1 00:00:08,175 --> 00:00:10,052 Ez du inork zure ahotsa entzun nahi. 2 00:00:11,053 --> 00:00:13,889 Denek nahi dute Daisy Jones-en aurreko atalean... 3 00:00:14,557 --> 00:00:15,516 Zure anaia? 4 00:00:15,516 --> 00:00:17,351 Billy Dunne taldean egongo da? 5 00:00:17,351 --> 00:00:19,854 Geldi. 6 00:00:19,854 --> 00:00:22,064 Zergatik ez duzu zuk abesten? 7 00:00:23,733 --> 00:00:26,527 Ez nuen neska hori izaten jarraitu nahi. 8 00:00:28,237 --> 00:00:30,239 - Dunne Brothers gara. - Oraingoz. 9 00:00:31,991 --> 00:00:34,702 Zure zenbakia ematen badidazu, abesti bat idatziko dizut. 10 00:00:34,702 --> 00:00:36,620 Hau ondo ateratzen zaizu? 11 00:00:38,122 --> 00:00:38,956 Galdera da: 12 00:00:38,956 --> 00:00:42,543 Zer zabiltza jendartean eszenatokian egon beharrean? 13 00:00:43,753 --> 00:00:46,088 - Aizu, itzel egin duzu. - Milesker. 14 00:00:46,088 --> 00:00:47,882 - Graham naiz. - Karen. 15 00:00:48,591 --> 00:00:51,719 Kalifornian, lagun. Hortxe egon behar duzue. 16 00:00:51,719 --> 00:00:53,512 Diskoetxe bat nahi duzue? 17 00:00:53,512 --> 00:00:56,015 - Teddy Pricerekin lan egin? - Teddy Price ezagutzen duzu? 18 00:00:57,266 --> 00:01:00,102 Ez naiz musa, ados? Norbait hori naiz. 19 00:02:07,711 --> 00:02:10,297 {\an8}DENEK NAHI DUTE DAISY JONES 20 00:02:20,015 --> 00:02:22,476 {\an8}Rock izar guztiak umezurtzak bezalakoak dira, 21 00:02:22,476 --> 00:02:25,479 {\an8}musikarekiko lotura sakonago horren bila. 22 00:02:25,479 --> 00:02:29,483 {\an8}Hortaz, zu, Teddy, aita moduko bat bilakatu zinen 23 00:02:29,483 --> 00:02:31,443 {\an8}zurekin lan egiten zuten gazteentzat. 24 00:02:31,443 --> 00:02:34,947 {\an8}Ez nuen inoren aita izateko asmorik, Merv. 25 00:02:34,947 --> 00:02:36,824 {\an8}Diskoak egin nahi nituen. 26 00:02:36,824 --> 00:02:38,576 {\an8}MERV GRIFFINEN SAIOA 27 00:02:38,576 --> 00:02:43,622 2. ABESTIA: "HORRA ERAMANGO ZAITUT" 28 00:03:03,517 --> 00:03:04,518 Ondo da. 29 00:03:06,437 --> 00:03:07,646 Hemen dago. 30 00:03:08,063 --> 00:03:09,565 Bai, bera da. 31 00:03:13,193 --> 00:03:14,570 Rod, aupa. 32 00:03:15,863 --> 00:03:20,117 Billy Dunne naiz, eta Dunne Brothers. 33 00:03:20,701 --> 00:03:24,121 Staircase aretoan ezagutu ginen, Pittsburghen, gogoratzen? 34 00:03:25,372 --> 00:03:26,707 Deitzeko esan zenidan. 35 00:03:29,001 --> 00:03:31,462 Baina ez duzu deitu. Hemen... 36 00:03:32,963 --> 00:03:33,964 zaude. 37 00:03:38,218 --> 00:03:42,348 Emango al dizkiguzu... hamar minutu? 38 00:03:48,938 --> 00:03:52,358 - Kontzertuak behar ditugu. - Bai, Sunset Stripen, ahal bada. 39 00:03:52,358 --> 00:03:55,110 - Whisky edo Troubadour aretoan. - Eta bizilekua. 40 00:03:55,110 --> 00:03:58,197 Gure aurrezkiak batu ditugu, baina ez dugu askorik. 41 00:03:58,197 --> 00:03:59,865 Diru pixka bat beharko dugu. 42 00:03:59,865 --> 00:04:01,867 Hasteko, gutxienez. 43 00:04:01,867 --> 00:04:04,078 Eta Teddy Price diskoa ekoizteko. 44 00:04:04,078 --> 00:04:06,747 - Hori oso garrantzitsua da. - Itzela litzateke. 45 00:04:07,122 --> 00:04:08,999 Jakina. Nola ez, lagun. 46 00:04:08,999 --> 00:04:10,542 Besterik behar duzue? 47 00:04:10,542 --> 00:04:12,086 Uste dut... 48 00:04:12,086 --> 00:04:13,545 Ez dugula gehiagorik behar. 49 00:04:13,545 --> 00:04:15,506 Hori baino ez genuen nahi. 50 00:04:16,966 --> 00:04:18,968 Kaiku alenak zarete ala? 51 00:04:20,219 --> 00:04:22,012 Horrela egiten dela uste duzue? 52 00:04:22,012 --> 00:04:25,140 Hona etorri eta dena oparituko dizuegula? 53 00:04:25,140 --> 00:04:27,142 Hitzordua Teddy Pricerekin. 54 00:04:27,142 --> 00:04:29,478 Pittsburghen geundenean esan zenuen... 55 00:04:29,478 --> 00:04:32,898 Bira managerra naiz, ez talde managerra. 56 00:04:32,898 --> 00:04:35,526 Baldin eta laster munduko bira bat 57 00:04:35,526 --> 00:04:38,445 egiteko asmorik ez baduzue, ezin zaituztet lagundu. 58 00:04:38,445 --> 00:04:41,991 Ez gara limosna eskatzen ari. Gogor lan egingo dugu. 59 00:04:41,991 --> 00:04:46,453 Entzun. Jende atsegina dirudizue, 60 00:04:47,037 --> 00:04:49,331 eta uste dudan taldea bazarete, 61 00:04:50,499 --> 00:04:52,251 kontzertua nahiko ona izan zen. 62 00:04:53,335 --> 00:04:54,920 Beraz, honakoa egingo dut, 63 00:04:54,920 --> 00:04:58,966 dei bat egingo diot, bat baino ez, Filthy-ko lagunari. 64 00:04:58,966 --> 00:05:00,884 Filthy? Klub bat da? 65 00:05:00,884 --> 00:05:05,264 Bai, rock klub bat baino, taberna bat da, baina Sunset Stripen dago. 66 00:05:05,264 --> 00:05:08,434 - Primeran, lagun. Mila esker. - Mila esker. 67 00:05:08,434 --> 00:05:09,935 Ezin dut gehiagorik egin. 68 00:05:09,935 --> 00:05:11,562 - Noski. - Aukera itzela da. 69 00:05:11,562 --> 00:05:14,064 - Ez genuen hainbesterik espero. - Milesker. 