1
00:00:13,096 --> 00:00:14,431
Biba!
2
00:00:14,514 --> 00:00:16,558
Yelp-eko profila topatu didazue?
3
00:00:17,183 --> 00:00:19,436
Ni neu izan naitekeen toki bakarra da.
4
00:00:19,519 --> 00:00:20,687
Egiak esaten ditut.
5
00:00:20,770 --> 00:00:24,190
- Benetan ari gara. Pozik gaude.
- Yelp-en sartuko naiz.
6
00:00:24,274 --> 00:00:28,028
Topatu dut. Lotsagarria baino, tristea da.
7
00:00:28,111 --> 00:00:28,945
Ez irakurri.
8
00:00:29,029 --> 00:00:32,115
"Ez naiz
mexikar jatetxe honetara itzuliko"?
9
00:00:32,198 --> 00:00:36,369
Itsy Bizzie-rako proposatu zaituzte.
Iron Creekeko negozio txikien sarirako.
10
00:00:36,453 --> 00:00:38,830
- Zorionak!
- Percy jeloskor jarriko da.
11
00:00:38,913 --> 00:00:41,416
Espero dut zeremonian zu plakatzea.
12
00:00:41,499 --> 00:00:43,209
Ez nuen espero.
13
00:00:43,835 --> 00:00:47,756
Bagara negozio txikia, eta nahiko ondo
nabil, baina ez saria
14
00:00:47,839 --> 00:00:49,174
irabazteko adina.
15
00:00:49,257 --> 00:00:51,426
Ez ote dira Itsy Bizzie Razzies-ak?
16
00:00:51,509 --> 00:00:55,263
Ni ere proposatu ninduten.
Ni eta Raul-en esmokin-denda.
17
00:00:55,346 --> 00:01:00,643
Grand Rapids institutuko mariatxiak
jantzi genituen finalerako. Bai.
18
00:01:01,603 --> 00:01:04,481
Baina ez genuen autobonborik egin
sariari begira.
19
00:01:05,148 --> 00:01:07,859
Sariaz kezkatzea
baino egiteko gehiago ditut.
20
00:01:07,942 --> 00:01:11,696
Sariak 5000 dolarreko ordaina dakar.
21
00:01:11,780 --> 00:01:14,240
Eta Urrezko Negozioa armiarma-saria.
22
00:01:14,324 --> 00:01:17,494
Craiglist-en
30 dolar balio ditzake horrek.
23
00:01:17,577 --> 00:01:19,579
Armiarma-frikia topatuz gero, 50.
24
00:01:19,662 --> 00:01:22,874
Bizzie-a ganoraz ari diren ugazabei
ematen diete beti.
25
00:01:22,957 --> 00:01:26,628
Nire dentistak, Kingsley doktoreak,
ur-jauzia du egongelan.
26
00:01:26,711 --> 00:01:29,297
Negozio txikia da berea. Ezin dut irabazi.
27
00:01:29,380 --> 00:01:31,216
Baina saiatu beharko, ezta?
28
00:01:31,299 --> 00:01:35,095
Imajinatzen duzu zer egingo zenukeen
5000 dolarrekin, Timmy?
29
00:01:35,178 --> 00:01:36,888
Ideiarik bai?
30
00:01:36,971 --> 00:01:39,432
- Ez, dena ondo dago-eta.
- Benetan?
31
00:01:39,516 --> 00:01:42,602
Ez al duzu arazo erabat larririk,
32
00:01:42,685 --> 00:01:44,771
etxegabetze kontutxorik?
33
00:01:44,854 --> 00:01:46,856
Dena dut kontrolpean.
34
00:01:46,940 --> 00:01:49,234
Eta hala ez balitz ere, hobe nengoke
35
00:01:49,317 --> 00:01:51,861
gauzak kontrolpean jartzen,
sari bila baino.
36
00:01:51,945 --> 00:01:54,614
Tira, ez dio axola. Dena dut kontrolpean.
37
00:01:54,697 --> 00:01:55,824
Lasaitu nauzu, bai.
38
00:01:55,907 --> 00:01:59,661
Bide batez, jogurt beroegia dut
autoko eserlekuaren azpian.
39
00:01:59,744 --> 00:02:01,287
Banoa beraz.
40
00:02:01,371 --> 00:02:04,749
- Jogurtarekin lagunduko dizut.
- Kontrolpean dudala ba.
41
00:02:04,833 --> 00:02:08,920
Nolatan darizkio hainbeste tanta?
Ez kezkatu gero!
42
00:02:09,003 --> 00:02:10,713
ATZERAPENENGATIKO KARGURIK EZ
43
00:02:10,797 --> 00:02:12,382
NETFLIX-EN TELESAILA
44
00:02:15,802 --> 00:02:16,636
ITZULTZEAK
45
00:02:16,719 --> 00:02:19,931
Bost mila irabaziz gero,
kamera on bat erosiko nuke.
46
00:02:20,014 --> 00:02:21,266
Zeurekoia.
47
00:02:21,349 --> 00:02:24,936
Norbaiti laguntzeko erabil zenezake.
Nire ahizpari, adibidez.
48
00:02:25,019 --> 00:02:26,271
Fidantza ordainduko nioke.
49
00:02:26,354 --> 00:02:28,356
Guatemalako kartzelan daramatza 10 urte.
50
00:02:28,439 --> 00:02:31,151
Nolatan ez duzu dirua lortu oraindik?
51
00:02:31,234 --> 00:02:34,404
Ez dut lehentasuna.
Zarrastelkeria litzateke.
52
00:02:34,487 --> 00:02:36,823
Hannah, zuk zer egingo zenuke diruaz?
53
00:02:37,323 --> 00:02:38,324
Ez, milesker.
54
00:02:38,408 --> 00:02:41,744
Loteria irabazten dutenek
oso gaizki amaitzen dute.
55
00:02:41,828 --> 00:02:45,915
Hilda batzuk.
Beste batzuek etxea erosten dute Floridan.
56
00:02:45,999 --> 00:02:48,835
Loteria eta 5000 dolar
bi gauza ezberdin dira.
57
00:02:48,918 --> 00:02:51,462
Niretzat ez.
