1 00:00:14,640 --> 00:00:15,933 Bat, bi, hiru. 2 00:00:15,933 --> 00:00:17,685 Kaixo? Dena ondo? 3 00:00:17,685 --> 00:00:19,520 Esan prest zaudetenean. 4 00:00:20,980 --> 00:00:22,690 Luze joko du? 5 00:00:25,776 --> 00:00:28,362 1977ko urriaren 4an 6 00:00:28,362 --> 00:00:30,865 Daisy Jones eta The Six-ek Soldier Field estadioa bete zuten 7 00:00:30,865 --> 00:00:32,992 Chicagon, Illinoisen. 8 00:00:42,084 --> 00:00:44,587 Munduko talderik ospetsuenetariko bat ziren garai hartan, 9 00:00:44,587 --> 00:00:49,467 "Aurora" disko saritu eta multi-platinoa kaleratu ondoren. 10 00:01:12,740 --> 00:01:15,618 Haien azken emanaldia izan zen. 11 00:01:23,751 --> 00:01:25,795 Azken 20 urteetan, 12 00:01:25,795 --> 00:01:28,088 taldeko kideek eta haien ezagunek 13 00:01:28,088 --> 00:01:31,050 uko egin diote gertatu zenari buruz hitz egiteari... 14 00:01:31,050 --> 00:01:32,426 Prest? 15 00:01:32,426 --> 00:01:34,595 Has gaitezen. 16 00:01:34,595 --> 00:01:37,014 Daisyk ere onartu du? 17 00:01:38,849 --> 00:01:41,936 Orain arte. 18 00:02:41,245 --> 00:02:43,789 {\an8}DENEK NAHI DUTE DAISY JONES 19 00:02:53,215 --> 00:02:58,137 1. ABESTIA "ZATOZ BILA" 20 00:02:58,804 --> 00:03:00,639 Ez dakit nondik hasi. 21 00:03:00,639 --> 00:03:02,182 {\an8}DAISY JONES ABESLARIA/MUSIKAGILEA 22 00:03:02,182 --> 00:03:03,767 {\an8}Hasi hasieratik. 23 00:03:03,767 --> 00:03:06,186 {\an8}Noiz maitemindu zinen musikarekin? 24 00:03:12,109 --> 00:03:17,573 ...2500 kilometro ni eta etxea deitzen dudan tokiaren artean 25 00:03:22,119 --> 00:03:24,330 Baina ezagutu dudan bakarra zara 26 00:03:24,330 --> 00:03:26,248 Guztiz bakarrik 27 00:03:26,248 --> 00:03:28,375 {\an8}Aipatu beharra dago Daisy... 28 00:03:28,375 --> 00:03:29,877 {\an8}JONAH BERG KAZETARIA/IDAZLEA: DAISY JONESEN IGOERA 29 00:03:29,877 --> 00:03:31,670 {\an8}Abantaila guztiekin jaio zela. 30 00:03:32,796 --> 00:03:34,381 Bere aitaren dirua, 31 00:03:34,632 --> 00:03:35,841 amaren edertasuna. 32 00:03:35,841 --> 00:03:37,259 Bakarrik negar egiten dut 33 00:03:37,259 --> 00:03:39,011 Barkatu. 34 00:03:40,638 --> 00:03:44,058 Guztia zeukan bere eskura. 35 00:03:44,058 --> 00:03:45,643 Nire bizitza... 36 00:03:46,352 --> 00:03:48,020 Isilduko zara behingoz? 37 00:03:48,020 --> 00:03:50,648 Halere, guztiz bakarrik zegoen. 38 00:03:55,778 --> 00:03:58,238 Ez du inork zure ahotsa entzun nahi. 39 00:04:01,659 --> 00:04:04,495 Ni lotsarazteko jaio zela dirudi. 40 00:04:49,957 --> 00:04:51,458 Emango didazu bat? 41 00:04:56,130 --> 00:04:57,589 Hastera goaz. 42 00:05:54,188 --> 00:05:56,648 Mutilek bi aukera zituzten nire herrian. 43 00:05:56,648 --> 00:05:59,234 Fabrika edo gerra. 44 00:06:00,444 --> 00:06:02,112 {\an8}BILLY DUNNE ABESLARIA/MUSIKAGILEA 45 00:06:02,112 --> 00:06:04,406 {\an8}Nik beste zerbaitekin amesten nuen. 46 00:06:08,118 --> 00:06:09,244 - Kaixo. - Kaixo. 47 00:06:16,835 --> 00:06:18,295 Kaixo, ama. 48 00:06:18,796 --> 00:06:21,090 Logelan dago oraindik. 49 00:06:33,519 --> 00:06:36,188 Tira, Peaches. 50 00:06:37,189 --> 00:06:38,732 Neska bat baino ez da. 51 00:06:38,732 --> 00:06:40,275 Gehiago ezagutuko dituzu. 52 00:06:40,692 --> 00:06:41,985 Nola dakizu? 53 00:06:42,611 --> 00:06:44,738 Hamalau urte dituzulako, 54 00:06:44,738 --> 00:06:46,698 eta gitarra jotzen duzulako. 55 00:06:48,992 --> 00:06:52,246 Benetan, neska-lagun asko izango dituzu egunen batean. 56 00:06:54,873 --> 00:06:57,000 {\an8}Grahamen ideia izan zen taldea sortzea. 57 00:06:57,000 --> 00:06:58,043 {\an8}WARREN ROJAS BATERIA-JOTZAILEA 58 00:06:58,043 --> 00:07:02,172 - Zer dela eta bururatu zaizu? - Bere neska berreskuratu nahi du. 59 00:07:02,172 --> 00:07:05,300 - Nola? Ez! Ez da horregatik. - Ez, noski. 60 00:07:05,300 --> 00:07:09,221 Gustuko dudan zerbait egin nahi dut nire anaia eta lagun minekin. 61 00:07:09,221 --> 00:07:11,682 - Eta neskek gogoko badute... - Itxaron! 62 00:07:11,682 --> 00:07:14,184 - Zer esan duzu? - Zure anaia? 63 00:07:14,184 --> 00:07:17,312 Billy Dunne taldean egongo da? 64 00:07:21,150 --> 00:07:23,318 Ez nuen inoiz taldean sartzea onartu. 