitu zaitez. 540 00:42:49,109 --> 00:42:52,320 -Nire... Nire umeengatik da? -Ez. Nahikoa da! 541 00:42:55,073 --> 00:42:56,032 Geratu autoan. 542 00:42:56,116 --> 00:42:57,450 Zer gertatu den ikusiko dut. 543 00:43:21,725 --> 00:43:25,937 -Zer da? Zer gertatu da? -Nire aldamenekoa. 544 00:43:27,480 --> 00:43:30,567 Bere pisuan aurkitu dute. Hilda dago. 545 00:43:33,236 --> 00:43:34,571 Eskerrak. 546 00:43:47,083 --> 00:43:48,626 Mila esker etortzeagatik. 547 00:43:51,671 --> 00:43:53,840 Badakit konpondu nahi zenuela, 548 00:43:53,923 --> 00:43:57,427 baina inork ezin ditu jasan Davidek esaten zizkizun 549 00:43:57,510 --> 00:43:58,678 gezur horiek. 550 00:44:03,558 --> 00:44:07,520 Dena dakizula uste duzu, Margaret, baina ez da egia. 551 00:45:14,879 --> 00:45:18,466 Andrea? Itzuli zara. Zerbait nahi duzu? 552 00:45:18,883 --> 00:45:20,802 Ez, lasai. Mila esker, Puri. 553 00:45:21,594 --> 00:45:22,679 Etorri da David? 554 00:45:23,096 --> 00:45:23,930 Ez, andrea. 555 00:45:25,682 --> 00:45:28,768 Ados. Mila esker. Ohera itzul zaitezke. 556 00:45:29,352 --> 00:45:30,228 Ados, andrea. 557 00:45:49,414 --> 00:45:50,415 Egin duzu? 558 00:45:50,790 --> 00:45:51,749 Ez. 559 00:45:52,000 --> 00:45:54,335 Bitxia izan da. 560 00:45:54,544 --> 00:45:56,463 Ezin dut hil dela sinetsi. 561 00:45:57,130 --> 00:45:59,215 Zaharra zen, ezta? 562 00:45:59,507 --> 00:46:00,341 Zera... 563 00:46:01,843 --> 00:46:04,304 Ez dut galdetu. Gau luzea izan da. 564 00:46:08,683 --> 00:46:11,561 Nora joan zarete? Etxera lagundu behar nizun. 565 00:46:12,687 --> 00:46:13,688 Deitzea zenuen. 566 00:46:29,120 --> 00:46:29,954 Phil? 567 00:46:30,955 --> 00:46:32,415 Philip, zertan ari zara? 568 00:49:16,579 --> 00:49:18,581 Azpitituluak: Leire Chertudi 569 00:49:18,665 --> 00:49:20,667 {\an8}Ikuskatzailea: Ilargi G.