Ez dut bide hartatik joan nahi.
58
00:02:51,546 --> 00:02:54,382
Bestela,
markako zopa erosten hasiko nintzateke.
59
00:02:54,465 --> 00:02:57,093
Gero, nachoei
izkira jarriko nieke.
60
00:02:57,177 --> 00:02:58,553
Chris etxera itzuliko nuke.
61
00:02:58,636 --> 00:03:02,599
"Chris, koltxoi bat daukagu azkenik.
Danielle berria nauzu!".
62
00:03:05,685 --> 00:03:07,896
Simon Birch-i buruzko filmik bai?
63
00:03:12,192 --> 00:03:14,319
LANGILEAK SOILIK
64
00:03:15,028 --> 00:03:16,863
Gose zarela dirudi.
65
00:03:16,946 --> 00:03:18,781
Ez da ez ordu, ez une egokia.
66
00:03:18,865 --> 00:03:20,617
Kontainer ondoan, 11:45.
67
00:03:20,700 --> 00:03:23,328
Ogitarterako baldintza ezin hobeak.
68
00:03:24,829 --> 00:03:28,041
Begira, sentitzen dut alokairuaren kontua.
69
00:03:28,124 --> 00:03:30,168
Negozio txiki bat dut nik ere bai.
70
00:03:30,251 --> 00:03:32,420
Lagun denei lagunduz gero, pikutara!
71
00:03:32,503 --> 00:03:35,215
- Lagun mordoa ditut.
- Badakit hertsia zarela.
72
00:03:35,298 --> 00:03:38,009
Baina zergatik jokatu duzu hain koldarki?
73
00:03:38,092 --> 00:03:39,802
Erantzun erraza du horrek.
74
00:03:40,303 --> 00:03:41,179
Koldarra naiz.
75
00:03:41,763 --> 00:03:44,057
Abisatuz gero, astia izango nukeen.
76
00:03:44,140 --> 00:03:45,767
Dirua itzuliko dizut.
77
00:03:45,850 --> 00:03:49,395
Itsy Bizzierako hautagaia naiz.
Besteak hilko dira agian.
78
00:03:49,979 --> 00:03:50,939
IB hautagaiak?
79
00:03:51,022 --> 00:03:53,024
Itsy Bizzieren siglak ditut.
80
00:03:53,107 --> 00:03:56,236
Asmatu dudala dirudi, baina ez.
Izan liteke, baina ez.
81
00:03:56,319 --> 00:04:00,240
Ni ez nago negozioan lauda nazaten,
baina zorte on.
82
00:04:00,323 --> 00:04:02,951
- Ogitartekoa nahi duzu?
- Ez dut nahi.
83
00:04:03,993 --> 00:04:06,913
Ez nuen espero horren jeloskor jartzerik.
84
00:04:06,996 --> 00:04:08,873
Hautatu ez zaituztela jakin,
85
00:04:08,957 --> 00:04:12,502
eta jendeari janaria eskaintzen zabiltza
toki xelebreetan.
86
00:04:12,585 --> 00:04:15,338
Barkamena eskatzeko ogitartekoa dut.
87
00:04:15,421 --> 00:04:18,091
Eta ez dut astirik sari txatxuetarako.
88
00:04:18,174 --> 00:04:19,884
Bai, lanpetuta zabiltza
89
00:04:19,968 --> 00:04:23,346
kontainer artean
ogitarteko erdi-ustelak jaten.
90
00:04:24,055 --> 00:04:27,225
Gaurko agenda gainezka dut.
91
00:04:27,308 --> 00:04:28,977
Ez dut hitz egiteko astirik.
92
00:04:29,060 --> 00:04:29,936
Sentitzen dut.
93
00:04:31,020 --> 00:04:33,898
Eta ez da erdi-ustela.
Duela ordubetekoa da.
94
00:04:33,982 --> 00:04:36,484
Sandwich Hell-eko Pauli
galdetu ahal diozu.
95
00:04:38,194 --> 00:04:41,030
Ez al didazu kontatu
laguntza nahi duzulako?
96
00:04:41,114 --> 00:04:42,949
Ez. Izututa nagoelako.
97
00:04:43,032 --> 00:04:45,994
Sentitzen dut,
denen aurrean behartu zaitut,
98
00:04:46,077 --> 00:04:47,620
baina irabazi behar duzu.
99
00:04:47,704 --> 00:04:49,664
Alokairua aise ordain genezake.
100
00:04:49,747 --> 00:04:52,292
Ez zintudan proposatuko
itxaropenik ez banu.
101
00:04:52,375 --> 00:04:54,961
- Zeu izan zara?
- Nor bestela?
102
00:04:55,044 --> 00:04:57,338
Ez nuen hain gogor erantzun nahi.
103
00:04:57,422 --> 00:04:59,382
Tira, neure burua proposatu dut.
104
00:04:59,465 --> 00:05:01,467
Zer? Zergatik ez diguzu esan?
105
00:05:01,551 --> 00:05:03,011
Lotsagarria delako.
106
00:05:03,094 --> 00:05:04,929
Ez nuen uste hautatuko nindutenik.
107
00:05:05,013 --> 00:05:07,557
Amak derrigortu nau lagun diezaiodan
108
00:05:07,640 --> 00:05:10,560
The Vagina Monologues
liburuaren aurkezpenarekin.
109
00:05:10,643 --> 00:05:12,979
Horregatik dituzu
ezpain baginal puzgarriak autoan.
110
00:05:13,062 --> 00:05:15,148
Sei terapeutek baztertu naute.
111
00:05:15,940 --> 00:05:19,152
Orain badakit proposatu nauzula,
eta huts egingo dizut.
112
00:05:19,235 --> 00:05:24,115
- Ez naute seriotzat hartzen.
- Ez didazu hutsik egingo.
113
00:05:24,198 --> 00:05:27,660
Uste dut txalogarria dela
aurrea hartu izana.
114
00:05:28,453 --> 00:05:32,165
Historia ederreko nagusi bikaina zara.
115
00:05:32,248 --> 00:05:34,792
Gainera,
beste bost hautagai baino ez daude.