65 00:07:24,194 --> 00:07:25,863 Bat, bi, hiru, lau, bost, sei. 66 00:07:26,655 --> 00:07:30,075 Entzungo nituela esan nuen, aholkuren bat eman. 67 00:07:30,075 --> 00:07:34,037 Etxe bat dago New Orleansen 68 00:07:34,037 --> 00:07:39,251 Eguzki atera berria izenekoa 69 00:07:40,919 --> 00:07:44,464 Eta hondamena izan da 70 00:07:44,464 --> 00:07:47,718 Mutil gaixo askorentzat 71 00:07:47,718 --> 00:07:50,012 Eta, Jainkoa, badakit... 72 00:07:50,012 --> 00:07:51,930 Geldi. 73 00:07:53,098 --> 00:07:54,558 Mi maiorra da, txapeldun. 74 00:07:56,935 --> 00:07:59,813 - Eta zu, makila-arin... - Bai? 75 00:07:59,813 --> 00:08:01,982 Nondik atera dituzu enbor horiek? 76 00:08:01,982 --> 00:08:03,567 Nire aitonarenak ziren. 77 00:08:03,567 --> 00:08:05,444 Kontuz gehigarriekin, ados? 78 00:08:05,444 --> 00:08:07,154 Hau ez da jazza. 79 00:08:09,448 --> 00:08:10,782 Berriro, hasieratik... 80 00:08:10,782 --> 00:08:13,827 Aizu, Billy, zergatik... 81 00:08:13,827 --> 00:08:15,746 Zergatik ez duzu zuk abesten? 82 00:08:18,248 --> 00:08:19,750 {\an8}Anaia ondo ezagutzen nuen. 83 00:08:19,750 --> 00:08:21,210 {\an8}GRAHAM DUNNE LEHENENGO GITARRISTA 84 00:08:21,210 --> 00:08:24,546 {\an8}Bigarren entsegurako, taldearen parte zen ia, 85 00:08:25,339 --> 00:08:27,841 eta hirugarrenerako, bere taldea zen. 86 00:08:28,634 --> 00:08:29,968 {\an8}Madarikatua. 87 00:08:29,968 --> 00:08:31,428 {\an8}EDDIE ROUNDTREE BAXU-JOTZAILEA 88 00:08:35,766 --> 00:08:39,144 Garai aparta zen musika maite zutenentzat. 89 00:08:42,105 --> 00:08:44,566 Cream taldea ikusi nuen PAC Zentroan, 90 00:08:44,566 --> 00:08:46,401 Zeppelin Whisky aretoan, 91 00:08:46,860 --> 00:08:50,155 ordaindu gabe sartu nintzen Shrine-n The Who ikustera. 92 00:08:50,155 --> 00:08:52,199 Hamabost urte nituen, 93 00:08:52,658 --> 00:08:58,622 eta mundua ederra eta aparta iruditzen zitzaidan. 94 00:09:14,304 --> 00:09:15,931 Non daude besteak? 95 00:09:44,209 --> 00:09:46,295 Jendeak sineskorra nintzela dio. 96 00:09:46,837 --> 00:09:49,589 Ez nintzen sineskorra, ume bat nintzen. 97 00:10:04,646 --> 00:10:07,065 Eta sentipen hori gorroto nuen, 98 00:10:08,025 --> 00:10:11,028 guztiz hutsala eta ahula. 99 00:10:12,946 --> 00:10:14,948 Guztiz babesgabea. 100 00:10:18,660 --> 00:10:22,080 Ez nuen neska hori izaten jarraitu nahi. 101 00:10:23,790 --> 00:10:25,917 IZENA: 102 00:10:49,441 --> 00:10:50,859 Gabon. 103 00:10:56,239 --> 00:10:58,116 Dunne Brothers gara. 104 00:10:58,533 --> 00:10:59,826 Oraingoz. 105 00:11:10,337 --> 00:11:15,050 Hamar dantzalditan eta 20 graduazio festatan jo genuen. 106 00:11:15,050 --> 00:11:17,636 Ez dakit zenbat urtebetetzetan ere bai. 107 00:11:19,554 --> 00:11:21,765 O, Susie Q 108 00:11:23,100 --> 00:11:27,187 O, Susie Q, laztana, maite zaitut 109 00:11:27,187 --> 00:11:29,189 Susie Q 110 00:11:30,399 --> 00:11:32,984 Zure ibilera gustuko dut 111 00:11:34,027 --> 00:11:36,613 Zure mintzura gustuko dut 112 00:11:37,739 --> 00:11:43,161 Zure ibilera gustuko dut Zure mintzura gustuko dut, Susie Q 113 00:11:44,830 --> 00:11:47,457 Taldea entretenimendu bat baino ez zen. 114 00:11:47,916 --> 00:11:49,418 Ihesbide bat. 115 00:11:49,418 --> 00:11:52,796 Gutariko inork ez zuen uste hori baino gehiago zenik. 116 00:11:52,796 --> 00:11:54,131 Ezta Billyk ere. 117 00:11:56,466 --> 00:12:00,345 O, Susie Q, laztana, maite zaitut 118 00:12:00,345 --> 00:12:02,848 Susie Q 119 00:12:03,807 --> 00:12:06,935 Eta orduan, gau batean, dena aldatu zen. 120 00:12:11,440 --> 00:12:14,192 Zure gaua da. 121 00:12:20,365 --> 00:12:21,783 Dantzari ona zara. 122 00:12:40,927 --> 00:12:42,220 Aizu, Billy. 123 00:12:44,473 --> 00:12:47,559 - Georgian omen zegoen, Graham. - Ez dago. Ados? 124 00:12:48,268 --> 00:12:50,228 Ziur nago ez zela inoiz joan. 125 00:12:50,228 --> 00:12:52,272 - Zer gertatzen zaizue? - Orain ez. 126 00:12:52,272 --> 00:12:55,400 Primeran abestu duzu gaur. Zuk itzel jo duzu. 127 00:12:55,400 --> 00:12:56,943 Zer gertatzen da? 128 00:12:56,943 --> 00:12:58,570 Traje koadroduna daramana? 129 00:12:58,570 --> 00:13:02,449 Bere adinaren erdia duen neskarekin dagoen burusoil nazkagarria? 130 00:13:02,449 --> 00:13:04,159 Bai, gure aita da. 131 00:13:04,743 --> 00:13:06,661 Lau urte nituen joan zenean, 132 00:13:07,287 --> 00:13:09,247 ez nuen inoiz ondo ezagutu. 