1 00:00:06,965 --> 00:00:11,094 Aaronek hobari ona lortu du aurten, eta panelean jarri dute. 2 00:00:12,470 --> 00:00:15,098 "Badakit non biziko zaren". Beldurgarria da. 3 00:00:15,181 --> 00:00:19,185 Nik ez nuen lelo hura nahi, baina poz-pozik zegoen libre zegoelako. 4 00:00:19,269 --> 00:00:23,898 Uste du hain dela gogoraerraza, ezen jendea erakarriko baitu. 5 00:00:23,982 --> 00:00:28,069 Ondo, baina erraldoia izan beharko luke, eta hiri denean ikusgai egon. 6 00:00:28,153 --> 00:00:31,114 Pertsona garaiak fidagarritzat ditut. 7 00:00:31,197 --> 00:00:33,825 Bestelako kezkak dituela uste dut. Adibidez, 8 00:00:33,908 --> 00:00:35,660 norbaitek zakil bat marraztea. 9 00:00:35,744 --> 00:00:39,039 Di-da gertatu zen. Panela garbitu eta geroko argazkia da. 10 00:00:39,122 --> 00:00:42,709 Esan dezagun denetariko genitalak azaldu direla. 11 00:00:42,792 --> 00:00:44,586 Agurtu ene laguntxoa. 12 00:00:44,669 --> 00:00:46,588 - Ez. - Barkatu. 13 00:00:48,590 --> 00:00:51,134 - Ez dut ondo itxi. - Zer da? 14 00:00:51,217 --> 00:00:55,013 - Eskudirua. Dolarrak. - Ni banoa, rapa hasi aurretik. 15 00:00:55,096 --> 00:00:56,264 Ondo ezagutzen nau. 16 00:00:56,347 --> 00:00:58,058 Eskudirua lortu dut 17 00:00:58,141 --> 00:01:01,352 kontabilitate-makina bat izan naizelako. 18 00:01:02,353 --> 00:01:04,314 - Bukatu dira zorrak! - Benetan? 19 00:01:04,397 --> 00:01:08,735 Uste nuen denbora gehiago emango genuela ezurteetarako prestatzen, 20 00:01:08,818 --> 00:01:12,197 baina orain diru-ekaitza etorri zaigu! 21 00:01:12,280 --> 00:01:13,406 Biba! 22 00:01:16,201 --> 00:01:17,827 Jasoko ditut. Barkatu. 23 00:01:18,995 --> 00:01:19,996 NETFLIX-EN TELESAILA 24 00:01:26,544 --> 00:01:27,587 Barka. 25 00:01:27,670 --> 00:01:29,756 Normalean atea jo behar da lehenik. 26 00:01:29,839 --> 00:01:32,717 Azken lau soldatak gaur goizean kobratu ditut. 27 00:01:32,801 --> 00:01:36,471 Galduak zenituen? Ahaztu zenuen? Zer dela-eta lau? 28 00:01:36,554 --> 00:01:39,015 - Zergatik gaur? - Beti egin dut hala. 29 00:01:39,099 --> 00:01:42,811 Bankura hilean behin noanez, urtean hiru dolar aurrezten ditut 30 00:01:44,312 --> 00:01:46,272 Ene, ba ondo dago hau jakitea. 31 00:01:46,356 --> 00:01:49,734 Soldatak jaso eta berehala kobratu behar dituzu. 32 00:01:49,818 --> 00:01:51,111 Arraroa izango da. 33 00:01:51,694 --> 00:01:54,364 Ezurtea pentsa baino lehenago iritsi da. 34 00:01:54,447 --> 00:01:56,658 Barka, bankuari deitu behar diot. 35 00:01:56,741 --> 00:02:00,286 Badakizu soldata telefonoz ere kobra dezakezula, ezta? 36 00:02:00,370 --> 00:02:01,871 Horrek dirua balio du. 37 00:02:01,955 --> 00:02:03,498 Txanponez ordain gintzakezu. 38 00:02:03,581 --> 00:02:04,624 Ondo legoke, 39 00:02:04,707 --> 00:02:08,336 eguzki-ekaitzaren ondorioz metalen salerosketa hasiko baita. 40 00:02:08,419 --> 00:02:10,922 Utzi aitaren kamioilari-irratia entzuteari. 41 00:02:11,005 --> 00:02:13,133 Ez! Errepidea dugu arau! 42 00:02:13,925 --> 00:02:15,343 Milesker etortzeagatik. 43 00:02:15,426 --> 00:02:18,429 Andy Serkis-i buruzko atzerabegirakoa egiteko, 44 00:02:18,513 --> 00:02:21,391 13 Going on 30 lehenik, eta Eraztunen jauna gero. 45 00:02:21,474 --> 00:02:23,726 Gorputza erabat itxuraldatzen du. 46 00:02:24,435 --> 00:02:28,189 Adam Sandler-en filma. Zapaten arabera, izaeraz aldatzen da. 47 00:02:28,273 --> 00:02:30,817 Bai, The Cob-- Ez. 48 00:02:33,361 --> 00:02:35,697 Gero azalduko dizut Con Airen trama. 49 00:02:43,163 --> 00:02:45,748 - Aaronen Erin da? - Bai, Aaronen Erin. 50 00:02:45,832 --> 00:02:49,502 Hamaika aldiz praktikatu dut zer esango diodan, 51 00:02:49,586 --> 00:02:51,963 baina… blokeatu egin naiz. 52 00:02:52,046 --> 00:02:54,632 Banekien ikusia nuela aurpegi ergel hura, 53 00:02:54,716 --> 00:02:57,343 "Izan zaitez argia" zioen kuxin baten ondoan. 