116
00:05:34,876 --> 00:05:37,879
Arrain tropikalen denda duen tipoak
117
00:05:37,962 --> 00:05:41,049
sexu-eskandaluren bat izan behar du ziur.
118
00:05:41,132 --> 00:05:43,217
Ezin dira hainbeste akuario eduki
119
00:05:43,301 --> 00:05:45,136
kontua arrarotu gabe.
120
00:05:45,219 --> 00:05:49,349
Nolanahi ere, merkataritza-ganberak
elkarrizketa bat egingo dizu.
121
00:05:49,432 --> 00:05:51,225
Baduzu txerri itxura azaltzea,
122
00:05:51,309 --> 00:05:54,896
edo zeure burua
komunitateko habetzat aurkeztea.
123
00:05:54,979 --> 00:05:55,897
Txerri itxura?
124
00:05:55,980 --> 00:05:59,525
Ez zara Trent bezain sexya.
Arrain tropikalen tipoa.
125
00:05:59,609 --> 00:06:01,986
Ezagutzen dut, baina ez dugu ezer egin.
126
00:06:02,070 --> 00:06:04,447
Itxuraldaketa behar duzu, Timmy.
127
00:06:04,530 --> 00:06:06,657
Konfiantza lortzeko bultzadatxoa.
128
00:06:06,741 --> 00:06:09,660
Filmen bateko ugazabaren plantak egin.
129
00:06:09,744 --> 00:06:12,121
Boss Baby edo Devil's Advocatekoa.
130
00:06:12,205 --> 00:06:14,749
Bata umea da. Bestea, Satanas.
131
00:06:14,832 --> 00:06:17,794
Arrakasta dute
baldintzak zeinahi ere diren.
132
00:06:17,877 --> 00:06:20,797
Arrazoi.
Itxura erabat aldatzeak lagunduko dit.
133
00:06:20,880 --> 00:06:22,090
Erabat?
134
00:06:23,508 --> 00:06:26,219
Zerbait txikia agian.
She's All Thaten bezala.
135
00:06:26,302 --> 00:06:30,390
Frikiak betaurrekoak kendu arren,
funtsean pertsona bera dirau.
136
00:06:30,473 --> 00:06:33,059
Praka nasai kakiak ditu. Jogurt usaina du.
137
00:06:33,142 --> 00:06:35,937
Don't Tell Mom the Babysitter's Dead
egoera da.
138
00:06:36,020 --> 00:06:39,649
Uste nuen krimen-dokumentala zela.
Okerraz konturatu aurretik,
139
00:06:39,732 --> 00:06:43,528
historiak xarmatuta nengoen jada.
Nerabe konprometitu horiek…
140
00:06:43,611 --> 00:06:46,572
Analogiari jarraiki, bulegoa umezaina da,
141
00:06:46,656 --> 00:06:48,825
eta ni, Christina Applegate.
142
00:06:48,908 --> 00:06:52,995
Beste norbaiten plantak egiten ditu
arrakasta izateko. Azkenean--
143
00:06:53,079 --> 00:06:55,748
Oso ondo pasatzen du, eta lezioa ikasi.
144
00:06:56,582 --> 00:06:59,127
- Ilea moztuko dut.
- Badakit non.
145
00:07:02,839 --> 00:07:07,176
Habanes eta labradoodle kabroiaren artean
egingo dizut lekua.
146
00:07:07,260 --> 00:07:09,387
Rene, ez duzu lizentziarik.
147
00:07:09,470 --> 00:07:14,434
Ze lizentzia eta ze lizentzia ondo.
Txakurrentzakoa ere ez dut.
148
00:07:15,685 --> 00:07:17,854
- Jogurt usaina dago?
- Neu naiz.
149
00:07:18,438 --> 00:07:20,356
Ze polita, estali egin zaitu.
150
00:07:20,940 --> 00:07:24,652
Tira, ordubete barru itzuliko dizut.
151
00:07:30,408 --> 00:07:33,619
Floy Beckam naiz,
Miranda Golder-en ordez...
152
00:07:33,703 --> 00:07:37,331
- Txanda ez duzu bukatu ala?
- Doako bazkaria da.
153
00:07:37,415 --> 00:07:40,042
- Zer da hori?
- Unibertsitateko kontuak.
154
00:07:40,126 --> 00:07:42,545
Zergatik izan nahi duzu kontable?
155
00:07:42,628 --> 00:07:44,964
Filmei buruz ari zara etengabe.
156
00:07:45,047 --> 00:07:47,383
Kontabilitatea zenbakien filma da.
157
00:07:47,467 --> 00:07:49,760
Kalkulu-orriek istorioak dauzkate.
158
00:07:49,844 --> 00:07:51,345
KAMERA! KONTABILITATEA!
159
00:07:59,437 --> 00:08:02,523
Zikoitza zara gero.
Zeure burua zaindu behar duzu.
160
00:08:02,607 --> 00:08:05,067
Emakume zuria zara. Hobea beharko zenuke.
161
00:08:05,151 --> 00:08:07,403
Ez dakit. Bizi erraza dut.
162
00:08:07,487 --> 00:08:10,323
Beherapenetakoa ez zen detergentea
erosi nuen.
163
00:08:10,406 --> 00:08:14,368
Nahi gabe. Dena den,
diruarekin arduragabe nabilenaren seinale.
164
00:08:14,452 --> 00:08:18,164
Tira. Egin hozka hori dena delakoari,
165
00:08:18,247 --> 00:08:21,501
eta benetan gustatzen bazaizu,
bakean utziko zaitut.
166
00:08:21,584 --> 00:08:24,545
Bestela, zeure burua zaintzeko zerbait
egingo duzu.
167
00:08:30,968 --> 00:08:32,720
- Bai.
- Konforme.
168
00:08:32,803 --> 00:08:34,555
- Bai.
- Zera--
169
00:08:34,639 --> 00:08:37,099
"Paseatzera irtetea" ez dizut onartuko.
170
00:08:37,183 --> 00:08:40,228
Paseatzera irtengo naiz…
171
00:08:42,980 --> 00:08:43,814
apaindegira.
172
00:08:43,898 --> 00:08:48,110
Bikain. Eta orain ziurtatuko dut
autoan ezkutatzen ez zarela.