70 00:05:15,024 --> 00:05:17,693 Tira, hori bada dena... 71 00:05:17,693 --> 00:05:19,486 - Bai, jauna. - Bai. 72 00:05:19,486 --> 00:05:22,156 - Mila esker zure laguntzagatik. - Milesker. 73 00:05:22,156 --> 00:05:23,699 Ondo da. 74 00:05:25,743 --> 00:05:28,287 Beste gauzatxo bat. 75 00:05:32,291 --> 00:05:37,379 Beraz, kontua da, harrituta utzi gintuzula, 76 00:05:37,379 --> 00:05:40,049 ez bakarrik ni, eta... 77 00:05:40,883 --> 00:05:45,179 Lekuz aldatzeko une egokia izan liteke. 78 00:05:45,637 --> 00:05:46,930 Edo... 79 00:05:49,016 --> 00:05:51,018 - Karen, Billy Dunne naiz. - Aupa, 80 00:05:51,560 --> 00:05:52,853 Billy Dunne. 81 00:05:52,853 --> 00:05:54,313 Aupa, entzun... 82 00:05:56,148 --> 00:05:58,067 Taldeko parte izan nahi duzu? 83 00:05:58,067 --> 00:05:59,443 Aizue, erretzen ari da. 84 00:06:01,862 --> 00:06:03,155 Aizue, erretzen ari da! 85 00:06:05,240 --> 00:06:09,369 - Barkatu. Larrialdi txikia sukaldean. - Ez kezkatu. 86 00:06:09,369 --> 00:06:11,288 Zer esan duzu? 87 00:06:11,288 --> 00:06:13,082 Esan dudana zera da, 88 00:06:13,082 --> 00:06:16,418 Dunne Brothers taldean nahi zaitugula. 89 00:06:17,169 --> 00:06:18,295 Pittsburghen? 90 00:06:18,295 --> 00:06:22,633 Ez, Los Angelesen gaude. Sunset Stripen kontzertuak ditugu. 91 00:06:22,633 --> 00:06:23,884 Etxe bat alokatu dugu. 92 00:06:23,884 --> 00:06:26,970 - Esaiozu Laurel Canyonen dagoela. - Fidatu nitaz. 93 00:06:29,932 --> 00:06:31,809 Zer deritzozu, Karen? 94 00:06:31,809 --> 00:06:34,228 Munduko talderik onenean egon nahi duzu? 95 00:06:37,940 --> 00:06:40,109 Utzi zure neskarekin hitz egiten. 96 00:06:45,405 --> 00:06:46,573 Aupa, Karen. 97 00:06:48,826 --> 00:06:50,035 Esadazu egia. 98 00:06:51,245 --> 00:06:52,538 Merezi dute? 99 00:06:52,538 --> 00:06:54,456 Bestela ez nintzateke hemen egongo. 100 00:06:55,290 --> 00:06:57,459 Hainbat taldetan egon naiz 15 urte nituenetik, 101 00:06:57,459 --> 00:06:59,920 {\an8}beti arrakasta izango zuenaren bila. 102 00:06:59,920 --> 00:07:02,297 Eta The Wintersek... 103 00:07:05,217 --> 00:07:06,593 ez zuten lortuko. 104 00:07:07,719 --> 00:07:11,974 Nire amak esan ohi zuen bezala: "Haizea nora, zapiak hara". 105 00:07:57,603 --> 00:08:00,063 - Daisy! Zer arraio? - Jainko maitea! 106 00:08:00,063 --> 00:08:03,817 Nire etxean indarrez sartu zara? Jainkoarren! 107 00:08:03,817 --> 00:08:06,862 Ez naiz indarrez sartu. Giltza loreontzian zegoen. 108 00:08:06,862 --> 00:08:08,780 Ez egin horrelakorik berriz. 109 00:08:08,780 --> 00:08:10,949 Barkatu. Ardoa ekarri dut. 110 00:08:10,949 --> 00:08:12,451 Hobe gutxi, ezer ez baino. 111 00:08:16,622 --> 00:08:18,123 Jainko maitea. 112 00:08:18,123 --> 00:08:19,541 Tori. 113 00:08:19,541 --> 00:08:21,335 - Ikaratu nauzu. - Ardoa. 114 00:08:22,336 --> 00:08:23,378 Ondo da. 115 00:08:24,087 --> 00:08:27,591 Janari hori nire etxean sartzeko bezain garrantzitsua da? 116 00:08:27,591 --> 00:08:28,967 Usain ona du, ezta? 117 00:08:28,967 --> 00:08:32,054 Hain ona, ezen betiko, egunero, usaindu nahi duzun... 118 00:08:32,679 --> 00:08:34,973 Zure pisuan, nik prestatua. 119 00:08:37,142 --> 00:08:38,310 Etxetik alde egin duzu. 120 00:08:40,395 --> 00:08:42,231 Ezin naiz beraiekin bizi. 121 00:08:42,606 --> 00:08:44,816 Pisukide bila zeundela esan zenuen. 122 00:08:44,816 --> 00:08:47,527 - Alokairua ordaintzeko. - Lagundu dezaket. 123 00:08:47,527 --> 00:08:48,612 - Benetan? - Bai. 124 00:08:48,612 --> 00:08:50,656 - Zein dirurekin? - Lana bilatuko dut. 125 00:08:51,698 --> 00:08:52,699 Ados. 126 00:08:53,158 --> 00:08:57,412 Ez duzu sukaldari lanik lortuko. Ene, nazkagarria da. 127 00:09:00,958 --> 00:09:02,084 Zuzen zaude. 128 00:09:04,586 --> 00:09:07,214 Etxea etxe bihurtzeko bi pertsona behar omen dira. 129 00:09:07,214 --> 00:09:09,841 Eta gauza batzuk horren sinpleak dira. 130 00:09:09,841 --> 00:09:13,178 {\an8}Lehenengo etxe hori ez zen perfektua. 131 00:09:13,178 --> 00:09:14,805 {\an8}CAMILA ALVAREZ ARGAZKILARIA 132 00:09:14,805 --> 00:09:17,182 {\an8}Baina nahikoa zen guretzat. 133 00:09:17,182 --> 00:09:20,102 Berdin zigun hezetasun usainak 134 00:09:20,102 --> 00:09:22,896 edo atso bat aurreko astean bertan hil izanak. 135 00:09:22,896 --> 00:09:25,774 Merke eta azkar lortu genuen, 136 00:09:25,774 --> 00:09:28,151 eta Laurel Canyonen zegoen. 137 00:09:40,789 --> 00:09:42,499 Arreta galaraziko didazu. 138 00:09:46,003 --> 00:09:47,087 Utziko didazu? 139 00:09:47,963 --> 00:09:49,840 - Zergatik? - Utzi momentu bat. 140 00:09:53,218 --> 00:09:56,054 - Ez. - Tira. 141 00:09:56,054 --> 00:10:00,183 Zuk nahi beste grabatu nazakezu eta nik ezin dut segundo batez egin? 142 00:10:01,018 --> 00:10:02,185 Segundo bat. 143 00:10:03,437 --> 00:10:04,813 Ai ene. 144 00:10:05,647 --> 00:10:06,773 Maite zaitut. 