54 00:02:57,427 --> 00:02:59,220 Badakizu zer, lotsagabe hori? 55 00:02:59,304 --> 00:03:02,307 Ez da yogia izan behar ahuspezko zakurra egiteko. 56 00:03:02,390 --> 00:03:04,350 Utzi argazkiak igotzeari! 57 00:03:05,852 --> 00:03:07,228 Facebook-en daukazu? 58 00:03:07,312 --> 00:03:10,106 Aaronena kontatu zenidanetik zelatatu dut. 59 00:03:10,899 --> 00:03:13,693 Hilko nintzateke Raul-ek halakorik egingo balit. 60 00:03:16,112 --> 00:03:18,573 - Zure alde naukazu, mija. - Milesker. 61 00:03:20,366 --> 00:03:26,456 Kontu faltsua sortu nuen hari jarraitzeko, eta argitalpen denak salatu dizkiot. 62 00:03:26,539 --> 00:03:30,543 Alde ona da bera baino askoz zaharragoa eta argiagoa zarela. 63 00:03:32,420 --> 00:03:33,421 - Zer? - Lee Imbibo 64 00:03:33,504 --> 00:03:36,549 naiz. Regina Rosenchurch oporretan da. 65 00:03:36,633 --> 00:03:40,220 Mende digitaleko ekaitza badator. 66 00:03:40,303 --> 00:03:43,306 Adituek diote eguzki-ekaitza bidean dela, 67 00:03:43,389 --> 00:03:46,809 eta Internet desgaituko duela agian, denbora luzez akaso… 68 00:03:46,893 --> 00:03:50,230 Bai, zera. Internetik gabeko mundua. 69 00:03:50,313 --> 00:03:54,901 Mark Zuckerberg desegingo litzateke? Beharbada zure aitak arrazoi zuen. 70 00:03:54,984 --> 00:03:58,279 Bere zehaztasuna % 60koa da ezbehar naturalei dagokienez, 71 00:03:58,363 --> 00:04:02,158 baina ez du aurreikusi niri pairarazi didan ezbeharra. 72 00:04:03,284 --> 00:04:04,661 Urtxintxa bat jo du autoaz? 73 00:04:04,744 --> 00:04:06,955 Unibertsitatean sartzekoa nintzen. 74 00:04:07,038 --> 00:04:11,042 Agiri guztiak prest nituen. Elle Woods bezalakoa izan behar nintzen. 75 00:04:11,125 --> 00:04:13,628 Chihuahua bat adoptatu behar nuen. 76 00:04:13,711 --> 00:04:15,088 Laburbilduz, mesedez. 77 00:04:15,171 --> 00:04:19,259 Aita ahazkorrari ahaztu egin zitzaion eskolako agiriak betetzea. 78 00:04:19,342 --> 00:04:21,302 Elkarteari esan behar izan nion 79 00:04:21,386 --> 00:04:24,889 ezin nuela txakurra adoptatu institutuko titulua ez nuelako. 80 00:04:24,973 --> 00:04:27,433 Titulu hura harrotasunerako zioa nuen. 81 00:04:27,517 --> 00:04:29,185 Harro egoteko zioak dituzu. 82 00:04:29,269 --> 00:04:32,230 Adibidez? Bosgarren mailako gerriko beltza? Bai, 83 00:04:32,313 --> 00:04:36,317 jendea txundituta geratzen da karate aditua naizela jakitean. 84 00:04:36,401 --> 00:04:38,861 Izena emateko eraren bat egongo da. 85 00:04:38,945 --> 00:04:42,282 Azterketa bat gaindituz gero, izena eman ahalko dut. 86 00:04:42,365 --> 00:04:44,409 - Ba hori. - Epea gaur bukatzen da. 87 00:04:44,492 --> 00:04:47,203 Ezin dut institutuko dena di-da berrikasi. 88 00:04:48,204 --> 00:04:49,455 Zer egingo dut? 89 00:04:49,539 --> 00:04:53,251 Nachoetan izkira jartzen dudanetik, lehen mailako gustua dut, 90 00:04:53,334 --> 00:04:55,336 eta gehiago eskatzen diot biziari. 91 00:04:55,420 --> 00:04:58,840 Unibertsitatea da izkiraren baliokidea 92 00:04:58,923 --> 00:05:00,383 hezkuntza-sisteman. 93 00:05:02,885 --> 00:05:05,430 Oraintxe noa eskudirua sartzera, bai. 94 00:05:05,513 --> 00:05:06,681 Jauna, ez bazatoz-- 95 00:05:06,764 --> 00:05:10,852 Hornitzaileen ordainketak ezeztatuko dituzue, baina ez da gertatuko. 96 00:05:10,935 --> 00:05:12,603 Bost minutuko inkesta--? 97 00:05:12,687 --> 00:05:15,815 Ez, ez dut bost minutuko inkestarik egin nahi. 98 00:05:21,529 --> 00:05:22,363 Kaixo? 99 00:05:23,072 --> 00:05:26,784 Hiru Krav Maga klase hartu nituen gazte kristauen elkartean. 100 00:05:31,622 --> 00:05:34,792 Ene, ondo zaude? Zer gertatu da? 101 00:05:38,796 --> 00:05:40,298 Etxera joan nahi baduzu… 102 00:05:42,091 --> 00:05:45,219 - Kontatu nahi didazu zer den? - Ez, milesker. 