173
00:08:49,237 --> 00:08:51,697
Bota ezazu, mesedez. Bota.
174
00:08:53,741 --> 00:08:58,329
Ez dago txarto, ezta?
Blockbusterren aitatxo berria iritsi da.
175
00:08:58,412 --> 00:09:01,749
Arkakusoen kontrako txanpua erabili du
bolumena emateko.
176
00:09:01,832 --> 00:09:05,253
Erre egiten du,
baina luzaroan ez dut ile handia izan.
177
00:09:06,087 --> 00:09:08,214
Ondo deritzot irabazi nahi izateari,
178
00:09:08,297 --> 00:09:10,591
baina ez duzu aldatu beharrik.
179
00:09:10,675 --> 00:09:12,260
Kazetariak hemen dira!
180
00:09:13,135 --> 00:09:16,180
Ea, Tim. Erlaxatu. Izan zaitez zu zeu.
181
00:09:16,264 --> 00:09:19,850
Maite duzu denda.
Bezeroak laguntzat dituzu.
182
00:09:19,934 --> 00:09:21,769
Historia pozgarria duzu.
183
00:09:21,852 --> 00:09:22,812
Ez ba.
184
00:09:22,895 --> 00:09:24,689
- Loroa zara?
- Ahatea dirudi.
185
00:09:24,772 --> 00:09:27,191
Burrunbagailua. Telebista-lehiaketetakoa.
186
00:09:28,025 --> 00:09:30,278
Jendeak ez du historia pozgarririk nahi,
187
00:09:30,361 --> 00:09:31,904
kontu sinestezinak baizik!
188
00:09:31,988 --> 00:09:33,281
ZELBB?
189
00:09:34,615 --> 00:09:36,242
"Zer Egingo Luke Boss Babyk?".
190
00:09:36,325 --> 00:09:39,996
Bai. Plan atsegina duzu,
baina saiatu naiz atsegina izaten.
191
00:09:40,079 --> 00:09:43,583
Negozioari eusteko,
otsoa belarrietatik hartu beharko.
192
00:09:43,666 --> 00:09:45,585
- The Real Worldeko leloa?
- Bai.
193
00:09:45,668 --> 00:09:48,963
- Nork merezi du Itsy Bizzie-a?
- Neuk!
194
00:09:49,046 --> 00:09:52,008
- Nor da Urrezko Negozioaren armiarma?
- Neu!
195
00:09:52,550 --> 00:09:54,176
Urrezko Negozioaren armiarma naiz?
196
00:09:54,260 --> 00:09:55,261
- Horixe!
- Bai.
197
00:09:55,344 --> 00:09:57,263
Zer esango diezu kazetariei?
198
00:09:57,346 --> 00:09:59,098
Ongi etorri nire erreinura.
199
00:10:01,392 --> 00:10:03,144
Hori ez da Timmy.
200
00:10:03,227 --> 00:10:04,687
Hau dut jendea.
201
00:10:04,770 --> 00:10:07,023
Ez, supernoba bat da.
202
00:10:09,150 --> 00:10:11,902
Begiratu hori honi. "Errezale atzamarra".
203
00:10:11,986 --> 00:10:15,364
Polita. Urdin honek
"Elur-jausiak eramana" du izena.
204
00:10:15,448 --> 00:10:17,325
Dibertigarria da hau.
205
00:10:17,408 --> 00:10:19,785
Bai. Baina gehiegi da niretzat.
206
00:10:19,869 --> 00:10:20,953
Ez estresatu.
207
00:10:21,037 --> 00:10:23,873
Honek baregarria
eta dibertigarria izan behar du.
208
00:10:23,956 --> 00:10:26,500
- Kolore hark izen bera du.
- Ez da kolorea.
209
00:10:26,584 --> 00:10:30,212
Marka da. "Baregarria eta dibertigarria",
40 urtekoentzat.
210
00:10:30,296 --> 00:10:33,049
Neure burua beti izan dut
40 urteko pertsonatzat.
211
00:10:33,132 --> 00:10:34,216
Erabaki dezagun.
212
00:10:35,092 --> 00:10:38,179
Utz ezazu nire esku. Ez duzu ikasi behar?
213
00:10:38,262 --> 00:10:40,431
Ez. Gaur zure eguna da.
214
00:10:41,682 --> 00:10:44,602
Uste dut nirea topatu dudala.
"Fungikoa agian".
215
00:10:47,104 --> 00:10:49,523
Eskerrak, FZ on bat topatu dute.
216
00:10:49,607 --> 00:10:51,192
FZ, fotografia-zuzendaria.
217
00:10:51,275 --> 00:10:54,945
Erabat desatsegina da
gizon batek film-terminologia azaltzea.
218
00:10:55,029 --> 00:10:58,741
Badakizu ez duzula zertan
zeure burua aldatu, ezta?
219
00:10:58,824 --> 00:11:01,702
Irabazi behar dut. Irabazle agertzen naiz.
220
00:11:01,786 --> 00:11:05,289
Irabaz dezazun nahi dut.
Alokairua ordainduko duzu hala.
221
00:11:05,956 --> 00:11:07,792
Baina ez dut gal zaitezen nahi.
222
00:11:07,875 --> 00:11:09,627
Ez naiz galduko, ez horixe.
223
00:11:09,710 --> 00:11:12,129
Rick-en kamera bezain zentratuta nago.
224
00:11:12,672 --> 00:11:13,881
Itxura ona eman dit.
225
00:11:13,964 --> 00:11:16,759
Baina bai, nire alderik onenari begira
226
00:11:16,842 --> 00:11:18,135
ari naiz.
227
00:11:18,219 --> 00:11:22,014
Umezaina hilik dago,
eta uda ezin hobe bat izango dut.
228
00:11:22,098 --> 00:11:23,140
Lortu du!
229
00:11:23,933 --> 00:11:25,601
Mutila biralizatu zaigu.
230
00:11:25,685 --> 00:11:28,729
Gaur goizean 144 jarraitzaile zenituen.
231
00:11:28,813 --> 00:11:31,399
Orain 147 dira.
232
00:11:32,274 --> 00:11:34,110
Horren arabera, 145.