145 00:10:48,982 --> 00:10:49,900 Ongi etorri. 146 00:10:59,284 --> 00:11:01,495 Zer iruditu zitzaidan... 147 00:11:02,829 --> 00:11:03,789 Erdipurdikoa. 148 00:11:13,840 --> 00:11:15,801 - Aupa. - Hara. 149 00:11:16,259 --> 00:11:17,260 Bai. 150 00:11:17,260 --> 00:11:21,056 Mutilek ez zutenez logela honetan sartu nahi, zuri utzi dizugu. 151 00:11:21,473 --> 00:11:22,849 Sorgindua dago? 152 00:11:22,849 --> 00:11:26,144 Bai, gustu txarreko mamua bizi da hemen. 153 00:11:28,313 --> 00:11:32,150 Baina kontzertua genuen Sunset Stripen, hori ona zen. 154 00:11:32,150 --> 00:11:34,611 - Hau itzela da! - Ondo da, mutilak. 155 00:11:36,321 --> 00:11:38,198 Filthy McNasty, zein polita. 156 00:11:38,657 --> 00:11:40,867 Tira, ez dago gaizki. 157 00:11:55,924 --> 00:11:57,968 Zer esaten dut nik beti? 158 00:11:57,968 --> 00:12:01,012 Kluba txikia bada, zarata handia atera behar. 159 00:12:01,012 --> 00:12:03,557 "Pittsburgh" hiru arte zenbatzean. Prest? 160 00:12:03,557 --> 00:12:06,351 - Bat, bi, hiru... - Pittsburgh! 161 00:12:07,477 --> 00:12:10,313 McNasty-n eman genituen zortzi hilabeteetan zehar, 162 00:12:10,313 --> 00:12:13,984 oso jende gutxik ikusi gintuen jotzen, baina... 163 00:12:13,984 --> 00:12:16,194 {\an8}hor maitemindu ginen taldearekin. 164 00:12:16,194 --> 00:12:17,320 {\an8}BILLY DUNNE ABESLARIA/MUSIKAGILEA 165 00:12:26,246 --> 00:12:28,832 Gizona ilargian jarri nuen 166 00:12:28,832 --> 00:12:31,877 Tonua soinuan jarri nuen 167 00:12:31,877 --> 00:12:34,588 Koipea gurpilean jarri nuen 168 00:12:34,588 --> 00:12:37,507 Ezpata harrian jarri nuen 169 00:12:37,507 --> 00:12:40,594 Hegoaldeko izarrak piztu nituen 170 00:12:40,594 --> 00:12:43,180 Paganoei bakea ekarri nien 171 00:12:43,180 --> 00:12:46,558 Hegan zegoen txoria jo nuen 172 00:12:46,558 --> 00:12:48,727 Eta norbaitek polizia deitu zuen 173 00:12:49,186 --> 00:12:51,104 Eta badakit ez dela egia 174 00:12:51,104 --> 00:12:54,024 Badakit ez dela egia Badakit ez dela egia 175 00:12:54,024 --> 00:12:58,570 Ezin zarelako biratu Begira iezadazu begietara 176 00:12:58,570 --> 00:13:01,239 Arazo bakarra ordaintzen ez zigutela zen. 177 00:13:02,032 --> 00:13:03,992 Ezer ez. 178 00:13:08,038 --> 00:13:11,124 Eta jendea kontzertuetara etortzen hasi zenean... 179 00:13:12,292 --> 00:13:17,506 Biratu eta esadazu aurpegira 180 00:13:20,425 --> 00:13:22,802 Ez zen behar genuen jendea. 181 00:13:26,223 --> 00:13:27,390 Kaixo. Capitol Records. 182 00:13:27,390 --> 00:13:29,768 Bones Howell jaunarekin hitz egin dezaket? 183 00:13:29,768 --> 00:13:31,394 Ez. Barkatu. Lanpetuta dago. 184 00:13:31,394 --> 00:13:34,856 Ziur nago lan asko duela, baina musika ona gogoko badu, 185 00:13:34,856 --> 00:13:38,401 Dunne Brothers taldeak McNastyn joko du 17an. 186 00:13:38,401 --> 00:13:41,488 - Etorri nahiko... - Kanpoan dago 18ra arte. 187 00:13:41,488 --> 00:13:44,950 Zer ondo, 18an ere joko dute. 188 00:13:46,701 --> 00:13:47,911 Kaixo? 189 00:14:00,298 --> 00:14:03,426 Tira, ez zara benetan ari 190 00:14:03,927 --> 00:14:06,805 Txantxa bat izan da 191 00:14:07,597 --> 00:14:10,934 Ontzia hondoratuko ez dela esan dezakezu, baina 192 00:14:10,934 --> 00:14:14,896 Flotatzen utziko diozu? 193 00:14:14,896 --> 00:14:18,608 Eguzkia distira egiten ari da 194 00:14:18,608 --> 00:14:22,279 Ilargia handitzen ari den bitartean 195 00:14:22,279 --> 00:14:25,448 Aurrera, saka ezazu botoia, maitea 196 00:14:25,448 --> 00:14:27,033 ERRESERBATUTA TEDDY PRICE 197 00:14:27,033 --> 00:14:30,912 Aurrera, sakatu katua 198 00:14:40,839 --> 00:14:42,507 Pazientzia izan behar duzu. 199 00:14:42,507 --> 00:14:45,385 - Teddy, tira. - Ezin da beti arrakasta berehala lortu. 200 00:14:45,385 --> 00:14:47,804 Badakizu. Emaiozu aukera bat. 201 00:14:47,804 --> 00:14:51,308 Zenbat izan dira jarraian, Teddy? Sei, zazpi jarraian? 202 00:14:54,769 --> 00:14:58,315 - Sei. - Funtzionatu ez duten sei jarraian. 203 00:14:58,315 --> 00:15:00,650 Funtzionatu dute. Baina ez dira saldu. 204 00:15:00,650 --> 00:15:03,945 Saldu behar dira. Leku hau ordaindu behar dugu. 205 00:15:03,945 --> 00:15:06,072 Ondo da, Don, kaleratuko nauzu? 206 00:15:06,072 --> 00:15:08,617 Tira. Ez esan horrelakorik. 207 00:15:09,409 --> 00:15:12,203 Dean Martinek beste gabonetako disko bat nahi du. 208 00:15:12,203 --> 00:15:15,248 - Putakumea. - Dinok maite zaitu. Badakizu. 209 00:15:15,790 --> 00:15:18,835 Zergatik ez duzu bide erraza hartzen? 210 00:15:18,835 --> 00:15:20,253 Gozatu bizitza. 211 00:15:21,171 --> 00:15:22,339 Pentsa ezazu. 212 00:15:22,339 --> 00:15:26,468 Ez duzu oraintxe erabaki behar, baina pentsa ezazu. 