103 00:05:48,181 --> 00:05:49,682 Bakarrik egon nahi duzu? 104 00:05:51,184 --> 00:05:54,562 Astora joan nahi duzu eta erabat jiratu? 105 00:05:56,606 --> 00:05:58,066 Donutak eraman ditzaket? 106 00:05:58,649 --> 00:05:59,984 Jakina. 107 00:06:04,405 --> 00:06:05,239 IREKITA 108 00:06:05,323 --> 00:06:06,824 - Nire kontu. - Ez. 109 00:06:06,908 --> 00:06:08,451 Blockbusterren kontu. 110 00:06:09,994 --> 00:06:13,831 Ideia ona al da hori ekarri izana? Hemen jaka lapurtu zidaten. 111 00:06:13,915 --> 00:06:14,874 Lasai. 112 00:06:14,957 --> 00:06:17,960 Zorro metaliko erabat segurua da. 113 00:06:18,044 --> 00:06:19,337 Diru-zorroa. 114 00:06:19,420 --> 00:06:23,883 Inoiz ez diot hau inori esan, baina eskertzen dizut ni mozkortzea. 115 00:06:23,966 --> 00:06:26,928 "Plazera izan da" esatea arraroa al da? Bai. 116 00:06:27,011 --> 00:06:31,099 Hau dut egiteko bakarra. Bankura itxi aurretik iritsi behar dut. 117 00:06:32,433 --> 00:06:34,060 Tira, zer gertatu da? 118 00:06:34,143 --> 00:06:36,854 Nire bizia ez da espero nuena. 119 00:06:37,522 --> 00:06:40,566 "Asko gustatzen zait aipu iradokitzaileak jartzea 120 00:06:40,650 --> 00:06:43,945 eta etxeak atontzen ditudanean autofotoak igotzea". 121 00:06:44,028 --> 00:06:48,116 Doako yoga klase batean egon da, eta orain budak jartzen ditu nonahi. 122 00:06:48,199 --> 00:06:51,702 Zoaz kontainerrera DVD bila, zabor hori. 123 00:06:51,786 --> 00:06:53,496 Erin Blockbusterren izan da? 124 00:06:53,579 --> 00:06:56,165 Badakit bideoklub bakarra dela, baina 125 00:06:56,249 --> 00:06:59,043 gizon ezkondu batekin egon aurretik pentsatu behar zuen hori. 126 00:06:59,127 --> 00:07:01,337 Ene. Sentitzen dut. Kaka hutsa da. 127 00:07:02,463 --> 00:07:03,798 Garai hobeen izenean. 128 00:07:11,722 --> 00:07:13,724 Jainkoarren. Zer moduzkoa izan da? 129 00:07:13,808 --> 00:07:15,560 Zoragarria. Beste bat. 130 00:07:16,436 --> 00:07:17,687 Gozatu Txerri basatiakez, 131 00:07:17,770 --> 00:07:20,314 baina ez pentsatu txerriak azaltzen direnik. 132 00:07:20,398 --> 00:07:22,900 Erabat baztertu zituzten film honetan. 133 00:07:22,984 --> 00:07:25,820 - Ados. - Hannah. Asmatu zer dudan eskuetan. 134 00:07:25,903 --> 00:07:30,032 - Taberna irlandarra itzuli da? Menua ote? - Patata-zopa dute oraindik? 135 00:07:30,116 --> 00:07:33,035 Ez-- Nirekin zeunden hau inprimatu dudanean. 136 00:07:33,119 --> 00:07:33,953 Ene bada. 137 00:07:34,036 --> 00:07:37,415 Unibertsitatean sartzeko azterketaren eredu bat duzu. 138 00:07:37,999 --> 00:07:40,543 Galderak ikusi ditut. Egin dezakezu. 139 00:07:40,626 --> 00:07:44,172 Ikasgai batzuk errepasatu beharko dituzu, baina lor dezakezu. 140 00:07:44,255 --> 00:07:46,299 - Ezin erantzunak Google-n bilatu? - Ez. 141 00:07:46,382 --> 00:07:48,426 Ezin naiz gobernuarekin berriz liskartu. 142 00:07:48,509 --> 00:07:52,013 Urtean sei ikasgai dira. Institutuak hamabi urte irauten du. 143 00:07:52,096 --> 00:07:53,890 Guztira 72 ikasgai, alegia. 144 00:07:53,973 --> 00:07:57,560 - Kalkulua di-da egin duzu. - Uste duena baino azkarragoa da. 145 00:07:57,643 --> 00:07:59,812 Eta ez duzu bakarrik ikasiko. 146 00:07:59,896 --> 00:08:02,023 - Conniek eta biok lagunduko dizugu. - Zinez? 147 00:08:02,106 --> 00:08:05,026 Zinez. Billy Madisonen bezalaxe. 148 00:08:07,778 --> 00:08:10,114 Ali dela-eta itzuli nintzen Aaronekin. 149 00:08:10,198 --> 00:08:13,201 Noiz hasiko naiz gauzak nigatik egiten? 150 00:08:13,284 --> 00:08:16,954 Inork ez dizu esaten egun arrunt bateko unetxo batek 151 00:08:17,038 --> 00:08:20,458 hartutako erabaki guztiak dudan jarriarazi ahal dizkizunik. 152 00:08:21,876 --> 00:08:26,797 Gurasoak liskarrean hasten zirenean, eta etengabe gertatzen zen hori, amak 153 00:08:26,881 --> 00:08:30,384 jakiten zuen triste jartzen nintzela. Beraz, konpentsatu 154 00:08:30,468 --> 00:08:33,721 egiten zidan, "Mutiltxo bereziaren eguna" ospatuz. 