133 00:13:09,873 --> 00:13:11,708 Baina Billyrentzat zaila izan zen. 134 00:13:12,918 --> 00:13:14,669 Tipoa miresten zuen. 135 00:13:17,214 --> 00:13:20,217 - Berarekin hitz egingo dut. - Billy, ez. 136 00:13:20,217 --> 00:13:21,885 - Billy. - Egin behar dut! 137 00:13:21,885 --> 00:13:23,053 Kaka! 138 00:13:30,352 --> 00:13:31,478 Bai? 139 00:13:31,478 --> 00:13:32,979 Badakizu nor naizen? 140 00:13:34,898 --> 00:13:37,317 - Jakin beharko nuke? - Bai, jakina. 141 00:13:40,862 --> 00:13:42,697 Orduan badakit. 142 00:13:44,783 --> 00:13:47,160 Gitarra hori edonon ezagutuko nuke. 143 00:13:49,329 --> 00:13:50,872 Besterik behar duzu? 144 00:13:54,000 --> 00:13:55,919 Ez du merezi. Goazen etxera. 145 00:14:02,509 --> 00:14:03,593 Hartu. 146 00:14:04,386 --> 00:14:05,804 Tira, hartu. 147 00:14:06,721 --> 00:14:08,598 Hartzeko esan dizut! 148 00:14:09,140 --> 00:14:10,642 Ez dut behar. 149 00:14:11,518 --> 00:14:12,978 Zuri eman nizun. 150 00:14:14,354 --> 00:14:16,189 Nitaz oroit zintezen. 151 00:14:19,693 --> 00:14:21,570 Tori, babo arraioa. 152 00:14:29,995 --> 00:14:31,538 Tira! 153 00:14:39,963 --> 00:14:42,841 Ordainduko ez digutela dirudi, ezta? 154 00:14:45,385 --> 00:14:48,430 Billy. Ondo zaude, lagun? 155 00:14:49,097 --> 00:14:51,224 Billyren begirada gogoan dut oraindik. 156 00:14:52,350 --> 00:14:55,270 Momentu horretan erreala bilakatu zen. 157 00:14:55,270 --> 00:14:56,771 Mutilak, zatozte hona. 158 00:14:58,023 --> 00:14:59,357 Zatozte hona. 159 00:15:05,655 --> 00:15:08,325 Nire anaiak zarete, maite zaituztet. 160 00:15:12,537 --> 00:15:15,248 Gogor lan egin eta elkarrekin bagaude, 161 00:15:16,875 --> 00:15:20,420 munduko talderik ospetsuena izango gara noizbait. 162 00:15:22,047 --> 00:15:23,256 Nitaz fidatzen zarete? 163 00:15:23,256 --> 00:15:24,716 Bai, noski. 164 00:15:25,050 --> 00:15:26,676 Bai, noski, lagun. 165 00:15:28,011 --> 00:15:29,804 - Familia bat gara. - Zatoz hona. 166 00:15:32,682 --> 00:15:34,559 Nik ere sinetsi nuen. 167 00:15:36,645 --> 00:15:38,438 Daisy ezagutzen ez banuen ere. 168 00:15:39,189 --> 00:15:43,485 {\an8}EGIN MAITASUNA, EZ GERRA 169 00:15:59,626 --> 00:16:01,127 Aupa, Mikey. 170 00:16:13,431 --> 00:16:15,558 Kontrola galdu nuen? 171 00:16:15,558 --> 00:16:17,143 Zer egiten du? 172 00:16:18,978 --> 00:16:20,105 Segur aski. 173 00:16:25,902 --> 00:16:28,071 Baina idazten ere ari nintzen. 174 00:16:28,655 --> 00:16:31,032 Drogak baino hobea zen. 175 00:16:31,866 --> 00:16:35,370 Falta zitzaidala ez nekien zati bat aurkitu izan banu bezala. 176 00:16:41,459 --> 00:16:44,045 Ez zegoen sentipen hoberik. 177 00:16:54,848 --> 00:16:56,099 Zer zabiltza? 178 00:16:56,099 --> 00:16:57,308 Pribatuak dira. 179 00:16:57,308 --> 00:17:00,687 Ezin zara inoren logelan sartu bere gauzak arakatzera. 180 00:17:01,187 --> 00:17:02,313 Hauek nireak dira. 181 00:17:05,483 --> 00:17:06,609 Ama. 182 00:17:11,072 --> 00:17:13,366 Onak dira edo... 183 00:17:20,582 --> 00:17:22,459 Neska polita zara, Margaret. 184 00:17:40,059 --> 00:17:43,688 {\an8}PIANOA DAUKAGU 185 00:18:16,679 --> 00:18:19,474 Barkatu. Zu... 186 00:18:19,474 --> 00:18:22,477 Bai. Billy Dunne naiz, plazer bat. 187 00:18:24,938 --> 00:18:27,857 Saski hori erabiltzen ari zaren galdetzera nindoan. 188 00:18:30,193 --> 00:18:31,861 Ez, ez nago erabiltzen. 189 00:18:33,488 --> 00:18:35,323 - Tori. - Ederto, milesker. 190 00:18:35,657 --> 00:18:36,783 Ez horregatik. 191 00:18:37,951 --> 00:18:40,870 Beraz, ez dakizu nor naizen? 192 00:18:42,163 --> 00:18:43,373 Jakin beharko nuke? 193 00:18:43,832 --> 00:18:45,959 Tira, talde batean nago. 194 00:18:46,793 --> 00:18:47,752 Hara. 195 00:18:50,463 --> 00:18:51,881 Jainkoarren. 196 00:18:52,799 --> 00:18:54,634 - Zer? - Zera... 197 00:18:54,634 --> 00:18:59,722 Jendeak ezagutzen nau, besterik ez. Eta begira ikusi zaitudanez... 198 00:18:59,722 --> 00:19:02,600 Ahaztu ezazu. Berdin du. 199 00:19:04,185 --> 00:19:06,646 {\an8}Banekien nor zen. Nola ez bada! 200 00:19:06,646 --> 00:19:07,814 {\an8}CAMILA ALVAREZ ARGAZKILARIA 201 00:19:07,814 --> 00:19:10,024 {\an8}Auzoko neska guztiek ezagutzen zuten. 