213 00:15:37,854 --> 00:15:39,856 Zer gertatu da ekoizlearekin? 214 00:15:40,065 --> 00:15:43,318 - Loro bat zuenarekin? - Ez du interesik. 215 00:15:45,528 --> 00:15:47,030 Tamalgarria da. 216 00:15:48,031 --> 00:15:50,200 Gorde ogiaren erdia biharko, Eddie. 217 00:15:50,200 --> 00:15:52,243 Alokairua ordaintzeko baino ez dugu. 218 00:15:52,243 --> 00:15:53,495 Kaka. 219 00:16:00,168 --> 00:16:02,962 Arraioa, lagun. Agian Chucky zuzen zegoen. 220 00:16:02,962 --> 00:16:05,965 Agian hau akats handia izan da. 221 00:16:07,050 --> 00:16:09,636 Etxean geratu behar genuen amarekin, 222 00:16:09,636 --> 00:16:12,722 dirua aurreztu eta dentista bilakatu. 223 00:16:12,722 --> 00:16:17,560 Ehunka argazki bidali ditut, eta egunkari batek ere ez du erantzun. 224 00:16:17,560 --> 00:16:19,312 Amore eman beharko nuke? 225 00:16:20,438 --> 00:16:22,315 Ez zuen inork erraza izango zenik esan. 226 00:16:23,983 --> 00:16:27,028 Nik beste zerbait aipatu nahi nuen. 227 00:16:27,028 --> 00:16:29,280 Nolatan naiz oherik ez duen bakarra? 228 00:16:29,280 --> 00:16:32,492 - Karenen logela aukeratzea zenuen. - Ez, sorginduta dago. 229 00:16:32,492 --> 00:16:35,036 - Ez dago sorginduta. - Agerikoa da baietz. 230 00:16:35,036 --> 00:16:37,038 Ogia eraman beharko dut... 231 00:16:37,038 --> 00:16:39,624 Zergatik deitzen gara oraindik Dunne Brothers? 232 00:16:40,583 --> 00:16:42,502 Gutariko hiru ez gara Dunne-ak, 233 00:16:42,502 --> 00:16:45,547 eta nik dakidala, ez naiz inoren anaia. 234 00:16:45,547 --> 00:16:48,466 - Izena aldatu nahi duzu? - Ideia bikaina da. 235 00:16:50,927 --> 00:16:53,263 Guztiek pentsatzen dutena baino ez dut esan. 236 00:16:53,263 --> 00:16:56,182 Izena hori da... Horrela ezagutzen gaituzte. 237 00:16:56,182 --> 00:16:58,893 Bai, baina ez digu askorik lagundu. 238 00:16:58,893 --> 00:17:02,939 - Zer iruditzen zaizue "Hargune Garbia"? - Ez, oso itsusia da. 239 00:17:02,939 --> 00:17:04,816 Ez dugu izena aldatuko. 240 00:17:04,816 --> 00:17:06,735 "Herkules" ere aukera bat da. 241 00:17:06,735 --> 00:17:08,111 - Ez! - Aski da! 242 00:17:08,111 --> 00:17:09,320 Aukera bat da! 243 00:17:09,320 --> 00:17:12,365 Askatasuna. Espioitza. Pozoia. 244 00:17:12,365 --> 00:17:14,743 Ez gara inoiz seiak ados jarriko. 245 00:17:14,743 --> 00:17:16,453 Ondo da? Beraz... 246 00:17:17,996 --> 00:17:19,789 Zer iruditzen zaizue "The Six"? 247 00:17:22,208 --> 00:17:23,585 Baina bost gara. 248 00:17:26,337 --> 00:17:29,841 - Jendea nahastuko da. - Ezin gara "The Five" izan. 249 00:17:29,841 --> 00:17:31,926 - Zergatik? - The Dave Clark Five. 250 00:17:31,926 --> 00:17:33,344 The Jackson 5. 251 00:17:33,344 --> 00:17:35,597 - Guztiak dira "The Five". -"The Six" gogoko dut. 252 00:17:35,597 --> 00:17:37,432 Herkules baino hobea bada. 253 00:17:39,601 --> 00:17:42,937 - Daisy, hamar minutu geratzen zaizkizu. - Barkatu, Dave. 254 00:17:50,570 --> 00:17:52,489 ARTISTA BERRIEN GAUA 255 00:17:52,489 --> 00:17:56,201 Maite zaitudan lekuan 256 00:17:56,201 --> 00:18:01,206 Ez dago ez espaziorik, ez denborarik 257 00:18:01,956 --> 00:18:04,542 Nire bizitzan maite zaitut 258 00:18:05,668 --> 00:18:08,296 Nire laguna zarelako 259 00:18:09,464 --> 00:18:11,716 Eta nire bizitza bukatzen denean 260 00:18:13,593 --> 00:18:16,387 Gogoratu elkarrekin geundenean 261 00:18:18,932 --> 00:18:21,643 Bakarrik geunden eta nik 262 00:18:21,643 --> 00:18:26,147 Nik abesti hau abestu nizun 263 00:18:26,898 --> 00:18:29,609 Bakarrik geunden eta nik 264 00:18:29,609 --> 00:18:35,490 Nik abesti hau abestu nizun 265 00:18:48,253 --> 00:18:49,587 Mila esker. 266 00:18:50,797 --> 00:18:53,132 Nire diskoko bigarren abestia da. 267 00:18:53,132 --> 00:18:55,385 Diskoa eros dezakezue barran. 268 00:18:55,385 --> 00:18:58,763 Eta orain, nire lagun bat aurkeztea gustatuko litzaidake. 269 00:18:58,763 --> 00:19:01,140 Harriturik utziko zaituzte. 270 00:19:01,140 --> 00:19:04,018 Aurrera, Daisy Jones. 271 00:19:10,859 --> 00:19:12,735 Kaixo, Daisy naiz. 272 00:19:28,585 --> 00:19:32,630 Egunak zabal-zabalik daude 273 00:19:33,840 --> 00:19:38,678 Nire zoriontasunaren muinean 274 00:19:40,680 --> 00:19:44,017 Mutilak maitale garaiezinak dira 275 00:19:44,976 --> 00:19:50,273 Suntsitu ditzaten erreguka 276 00:19:54,903 --> 00:19:58,656 Goizean esnatzen dira 277 00:20:00,241 --> 00:20:04,454 Damuturik negar egin eta badoaz 278 00:20:05,246 --> 00:20:09,876 Bainua hartu eta ohera itzultzen naiz 279 00:20:11,127 --> 00:20:17,133 Hori ez zait inoiz larria iruditu 280 00:20:21,012 --> 00:20:23,556 Erabaki bat hartu behar duzu 281 00:20:23,556 --> 00:20:26,601 Oskola zuria da eta apurtu dezakezu 282 00:20:26,601 --> 00:20:29,562 Berdin zait zer erabakitzen duzun 283 00:20:29,562 --> 00:20:31,522 Behar dudan bakarra 284 00:20:31,522 --> 00:20:36,277 Nire hitzematea betetzea da 285 00:20:51,167 --> 00:20:52,961 Hori da galdetu behar duguna. 