233
00:11:34,860 --> 00:11:38,572
Bi galdu ditu.
Gailurrera iristeak ondorioak dakartza.
234
00:11:39,407 --> 00:11:43,160
Connie,
Timmyri esan diot zentratu behar dela--
235
00:11:43,244 --> 00:11:44,995
Irabaztean. Erabat ados.
236
00:11:45,079 --> 00:11:47,790
Une erabakigarria dugu sari-kanpainan.
237
00:11:47,873 --> 00:11:50,626
Orain aritu behar dugu denak emanda!
238
00:11:50,710 --> 00:11:52,169
Opari-saskiak hautesleentzat!
239
00:11:52,253 --> 00:11:53,129
Opari-saskiak?
240
00:11:53,212 --> 00:11:54,839
Lañoa zara gero, polita.
241
00:11:54,922 --> 00:11:57,216
Sari guztiak erosi egin behar dira.
242
00:11:57,299 --> 00:12:00,845
Ez dut uste
opari-saskiak eman behar dizkiegunik, Con.
243
00:12:01,804 --> 00:12:04,223
Oparira ekarri behar ditugu zuzenean.
244
00:12:04,724 --> 00:12:07,184
Gau-ekitaldi dotorea Blockbusterren.
245
00:12:07,268 --> 00:12:09,520
Ikaslea irakasle bilakatu da.
246
00:12:09,603 --> 00:12:11,731
Ekitaldia prestatu beharko.
247
00:12:14,608 --> 00:12:19,321
Zer nahiko duzu? Mani beaucoupa,
pedi morta edo goiko ezpaina depilatzea?
248
00:12:20,489 --> 00:12:23,159
Botilak nahi ditut. "Zeure burua zaindu",
249
00:12:23,242 --> 00:12:27,371
- "Influencer beixa", "Neska beldurgabea".
- Eta mani pedisa?
250
00:12:27,455 --> 00:12:30,124
Hiru botila eros ditzaket
manikuraren prezioan
251
00:12:30,207 --> 00:12:32,084
eta atzazkalak etxean atondu.
252
00:12:32,168 --> 00:12:35,463
Etxetiko ikasleak
kontabilitatea erakutsiko dizu.
253
00:12:35,546 --> 00:12:38,340
Tira,
gutxienez zeure burua zaintzen zabiltza.
254
00:12:38,424 --> 00:12:40,968
Pirateriaz ari zara.
255
00:12:41,051 --> 00:12:43,971
Nire txoriei janaria ostu berri diezu.
256
00:12:44,054 --> 00:12:46,891
Hala bada, ezizkidazu saldu. Goazen.
257
00:12:46,974 --> 00:12:48,309
Ez, ez, ez. Ondo da.
258
00:12:48,893 --> 00:12:51,395
Botilak 29,60 dolar dira.
259
00:12:51,479 --> 00:12:53,230
Honekin ordainduko ditut.
260
00:12:53,314 --> 00:12:56,650
Opari-txartela? Hona etorri gara
261
00:12:56,734 --> 00:12:58,903
dirurik gastatu behar ez izateko?
262
00:12:58,986 --> 00:13:01,906
- Tranpa da hori.
- Irakur ezazu hau.
263
00:13:01,989 --> 00:13:03,908
"Benetako dirua balitz bezala".
264
00:13:05,034 --> 00:13:06,535
Teknizismoak orain.
265
00:13:06,619 --> 00:13:08,746
Buelta bostekoetan, mesedez.
266
00:13:08,829 --> 00:13:10,539
- Berrogei zentimo dira.
- Bai.
267
00:13:11,332 --> 00:13:12,291
Txanponak nahi ditut.
268
00:13:15,169 --> 00:13:18,964
Hara! Zeharo apainduko duzue festa.
269
00:13:19,799 --> 00:13:21,801
Nerabe-festa batekoak dirudite.
270
00:13:21,884 --> 00:13:24,553
Gazte itxurak ez dit txarto egingo.
271
00:13:24,637 --> 00:13:25,513
Horixe berori.
272
00:13:26,222 --> 00:13:28,516
Bale. Eta hau?
273
00:13:28,599 --> 00:13:32,228
Hautatzaileek izua
eta esker ona sentitu behar dute.
274
00:13:32,311 --> 00:13:35,481
Esker-ematea
familiarekin igarotzean bezalaxe.
275
00:13:36,106 --> 00:13:38,526
- Timothy.
- Percival.
276
00:13:38,609 --> 00:13:39,944
Dendara etorri ei zatzaizkit.
277
00:13:40,027 --> 00:13:42,696
Grand Mill zurrumurruz josita dago.
278
00:13:42,780 --> 00:13:46,242
Gau-jaia egingo dugu,
Itsy Bizzie-arena dela-eta.
279
00:13:46,325 --> 00:13:49,370
Behinola nire denda
sari hartarako hautagai izateko
280
00:13:49,453 --> 00:13:53,624
adina txikia zen.
Arrakasta ahobiko arma da.
281
00:13:58,462 --> 00:14:02,049
Eta orain lagun bat kale gorrian uzteko
adina handia zara.
282
00:14:09,765 --> 00:14:12,893
- Zerbaitetaz konturatu naiz.
- Kandelak behar ditugu.
283
00:14:12,977 --> 00:14:15,813
Devil's Advocateko festak
kandelaz josita zeuden.
284
00:14:15,896 --> 00:14:18,774
Irakurri dut
Pacino-k etxetik eramaten zituela.
285
00:14:18,858 --> 00:14:22,611
Ez duzue uste
Blockbusterrek xarma nostalgikoa duenik?
286
00:14:22,695 --> 00:14:25,739
Parafernalia denak
irudia nahasiko du agian.
287
00:14:26,657 --> 00:14:29,827
Zure hautatu gabeko dendak
entregak egiten ditu?
288
00:14:29,910 --> 00:14:32,371
Tortxarik argizaritsuenak beharko ditugu.
289
00:14:38,586 --> 00:14:42,506
Kaixo. Hara. Idazkari andrea,
milesker etortzeagatik.
290
00:14:42,590 --> 00:14:47,469
O'Brien altxorzaina, berriz esango dizut,
modeloek ez dute beherapenik izango.