155 00:08:34,388 --> 00:08:36,807 On egingo lizuke Neska bereziaren egunak. 156 00:08:36,891 --> 00:08:39,352 Zure neska berezia arrain-dendan dago. 157 00:08:40,895 --> 00:08:42,480 Lagundu nahi dizut. 158 00:08:42,563 --> 00:08:45,149 Egun bereziok ondo sentiarazten ninduten. 159 00:08:45,233 --> 00:08:46,692 On egingo lizuke. Ziur. 160 00:08:46,776 --> 00:08:49,987 Ez dut ondo pasatzeko aldarterik. 161 00:08:50,071 --> 00:08:52,615 Negozioak irekita zeuden garaian, 162 00:08:52,698 --> 00:08:56,202 ama eta biok jolas-parkera eta kartingera joaten ginen. 163 00:08:56,285 --> 00:08:59,956 Jan eta jan aritzen ginen mutil berezia pozteko helburuaz. 164 00:09:00,039 --> 00:09:03,084 Jolas-parkea itxi egin zuten. Lastima. 165 00:09:03,167 --> 00:09:07,296 Hortza, nik uste hobe dudala hemen geratzea, edan eta edan. 166 00:09:07,380 --> 00:09:10,841 Saltoki-gunean badaude egiteko gauza ugari. 167 00:09:10,925 --> 00:09:14,470 Has gaitezen gauza ezin itzelago batekin. 168 00:09:16,305 --> 00:09:17,390 Lelokeriak. 169 00:09:17,473 --> 00:09:22,144 Jarrera bikaina. Batzuetan, amak eskolatik ateratzen ninduen honetarako. 170 00:09:22,228 --> 00:09:24,897 Beraz, gaur ez itzuli lanera. 171 00:09:24,981 --> 00:09:28,109 - Txanda bukatua nuen jada. - Ez horregatik. 172 00:09:29,819 --> 00:09:31,153 Tira ba, egurra. 173 00:09:32,530 --> 00:09:34,073 Mutil bereziaren klasikoa. 174 00:09:34,156 --> 00:09:35,616 GRAMOLA KLASIKOAK 175 00:09:37,118 --> 00:09:40,746 Dominic Toretto eta Luke Hobbs Rio de Janeirora doaz. 176 00:09:40,830 --> 00:09:44,333 Toretto São Paulotik hiruretan atera da. Abiadura: 150 km/h. 177 00:09:44,417 --> 00:09:46,711 Hobbs, 12etan. Abiadura: 100 km/h. 178 00:09:46,794 --> 00:09:48,212 Nor iritsiko da lehenen? 179 00:09:48,296 --> 00:09:51,424 Hobbsek ez luke inoiz abiadura-muga errespetatuko. 180 00:09:51,507 --> 00:09:52,717 - Bai. - Zerba etorri gara? 181 00:09:52,800 --> 00:09:53,759 AMBER-EN LEGGINGS-AK 182 00:09:53,843 --> 00:09:55,845 Antzinako saltoki-gunea 183 00:09:55,928 --> 00:09:58,180 metadona-klinika delako orain. 184 00:09:58,264 --> 00:10:01,892 - Zorionez, Amber eta bere moda ditugu. - Ondo geratuko zaizu. 185 00:10:01,976 --> 00:10:04,228 Su artifizialen estanpatua alaia da. 186 00:10:04,312 --> 00:10:05,980 Ez duzu lehen aldia hemen? 187 00:10:06,063 --> 00:10:09,817 - Timmy beti datorkigu. - Konpresioak seguru sentiarazten nau. 188 00:10:10,735 --> 00:10:14,363 Amak banana split bat erosten zidan Beth Ann-en. 189 00:10:14,447 --> 00:10:16,032 Ona zen, baina negozioa 190 00:10:16,115 --> 00:10:18,951 urte osoko Halloween denda batek erosi zuen. 191 00:10:19,035 --> 00:10:21,370 Baina erne, tabernako banana splitak. 192 00:10:22,413 --> 00:10:23,748 Topa! 193 00:10:25,291 --> 00:10:28,669 Nolatan da benetako banana split bat baino gozoagoa? 194 00:10:28,753 --> 00:10:30,087 Ene, enpasteak! 195 00:10:32,131 --> 00:10:35,217 Bigarren Mundu Gerra. Lehenengoaren sekuela garestia. 196 00:10:35,301 --> 00:10:37,887 Irailean hasi zen, 1939an-- 197 00:10:38,387 --> 00:10:40,681 Ai, ama. Izugarri gustatzen zait! 198 00:10:40,765 --> 00:10:42,016 - Tom Hanks? - Ez. 199 00:10:42,099 --> 00:10:43,434 - Tom Sizemore? - Nor? 200 00:10:43,517 --> 00:10:46,354 - Los, ez asmatu gauzak. - Existitzen da baina. 201 00:10:46,437 --> 00:10:47,855 - Ospetsua. - Matt Damon? 202 00:10:47,938 --> 00:10:49,732 Emakumez janzten zen. 203 00:10:49,815 --> 00:10:51,359 - Pepper? - Ilargira joan zen. 204 00:10:51,442 --> 00:10:53,027 - Ed Burns. - Saskibaloi-irakaslea. 205 00:10:53,110 --> 00:10:57,073 - Tom Hanks! - Bai! Gustatzen zait. Milesker, Hannah. 206 00:10:57,156 --> 00:11:00,159 Hortxe. Uste duzu buelta ematen duela honek? 