286 00:20:54,504 --> 00:20:55,546 Kaixo. 287 00:20:57,632 --> 00:20:59,842 Daisy Jones. Teddy Price. 288 00:20:59,842 --> 00:21:01,260 Hitz egin ezazue. 289 00:21:07,558 --> 00:21:08,768 "LMR Records". 290 00:21:09,352 --> 00:21:10,395 Baduzu interesik? 291 00:21:11,104 --> 00:21:14,065 - Zertaz ari zara? - Batera musika sortzeaz. 292 00:21:16,317 --> 00:21:18,945 Ez dakit. Zertarako behar zaitut? 293 00:21:20,738 --> 00:21:21,698 Zera, 294 00:21:23,032 --> 00:21:24,617 entzun dudana gustatu zait. 295 00:21:25,410 --> 00:21:29,831 Eta nire laguntza apur batekin, mailaz igo zaitezkeela uste dut. 296 00:21:29,831 --> 00:21:32,291 - Apur bat moldatu eta... - Moldatu? 297 00:21:35,169 --> 00:21:36,379 Bai. 298 00:21:36,671 --> 00:21:40,174 Esan nahi dudana... Berria zara, ezta? 299 00:21:41,092 --> 00:21:44,679 Eta inork ez du dena ondo egiten lehenengo aldian. 300 00:21:47,473 --> 00:21:49,475 Ez dut moldatua izan nahi. 301 00:21:50,184 --> 00:21:51,853 Baina plazer bat izan da. 302 00:21:55,189 --> 00:21:56,899 Eta benetan alde egin zuen? 303 00:21:57,525 --> 00:21:58,568 {\an8}Benetan. 304 00:22:01,362 --> 00:22:05,575 Baina batzuetan hobeto ezagutzen duzu norbait aldentzen denean. 305 00:22:33,269 --> 00:22:34,604 Hori Teddy Price da. 306 00:22:38,441 --> 00:22:39,400 Billy! 307 00:22:42,320 --> 00:22:43,362 Zer? 308 00:22:43,362 --> 00:22:46,449 Teddy Price sartu da zure atzetik. 309 00:22:47,325 --> 00:22:48,367 Hortxe. 310 00:22:48,576 --> 00:22:50,745 - Teddy Price? - Zure atzetik sartu da. 311 00:22:50,745 --> 00:22:52,205 Emadazu hori. 312 00:22:52,663 --> 00:22:54,373 Eman... Emadazu... 313 00:22:55,124 --> 00:22:56,834 Emadazu hori. Tira. 314 00:22:57,335 --> 00:22:58,753 - Zoaz, bizkor. - Ados. 315 00:23:00,671 --> 00:23:01,547 Ondo da. 316 00:23:14,560 --> 00:23:15,603 Milesker. 317 00:23:21,067 --> 00:23:22,443 Price jauna? 318 00:23:23,611 --> 00:23:26,781 "Blue Elsewhere" maite dut. 319 00:23:26,781 --> 00:23:30,243 Ez du jende askok ezagutzen. Eskerrik asko. 320 00:23:30,243 --> 00:23:31,953 Billy Dunne dut izena. 321 00:23:32,495 --> 00:23:35,706 Zu eta Memphis Marlonengatik hasi nintzen gitarra jotzen. 322 00:23:35,706 --> 00:23:38,084 Barkatu... Jenio bat zarela uste dut. 323 00:23:38,084 --> 00:23:39,794 - Billy da zure izena? - Bai. 324 00:23:39,794 --> 00:23:41,629 Deseroso nago. 325 00:23:44,257 --> 00:23:45,758 Talde batean nago. 326 00:23:45,758 --> 00:23:46,884 Hara. 327 00:23:46,884 --> 00:23:49,345 Gu jotzen ikustera etorri zintezke? 328 00:23:49,345 --> 00:23:51,347 Abesti bat bakarrik? 329 00:23:55,601 --> 00:23:59,564 Kaka. Ez daukat... Barkatu. 330 00:24:01,524 --> 00:24:02,692 Ondo da. 331 00:24:04,819 --> 00:24:05,945 Mesedez? 332 00:24:07,780 --> 00:24:09,365 Ez nauzu ni nahi, mutil. 333 00:24:10,032 --> 00:24:12,910 Deitu Lou Adler. Ez dut musika mota hori egiten. 334 00:24:13,661 --> 00:24:18,291 Price jauna, zu banintz, gazte bat dendan gerturatu 335 00:24:18,291 --> 00:24:22,211 eta bere taldea entzuteko eskatuko balit, nik ere ezetz esango nioke. 336 00:24:24,088 --> 00:24:26,007 Baina akats handia izango litzateke. 337 00:24:35,391 --> 00:24:37,685 Badakizu aukera bakarra izango duzula. 338 00:24:38,519 --> 00:24:39,770 Bai, jauna. 339 00:24:41,772 --> 00:24:44,400 - Prest zaude? - Erabat. 340 00:24:56,329 --> 00:24:57,413 Mila esker. 341 00:25:03,544 --> 00:25:06,130 - Zer esan du? - Bere txartela eman dit. 342 00:25:08,090 --> 00:25:09,008 Ostia! 343 00:25:11,427 --> 00:25:14,597 Eguzkia distira egiten ari da 344 00:25:14,722 --> 00:25:17,975 Ilargia handitzen ari den bitartean 345 00:25:19,435 --> 00:25:20,478 Kaka. 346 00:25:21,229 --> 00:25:23,814 Zergatik ez duzu "Egunsentia" jotzen? 347 00:25:23,814 --> 00:25:25,858 Bowieren abesti baten kopia da. 348 00:25:25,858 --> 00:25:28,069 Eta "Kale itsua"? 349 00:25:28,069 --> 00:25:29,654 Ez, ez da behar bezain ona. 350 00:25:31,739 --> 00:25:33,449 - Ez da. - Ondo da. 351 00:25:42,291 --> 00:25:43,501 Nora zoaz? 352 00:25:44,877 --> 00:25:46,796 - Edateko gehiagoren bila. - Ez. 353 00:25:46,796 --> 00:25:48,756 Zatoz hona. 354 00:25:53,302 --> 00:25:55,930 Tira. Aizu. Begira nazazu. 355 00:25:55,930 --> 00:25:58,391 Txarra iruditzen ez zaizunik ez dago? 356 00:25:58,391 --> 00:26:00,476 Ez. Egiatan, ez. 357 00:26:04,355 --> 00:26:07,275 - Probatzen ibili garen bat dago. - Bai? 358 00:26:09,944 --> 00:26:12,196 - Ez da besteak bezalakoa. - Entzun nahi dut. 359 00:26:14,240 --> 00:26:16,617 - Ez dago prest. Benetan. - Billy. 