291
00:14:48,387 --> 00:14:49,388
Goi-maila.
292
00:14:49,471 --> 00:14:52,766
Piztuko duzu argia?
Bezeroek ezin dituzte filmak topatu.
293
00:14:52,850 --> 00:14:55,811
Emakume batek hiru apalategi eraitsi ditu.
294
00:14:55,895 --> 00:14:58,814
Bi istripuz,
baina hirugarrena haserre zegoelako.
295
00:14:58,898 --> 00:14:59,982
Zuek bai zuek.
296
00:15:00,649 --> 00:15:03,319
Merezi badu, lortzen zaila izango da.
297
00:15:03,402 --> 00:15:07,156
Gainera, ilunantzak
on egiten dio nire gorpuzkerari.
298
00:15:07,239 --> 00:15:10,367
Floy Beckam? Izar guztiak ditugu hemen.
299
00:15:13,871 --> 00:15:17,917
- Timmy xelebre dabil.
- Pertsona ezberdina da. Etengabe--
300
00:15:18,000 --> 00:15:22,838
Musu eman dio Floy Beckami masailean.
Ezpainerantz doa. Esku hartuko dut.
301
00:15:29,386 --> 00:15:32,139
Zaborra garbitzen zabiltza.
302
00:15:32,222 --> 00:15:33,933
- Berri daude ia.
- Badakit.
303
00:15:34,016 --> 00:15:35,726
Zure iloben oinordea.
304
00:15:35,809 --> 00:15:38,187
Ez dakit ilobarik izango dudan.
305
00:15:38,270 --> 00:15:42,650
Hala bada,
Gabonetako kaliz bilduma emango diet.
306
00:15:42,733 --> 00:15:45,152
Apaindegikoa bale, baina hau gehiegi da.
307
00:15:45,235 --> 00:15:47,780
Etxera zatozenean mahukatik edango duzu.
308
00:15:47,863 --> 00:15:49,907
Zekenkeria patologikoa duzu.
309
00:15:49,990 --> 00:15:51,200
Eta zuri zer?
310
00:15:51,283 --> 00:15:54,161
Familian inoiz ez dugu izan diru askorik.
311
00:15:54,244 --> 00:15:56,664
Bizi osoa daramat kupoiak zenbatzen.
312
00:15:56,747 --> 00:15:59,500
Gartxua naiz beraz.
313
00:15:59,583 --> 00:16:01,210
Ez da hobe kontuz ibiltzea?
314
00:16:01,293 --> 00:16:03,712
Baina kontuak bizia kontrolatzen dizu.
315
00:16:03,796 --> 00:16:06,882
Ez dituzu DVDak eramaten,
eta doan dira guretzat.
316
00:16:06,966 --> 00:16:09,051
Langile-onura bakarra dugu.
317
00:16:09,134 --> 00:16:12,638
Ez dut erreproduzitzailea erre nahi.
2009tik daukat.
318
00:16:12,721 --> 00:16:13,806
Egunen batean
319
00:16:13,889 --> 00:16:18,227
konturatuko zara inoiz ez duzula
izkira eskatu. Alferrik galdutako bizia.
320
00:16:18,310 --> 00:16:21,271
Etorkizunari begira
sakrifikatzen ari naiz.
321
00:16:21,355 --> 00:16:24,274
Zeu bezala,
gorroto duzun kontabilitatea dela-eta.
322
00:16:25,109 --> 00:16:29,279
Ez dut gorroto.
Ez dakizu zeri buruz ari zaren.
323
00:16:29,363 --> 00:16:30,280
Beti bezala.
324
00:16:31,115 --> 00:16:34,743
Izkira hain garrantzitsua bada,
eska ezazu zeuk, motel.
325
00:16:34,827 --> 00:16:38,872
Baina ez etorri negarrez
San Diego-ra bidean nagoenean.
326
00:16:38,956 --> 00:16:41,458
Horixe. San Diego.
327
00:16:41,542 --> 00:16:43,293
Zooa daukana.
328
00:16:43,377 --> 00:16:46,797
Etorkizun potoloa
San Diegora joan-etorria duzu?
329
00:16:47,756 --> 00:16:49,466
Gozatu miseriaz ordura arte.
330
00:16:49,550 --> 00:16:51,427
Lau eguneko joan-etorria!
331
00:16:51,510 --> 00:16:53,929
Eta miseriak ez nau joko,
332
00:16:54,013 --> 00:16:57,850
eguna euren berebiziko safari-parkean
prestatuko baitut.
333
00:17:10,320 --> 00:17:12,573
Ez zaude jeloskor oraindik?
334
00:17:12,656 --> 00:17:15,784
Festa txerri honetaz?
Dena zaborrez beteta dago.
335
00:17:15,868 --> 00:17:19,872
Zure dendan erositako zaborra.
Tira, barkatu, ez da bidezkoa izan.
336
00:17:20,873 --> 00:17:22,583
Honek gogorra behar du izan.
337
00:17:22,666 --> 00:17:24,460
Timmyren alde jokatzen duzu.
338
00:17:24,543 --> 00:17:28,047
Negozioa bultzatu zenion
eta ez zaitu aintzat hartu.
339
00:17:28,130 --> 00:17:33,510
Tirabiraka ibili gara. Ez da erraza
tipoaren bizkarreko tipoa izatea.
340
00:17:34,970 --> 00:17:36,972
Baliteke apur bat jeloskor egotea.
341
00:17:40,350 --> 00:17:42,728
Onartu duzu. Berriz harrapatu zaitut.
342
00:17:42,811 --> 00:17:44,313
Penagarria zara gero.
343
00:17:44,396 --> 00:17:46,648
- Gau ona izan, Percy.
- "Aita".
344
00:17:46,732 --> 00:17:49,151
Esana dizut Percy ez deitzeko. Aizu.
345
00:17:52,446 --> 00:17:57,034
Barkatu, ordenagailua ez dabil.
Txokolate-iturriak fusiblea erreko zuen.
346
00:17:57,117 --> 00:18:00,412
Gurasoekin hitz egitera
behartuta nago orduan?