207 00:11:00,242 --> 00:11:05,623 Ez ba. Baina arraiarik gabeko zebra hura lortuz gero, merezi izango du. 208 00:11:05,706 --> 00:11:07,208 Zaldia da, mozkortzio. 209 00:11:07,708 --> 00:11:09,210 Kontzentratu nahi dut. 210 00:11:09,835 --> 00:11:13,339 Eskuinera. Jarraitu. Nire ezkerrera. Zurera orain. Horixe. 211 00:11:13,422 --> 00:11:16,425 Ezkerrera, eta gero-- Ez, eskuinera, ezkerrera. 212 00:11:16,509 --> 00:11:19,345 Ondo dago hobeto egotea, baina utzi agintzeari. 213 00:11:19,428 --> 00:11:21,639 Gora, baina behera ere bai. 214 00:11:22,306 --> 00:11:23,265 Ahatea! 215 00:11:24,725 --> 00:11:26,936 Ahate honek giza-zakila du? 216 00:11:27,019 --> 00:11:28,145 Ba hala dirudi. 217 00:11:28,979 --> 00:11:30,815 - Beste trago bat. - Nire kontu. 218 00:11:32,566 --> 00:11:33,984 Zakildun ahateen omenez! 219 00:11:34,610 --> 00:11:37,863 Rex ez da izakia, baina anatomia bera du. 220 00:11:37,947 --> 00:11:40,449 Birikak, bihotza, 221 00:11:40,950 --> 00:11:42,159 gibela, barea, 222 00:11:42,243 --> 00:11:44,286 behazun-maskuria eta pankrea. 223 00:11:44,370 --> 00:11:46,414 Zergatik egiten du soinu hori? 224 00:11:46,997 --> 00:11:48,416 Eta orain, argazkiak. 225 00:11:49,083 --> 00:11:50,209 Ez, lasai. 226 00:11:53,337 --> 00:11:55,589 - Bai. - Tira-- Eta, zera-- 227 00:11:55,673 --> 00:11:56,507 - Bai. - Ados. 228 00:11:57,007 --> 00:11:58,008 Ondo. 229 00:11:58,467 --> 00:11:59,593 MUNDUKO PAISAIAK 230 00:11:59,677 --> 00:12:01,345 Mundu osoa dugu gure eskura. 231 00:12:01,429 --> 00:12:04,682 Baina ze--? Guztiak gure saltoki-guneko argazkiak ote? 232 00:12:04,765 --> 00:12:06,475 Arras deprimigarria da. 233 00:12:06,559 --> 00:12:08,811 - Kontainerra, mesedez. - Konforme. 234 00:12:13,190 --> 00:12:15,443 20 $ NAHI BESTE ARGAZKI! 235 00:12:18,821 --> 00:12:21,115 Azterketa-eredua bukatzen egongo da. 236 00:12:21,198 --> 00:12:23,701 - Nola ariko da? - Ezpaina hozkatzen dabil. 237 00:12:23,784 --> 00:12:27,329 Kontzentratuta dago ala Dr. Pepper arrastoak ditu ezpainetan. 238 00:12:27,997 --> 00:12:28,831 Goazen. 239 00:12:33,544 --> 00:12:35,296 Naturaltasunez! 240 00:12:38,674 --> 00:12:41,552 Hepa. Zer-nolako nota atera duzu? 241 00:12:45,347 --> 00:12:46,557 Huts egin duzu? 242 00:12:46,640 --> 00:12:48,100 Erabat prest zeunden ba. 243 00:12:48,184 --> 00:12:51,520 "Hannah" ere ez duzu ondo jarri. Izenak ez ditu lau N. 244 00:12:51,604 --> 00:12:52,438 Blokeatu naiz. 245 00:12:52,521 --> 00:12:54,315 Presioa gehiegi izan da. 246 00:12:54,398 --> 00:12:57,818 Isiltasuna dela-eta nire pentsamenduak ere entzuten nituen. 247 00:12:57,902 --> 00:13:00,362 Kontzentra zintezen egon gara isilik. 248 00:13:00,446 --> 00:13:02,031 Ez nago ohituta. 249 00:13:02,114 --> 00:13:04,950 Etxe-eskolan, azterketetan ez zen ezer aldatzen. 250 00:13:05,034 --> 00:13:07,828 Aitak ez zion telebistari oihuka egiteari uzten. 251 00:13:07,912 --> 00:13:10,289 Klaxonen eta trenen zarata. 252 00:13:10,372 --> 00:13:12,500 Gure katuaren eztul xelebrea. 253 00:13:13,000 --> 00:13:17,880 Jainkoarren. Horri buruz aritzeak erlaxatu egiten nau. 254 00:13:17,963 --> 00:13:20,591 Neska zuriak unagarritzat ditut, baina zu ez. 255 00:13:20,674 --> 00:13:22,468 Ez, horrek badu zentzua. 256 00:13:22,551 --> 00:13:26,722 Denak distraitzen zintuenez, ez zenuen kezkatzeko astirik. 257 00:13:26,806 --> 00:13:32,102 Baina aitak jada ez du kirolik ikusten, eta klaxonaren auzokoa ito egin zen. 258 00:13:32,186 --> 00:13:35,147 Nik uste giro hura guk geuk era dezakegula. 259 00:13:36,357 --> 00:13:38,317 Bankura bidean naiz. 260 00:13:38,400 --> 00:13:40,736 Sentitzen dut, baina larrialdia izan da. 261 00:13:40,820 --> 00:13:45,282 Familia osoko kakapirri kontu bat jazo da. 262 00:13:46,700 --> 00:13:48,494 Zuri ere gertatu zitzaizun? 263 00:13:48,577 --> 00:13:52,414 Bidean naiz, diru guztiarekin. 