360 00:26:16,993 --> 00:26:18,202 Ados. 361 00:26:22,248 --> 00:26:25,751 Ilargia bezala 362 00:26:27,420 --> 00:26:30,756 Zilarrezko iltzea 363 00:26:32,550 --> 00:26:36,178 Zerua eusten 364 00:26:37,763 --> 00:26:40,891 Munduaren gainetik 365 00:26:42,852 --> 00:26:46,981 Zure aurpegia, abesti bat 366 00:26:48,441 --> 00:26:51,485 Suak erdi argitua 367 00:26:53,821 --> 00:26:56,782 Mundua argitzen du 368 00:26:59,285 --> 00:27:02,079 Eta desira da 369 00:27:06,500 --> 00:27:08,377 Tira... Ez dakit. 370 00:27:08,794 --> 00:27:09,962 Ez gelditu. 371 00:27:11,255 --> 00:27:12,590 Hori da abestia. 372 00:27:15,426 --> 00:27:16,761 Benetan, balada? 373 00:27:16,761 --> 00:27:18,471 Andy Williams garela pentsatuko du. 374 00:27:18,471 --> 00:27:20,222 Leloa ez daukat oso argi. 375 00:27:20,222 --> 00:27:21,766 Eta abesti bakarra jo badezakegu? 376 00:27:21,766 --> 00:27:23,976 Orduan hori da joko duguna, Eddie. 377 00:27:40,993 --> 00:27:42,286 Zera... 378 00:27:42,703 --> 00:27:45,498 Eskerrak eman nahi genizkizun aukeragatik. 379 00:27:47,792 --> 00:27:50,544 The Six gara eta hau "Zilarrezko iltzea" da. 380 00:27:54,465 --> 00:27:56,509 Bat, bi, hiru. 381 00:27:58,677 --> 00:28:00,346 {\an8}Zer esan dezaket? 382 00:28:00,346 --> 00:28:02,264 {\an8}Txunditurik utzi ninduten... horiek. 383 00:28:02,890 --> 00:28:05,142 {\an8}- Barkatu, hori esan dezaket? - Ez. 384 00:28:12,983 --> 00:28:15,027 Azkenik, lortu genuen. 385 00:28:15,027 --> 00:28:19,615 Jendeak uste du Pricerentzat abesti bat jo eta diskoa grabatu genuela. 386 00:28:20,783 --> 00:28:21,826 Ez da egia. 387 00:28:25,579 --> 00:28:28,082 Hilabeteak pasa genituen buru-belarri lanean. 388 00:28:30,459 --> 00:28:31,710 Baina merezi izan zuen. 389 00:28:32,336 --> 00:28:33,838 Ondo jo duzue gaur. 390 00:28:33,838 --> 00:28:35,714 Bai, ondo, baina ez primeran. 391 00:28:36,340 --> 00:28:41,429 Tonua galdu dut "Sakatu botoia" abesten, Eddie Warrenen atzetik doa beti. 392 00:28:46,267 --> 00:28:47,309 Zer? 393 00:28:48,018 --> 00:28:51,814 Estudioa erreserbatu dut hurrengo asterako. Diskoetxea ados dago, 394 00:28:51,814 --> 00:28:53,899 bada diskoa grabatzeko garaia. 395 00:28:54,316 --> 00:28:55,818 - Ixo. - Ez. 396 00:28:55,818 --> 00:28:57,903 - Ixo! - Egia da. Ez nazazu besarkatu. 397 00:28:58,237 --> 00:28:59,488 Bustita zaude. Billy. 398 00:28:59,488 --> 00:29:01,240 - Benetan? - Bai. 399 00:29:01,532 --> 00:29:04,076 Azkenik. Disko bat grabatuko dugu! 400 00:29:05,035 --> 00:29:06,912 Ondo da. Lasaitu. 401 00:29:07,163 --> 00:29:08,789 Lasaitu. 402 00:29:15,713 --> 00:29:17,631 Niri jarraika zabiltza orain? 403 00:29:17,631 --> 00:29:19,717 Simonek hemen zeundela esan dit. 404 00:29:21,635 --> 00:29:23,053 Zurekin lan egin nahi dut. 405 00:29:23,637 --> 00:29:25,890 Musika ekoizle askok esan didate hori, 406 00:29:25,890 --> 00:29:28,726 eta ez zeukaten interesik musikan. 407 00:29:28,726 --> 00:29:31,437 Galdetu edonori. Ez naiz horrelakoa. 408 00:29:31,437 --> 00:29:35,274 Entzun, agian ez nizun guztiz argi azaldu Troubadouren. 409 00:29:38,319 --> 00:29:41,405 Zure abestiak, ez dira abestiak. 410 00:29:41,405 --> 00:29:42,823 Zerbait eskatu nahi duzu? 411 00:29:42,823 --> 00:29:45,034 Oso ondo hasten dira, 412 00:29:45,034 --> 00:29:48,871 baina amaieran hasieran nengoen leku berean bukatzen dut. 413 00:29:48,871 --> 00:29:50,873 - Ados. - Ez naute inora eramaten. 414 00:29:51,499 --> 00:29:54,293 Agian ez dituzu ondo ulertzen. 415 00:29:54,293 --> 00:29:55,753 Ez zaizu hori bururatu? 416 00:29:55,753 --> 00:29:59,423 Agian ez ditut kutxa jakin batean sartu nahi, begizta batekin. 417 00:29:59,423 --> 00:30:02,635 Tira, agian zuzen zaude. 418 00:30:03,344 --> 00:30:05,721 - Eta hori? - Zure denboragatik. 419 00:30:16,732 --> 00:30:18,859 Hau bai, hau abesti bat da. 420 00:30:27,576 --> 00:30:30,746 Teddyk zerbait nahi zuenean ez zuen amorerik ematen. 421 00:30:39,630 --> 00:30:41,882 Beste jarrera bat probatu nahi? 422 00:30:43,217 --> 00:30:44,718 Bai. 423 00:30:44,718 --> 00:30:45,678 Ados. 424 00:30:56,689 --> 00:30:59,567 Beste norbaitek nigan zeuzkan espektatibak 425 00:30:59,567 --> 00:31:01,902 bete nahi nituen lehenengo aldia zen. 426 00:31:13,497 --> 00:31:16,083 Gizona ilargian jarri nuen 427 00:31:16,292 --> 00:31:19,044 Tonua soinuan jarri nuen 428 00:31:19,503 --> 00:31:21,880 Koipea gurpilean jarri nuen 429 00:31:22,006 --> 00:31:24,842 Ezpata harrian jarri nuen 430 00:31:24,967 --> 00:31:27,803 Hegoaldeko izarrak piztu nituen 431 00:31:27,928 --> 00:31:30,014 Paganoei bakea ekarri nien 432 00:31:30,514 --> 00:31:33,809 Hegan zegoen txoria jo nuen 433 00:31:33,809 --> 00:31:36,437 Eta norbaitek polizia deitu zuen 434 00:31:36,437 --> 00:31:38,230 Eta badakit ez dela egia 435 00:31:38,230 --> 00:31:41,317 Badakit ez dela egia Badakit ez dela egia 436 00:31:41,317 --> 00:31:47,406 Ezin zarelako biratu Begira iezadazu begietara 437 00:31:47,948 --> 00:31:53,495 Biratu eta begira iezadazu begietara 438 00:31:53,787 --> 00:31:59,376 Biratu eta esadazu aurpegira 439 00:31:59,376 --> 00:32:05,007 Biratu eta esadazu aurpegira 440 00:32:05,674 --> 00:32:08,177 Oso astiro hasi zen dena eta, bat-batean, 441 00:32:08,177 --> 00:32:09,970 oso azkar zihoan. 