202 00:19:10,024 --> 00:19:13,027 Eta ez talde batean zegoelako. 203 00:19:13,027 --> 00:19:17,198 Zertan dabil zu bezalako rock izarra auzoko garbitegian? 204 00:19:19,200 --> 00:19:20,368 Egia esango dizut. 205 00:19:21,744 --> 00:19:23,997 Nire amaren garbigailua apurtu da. 206 00:19:23,997 --> 00:19:26,416 - Bai. - Zein atsegina. 207 00:19:26,416 --> 00:19:30,003 Amari garbiketarekin laguntzen diozu, seme ona dirudizu. 208 00:19:31,296 --> 00:19:34,424 Tira, nire garbigailua ere bada. 209 00:19:35,133 --> 00:19:38,845 Noski. Zure amarekin bizi zarelako oraindik. 210 00:19:40,096 --> 00:19:41,931 Oso ondo doa, ezta? 211 00:19:41,931 --> 00:19:44,809 Zer egin dezaket hau konpontzeko? 212 00:19:44,809 --> 00:19:49,147 - Ez dut uste asko egin dezakezunik. - Ez? 213 00:19:49,147 --> 00:19:51,357 - Ez. - Proposamen bat egingo dizut. 214 00:19:52,525 --> 00:19:56,154 Zure zenbakia ematen badidazu, abesti bat idatziko dizut. 215 00:19:58,865 --> 00:20:00,575 Hau ondo ateratzen zaizu? 216 00:20:03,328 --> 00:20:06,164 Ez dakit. Saiatzen naizen lehen aldia da. 217 00:20:08,958 --> 00:20:11,127 Camila auzotik ezagutzen nuen. 218 00:20:12,170 --> 00:20:16,132 Katekesira batera joan ohi ginen txikiak ginenean. 219 00:20:18,593 --> 00:20:21,137 Berarekin maitemintzea erraza zen, 220 00:20:21,846 --> 00:20:23,056 baita orduan ere. 221 00:20:26,184 --> 00:20:27,685 Gero Billy ezagutu zuen. 222 00:20:31,648 --> 00:20:33,316 Maitasuna izan 223 00:20:34,150 --> 00:20:36,361 O, maitea, bidaiatuko dugu 224 00:20:36,361 --> 00:20:39,656 Hurrengo urtean zehar, entseatu baino ez genuen egin. 225 00:20:41,199 --> 00:20:43,284 O, maitea, bidaiatuko dugu 226 00:20:43,284 --> 00:20:47,205 Eskuak gorri eta lakartuta banituen oheratzean, 227 00:20:47,205 --> 00:20:48,790 egun ona izan zela nekien. 228 00:20:48,790 --> 00:20:50,750 Polita, bidaiatuko dugu 229 00:20:52,835 --> 00:20:55,672 Maitasuna behar baduzu 230 00:20:56,547 --> 00:20:58,257 Bidaiatuko dut 231 00:21:06,891 --> 00:21:08,309 Errepikatu dezagun. 232 00:21:10,520 --> 00:21:11,938 Maitasuna behar baduzu 233 00:21:11,938 --> 00:21:14,357 Egun onak izan ziren ordukoak. 234 00:21:14,357 --> 00:21:16,025 Bidaiatuko dut 235 00:21:18,778 --> 00:21:19,821 Kaixo. 236 00:21:20,488 --> 00:21:23,700 Esadazu gutxienez aukeratu nuen gorbata ekarri duzula. 237 00:21:23,700 --> 00:21:25,868 Gorbata ekarri dut. 238 00:21:29,497 --> 00:21:31,541 - Zelako piura. - Zer ba? 239 00:21:31,541 --> 00:21:33,501 Ez dituzu botoi guztiak lotu. 240 00:21:37,130 --> 00:21:38,965 Etxe ederra duzu, jauna. 241 00:21:44,595 --> 00:21:46,973 Altzairu fabrikan lan egiten omen duzu. 242 00:21:47,306 --> 00:21:49,100 Bai, hala da. 243 00:21:49,100 --> 00:21:50,977 Baina aldi baterako kontua da. 244 00:21:52,603 --> 00:21:53,896 Billy musikaria da. 245 00:21:55,148 --> 00:21:57,984 Bai, Dunne Brothers izeneko taldean nago. 246 00:21:58,651 --> 00:22:00,236 Bai, oso onak dira. 247 00:22:00,528 --> 00:22:03,072 Bai, gogor lan egiten ari gara. 248 00:22:03,072 --> 00:22:06,242 Ahal bezainbeste entseatzen gabiltza, gauero jotzen... 249 00:22:06,242 --> 00:22:07,618 Nahikoa irabazten duzu? 250 00:22:10,329 --> 00:22:12,498 - Oraindik ez. - Irabaziko du. 251 00:22:13,207 --> 00:22:14,250 Bai, hori da. 252 00:22:15,835 --> 00:22:17,754 Ez nuen inoiz zalantzarik izan. 253 00:22:19,422 --> 00:22:21,299 Denek ez zuten gauza bera uste. 254 00:22:28,014 --> 00:22:29,057 Hor dago. 255 00:22:29,057 --> 00:22:30,349 Zergatik dago itxita? 256 00:22:30,349 --> 00:22:33,436 - Aupa, Chuckie. - Kaixo, lagun. 257 00:22:34,604 --> 00:22:35,897 Zer moduz? 258 00:22:36,189 --> 00:22:37,857 Zergatik dago garajea itxita? 259 00:22:38,775 --> 00:22:42,320 Ez dakit nola esan, baina zerbait esan behar dizuet. 260 00:22:42,737 --> 00:22:44,155 Unibertsitatera noa. 261 00:22:46,741 --> 00:22:49,035 - Ados. - Ez genekien izena eman zenuenik. 262 00:22:49,035 --> 00:22:54,457 Nik diru guztia furgonetan xahutu aurretik edo gero egin zenuen? 263 00:22:54,457 --> 00:22:56,667 Badakit. Sentitzen dut, 264 00:22:57,543 --> 00:22:59,879 baina odontologia programa oso ona da. 265 00:22:59,879 --> 00:23:01,881 Dentista izan nahi duzu orain? 