264 00:13:52,498 --> 00:13:54,500 Gehiengoarekin bai behintzat. 265 00:13:54,583 --> 00:13:58,087 Hornitzaileentzako diru nahikoa izango ez banu, 266 00:13:58,170 --> 00:14:00,005 arazo larria izango litzateke? 267 00:14:00,089 --> 00:14:01,298 Timtxo! 268 00:14:01,382 --> 00:14:02,216 Hepa! 269 00:14:02,716 --> 00:14:03,801 Eskerrik asko. 270 00:14:03,884 --> 00:14:05,970 Ez nekien hau behar nuenik. 271 00:14:06,053 --> 00:14:08,722 Orain ezagutzen dut Mutiltxo bereziaren eguna, 272 00:14:08,806 --> 00:14:10,349 eta pozten naiz! 273 00:14:10,975 --> 00:14:12,643 - Behar nuen. - Ulertzen dut. 274 00:14:12,726 --> 00:14:14,728 Txikitan beharrezkoa nuen. 275 00:14:14,812 --> 00:14:17,857 Baina eguna adinak apur bat arrarotu zuen. 276 00:14:17,940 --> 00:14:21,652 Azkenean, amak aitarekin egin beharkoak nirekin zertzen zituen. 277 00:14:21,735 --> 00:14:24,780 Ni aldageletan jarri, eta soinekoak janzten zituen. 278 00:14:24,864 --> 00:14:28,033 Zisneen lakua ikustera joan ginen. Polita izan zen. 279 00:14:28,117 --> 00:14:30,119 Dantzari batek hanka hautsi zuen. 280 00:14:30,744 --> 00:14:33,205 Sukaldaritza klaseak ere hartu genituen. 281 00:14:33,289 --> 00:14:35,332 - Amarekin? - Zaude. 282 00:14:36,375 --> 00:14:37,418 Ez da izango! 283 00:14:38,586 --> 00:14:41,589 Amak larriago behar zuen semea, alderantziz baino. 284 00:14:42,089 --> 00:14:45,175 - Senartxoa zintuen. - Nazkagarria. 285 00:14:46,010 --> 00:14:47,553 Beharbada arrazoi duzu. 286 00:14:48,137 --> 00:14:51,432 Arreta nigan zentratu zuen aita ikusi ere ez egiteko. 287 00:14:52,016 --> 00:14:53,517 Bankura joan behar dut. 288 00:14:53,601 --> 00:14:55,728 Hau ez esan inori, baina 289 00:14:55,811 --> 00:14:59,273 gure Eliza ez da ondo ibili azken aldian. 290 00:14:59,356 --> 00:15:02,443 Alabaren lagunak ponte-izenaz zuzentzen zaizkit. 291 00:15:02,526 --> 00:15:04,653 Gas-n-Guzz-eko tipo hark, 292 00:15:04,737 --> 00:15:08,866 etengabe oldartzen zitzaidanak, eten egin dit sexu-jazarpena. 293 00:15:09,366 --> 00:15:10,492 Ez non eta ez han. 294 00:15:10,576 --> 00:15:12,494 Feminismoa arraroa da. 295 00:15:12,578 --> 00:15:16,290 Gainera, LinkedIn kaka da. Ez diote nire curriculumari begiratu. 296 00:15:16,373 --> 00:15:19,335 Itxaron, zer? Lan bila zabiltza? 297 00:15:19,418 --> 00:15:22,463 Tira, imajinatzen nuen eguna iritsiko zela, baina-- 298 00:15:22,546 --> 00:15:24,048 Bai, tira, 299 00:15:24,131 --> 00:15:26,550 beti nahi dut zerbait gehiago, 300 00:15:26,634 --> 00:15:29,178 baina trabatuta sentitzen naiz. 301 00:15:29,261 --> 00:15:31,472 Horregatik nahi izaten dut gehiago egin dezazun. 302 00:15:31,555 --> 00:15:33,849 Zu bikain ari zara. 303 00:15:33,933 --> 00:15:36,435 Nire aholkuari jarraitu nahi diot nik ere. 304 00:15:38,187 --> 00:15:39,480 Haserre zaude? 305 00:15:40,689 --> 00:15:43,067 Ez naiz zurekin haserretzeko gai. 306 00:15:44,735 --> 00:15:46,695 Milesker, Mitch. Buelta zuretzat. 307 00:15:46,779 --> 00:15:49,448 Ze arraio, tori billeteak. Buelta niretzat. 308 00:15:49,531 --> 00:15:53,118 Eguzki-ekaitza egongo da agian. Kobrea eta zilarra niretzat. 309 00:15:53,202 --> 00:15:54,870 Tira, ospa egin behar dut. 310 00:15:54,954 --> 00:15:58,999 Bankua itxi aurretik iritsi behar naiz. Geratzen zait diru apur bat. 311 00:15:59,083 --> 00:16:03,629 Ni ikusi nahi ez dudan tipoarenera itzuli behar dut. 312 00:16:04,838 --> 00:16:06,340 Ez utzi eskola, umeak! 313 00:16:06,423 --> 00:16:08,175 - Ados, ama! - Beranduegi. 314 00:16:10,386 --> 00:16:11,220 Badakizu zer? 315 00:16:11,720 --> 00:16:16,100 Konturatu naiz egun bereziko gauzarik garrantzitsuena ahaztu dudala. 316 00:16:16,183 --> 00:16:18,852 Bankura zoaz. Hori ez al da garrantzitsua? 317 00:16:18,936 --> 00:16:21,730 Bada, bai. Baina ez hau bezain beste. 