347
00:18:01,080 --> 00:18:02,790
Konpontzen saiatuko naiz.
348
00:18:02,873 --> 00:18:07,086
Gaztetxo. Helduentzako filmek
heldu baten onespena behar dute.
349
00:18:07,169 --> 00:18:10,798
Nireak hilda daude.
Nire botoa lortu duzu, pottoko.
350
00:18:10,881 --> 00:18:12,674
Timmy, arazo bat dugu.
351
00:18:13,592 --> 00:18:16,804
Ez zaitut ez dakit noiztik ikusi!
Zertan ibili zara?
352
00:18:17,679 --> 00:18:18,806
Connie naiz.
353
00:18:19,556 --> 00:18:23,018
Ilunpean ez bageunde, jakingo nukeen.
Eta kandelak?
354
00:18:23,102 --> 00:18:27,106
Ez da gauza bera festan
gonbidatua edo langilea izatea, neska.
355
00:18:27,189 --> 00:18:28,565
"Neska" esan didazu?
356
00:18:29,191 --> 00:18:33,153
- Diamante-eskumuturrekoa da?
- Renek eman dit. Txakur-lepokoa.
357
00:18:33,237 --> 00:18:35,489
Jakingo zenukeen hain--
358
00:18:35,572 --> 00:18:37,407
- Ilun ez balego.
- Hori, neska.
359
00:18:39,201 --> 00:18:41,703
Nork nahi du Timen magia apur bat?
360
00:18:43,288 --> 00:18:44,832
Zorionak, Frankenstein.
361
00:18:44,915 --> 00:18:48,043
Bera izan beharrean, nik proposatu bezala,
362
00:18:48,127 --> 00:18:49,670
munstroa dugu orain.
363
00:18:50,295 --> 00:18:51,672
Laster--
364
00:18:51,755 --> 00:18:54,049
Neska itoko du? Nik ere pentsatu dut.
365
00:18:54,133 --> 00:18:55,467
Baina zein neska?
366
00:18:55,551 --> 00:18:58,095
Eta gure estatu osoko zein lakutan?
367
00:18:58,178 --> 00:19:00,973
Artikoan ezkutatuko dela esan behar nuen.
368
00:19:01,056 --> 00:19:04,726
Liburua irakurri duzula
adierazteko aitzakia, betiko lez.
369
00:19:06,145 --> 00:19:08,147
Ados. Gehiegi bultzatu dut.
370
00:19:08,230 --> 00:19:11,358
Behingoz irabazi nahi nuen, besterik ez.
371
00:19:11,441 --> 00:19:12,860
Berarekin mintzatuko naiz.
372
00:19:17,364 --> 00:19:18,949
Denda sutan da!
373
00:19:20,075 --> 00:19:21,785
- Goazen!
- Zatozte!
374
00:19:34,173 --> 00:19:37,176
Tira, nor da tokiko jabe ergela?
375
00:19:38,427 --> 00:19:39,344
Berriro.
376
00:19:39,428 --> 00:19:43,223
Nor da jabe ergela?
Ez naute ganorazko norbaitenera bidali.
377
00:19:43,307 --> 00:19:45,100
Ergela neu naiz.
378
00:19:45,184 --> 00:19:48,103
Eta ni naiz ergelaren bizkarreko ergela.
379
00:19:48,729 --> 00:19:50,355
Munstroa neuk eratu dut.
380
00:19:50,439 --> 00:19:53,692
- Atxilo nazazue.
- Suhiltzaileak gara.
381
00:19:53,775 --> 00:19:55,402
Ikusi duzue Hannah?
382
00:19:55,485 --> 00:19:57,696
Tabernara joan da, zerbait hartzera.
383
00:19:57,779 --> 00:20:02,075
Primeran. Maldizioa dut.
Jendea edatera bultzatzen dut.
384
00:20:03,243 --> 00:20:06,914
LAU HAZITARAKO ZERBEZA
385
00:20:09,541 --> 00:20:10,375
- Iepa.
- Hepa.
386
00:20:14,254 --> 00:20:16,506
Esan nahi dizut…
387
00:20:17,633 --> 00:20:19,218
- Zera--
- On egin.
388
00:20:19,301 --> 00:20:20,928
- Milesker.
- Ez horregatik.
389
00:20:21,970 --> 00:20:23,388
Izkira-nachoak ote?
390
00:20:26,141 --> 00:20:29,353
Sua hasi denean,
konturatu naiz arrazoi duzula.
391
00:20:29,436 --> 00:20:34,399
Apeta bat han-hemenka.
Geroa ez da segurua.
392
00:20:37,194 --> 00:20:38,612
Edatera etorri naiz
393
00:20:38,695 --> 00:20:42,407
eta ikusi dut nachoak
bi dolar merkeagoak direla. Pixkanaka.
394
00:20:43,951 --> 00:20:45,327
Zer esan behar zenidan?
395
00:20:46,578 --> 00:20:49,873
Gogorregi aritu natzaizu.
Diru kontuak zure asuntoa dira.
396
00:20:49,957 --> 00:20:53,543
Eta arrazoi duzu. Ni antzera nabil. Zera…
397
00:20:55,003 --> 00:20:57,130
- Gorroto dut kontabilitatea.
- Bai.
398
00:20:57,214 --> 00:21:00,676
Gaia estaltzeko
zentratu zara hainbeste nire zekenkerian.
399
00:21:00,759 --> 00:21:03,220
Konturatu zara? Sotila izan da ba.
400
00:21:03,303 --> 00:21:05,806
Zuk uste baino biziagoa naiz.
401
00:21:08,016 --> 00:21:09,351
Harrituko zinateke.
402
00:21:11,186 --> 00:21:14,856
Barkatu.
Nire kontuak zure kontra babestu ditut.
403
00:21:15,649 --> 00:21:19,569
Etorkinen semeok
normalean ezin dugu ametsik izan.
404
00:21:19,653 --> 00:21:20,654
Zaila da.
405
00:21:21,947 --> 00:21:23,991
Tira, onar dezagun
406
00:21:24,074 --> 00:21:28,245
biok behar ditugula
izkira gehiago nachoetan.
407
00:21:28,328 --> 00:21:29,162
Konforme?