266 00:23:02,381 --> 00:23:05,551 - Ez dakit. Baietz uste dut. - Chuck, tira. 267 00:23:07,220 --> 00:23:10,139 Ez ezazu hau egin. Orain ez. 268 00:23:10,139 --> 00:23:12,266 Ez gauzak aurrera doazenean. 269 00:23:12,266 --> 00:23:14,519 Nola "aurrera doazela"? 270 00:23:14,519 --> 00:23:18,314 Wintersen aurretik joko dugu ostegunean! Hasiera baino ez da. 271 00:23:18,314 --> 00:23:20,650 - Hau benetako aukera da... - Hau ere bai. 272 00:23:20,650 --> 00:23:23,027 Billy, badakit zure ametsa dela, 273 00:23:23,027 --> 00:23:26,364 baina nahi izateak ez du gertatuko dela esan nahi. 274 00:23:26,364 --> 00:23:28,991 Benetan uste duzu etorkizuna daukala? 275 00:23:28,991 --> 00:23:31,035 Bai, Chuck, horixe. 276 00:23:31,035 --> 00:23:33,162 Burutik jota zaude. 277 00:23:36,666 --> 00:23:38,501 Jertse polita, Chuck. 278 00:23:39,460 --> 00:23:40,753 Dentista itxura duzu. 279 00:23:40,753 --> 00:23:42,213 Ezingo dugu jo. 280 00:23:42,839 --> 00:23:44,715 Bai, joko dugu. 281 00:23:44,715 --> 00:23:48,469 - Ez dugu baxu-jotzailerik, Billy. - Jo behar dugu. 282 00:23:54,267 --> 00:23:55,935 Eddie, zuk joko duzu baxua. 283 00:23:57,478 --> 00:23:58,604 Ez. 284 00:24:05,736 --> 00:24:07,196 Noiz arte? 285 00:24:07,697 --> 00:24:09,782 Milesker, mesedea zor dizugu. 286 00:24:12,535 --> 00:24:13,578 Goazen. 287 00:24:18,332 --> 00:24:22,086 Ez naiz besteak bezalakoa 288 00:24:22,086 --> 00:24:26,716 Ez al duzu ihes egiten dudanean ikusten? 289 00:24:26,716 --> 00:24:30,428 Begiratzen didazun bakoitzean 290 00:24:32,763 --> 00:24:38,477 Negar eta oihuka egin eta dena ondo aterako dela diozu 291 00:24:40,104 --> 00:24:42,398 Oso ahots polita daukazu, neska. 292 00:24:42,398 --> 00:24:44,483 Nolatan ez nekien? 293 00:24:44,483 --> 00:24:46,277 Oraintxe aterako naiz. 294 00:25:11,469 --> 00:25:15,806 Gorena aurkitu seinalea galdu arte 295 00:25:17,808 --> 00:25:21,437 Gorena aurkitu hitzik gabe gelditu arte 296 00:25:23,272 --> 00:25:25,816 Gorena aurkitu... 297 00:25:28,027 --> 00:25:29,654 Ez irakurri, mesedez. 298 00:25:29,654 --> 00:25:32,698 Ez daude batere gaizki. 299 00:25:34,492 --> 00:25:36,869 Ikus dezagun... 300 00:25:38,371 --> 00:25:40,539 Zure buruan dago bera 301 00:25:43,876 --> 00:25:46,337 Marren ertzetan dantzatzen 302 00:25:46,337 --> 00:25:48,631 Ez da horrela. 303 00:25:49,590 --> 00:25:51,425 Ados. Nola da? 304 00:25:53,928 --> 00:25:55,096 Tira... 305 00:25:56,389 --> 00:25:58,683 Zure buruan dago bera 306 00:25:58,683 --> 00:26:02,603 Zure gogamenaren bazterretan dantzatzen 307 00:26:04,397 --> 00:26:07,817 Gorena aurkitu hitzik gabe gelditu arte 308 00:26:08,567 --> 00:26:12,196 Gorena aurkitu seinalea galdu arte 309 00:26:17,785 --> 00:26:19,370 - Abestu berriro. - Ez! 310 00:26:19,370 --> 00:26:20,955 Zer da esan duzuna... 311 00:26:20,955 --> 00:26:24,208 - Horrelako zerbait... - Ez dakit. Idatzi zeure abestiak. 312 00:26:24,208 --> 00:26:25,793 Benetan diozula dirudi. 313 00:26:27,503 --> 00:26:30,756 Txarrena da abesti hori kentzen utzi niola. 314 00:26:31,632 --> 00:26:34,552 Garai hartan ez bainuen nire lana baloratzen. 315 00:26:35,177 --> 00:26:37,680 Eskerrak Simone ezagutu nuela. 316 00:26:38,723 --> 00:26:39,849 {\an8}SIMONE JACKSON DISCOAREN AITZINDARIA 317 00:26:39,849 --> 00:26:41,976 {\an8}Daisyk bizitza aldatu zeniola dio. 318 00:26:42,393 --> 00:26:44,520 {\an8}Gogoan duzu nola ezagutu zineten? 319 00:26:46,147 --> 00:26:49,358 Festa batean geunden Hills-en. 320 00:26:49,358 --> 00:26:52,111 Gazzarri klubean jo berri nuen. 321 00:26:52,111 --> 00:26:53,779 Ikusi ninduela uste dut. 322 00:26:53,779 --> 00:26:56,407 Dena zekien niri buruz. 323 00:26:56,407 --> 00:26:59,994 Egia esan, dena zekien denari buruz. 324 00:26:59,994 --> 00:27:02,872 Igerileku batetik bestera igeri egin dezakeela uste du, 325 00:27:02,872 --> 00:27:05,624 erokeria dirudi, baina filmean zentzua dauka. 326 00:27:05,624 --> 00:27:07,585 - Nola deitzen zinen? - Daisy. 327 00:27:07,585 --> 00:27:09,462 Zure zale handia naiz. 328 00:27:10,755 --> 00:27:14,884 Ez dakit zergatik egiten dituzun Penny Richardson arraioaren koruak. 