318 00:16:21,814 --> 00:16:23,315 Bihar joan naiteke hara. 319 00:16:23,816 --> 00:16:26,944 Neska bereziaren esku dago dena orain. 320 00:16:27,027 --> 00:16:29,196 Edozer aukera dezakezu. 321 00:16:29,279 --> 00:16:32,574 Eliza Walker, zer egin nahi duzu? 322 00:16:33,701 --> 00:16:37,204 Erinek nor naizen ondo bai ondo jakin dezan nahi dut. 323 00:16:41,041 --> 00:16:43,335 Zergatik dago hain umel lurra? 324 00:16:44,294 --> 00:16:45,462 Non da? 325 00:16:45,546 --> 00:16:47,297 Ez dut ikusten. 326 00:16:48,799 --> 00:16:49,758 Baina ze kaka? 327 00:16:49,842 --> 00:16:50,968 Hepa, Timmy. 328 00:16:51,051 --> 00:16:53,012 Tona. Tona. 329 00:16:54,221 --> 00:16:55,139 Tona! 330 00:16:55,222 --> 00:16:58,350 - Zer diozu? - Tona. "Etorri hona" baino motzagoa da. 331 00:16:59,435 --> 00:17:00,602 Ez dago hemen. 332 00:17:00,686 --> 00:17:04,773 Bai, plana hala-holakoa zen. Duela lau ordu etorri da. 333 00:17:04,857 --> 00:17:06,525 Azti ibili zara, Erin. 334 00:17:06,608 --> 00:17:09,695 Bere erruz, jada ezin naiz Costco-ra joan ere egin. 335 00:17:09,778 --> 00:17:12,865 Sei hilabete daramatzat toaster strudelik jan gabe. 336 00:17:12,948 --> 00:17:16,368 - Zergatik bere erruz? - Ez dut etxean halakorik edukiko. 337 00:17:16,452 --> 00:17:17,327 Heldua naiz. 338 00:17:17,411 --> 00:17:21,248 Baina joaten nintzenean, gustatzen zitzaizkidan doako mokaduak. 339 00:17:21,331 --> 00:17:22,249 Barkatu. 340 00:17:22,332 --> 00:17:23,584 Burugabekeria da hau. 341 00:17:25,210 --> 00:17:26,712 Jainkoarren. 342 00:17:26,795 --> 00:17:28,922 Zure ama bezalakoxea naiz. 343 00:17:30,299 --> 00:17:32,426 Ama zurekin zebilen bezala ari naiz Erinekin. 344 00:17:32,509 --> 00:17:34,219 Mozkortuta nago, bai, 345 00:17:34,303 --> 00:17:37,306 baina ez nintzen zure senarrarekin oheratu. 346 00:17:37,389 --> 00:17:41,185 Ez, Erinengan zentratzen naiz erabat, 347 00:17:41,268 --> 00:17:43,729 benetako arazoari aurre egin beharrean. 348 00:17:44,646 --> 00:17:45,606 Aaroni. 349 00:17:45,689 --> 00:17:48,609 Erraza da Erin gorrotatzea, 350 00:17:49,276 --> 00:17:51,028 baina ezezagun bat da. 351 00:17:51,779 --> 00:17:53,197 Aaron senarra dut. 352 00:17:53,822 --> 00:17:57,034 Dena konpondu nahi nuenez, ez nion neure buruari… 353 00:17:59,578 --> 00:18:02,247 Aaronekin haserretzen utzi. 354 00:18:04,291 --> 00:18:08,253 Eta zeharo haserre nago harekin. 355 00:18:12,091 --> 00:18:13,675 Nabaria da, bai. 356 00:18:13,759 --> 00:18:17,137 Ted Kennedy politikaria baino gorriago jarri zara. 357 00:18:24,812 --> 00:18:25,729 Tira. 358 00:18:25,813 --> 00:18:27,356 Badakit zer egin. 359 00:18:30,275 --> 00:18:33,737 - Lauoinka orduan. - Bai. Uber bat eskatuko dut. 360 00:18:33,821 --> 00:18:35,739 Ados, kaxa gordeko dut. 361 00:18:38,617 --> 00:18:42,454 Hona zure edari berezia. Dr. Pepper katilu ezin beroagoa. 362 00:18:42,538 --> 00:18:45,207 Milesker denagatik. 363 00:18:45,290 --> 00:18:46,208 Lor dezakezu. 364 00:18:47,543 --> 00:18:49,628 Zure postura. Ez da simulakroa. 365 00:18:50,212 --> 00:18:51,380 Egurra krispetei! 366 00:18:52,881 --> 00:18:55,509 Ez zenuen nitaz fidatu behar! Ebakita nago! 367 00:18:55,592 --> 00:18:59,388 Katua Boston-eko hartz ahozikina da! Prest nago. 368 00:19:01,515 --> 00:19:04,893 Hori pasea! Borrokatu! Korri! 369 00:19:06,478 --> 00:19:08,397 UNIBERTSITATEA SARBIDE-PROBA 370 00:19:08,480 --> 00:19:10,065 - Ondo ari da! - Itzel! 371 00:19:11,358 --> 00:19:13,193 Aupa, Pistons! 372 00:19:13,277 --> 00:19:15,696 Garaitu ahate kumetxo horiek! 373 00:19:15,779 --> 00:19:17,823 - Kumerik ez. - Kumerik ez. 374 00:19:18,949 --> 00:19:21,743 HILLRIDGE JABETZA-TALDEA 375 00:19:21,827 --> 00:19:23,996 BADAKIT NON BIZIKO ZAREN 376 00:19:24,079 --> 00:19:24,913 Ona! 377 00:19:27,708 --> 00:19:29,710 Uste baino dibertigarriagoa da. 378 00:19:31,461 --> 00:19:35,174 "Badakit non biziko zaren". Hori bai higiezin-lelo txarra. 