442 00:32:09,970 --> 00:32:11,096 GORA BATERIAK! 443 00:32:11,096 --> 00:32:15,100 Diskoa sei egunean grabatu, bi aste libre izan genituen, 444 00:32:15,100 --> 00:32:17,645 eta gero bira hasteko ordua heldu zen. 445 00:32:18,520 --> 00:32:19,980 Itzultzen garenerako, 446 00:32:20,939 --> 00:32:23,734 guretzako etxe bat erosteko adina diru izango dugu. 447 00:32:23,734 --> 00:32:26,028 Hemendik gertu. Edo hondartzan. 448 00:32:26,028 --> 00:32:27,655 Hondartza aukera ona da. 449 00:32:27,655 --> 00:32:29,239 Billy, haurdun nago. 450 00:32:33,619 --> 00:32:35,996 Lehenago esan nahi nizun, baina... 451 00:32:35,996 --> 00:32:40,209 Ez da inoiz horrelako zerbait esateko une egokia. 452 00:32:40,209 --> 00:32:44,254 Eta entseguekin eta diskoaren kontuarekin, 453 00:32:44,254 --> 00:32:47,299 eta orain bira hasiko duzu eta... 454 00:32:47,299 --> 00:32:49,093 - Camila... - Ez! 455 00:32:49,760 --> 00:32:51,679 Ez dakit zer nahi duzun. 456 00:32:51,679 --> 00:32:55,766 Ez dugu inoiz honi buruz hitz egin. Behin ere ez. 457 00:32:57,059 --> 00:32:59,019 Zer arraio egingo dugu? 458 00:33:02,398 --> 00:33:04,024 Badakit zer egingo dugun. 459 00:33:06,860 --> 00:33:08,779 Gau horretan ezkondu ginen. 460 00:33:08,779 --> 00:33:10,739 Argazki bat atera behar dugu. 461 00:33:10,739 --> 00:33:12,241 Tira. Ez mugitu. 462 00:33:12,241 --> 00:33:13,951 Zuen ezkontza gaua da. 463 00:33:13,951 --> 00:33:15,953 Ez duzu estalkia kendu. 464 00:33:15,953 --> 00:33:20,082 Bat, bi eta hiru! 465 00:33:20,082 --> 00:33:24,712 Eta hau da ezkontzako gure argazki bakarra. 466 00:33:25,921 --> 00:33:29,341 Meskalina droga indartsua da. 467 00:33:33,971 --> 00:33:36,056 Ezkontza atsegina da, ezta? 468 00:33:36,056 --> 00:33:39,893 Ez naiz ezkontza askotan egon, baina ezkontza ona dirudi. 469 00:33:41,061 --> 00:33:42,646 Asko pozten naiz. 470 00:33:43,397 --> 00:33:44,273 Mila esker. 471 00:33:46,775 --> 00:33:49,528 Barkatu. Oraintxe arte. Nire ezkontza da. 472 00:33:52,448 --> 00:33:54,199 Zure falta nabari dut. 473 00:33:57,536 --> 00:33:59,788 Ados. Esango diot. 474 00:34:02,207 --> 00:34:03,375 Nik ere maite zaitut. 475 00:34:04,460 --> 00:34:05,294 Agur. 476 00:34:09,298 --> 00:34:10,841 Ez diozu esan. 477 00:34:11,842 --> 00:34:14,553 - Zer esan? - Amona izango dela. 478 00:34:17,181 --> 00:34:19,808 Aita izango zara, putakume arraioa. 479 00:34:50,631 --> 00:34:52,800 Zer gogoratzen duzu biraz? 480 00:35:00,098 --> 00:35:01,016 Nik... 481 00:35:02,142 --> 00:35:04,102 Duela asko izan zen. 482 00:35:07,105 --> 00:35:08,524 Dena gogoratzen dut. 483 00:35:16,657 --> 00:35:19,326 - Kaixo. - Aupa, maitea. 484 00:35:19,660 --> 00:35:22,246 Aupa. 485 00:35:23,163 --> 00:35:24,456 Non zaudete? 486 00:35:26,500 --> 00:35:27,918 Phoenixen gaude. 487 00:35:28,669 --> 00:35:30,629 Bai, guztiak lo daude oraindik. 488 00:35:31,380 --> 00:35:33,382 Zergatik? Zer ordu da? 489 00:35:33,841 --> 00:35:35,926 Zergatik esnatu zara hain goiz? 490 00:35:35,926 --> 00:35:39,429 Cammy, badakit atzo deitu behar nizula, 491 00:35:39,930 --> 00:35:41,974 ezin izan nuen telefonorik topatu. 492 00:35:42,391 --> 00:35:45,477 Maitea, deitu ninduzun. Ez duzu gogoratzen? 493 00:35:46,562 --> 00:35:48,355 - Deitu nizun? - Bai. 494 00:35:48,689 --> 00:35:50,315 Ene, sentitzen dut. 495 00:35:50,315 --> 00:35:53,527 - Ez kezkatu. Baina... - Ez dakit zer gertatzen ari den. 496 00:35:53,527 --> 00:35:55,529 Baina zure mira dugu. 497 00:35:57,114 --> 00:35:58,866 Dugu? Nortzuk? 498 00:35:59,283 --> 00:36:00,701 Nik eta umetxoak. 499 00:36:04,580 --> 00:36:05,706 Billy? 500 00:36:26,226 --> 00:36:29,479 - Kaixo? - Karen, aupa. 501 00:36:29,479 --> 00:36:30,981 Aupa, ni naiz. 502 00:36:31,773 --> 00:36:32,858 Billy hor dago? 503 00:36:35,277 --> 00:36:36,361 Ez. 504 00:36:38,572 --> 00:36:40,115 Ez dakit non dagoen. 505 00:36:41,116 --> 00:36:42,910 Dena ondo, Karen? 506 00:36:43,827 --> 00:36:46,622 Camila, presaka nabil. 507 00:37:20,280 --> 00:37:21,490 Kaixo. 508 00:37:25,577 --> 00:37:26,620 Zer? 509 00:37:28,747 --> 00:37:32,042 Aizu, Camila. Itxaron. Entzun. 510 00:37:32,042 --> 00:37:33,335 Kendu. 