329 00:27:14,884 --> 00:27:16,469 Hor zaude. 330 00:27:16,719 --> 00:27:18,137 Zure bila nenbilen. 331 00:27:18,137 --> 00:27:19,847 Penny Richardson arraioa. 332 00:27:19,847 --> 00:27:22,808 - Barkatu? - Daisy Jones. Zale handia. 333 00:27:22,808 --> 00:27:25,186 - Goazen, nekatuta nago. - Esan dizut. 334 00:27:25,186 --> 00:27:27,646 Ondo da, Simone, ni banoa. 335 00:27:28,147 --> 00:27:31,442 - Itxarongo duzu momentu bat? - Bai. Noski. 336 00:27:41,911 --> 00:27:43,329 Ez da uste duzuna. 337 00:27:44,080 --> 00:27:47,458 Uste dudan bakarra neska horrentzat onegia zarela da. 338 00:27:50,378 --> 00:27:53,923 Hizketan hasi ginen eta ez ginen inoiz gelditu. 339 00:27:55,132 --> 00:27:58,386 Aldi baterako da. Diskoa ateratzean, Hillsen biziko naiz. 340 00:27:58,386 --> 00:28:01,097 Ez nekien disko bat grabatzen zeundenik. 341 00:28:02,014 --> 00:28:05,184 - Ez duzu koru gehiagorik egingo? - Ezetz espero dut. 342 00:28:09,063 --> 00:28:10,564 Abesten duzu, Daisy? 343 00:28:12,233 --> 00:28:13,818 Ez. Askorik ez. 344 00:28:14,151 --> 00:28:16,237 Pianoa jotzen ikasi nuen txikitan. 345 00:28:16,612 --> 00:28:18,864 Baina disko hau 346 00:28:18,864 --> 00:28:21,367 maite dut. 347 00:28:30,209 --> 00:28:33,838 - Zergatik maite duzu? - Besteentzako abestiak idatzi zituen. 348 00:28:33,838 --> 00:28:38,175 Up on the Roof, Pleasant Valley Sunday, One Fine Day, abesti apartak dira, 349 00:28:38,175 --> 00:28:43,806 baina hau bestelakoa da. Abesti hauek abestea erabaki zuen 350 00:28:45,558 --> 00:28:47,435 berarentzat esanahia zutelako. 351 00:28:48,519 --> 00:28:51,188 Pertsonala da, ez duzu uste? 352 00:28:53,065 --> 00:28:54,692 Zu bezala, ezta? 353 00:28:56,527 --> 00:28:58,904 Nik ere ikusi zaitut, laztana. 354 00:28:58,904 --> 00:29:02,783 Gazzarri. Whisky. Sunset Strip auzoan. 355 00:29:03,868 --> 00:29:08,956 Neska gehienak droga, sexu edo kontatzeko istorioen bila baino ez doaz horra. 356 00:29:10,749 --> 00:29:12,001 Baina zu ez. 357 00:29:13,627 --> 00:29:16,839 Zu musikagatik zoaz. Ikusi zaitut. 358 00:29:19,967 --> 00:29:21,343 Galdera da: 359 00:29:21,969 --> 00:29:25,931 Zer zabiltza jendartean eszenatokian egon beharrean? 360 00:29:33,689 --> 00:29:37,526 Tipo arrunta izango naiz 361 00:29:40,362 --> 00:29:41,739 Itzela. 362 00:29:41,864 --> 00:29:44,825 Zatozte, izaki ezezagunak 363 00:29:45,117 --> 00:29:46,994 Sinets dezakezu? 364 00:29:47,161 --> 00:29:50,915 Aingeru bat elurrean nola topatu 365 00:29:53,209 --> 00:29:56,170 Benetako zerbait erakutsiko dizut 366 00:29:56,170 --> 00:29:59,256 Benetan nahi baduzu 367 00:30:00,174 --> 00:30:01,675 Jarraitu amesten, Peaches. 368 00:30:02,635 --> 00:30:05,137 Nahi dudana 369 00:30:06,138 --> 00:30:09,266 Abestia lasaia eta argia denean 370 00:30:09,266 --> 00:30:12,895 Baina hori ez naiz ni 371 00:30:17,816 --> 00:30:20,236 Kaixo. Itzel ibili zarete. 372 00:30:20,945 --> 00:30:22,404 Ondo egon da. 373 00:30:27,159 --> 00:30:29,954 - Aizu, itzel egin duzu. - Milesker. 374 00:30:31,163 --> 00:30:33,290 - Graham naiz. - Karen. 375 00:30:36,418 --> 00:30:39,964 Hemendik gertu jateko lekuren bat gomendatuko, Graham? 376 00:30:40,881 --> 00:30:42,800 Ez zara geratuko? 377 00:30:43,592 --> 00:30:44,969 Gu ikustera? 378 00:30:44,969 --> 00:30:46,428 Kontzertu ona izango da. 379 00:30:47,638 --> 00:30:49,056 Hurrengoan agian. 380 00:30:51,350 --> 00:30:52,434 Zoaz Peperenera. 381 00:30:53,018 --> 00:30:54,728 Kantoian buelta emanda dago. 382 00:30:54,728 --> 00:30:56,063 Hanburgesa onenak. 383 00:31:21,255 --> 00:31:23,882 Bai, maitasuna izan 384 00:31:24,842 --> 00:31:27,803 O, maitea, bidaiatuko dugu 385 00:31:29,346 --> 00:31:31,181 Maitasuna izan 386 00:31:31,682 --> 00:31:34,101 Polita, bidaiatuko dugu 387 00:31:35,603 --> 00:31:37,271 {\an8}Mick Jagger jendartean jarri... 388 00:31:37,271 --> 00:31:38,522 {\an8}ROD REYES BIRA MANAGERRA 389 00:31:38,522 --> 00:31:42,568 {\an8}...eta Rolling Stones ezagutu gabe hura nor den jakingo lukete. 390 00:31:42,568 --> 00:31:44,194 Bera da rock izarra. 391 00:31:45,237 --> 00:31:47,072 Billy Dunne horrelakoa zen. 392 00:31:47,072 --> 00:31:48,449 Bidaiatuko dut 393 00:31:48,449 --> 00:31:50,576 Zeure abestiak idatzi behar dituzu. 394 00:31:50,576 --> 00:31:53,829 Saiatzen naiz, baina ez dira behar bezain onak. 395 00:31:53,829 --> 00:31:55,539 Zeri buruz idazten duzu? 396 00:31:55,539 --> 00:31:58,417 Nevermore izeneko abesti bat daukat. 397 00:31:58,417 --> 00:32:00,711 - Cantonvilleko meategiei buruz. - Ez! 398 00:32:03,255 --> 00:32:05,341 Bob Dylan al zara? 399 00:32:05,341 --> 00:32:07,635 Buffy Sainte-Marie al zara? 400 00:32:07,635 --> 00:32:10,220 Aski da gai politikoekin! 401 00:32:10,220 --> 00:32:11,930 Hamarkada berria da. 402 00:32:12,431 --> 00:32:15,392 Inork ez du gogoratu nahi mundua tamalgarria dela. 403 00:32:16,977 --> 00:32:19,229 Jendeak ondo pasatu nahi du. 404 00:32:19,229 --> 00:32:21,106 Itxaropena izan nahi du. 405 00:32:22,650 --> 00:32:25,277 Maitasun kanta bat idatzi dezakezu, ezta? 406 00:32:25,277 --> 00:32:27,404 Rodek ideia asko zituen. 407 00:32:27,404 --> 00:32:30,616 Bakarkakoak alde batera utzi behar dituzu. 408 00:32:30,616 --> 00:32:34,078 Zure trebetasun teknikoak ez zaizkio inori axola. 409 00:32:34,078 --> 00:32:36,997 Abestu nahi dute. Dantzatu nahi dute. 410 00:32:36,997 --> 00:32:39,500 {\an8}Rodek eskoteak janzteko esan zidan. 411 00:32:39,500 --> 00:32:40,876 {\an8}KAREN SIRKO TEKLISTA 412 00:32:40,876 --> 00:32:42,878 {\an8}Pikutara joateko esan nion. 413 00:32:43,295 --> 00:32:44,755 {\an8}Eta kito. 414 00:32:45,005 --> 00:32:47,257 Nire azken gomendioa, funtsezkoena: 415 00:32:48,967 --> 00:32:51,387 Pittsburghetik alde egin behar duzue. 416 00:32:51,387 --> 00:32:53,222 Diskoetxe bat nahi duzue? 417 00:32:53,222 --> 00:32:56,892 Jimmy Miller, Tom Dowd, Teddy Pricerekin lan egin nahi duzue? 418 00:32:56,892 --> 00:32:59,061 - Teddy Price ezagutzen duzu? - Noski. 419 00:32:59,061 --> 00:33:00,979 Los Angelesen daude guztiak. 420 00:33:01,855 --> 00:33:04,441 Ez Londresen, ez New Yorken. 421 00:33:05,150 --> 00:33:08,612 Kalifornian, lagun. Hortxe egon behar duzue. 422 00:33:13,826 --> 00:33:15,077 Ados nago. 423 00:33:15,661 --> 00:33:16,745 Bai? 424 00:33:17,454 --> 00:33:19,456 - Baita ni ere. - Bai! 425 00:33:19,456 --> 00:33:21,375 Furgonetak gasolina beharko du. 426 00:33:22,334 --> 00:33:23,961 Helduko dela uste duzu? 427 00:33:23,961 --> 00:33:25,754 Helduko dela uste dut. 428 00:33:27,256 --> 00:33:29,174 Zertaz ari zarete? 429 00:33:33,637 --> 00:33:35,305 Gurekin etorri zaitezke. 430 00:33:36,724 --> 00:33:38,183 Zer egiteko? 431 00:33:41,270 --> 00:33:42,980 Zure atzetik ibiltzeko? 432 00:33:44,815 --> 00:33:48,485 Lana daukat, Billy. Ikasten ari naiz. Ezin dut 433 00:33:48,485 --> 00:33:51,029 - mutil baten atzetik joan... - Mutil bat? 434 00:33:51,029 --> 00:33:52,114 Bai. 435 00:33:52,114 --> 00:33:54,450 - Ez naiz mutil bat. - Zertan gabiltza? 436 00:33:55,409 --> 00:33:56,827 Zatoz hona. 437 00:33:57,536 --> 00:33:58,954 Zatoz hona. Tira. 438 00:34:03,208 --> 00:34:05,294 Eta kito? Bukatu da? 439 00:34:07,463 --> 00:34:09,882 Abestia zor didazu, Billy Dunne. 440 00:34:26,523 --> 00:34:27,983 Camila? 441 00:34:30,778 --> 00:34:32,613 Herriz aldatuko da. 442 00:34:38,202 --> 00:34:40,871 Sentitzen dut, maitea. 443 00:34:46,168 --> 00:34:47,836 Ona izan daiteke. 444 00:34:47,836 --> 00:34:50,047 Berarekin joateko eskatu dit. 445 00:34:51,590 --> 00:34:52,800 Nora? 446 00:34:56,261 --> 00:34:57,554 Kaliforniara. 447 00:35:00,265 --> 00:35:01,600 Kaliforniara? 448 00:35:04,561 --> 00:35:08,607 Ezin duzu, zure familia hemen dago. 449 00:35:08,607 --> 00:35:10,984 Familia garrantzitsuena da. 450 00:35:10,984 --> 00:35:13,695 Ezin diozu bizkarra eman. 451 00:35:15,280 --> 00:35:16,740 Zuk egin zenuen. 452 00:35:21,078 --> 00:35:23,997 Ez da nahikoa pertsona egokia ezagutzea. 453 00:35:23,997 --> 00:35:27,084 Une egokian ere ezagutu behar duzu. 454 00:35:29,503 --> 00:35:32,130 Iluntzen ari da. Joan gaitezen. 455 00:35:35,342 --> 00:35:37,052 Beste batentzako lekurik bai? 456 00:35:37,052 --> 00:35:39,721 - Nola? - Begira nor etorri den! 457 00:35:40,389 --> 00:35:41,640 Kaixo! 458 00:35:47,187 --> 00:35:49,147 Ziur zaude? 