408
00:21:30,289 --> 00:21:31,540
Orain, eraso!
409
00:21:34,293 --> 00:21:37,170
Joku polita dago
testura eta tenperaturen artean.
410
00:21:37,963 --> 00:21:38,964
Izoztuta daude.
411
00:21:42,551 --> 00:21:43,927
Albiste bikainak.
412
00:21:44,011 --> 00:21:46,513
- Itsy Bizzie-a irabazi dut.
- Ez. Ez?
413
00:21:46,596 --> 00:21:48,598
Ez, betoa jarri dizute betirako.
414
00:21:50,058 --> 00:21:51,977
Eta albiste onak?
415
00:21:52,060 --> 00:21:53,478
Bai. Hori.
416
00:21:53,562 --> 00:21:55,981
Suhiltzaileek ez dizute isunik jarriko.
417
00:21:56,064 --> 00:21:58,400
Saltoki-guneko moketa toxikoa ei da,
418
00:21:58,483 --> 00:22:01,528
eta aurtengo ezbehar-entrenamendua
izan dute.
419
00:22:01,611 --> 00:22:05,532
Ezingo didate leporatu
larrialdi-zerbitzuei ez laguntzerik.
420
00:22:06,491 --> 00:22:09,745
Begira,
sentitzen dut kontrola galdu izana.
421
00:22:10,579 --> 00:22:12,914
Ez nuen ordainsaria galdu nahi.
422
00:22:12,998 --> 00:22:15,876
Eta… ez nizun hutsik egin nahi.
423
00:22:15,959 --> 00:22:17,419
Biak lortu dituzu ba.
424
00:22:17,502 --> 00:22:19,880
Azeria zara gero. Kenduko dizut.
425
00:22:19,963 --> 00:22:24,217
Tira, ulertu ditut
Christina Applegate-n komeriak.
426
00:22:24,301 --> 00:22:27,637
Umezaina hil,
eta ez non eta ez han umezaina zara?
427
00:22:27,721 --> 00:22:31,099
Zama handia da. Ikasten nabil oraindik.
428
00:22:31,183 --> 00:22:33,101
Salbatu gaituzu amaieran.
429
00:22:33,185 --> 00:22:36,396
Bada zerbait.
Zer egingo duzu alokairua dela-eta?
430
00:22:36,480 --> 00:22:40,817
Zerbait sakrifikatu beharko.
Mitsubishi-a salduko dut.
431
00:22:40,901 --> 00:22:42,235
Hilabete batzuk
432
00:22:42,319 --> 00:22:44,529
ordainduko ditut,
eta bitartean negozioa artatu.
433
00:22:44,613 --> 00:22:46,031
Zaude! Eclipse-a?
434
00:22:46,114 --> 00:22:49,326
- Auto hura izugarri atsegin duzu!
- Apartekoa da, bai.
435
00:22:49,409 --> 00:22:52,829
Baina denda nahiago dut.
Zuek nahiago zaituztet.
436
00:22:53,955 --> 00:22:56,333
Ugazaba peto-petoa dirudizu.
437
00:22:57,292 --> 00:23:02,506
Triste nago Mitsubishia berriz zapalduko
ez dudalako, baina eskerrik asko.
438
00:23:03,090 --> 00:23:05,342
Zeu zaitut Itsy Bizzie-ren irabazlea.
439
00:23:05,425 --> 00:23:06,760
Zein da saria?
440
00:23:08,387 --> 00:23:10,806
Edateko zerbait?
441
00:23:10,889 --> 00:23:12,224
Bai, mesedez.
442
00:23:16,895 --> 00:23:21,024
Edari aurretiko txokolatea, malbabiskoa
edo prosciuttoa nahi?
443
00:23:21,691 --> 00:23:24,194
Halako bat
bost minutuz deskonektatuz gero,
444
00:23:24,277 --> 00:23:26,279
eltxo-haztegia bilakatzen da.
445
00:23:26,363 --> 00:23:28,073
Lehengusuaren ezkontza zapuztu zuen.
446
00:23:28,657 --> 00:23:31,326
Bai, legalki lokaztia dugu seguruenik.
447
00:23:34,830 --> 00:23:36,039
Erantzun behar duzu?
448
00:23:37,958 --> 00:23:39,835
Ba bai. Segundotxo bat,
449
00:23:41,461 --> 00:23:42,295
Hepa, antzara!
450
00:23:44,714 --> 00:23:46,049
Bueltatu nintzenean,
451
00:23:46,133 --> 00:23:49,094
hitzeman zenidan PS5a
gelatik kenduko zenuela.
452
00:23:49,177 --> 00:23:51,805
Ezin naiz GTA onlinera berriz biziatu.
453
00:23:54,057 --> 00:23:54,891
Konforme.
454
00:23:57,519 --> 00:23:58,895
Sari-edarirako prest?
455
00:24:00,063 --> 00:24:02,774
Erabat ahaztu zait egiteko bat dudala.
456
00:24:05,110 --> 00:24:07,446
Ados. Hurrengo batean orduan?
457
00:24:18,248 --> 00:24:21,293
- Kaixo.
- Timmy.
458
00:24:22,085 --> 00:24:23,920
Kaixo, motel. Sentitzen dut.
459
00:24:25,130 --> 00:24:28,383
- Utzidazu--
- Ondo da. Alokairua ordainduko dizut.
460
00:24:29,134 --> 00:24:32,637
Lagun minarekin mozkortu behar naiz.
Ondo deritzozu?
461
00:24:33,680 --> 00:24:34,681
Itzel deritzot.
462
00:24:36,725 --> 00:24:37,559
Zatoz.
463
00:24:39,227 --> 00:24:40,645
Hona galdera handia:
464
00:24:41,146 --> 00:24:44,316
lehen erronda
ala bigarrena ordainduko duzu?
465
00:24:44,399 --> 00:24:48,445
Nik uste biak zeuk ordainduko dituzula.
466
00:24:48,528 --> 00:24:52,073
- Azken errondarako ahaztu egingo zait.
- Ados.
467
00:25:34,199 --> 00:25:37,118
Azpitituluak: Xabier Izagirre Aizpitarte