511 00:37:37,673 --> 00:37:39,424 Kaka. 512 00:37:39,758 --> 00:37:40,968 Nor arraio da hori? 513 00:37:41,343 --> 00:37:43,637 Ondo da. 514 00:37:43,637 --> 00:37:46,014 Hau ezkutatzen lagundu diozue, ezta? 515 00:37:46,014 --> 00:37:47,808 Zoaz pikutara! 516 00:37:50,644 --> 00:37:53,188 Ostia. Cammy! 517 00:37:53,188 --> 00:37:55,440 Zer arraio egin duzue? 518 00:37:56,942 --> 00:37:59,194 Bihotza apurtu zidan, egin zionak. 519 00:38:00,654 --> 00:38:03,532 Pertsona batzuek ez dakite zein zorionekoak diren. 520 00:38:47,034 --> 00:38:49,494 Zer arraio zabiltza, Billy? 521 00:38:49,494 --> 00:38:51,246 Zer demontre gertatzen zaizu? 522 00:38:51,246 --> 00:38:54,875 Ez dizut gure bizitza, nire bizitza zapuzten utziko... 523 00:38:56,043 --> 00:38:58,837 Bost axola dit umea jaio arte zer egiten duzun, 524 00:38:58,837 --> 00:39:02,049 baina orduan, hor egongo zara... Begiratu niri! 525 00:39:02,049 --> 00:39:05,135 Hor egongo zara niretzat, eta ume honentzat, 526 00:39:05,135 --> 00:39:08,013 eta hor egongo zara zure bizitza osoan zehar. 527 00:39:08,013 --> 00:39:09,306 Ulertu duzu? 528 00:39:09,765 --> 00:39:10,891 Ulertu duzu? 529 00:39:15,479 --> 00:39:16,855 Dutxatu zaitez. 530 00:39:56,895 --> 00:39:58,980 Gai izango nintzela uste nuen, 531 00:39:58,980 --> 00:40:00,982 atzean utziko nuela. 532 00:40:09,908 --> 00:40:12,702 Nire anaiak bere gezurrak sinesten zituen. 533 00:40:15,205 --> 00:40:20,377 Biratu eta begira iezadazu begietara 534 00:40:21,253 --> 00:40:26,967 Biratu eta begira iezadazu begietara 535 00:40:26,967 --> 00:40:33,056 Biratu, esadazu aurpegira 536 00:40:33,056 --> 00:40:38,562 Biratu eta esadazu aurpegira 537 00:41:05,797 --> 00:41:07,507 Mila esker, San Diego. 538 00:41:08,383 --> 00:41:10,927 Itzelak zarete. Guzti-guztiak. 539 00:41:11,469 --> 00:41:14,598 Laster... Laster itzuliko gara. 540 00:41:17,309 --> 00:41:19,144 Aizue, nora zoazte? 541 00:41:28,653 --> 00:41:31,823 - Deitu egin duzu? - Billy, ez dut deitu. Benetan. 542 00:41:31,823 --> 00:41:33,533 Ni ere pozten naiz zu ikusteaz. 543 00:41:35,744 --> 00:41:37,078 Kaixo, lagun. 544 00:41:40,415 --> 00:41:41,875 Zertara etorri zara? 545 00:41:43,001 --> 00:41:45,712 Hiru, bi, bat. 546 00:41:56,890 --> 00:42:02,896 Pisu handia daramat sorbaldan 547 00:42:03,313 --> 00:42:09,277 Errailetatik ez irteten saiatu naiz 548 00:42:09,277 --> 00:42:12,322 Zer moduz zeunden ikustera etorri naiz, baina... 549 00:42:13,657 --> 00:42:15,033 gauzak aldatu egin dira. 550 00:42:20,497 --> 00:42:22,666 Camilak umea izan du, Billy. 551 00:42:26,670 --> 00:42:28,046 Neskatxo bat da. 552 00:42:28,046 --> 00:42:30,257 Inork ez du behar 553 00:42:30,257 --> 00:42:35,178 Inork ez du behar familia bat 554 00:42:35,178 --> 00:42:37,013 Goazen zure alaba ezagutzera. 555 00:42:37,931 --> 00:42:39,099 Tira. 556 00:42:40,600 --> 00:42:41,977 Tira. 557 00:42:42,852 --> 00:42:48,858 Ezinezkoa bada ere, nigan bizirik dago 558 00:42:49,567 --> 00:42:53,113 Eta beti egongo zaren 559 00:42:53,113 --> 00:42:58,410 Itxaropena daukat 560 00:43:00,370 --> 00:43:01,913 Seattlen elkartuko zarete. 561 00:43:27,731 --> 00:43:30,066 - Gelditu autoa. - Ondo da. 562 00:43:45,915 --> 00:43:48,543 CEDARS SINAI OSPITALEA 563 00:44:04,225 --> 00:44:06,436 Neskak zure zain daude. 564 00:44:11,608 --> 00:44:13,943 - Ezin dut egin. - Ez, egin behar duzu. 565 00:44:13,943 --> 00:44:15,528 - Ezin dut. - Egin behar duzu. 566 00:44:15,528 --> 00:44:16,946 Ezin dudala esan dut. 567 00:44:22,035 --> 00:44:24,120 Ezin nau horrela ezagutu. 568 00:44:25,705 --> 00:44:28,208 Ez duzu bigarren aukerarik izango, mutil. 569 00:44:33,505 --> 00:44:35,215 Atera zaitez autotik, ostia. 570 00:44:36,591 --> 00:44:38,760 Autotik ateratzeko, ostia! 571 00:44:46,226 --> 00:44:49,729 {\an8}Ez nuen inoren aita izateko asmorik, Merv. 572 00:44:49,729 --> 00:44:51,648 {\an8}Diskoak egin nahi nituen. 573 00:44:55,902 --> 00:44:58,446 {\an8}Gauza batzuk ezin dira kontrolatu. 574 00:45:00,782 --> 00:45:02,700 Sentitzen dut, Teddy. Ezin dut. 575 00:45:03,910 --> 00:45:07,705 - Teddy. Teddy, ezin dut... - Ez kezkatu. Sartu. 576 00:45:07,705 --> 00:45:09,666 - Ezin dut egin. - Tira. 577 00:45:15,630 --> 00:45:16,840 Sentitzen dut. 578 00:45:16,840 --> 00:45:19,509 Orduan beste nonbaitera joan behar dugu. 579 00:45:52,292 --> 00:45:54,627 Betiko rock-and-roll istorioa. 580 00:45:56,171 --> 00:45:59,340 Edatea, drogak, bakardadea. 581 00:46:01,301 --> 00:46:04,137 Bai, baina normalean hori istorioaren amaiera da. 582 00:46:06,181 --> 00:46:08,600 Zuretzat, hasiera baino ez zen izan. 583 00:47:53,663 --> 00:47:55,665 Azpitituluak: Leire Chertudi 584 00:47:55,665 --> 00:47:57,750 Ikuskatzailea: Ilargi G.