459 00:35:49,147 --> 00:35:50,649 Etorriko zara? 460 00:36:04,872 --> 00:36:06,582 Zein astuna 461 00:36:06,582 --> 00:36:10,878 Tira, gizon, gozatu pixka bat gehiago 462 00:36:10,878 --> 00:36:13,589 Gorena aurkitu... 463 00:36:14,631 --> 00:36:18,719 "Gorena aurkitu" lehenengo postuan egon zen lau astez edo. 464 00:36:18,719 --> 00:36:21,555 Abesti osoa idatzi zuela dio oraindik. 465 00:36:21,555 --> 00:36:23,557 Hori ohiko bihurtzen ari zen. 466 00:36:23,557 --> 00:36:25,475 Benzedrina hartu dut esnatzeko, 467 00:36:25,475 --> 00:36:28,604 kafea soilik hartuta, gehiegizkoa izango litzateke. 468 00:36:28,604 --> 00:36:31,565 Hortik xanpaina. "Gora eta behera" bat egitea. 469 00:36:32,858 --> 00:36:33,901 Barregarria da. 470 00:36:35,777 --> 00:36:38,113 Gidoi batean erabiliko dut noizbait. 471 00:36:40,741 --> 00:36:43,035 Zer dela eta uste duzu 472 00:36:43,035 --> 00:36:47,122 ez dudala nik nonbait erabiliko noizbait? 473 00:36:48,373 --> 00:36:50,250 Konplimendu bat izan da. 474 00:36:51,084 --> 00:36:52,502 Ez zaitez haserretu. 475 00:36:52,502 --> 00:36:53,921 Nire, zera... 476 00:36:55,589 --> 00:36:57,841 Nire musa modukoa izan zaitezke. 477 00:37:00,093 --> 00:37:02,638 Gorena aurkitu 478 00:37:04,681 --> 00:37:06,767 Gorena aurkitu 479 00:37:06,975 --> 00:37:07,809 Daisy? 480 00:37:09,186 --> 00:37:10,020 Daisy! 481 00:37:15,192 --> 00:37:16,610 Nora zoaz? 482 00:37:16,610 --> 00:37:19,196 - Aizu! Zer esan dut? - Zer esan duzun... 483 00:37:19,196 --> 00:37:20,989 Zure musa naizela, arraioa. 484 00:37:20,989 --> 00:37:23,617 Inspirazio iturria baino ez banintz bezala. 485 00:37:23,617 --> 00:37:25,953 Bai. Zer axola du horrek? 486 00:37:25,953 --> 00:37:28,830 Ez dut inoren musa izan nahi, Gary. 487 00:37:28,830 --> 00:37:31,249 - Inorena. - Ez nuen hori esan nahi. 488 00:37:31,249 --> 00:37:34,378 Ez naiz musa, ados? Norbait hori naiz. 489 00:37:41,718 --> 00:37:44,721 Ondo da. Norbait hori zara. Ados. 490 00:37:44,721 --> 00:37:46,556 Norbait hori zara. 491 00:37:51,520 --> 00:37:52,813 Zer arraio? 492 00:37:53,772 --> 00:37:56,274 Bultza egin didazu? Daisy? 493 00:37:57,818 --> 00:37:59,069 Daisy? 494 00:37:59,069 --> 00:38:00,737 Burutik jota dago. 495 00:38:04,074 --> 00:38:07,703 Berdin du zeure buruarengan konfiantza duzun, 496 00:38:07,703 --> 00:38:09,913 zer egiteko gai zarela uste duzun. 497 00:38:10,580 --> 00:38:15,585 Jende nahikoak ezertarako balio ez duzula esaten badizu, sinesten duzu. 498 00:38:25,429 --> 00:38:27,597 Ezin nuen gehiago jasan. 499 00:38:33,437 --> 00:38:35,272 Axola dizu... 500 00:38:37,733 --> 00:38:39,693 Jakin beharra nuen 501 00:38:41,153 --> 00:38:43,572 zuzen zeudenak gainerakoak ziren 502 00:38:46,533 --> 00:38:47,909 edo ni nintzen. 503 00:39:44,007 --> 00:39:49,262 Erre egin naiz atera berri den eguzkian 504 00:39:51,807 --> 00:39:57,395 Harrigarria da zein arin korrika egin dezakedan 505 00:39:58,939 --> 00:40:03,151 Baina beti bukatzen dut berdin 506 00:40:03,151 --> 00:40:06,321 Korridore batean negar eginik 507 00:40:06,321 --> 00:40:10,367 Etsita eta goibel 508 00:40:10,367 --> 00:40:13,870 Aukera berri bat itxaroten 509 00:40:14,871 --> 00:40:18,208 Teklistak ukitu berezia ematen zion, ezta? 510 00:40:18,208 --> 00:40:19,960 Nork? Karenek? 511 00:40:20,210 --> 00:40:22,087 Bai, Karenek. 512 00:40:22,587 --> 00:40:23,964 Bai. 513 00:40:23,964 --> 00:40:25,423 Egia da. 514 00:40:25,423 --> 00:40:29,803 Banekien ezin ninduzulako ikusi 515 00:40:32,848 --> 00:40:36,685 Jendea saiatu daiteke eta saiatuko da 516 00:40:36,685 --> 00:40:39,646 Hil arte saiatuko naiz 517 00:40:39,646 --> 00:40:41,815 Eta dena emango dut 518 00:40:43,608 --> 00:40:47,028 Eta ez dut inoren laguntzarik behar 519 00:40:48,029 --> 00:40:53,535 Nik bakarrik egin dezaket 520 00:40:54,119 --> 00:40:59,583 Gau hau bakarrik zapuztu dezaket 521 00:40:59,583 --> 00:41:04,171 Soldaduak bakarrik borrokatu ditzaket 522 00:41:05,380 --> 00:41:09,426 Nire poema madarikatua idatzi dezaket 523 00:41:11,595 --> 00:41:17,601 Nire osasunera edan dezaket 524 00:41:17,601 --> 00:41:21,730 Gau hau bakarrik zapuztu dezaket 525 00:44:15,320 --> 00:44:17,322 Azpitituluak: Leire Chertudi 526 00:44:17,322 --> 00:44:19,407 Ikuskatzailea Ilargi G.