379 00:19:35,257 --> 00:19:39,011 - Txarra baino okerragoa! - Beldur-film bateko gaiztoa balitz, 380 00:19:39,094 --> 00:19:42,890 "Aaron Walker-ek badaki non biziko eta nola hilko zaren". 381 00:19:45,392 --> 00:19:46,810 Ea. Ea. 382 00:19:47,811 --> 00:19:48,854 Begien artean. 383 00:19:48,937 --> 00:19:51,607 Konfiantza goresgarria. Profesionala ote? 384 00:19:55,777 --> 00:19:58,614 - Hori bai jaurtiketa! - Eskerrik asko. 385 00:19:58,697 --> 00:20:00,449 Feriari esker naiz trebea. 386 00:20:01,617 --> 00:20:04,828 Ba al dakizu Aaroni ez zaizkiola donutak gustatzen? 387 00:20:04,912 --> 00:20:07,372 Men in Blacken bezala ote? Beharbada 388 00:20:07,456 --> 00:20:10,000 estralurtarra da, gizaki plantak egiten. 389 00:20:10,083 --> 00:20:13,712 Bai. Halakoak janda ez lituzke ez dituen abdominalak galduko. 390 00:20:13,795 --> 00:20:17,758 Abdominalik ez izatea ez dago txarto. Heldua izatearen seinale da. 391 00:20:19,218 --> 00:20:20,052 Arrazoi. 392 00:20:22,221 --> 00:20:23,555 Oso ona! 393 00:20:25,849 --> 00:20:29,645 - Zergatik ez dago emaitzarik? - Ez dakit. Urduritzen hasia naiz. 394 00:20:29,728 --> 00:20:32,105 - Hau eraman nahi dut. - Son of the Mask? 395 00:20:32,189 --> 00:20:35,067 Senarraren urtebetetzea da. Txortan egin beharko, 396 00:20:35,150 --> 00:20:37,152 eta Jamie Kennedy-k berotu nazake. 397 00:20:38,320 --> 00:20:41,698 Aspaldi ez dugu Jamie Kennedy esperimentua egin. 398 00:20:41,782 --> 00:20:44,576 - Ulertzen duzue? - Ez, eta ulertu ohi ditut. 399 00:20:46,245 --> 00:20:48,288 - Tori. - Doan? Ziur zaude? 400 00:20:48,372 --> 00:20:51,250 - Beste inork ez du film hau nahi. - Bost dolar. 401 00:20:51,333 --> 00:20:52,751 - Tira, konforme. - Alde. 402 00:20:55,087 --> 00:20:57,422 - Eta? - Gainditu dut! 403 00:20:57,506 --> 00:20:59,424 Unibertsitatean nago. 404 00:20:59,508 --> 00:21:01,426 Zera-- Elle Woods naiz! 405 00:21:01,510 --> 00:21:04,137 - Gainditu duzu! - Horixe! Lortu duzu, neska! 406 00:21:09,601 --> 00:21:11,436 Aizu, esnatu. 407 00:21:13,689 --> 00:21:14,523 Eliza. 408 00:21:16,692 --> 00:21:17,651 Nora goaz orain? 409 00:21:18,986 --> 00:21:20,696 Inora ez. Bukatu zait gaua. 410 00:21:20,779 --> 00:21:23,073 Eramango duzu laguna onik etxera? 411 00:21:23,156 --> 00:21:26,910 Tira ba! Steve-k esan du nahi dugun tokira eramango gaituela. 412 00:21:26,994 --> 00:21:29,496 - Victor naiz. - Victor, horixe. 413 00:21:30,372 --> 00:21:33,709 Timmy, Victorrek jarrai dezagun nahi du. 414 00:21:33,792 --> 00:21:35,002 Niri bost. 415 00:21:35,085 --> 00:21:37,087 Hamaika panel honda ditzakegu. 416 00:21:37,170 --> 00:21:38,088 Ai, ahal banu… 417 00:21:39,965 --> 00:21:41,425 Berriz geratuko gara? 418 00:21:44,928 --> 00:21:46,722 Lan egin behar dut. 419 00:21:48,557 --> 00:21:49,683 Jakina. 420 00:21:49,766 --> 00:21:51,018 Nagusi bikaina zara. 421 00:22:00,485 --> 00:22:01,611 Milesker gaurkoagatik. 422 00:22:01,695 --> 00:22:04,823 Zu gabe, jasanezina zatekeen, Blockbuster jauna. 423 00:22:04,906 --> 00:22:07,326 Blockbuster jauna aita nuen. 424 00:22:09,328 --> 00:22:11,121 McDonald's-era, Steve! 425 00:22:11,204 --> 00:22:13,081 - Victor. - Hori, bai. Victor. 426 00:22:30,432 --> 00:22:32,934 - Kaixo. - Barkatu berandu iristeagatik. 427 00:22:33,018 --> 00:22:36,646 Lasai. Arrantzale-kutxa bati izkira-buruak kentzen aritu naiz. 428 00:22:36,730 --> 00:22:37,564 Sexya. 429 00:22:37,647 --> 00:22:38,482 Badakit. 430 00:22:40,692 --> 00:22:43,320 Zuk badakizu zergatik dudan hartz bat dendan? 431 00:22:45,238 --> 00:22:46,073 Ez ba. 432 00:23:30,534 --> 00:23:33,453 Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte